Ikasten 2014 Ekaina 96.alea

Page 1

Biblioporrak

“Kaixo OPORRAK”!!!

Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitin bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustoko liburuak irakurtzeko tarte bat ere. Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

4 - 6 urte * Txominen sentimenduak (Liesbet Slegers). Ibaizabal * HIZKIRIMIRI (Miren Artetxe). Ibaizabal * Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide). Aizkorri * Ilargia lapur (Pablo Albo). Txalaparta * Olagarro bat bainuontzian (Leire B). Elkar * Ireki eta irribarre egin bilduma. Susaeta * Txizagura (Émile Jadoul). Ttarttalo * Ezetz asmatu! (Pedro Cerrilo). Ikasmina *Zirrarak bilduma (Émile Jadoul). Ibaizabal * Oilobustia (Émile jadoul). Ttarttalo * Bihotz – bihotzetik (Émile jadoul). Ibaizabal * Neu naiz indartsuena (Mario ramos). Elkar

9 - 11 urte * Asterix eta Obelix (Goscinny). Elkar * Bat Paten abenturak(Roberto P).Mensajero * Futbolari basatiak(Joachim M). Gero * Maitagarrien belarrak (Benjamin L.). Ibaizabal * Nur (Toti). Erein * Junie B. Jones (Bárbara Park). Bruño * El guardián de la oscuridad (Nahoko Uehashi). SM * La super pandilla: Mi padre es un agente super-top-secreto (Christine Beigel). Bang * Yo, Elvis Riboldi (Bono Bidari)

Gurasoak

IKASTEN 96. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2 014 k o

ekaina

7 - 8 urte * Auskalo! (Xabier Olaso). Pamiela * Urdaburutarrak (Anthony Browne). Kalandraka * Bi sagu poltsikoan (Michel van Zeveren). Elkar * Niri ez zaizkit liburuak gustatzen! (Joan Portell). Erein * Tximu bat klinikan (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Una bruja horriblemente guapa (Miraucourt). Edelvives * Los Olchis ya están aquí (Erhard Dietl). Pearson * Marizikin naiz (Uxue Alberdi). Elkar * Gure hiztegi magikoa (Pello Añorga). Aizkorri * Fede quiere ser pirata (Pablo Aranda). Anaya * Tori zaharra, ekarri berria (Joxean Urbieta). Elkar * Olimpiadas: de la Antigua Grecia hasta la actualidad (Richard Platt). Blume

12 urtetik gora * Marta ispiluaren aurrean (Teresa Calo). Elkar * Ehun ipuin hitz gutxitan (Joxan Ormazabal). Elkar * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Gogoa lege (Manu Lopez). SM * Ilargia ezpainetan (Juan Kruz Igerabide). erein * Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia * Indianoa (Francisco Fructuoso). Erein * Maite-Maite ile-apaindegia (Marie). Elkar * Mozorroen uhartea (Pierdomenico Baccalario). * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Historias de miedo 1 (Alvin Schwartz). Everest * La vuelta al mundo en 80 días (Loïc D). SM

Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolan animaliak behatzen

JAIALDIA ETA ERAKUSKETA Xabier Muniben

Urola Ikastola Geologiako Olinpiadan

Xabier Munibe DBHkoen erakusketa

* Tximistak (Jean Echenoz). Meettok * Emakume bat (Annie Ernaux). Txalaparta * Nadie se salva solo (Margaret M.). Santillana * Hijos brillantes, maestros (Augusto C)Zenith * La tierra silenciada (Graham Joyce). Plaza * Martutene (Ramon Saizarbitoria). Erein * Orbanak (Pello Lizarralde). Erein zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org


XABIER MUNIBE IKASTOLA LH 3. maila

IRITSI DA UDABERRIA KARMELO ETXEGARAIKO BI URTEKOEN GELETARA!!


ikasten

Agurra Ikasturtea bukatu da eta orain guztiok merezitako oporrak aurretik ditugu. Ikasturtea azkar pasatu bada, oporrak azkarrago joango dira eta 2014-15 ikasturtea konturatzerako hasita egongo da. Aldaketak egon daitezke batez ere Lehen Hezkuntzan, LOMCE legea ezarri behar bada, horregatik, oso garrantzitsua izango da egoera horren aurrean hezkuntza komunitatearen erantzuna, bere eragina ahal den txikiena izan dadin gure Hezkuntza Sisteman. Arlo pertsonalean berriz, nire egoera eta zuzendaritza talde osoarena aldatuko da. Bederatzi urtez zuzendari izan ondoren aldaketa garaia iritsi da eta zuzendaritza berriari nire laguntza eskaintzeaz gain, urte horietan nirekin lanean jardun duten lankide guztiei egindakoa eskertu nahi diet. Azken urte horietan guztietan, eraikin berria lortzeko egindakoak burura datozkit eta aurten berri onak eduki ditugun arren, obrak egiten hasi arteko epe hori oso luzea ari zait egiten. Oraindik ekaina den arren, ikasturte berria hasterako eraikin berria egiten hasita egotea oso garrantzitsua izango litzateke guztion lasaitasunerako. Horrekin batera Urola bailaran lehen ikastola sortu zela 50. urteurrena 2015-16 ikasturtean beteko dela kontuan izanik, ospakizuna prestatzeko urtea izango da, beraz, baditugu erronkak etorkizunari begira eta ziur nago guztion arteko lanarekin aurrera aterako ditugula. Ondo pasatu oporrak!

