2017 03 21
POESIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
IGOR ELORTZA
Kontuak kantu (Santillana Zubia)
Motzaila baten zorra Behin kittana bat konfesatzera joan da beste askoren antzera. Gezur eta lotsak agertuta arintzen duela bere kulpa arian ari zortzi ogerleko bekatari ostu dizkio apaiz jaunari Apaizak badu kittanen berri zelan bizi diren herririk herri. Kontu hartu dio Esaidan, no! Ostu al dun ezer egundaino? Hark arrapostu Zortzi ogerleko gaur hain justu Behar nituen, ez ditut ostu Apaioak ilun eta serio Aitaren eta semearen! dio Itzuli jabeari dirua Bestela, galdua dun zerua! Ongi da, ongi Kittanan eskainio dio Tori! Hartu berorrek nire zor hori.
Ni ez naun baina hartzekoduna horra hor apaizaren erantzuna Eta jabeak ez badu gura? Kittanak jaulki kezka modura Dominus tecum! dio apaizak oro jakitun Hark ez badu nahi, heureak ditun.
Jakileak
Bikote ezkondu honek zer harreman zatarra Senarrak emaztea jo Bai ausarta koldarra! Auzotik entzun zitekeen oihua ta negarra Gehiago ezin jasanez bortxaren atzaparra behin, lekukotzat harturik auzokide bakarra auzitara eraman du emaztean senarra
Epaileak lekukoa deitu du Hator hona! Andrea jotzen ikusi al duk inoiz gizona? Auzotarrak dio Jauna ez naiz beha egona Baina entzun, bai entzun dut min-aiene sakona! Horra epaileak horri erantzuten diona Hoa hemendik!, hi ez haiz lekuko aski ona Puzker handi bat egin du lekukoak joateko Epaileak halakorik dio ez egiteko Halakorik zer? besteak Putz ustel horixe, to! Ikusi egin al duzu? Ez. Entzun, bai, ederto! Lekukoak laster dio Jaun jakile usteko zeu ere ez zara ona epaila izateko
JUAN KRUZ IGERABIDE EGUERDIKO HAMABIAK
Txoriak dauzka erregeak kaiolan, eta txorrotxio, txorrotxio egin beharrean, txitxarro, txitxarro ARRATSALDEKO LAUAK egiten dute denek - Katu nagi hori, katu nagi hori: Zertan ari haiz hi? - Nagiak ateratzen, nagiak ateratzen. -
Egun osorako poemak (Pamiela)
GAURKO HAMAIKAK Ama, lan eta lan, ohera joan ezinik eta bera oheratu aurretik ez du inokr egiten ametsik
Txakur loti hori, txakur loti hori: Zertan ari haiz hi? Katu hori zaintzen, katu hori zaintzen?
Bazen behin noria bat … egundoko noria bat … mundua ainako noria bat … hamabi eserleku zituen gainaldean … hamabi eserleku zituen behealdean … denetara hogeita lau … Ipotx bana esertzen zen eserleku bakoitzean … ipotxen erdiak egunekoak ziren … eta jaun bizargorria zuten nagusi … beste erdiak gaueko ipotxak ziren … eta zilar zurizko birjina zuten amandre … sei ipotx eguneko ahizpa eta sei ipotx eguneko anaia …sei ipotx gaueko ahizpa eta sei ipotx gaueko anaia … denak adin berekoak … denak tamaina berekoak … eta etewn gabe zebilen noria … jira eta jira.
AMAIA ITURBIDE Odolezko orena
Olio-odolez bete basoak edateagatik Oilarrak sol klabean kantatzen hasi ziren eta suak hartu zuen eguna abaniko-itxurako argi xorta multiplikatuetan gezi anitz jaurtikiz eta gezien geziek, ume-behatz punten inozentziaz zabalerazi zituzten gure barruko marrubi ttipia eta ukabilak sorterazi burbuilak bailiran Eraztun urre-zilarrezko planetak leherrerazi milaka petalo-malko Biziari darion magia oroz Espazioa janzten Pausoz pauso Altxorraren bilaketan errotutako zaldiak gero eta gehiago dira galdezka baina, non arraio daude armarriak? non turuta-hotsak? non garaipenak? berdin galdetzen zuten zaldi eroturako haien aitona-amonek eta berraitona-amonek ere
Eskaileraren bi aldeetan (Erein) Mailu-kolpe gorrak murrailak erleen koloreak banderatzat harturik urre-heriotzez betetako zakuek ehundaka zulo laga zuten ehundaka begizulo gerokoentzat goilarak esperantza baten iltze-orratz Gaztelu handietako goiko saloietan urtetan urdinduriko iruleak harian dira luza-luzatzen zazpi dorre-orratz zazpiak ortzea urratzeko irrikiaz Gaztelu handietako lehioetatik brodatu bana eskegitzen ari da Murmurioz brodaturiko zazpi kantu banal zazpiak gesal-zaporekoak