GABONETAKO BERTO LEHIAKETA
GAIA:
OPARITU EUSKARA GABONETAN
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA 1. SARIA Milaka urtean zehar Euskal Herriaren ama Jasan behar izan ditu Hainbat traba, hainbat zama Diglosiaren biktima Gogor aurrera doana Hitzez osatua eta Sentimentuaren dama
Gure bisiza osoan Zati haundi bat darama Euskal kimu berrientzat Opari onena dana Erabiliz sustatzen da Eman ahotz kordei lana Eman beharko genioke Berak eman digun dana Doinua: Habanera
Haizea Beristain – BH 1D
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA 2. SARIA Egunez egun belaunaldien Zuloa ilunago da Bonbo gutxiko gabon hauetan Gu zoriontsuak gara Diruak ezin itzalean utzi Opari baten zirrara Krisi garai hontan telebista Garestiago bada Irri maitekor zabal batekin bis Opari ezazu euskara
Horixe degu su bortxatuen Azkenengo gar indarra Euskaldun-auspoz ez bada ezin Beraz daitekeen garra Nahiz eta gehiegitan pairatu Euri izoztu zazkarra Ondo babestuz goza dezagun Geurea degun bakarra Bihotza berak gozatuko du bis Berpiztuz irifarra 2A
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA 3. SARIA Euskaldunontzat Euskara dena Ezpatarentzat zalduna Altsa gaitezen, mintza dezagun Iritsi zaigu eguna Sinestezina izan daiteke Guk lortu dezakeguna Hizkuntza txikia izan arren Badauka etorkizuna
Hizkuntza gabe zer ginateke Bera da argi izpia Gure arima galdu ezkero Ez gara Euskal Herria Denetikan banatuko dugu Negarra eta irria Besterik gabe esan daiteke “Euskara da oparia� Doinua: Badira hiru aste
Julene Garcia-Abad 1 C
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA
Elurra gertu, giro hotza ta Negua dugu gurean Urtero legez zahar ta gazte Etxeko su apalean Denak desio, pentsamendu ta Gura berdin-berdinean Olentzerol ba ote dituen Gure ametsak bizkarrean
Baserritarrez jantzi ostean Gaude ezin egonean Gabon irudi dator bihurri Olentzeo asto gainean Nik zer eskatu badakidala Eseri naiz magalean: Euskaldun denok izan dezaten Euskara euren bihotzean Doinua: Pello Joxepe
2A
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA
Gabon opari bila Behera eta gora Gauza politen bila Ez gaitezen zora Ospa ditzagun jaiak Ekarriz ahora Euskaldunon hizkuntza Ateraz kanpora
Euskaldunon etxeak Ikatz suaz bero Ez direla egongo Nik daukat espero Horretarako denok Txintxo izan gero Oparitu euskara Aurten Olentzero Doinua: Maritxu, nora zoaz?
2A
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA
Batzuk umetan besteak gazte Mintzatzen hasiko gara Gure bizitzan zati bat hartzen Zabiz zu hamendik hara Edozein leku eta ordutan Gure parte bat zu zara Urte berria ondo hazteko Berba denori euskara
Denok batera lortuko dugu Kristoneko marabila Nahiz eta beste batzuk zapaldu Bihurtu gaitezen pila Ez ahaztu gu denok batera Garela mila ta mila Mendez mende etorri zaiguna Mendez mende joan dadila Doinua: Badira hiru aste
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA
Urtero ospatzen dira gabonak Abendua amaieran Ume guztiek eskatzen dute Opari asko etxean Nik berriz ez dut behar jolasik Behar-beharrezkoena Denon ahotan gure hizkuntza Izatea dut buruan
Euskara badugu guk buruan Zergatik ez erabili? Denok berdin egingo bagenu Agur gure hizkuntzari Bai etxean, bai lagunartean Egin mesede euskarari Gabon hauek ospatzeko izan Dezagun euskara opari Doinua: Santa Ageda
1C
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA
Olentzero maitea Entzun nik esana Mesedetxo bat nahi dut Horixe da dena Euskara galtzear da Ta ematen dit pena Beraz manten dezagun Hizkuntza hoberena
Euskal herrian dago Kanpotar ugari Eta egiten dugu Erdaraz guk sarri Gure hizkuntza da ta Ba al duzu horren berri? Hortaz euskara opari Hurrengo urteari Doinua: Markosek egin eban, Iturengo arotza
2B
GABONETAKO BERTO LEHIAKETA
Gabonetan zein urtean Euskara dugu opari Gure hizkuntza hau da ta Zain dezagun ba ederki Erabiliz ta mantenduz Hazten joan dadin beti Atzerritarrak ikasi Bertakoek erabili
Gure hizkuntza txikia Erakutsi munduari Nahiz eta ez jakin ondo Moztu bidea lotsari Ez ezazu kutxan gorde Mugitu mingaitxo hori Zaharra den hizkuntza hauxe Zahartzen deza ba segi Doinua: Habanera
Amaia Loiola 2 D