NON ZER

Jexux Zelaia Etxaniz Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIren zuzendaria

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Gatazken ebazpena _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Aitor Arana idazlea gure artean _ _ _ _ _ Errezilgo San Martin eskolan ikuskizuna _ Jubilazioak eta errelebo kontratuak _ _ _ IKT Heldutasun Ereduko maila ertaina _ _ Etengabeko formazioa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Xabier Munibe DBHren erakusketa _ _ _ _ Elkarrekin eraikitzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskertza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ XXII. antzerki topaketak _ _ _ _ _ _ _ _ _

2 2 3 4 5 5 6 6 7 7

TALDEAK Ikasturteari amaiera jaialdiarekin _ _ _ _ 8 Pako Aristiren bisita _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Udaletxera bisita _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Familia ereduei buruzko jardunaldiak _ _ 9 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 "Gu ere bertsotan" proiektua _ _ _ _ _ _ 12 "Gu ere bertsotan" jaialdia _ _ _ _ _ _ _ 14 Gorputz hezkuntza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Sexu heziketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16 Artista bat naiz ni _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16 Animaliak behatzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 Sare sozialak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 18 Eskola kirola _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 19 Mekanika mintegia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20 Sabel dantza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 24 Kantu emanaldia Errezilgo eskolan _ _ _ 24 Iparralde-hegoalde elkartrukea _ _ _ _ _ 25 Zura etorkizuneko materiala _ _ _ _ _ _ 26

1

ARTIKULUAK Ayouseko lakua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 Boluetako laborategi soziala _ _ _ _ _ _ 29 Hau mauka! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 29 PROTAGONISTAK Jone Zabaleta txapeldun _ _ _ _ _ _ _ _ 25 urte gurekin _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Zuhaitz landaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Olinpiadak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

30 31 31 32

EuskaraREN TXOKOA Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 33 ERREPORTAIAK Ikastolak 50 urte Urola bailaran _ _ _ _ 34 Tutoritza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 38 OSPAKIZUNAK XXIII. bertso paper lehiaketa _ _ _ _ _ _ XXXII. Ikas-kirol krossa _ _ _ _ _ _ _ _ _ Jaialdia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ XVII. ikastolaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _

40 41 42 43

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 44 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 61


ikasten

Berriak

Gatazken Ebazpenerako ikuspegi berri bat Otsailaren 18an eta martxaoaren 25ean, Xabier Munibeko irakasleriak Kepa Kaminaren eskutik Gatazken Ebazpenerako ikuspegi berri bat ezagutzeko aukera izan genuen. Pedagogia Sistemikoak gelako eguneroko egoerak, arazoak, gatazkak... bideratzeko laguntza ematen du. Eskola, familia eta gizartea sistematan antolatuta daudela hartzen du abiapuntutzat, eta beraz, sistema horiek aztertzen ditu. Sistema horiei begiratu eta ikusten denak lagundu egiten du egoera ulertzen eta bideratzen. Eredu horren arabera, pertsona bakoitzak familia sistemaren edo eskola sistemaren barruan zer funtzio jokatzen duen jakiteak lagundu egiten du. Pertsonen harremanen atzean dauden dinamikak ikusarazten ditu. Gelan sor daitezkeen egoeren gaineko informazio teorikoa ematen du. Horretarako, Familia Konstelazioak egiten dira. Hau da, gatazka konpondu nahi dutenak biltzen dira eta gatazkaren partaide diren pertsonen papera jokatzen dute, antzerki batean bezala. Baina ez dago gidoirik. “Antzezle” bakoitzak sentitzen duena egin behar du, gorputzak eta emozioek eskatzen diotena.

Aitor Arana idazlea gure artean DBH 4ko ikasleok Aitor Aranaren “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dugu ebaluazio honetan eta hori dela-eta aukera aparta izan genuen Aitor Arana gure artean izateko. Guk egindako gonbitea onartu ondoren, ikastetxera etorri zitzaigun eta aldez aurretik prestatuta genituen galderei bere asmo onenarekin erantzun zien. Ordubete ederra igaro genuen berarekin eta idazle bizimoduari buruz asko ikasi ahal izan genuen. Asko eskertzen diogu ordubete hura guri eskaini izana. Ane Uria eta Angela Zabaleta. DBH 4D

