KARLOS LINAZASORO LAU KOPLATXO
TANTARAN
Lurra da altzoa altzoa, berriz, Lurra; eta zure begiak dira nire begien kizkurra
Tantarantana, nire laztana, Bost zentzuak dizkidazu ostu; Lurrari ez diot usainik hartzen ondoan ez bazauzkat zu.
Sua da bihotza, bihotza, berriz, Sua; eta zure ezpainak dira nireetan hazgura.
Tenterentena, nire morena, Bost zentzuak dizkidazu kendu; Euriak ez nau ukitzen, Oi, zuk nauzu besterendu!
Airea da aingerua, aingerua, berriz Airea; eta zure sorbaldak dira nire eskuen etxea.
Tintirintina, nire minina, Bost zentzuak dizkidazu nahasi; Listua ahoan mikazten zait Ezin bazaitut ikusi.
Ura da iturburua, iturburua, berriz, Ura: eta zure bularrak dira nire pozaren lilura
Tontorontona, nire moĂąoĂąa, Bost zentzuak dizkidazu hustu; Entzun nahi nuke suaren garra Eta txit naiz gorraizetu.
A zer lau elementu! (Pamiela)
Tunturuntuna, nire tuntuna, Non dauzkazu nire bost zentzuak? Zure erruz, ni bezain betilun Dabiltza lau elementuak.
IGERASORO
Juan Kruz Igerabide Karlos Linazasoro
Kartapazioko poemak (Ibaizabal)
GIMNASIAKO KLASE BATEN ONDOREN IDATZITAKO POEMA.
ALBOKO GELAKO BATEKIN EROKERIAK EGINGO NITUZKE.
Ikasle potoloak bildu zirten Eta aho-batez oihu egin zuten:
Hari esku emanda ibiliko nintzateke Parkeko urmaelean, jauzi eta txapa, Galtzak belaunetaraino jasorik denen aurrean, Eta parke-zainak Mozolo aurpegiz begiratuko liguke.
“Ez dezagun gimnasiako klaserik onar! Eraso baloi eta sare orori!� Eta futbolean hasi ziren jo eta su.
BERRIRO OROITU NAIZ PARKEAZ ETA PARKEZAINAZ. Lehen adierazi dizudan parke-zain mozolo horrek Gustura asko botako lituzke Krokodiloak parkeko gure urmaelera, Uste baitu horrela ez genukeela amestuko Hantxe plisti-plasta gabiltzala; Baina ametsa ezin debekatu gizajoak, Ez dago-eta krokodilorik Ametsak kraskatuko dizkigunik.
GORKA ETXEBERRIA CASQUEIRO OSTIRALA, 20:36h.
OSTIRALA, 20:38h.
Animaliak garen heinean zoologikoan sartzen gara adozein txakur gosetik aezurra bilatzen duen moduan. Baina guk ez dugu hezurra bilatzen, Ez gaude gose, egarria dugu, eta taberna da gure kaiola
Nira ondoan zaude une onenetan, une txarrenetan ere nire ondoan. Zenbat tristura alaitu dizkidazun, eta zenbat alaitasun ospatu ditugu elkarrekin. Nire ondoan beti. Baina alde txarrak ere badituzu; hurrengo egunean zurekin berriro gogoratzera behartzen nauzu.
Ama estatubatuarra duzu, aita errioxarra; eta zu ordea toki askotakoa, baina nire ondoan beti. Maite zaitut, kalimotxo.
60 ordu zoologikoak (Ibaizabal)
Liburu hau erosteagatik euro bat bideratuko duzu GURE NAHIA ELKARTASUNA taldearentzat. Gaixotasun arraroa du Nahiak. BeĂąat Gaztelumendik Nahiari botatako bertsoa: Muxu batekin egin daiteke ilargiraino ta buelta gure lagunak ere sendatu dira ferekaz fereka, puzzle handiak nola osatzen diren pusketaz pusketa otsailak 5a margo dezagun kolore biziz beteta guztiok irri egin dezagun Nahiak behar gaitu eta.