2


ikasten

Berriak

Apirilaren 9an, Urola eta Xabier Munibe ikastoletako

“Kantagintza” eta “Bertso eskolakoek“,

NOLEGA programaren barruan, Errezilgo San Martin eskolan urtero lez ikuskizun paregabea eskaini zuten EGITARAUA 1. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO LHKO BERTSO ESKOLAKOAK • Agurra • Asmakizunak koplatan • Oinak emanda 2. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHren KANTAGINTZA TALDEAK • Behin betiko. 3. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHKO BERTSO ESKOLAKOAK: • Antzerkia bertsotan: “Munduko gaiak” lemapean.. 4. DBHKO KANTA TALDEKOAK: • “Axuri beltza” dantza abestua. 5. AZKOITIARREN AGURRA BERTSOTAN 6. UROLA IKASTOLAKOAK: • KANTAGINTZA TALDEEK zenbait abesti KARAOKE modura: - KUPELA taldearen Errezil abestia. - VENDETTA taldearen Ekainak 24 abestia - EGURRA ETA KITTO taldearen Heldu gogor besotik abestia - CUP SONG delako abestia euskaratutako EUSKARA DA EUSKALERRI abestia. • TRIKITILARI taldearen eskutik KALEJIRA. 6. SAN MARTIN ESKOLAKOEN SAIOA

3


ikasten

Berriak

Jubilazioak eta errelebo kontratuak Urola Ikastolan

ANA LIZARRALDE AMUTXASTEGI (Errelebo kontratua)

ANA MENDIZABAL MUGURUZA (Jubilazioa)

MIKEL GOIKOETXEA CUENDE (Jubilazioa)

4


ikasten

Berriak

Xabier Munibe BHIk IKT Heldutasun Ereduko maila ertaina lortu du Kontu jakina da, azken ikasturteotan Informazio eta komunikazio teknologien (IKT) erabilera gure ikastetxeko jarduera guztietara zabaltzen dihardugula: kudeaketa, materialen ekoizpen, klase jarduera, e.a. Horretarako, eskola hornitzeaz gain (eskola 2.0, informatika gelak, materiala euskarri digitalean, Google apps, moodle e.a.) irakasle eta ikasleen prestakuntzari garrantzi handia ematen ari gatzaizkio.. Horren lekuko ditugu,  2009ko ekainaren 30an, IKT heldutasun ereduko auditoria pasatu ondoren, plangintza zaharreko 2. IKT mailaren lorpena.  2010-11 ikasturtean, Eskola 2.0ko ikastetxe pilotua izanik, "ACER European schoolnet" proiektuan parte hartu, eta arloetan txertatuz, 1. eta 2. DBHko irakasleekin IKTen erabilpenean sakondu izana.  2011-12an, IKT heldutasun proiektu berria (hiru mailatan banatua) ikastetxean martxan jarri, eta oinarrizko maila erdiestea.  Eta aurten, bi urteko lanaren ondoren, maila ertaina lortu izana. Gogoratu, maila ertainaren ardatza ikasgelaren digitalizazioan datzala, hots: • Maila honetan, curriculumeko arloak lantzeko IKTak erabili ohi dira. • Ikasgai guztietan IKTak eta bereziki Internet erabiltzea orokortu ohi da. • Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik haratago doa, eta horrenbestez, hezkuntza-plataformen bidez (teleprestakuntza, blogak, intranetestranet, wikiak...), kanpokoei ikasgelako ateak zabaldu ohi zaizkie. • Era berean, ikasle eta familiek ikasgaiei buruzko xehetasunak nahiz ikastetxeko informazio anitz on line eskura ditzakete, besteak beste, ikastetxe eta taldeen webgune, buletin elektroniko, blog eta abarren bidez. Maila ertaina lortu ondoren, proiektua burutzeko, maila aurreratua eskuratzea genuke gure hurrengo erronka. Baina, urrats berri horiek bideratzen ditugun bitartean, orain artean proiektuan parte hartu duten irakasleak zoriondu, eta lerroon bidez, egindako ahalegina beroiei eskertu nahi genieke. Itziar Bikendi eta Jesus Larrañaga IKT dinamizatzaileak

ETENGABEKO FORMAZIOA Urtero bezala eta Hizkuntza Normalkuntzaren eskutik aurten IRALEKO H409 ikastaroa burutu dugu. Bertan etxe eta eskola bidezko hizkuntza transmisioaz aritu zaigu Iñaki Eizmendi ebete-ko aditua. Ikastaro hori aukeratzeko zio nagusia Maxixatzen elkarteak Azkoitian (herri euskalduna bada ere) eginiko euskararen egoeraren ikerketan transmisioan “pitzadurak” ikusi izana da. Ikastaroan, pitzadura hori areagotu ez dadin, guraso eta ikasleengan nola eragin dezakegun aztertzen saiatu gara, gustura saiatu ere!

5


ikasten

Berriak

Xabier Munibe DBHren erakusketa Maiatzaren 30, 31n, eta ekainaren 1ean Xabier Munibe DBHko ikasleek teknologian, plastikan eta eskulangintzan egindako lanak eta proiektuak izan genituen ikusgai ETXE BELTZEN.

ELKARREKIN ERAIKITZEN Iraurgi Berritzen garapen agentziak esperientzia “pilotu� gisa, bailarako ikastetxeei proposaturiko proiektuan, parte hartu nahi izan du Xabier Munibe ikastolak; parte hartu, aurtengoan, 3. mailako ikasleen eskutik, hain zuzen ere. Helburua: Bailarako errealitate sozioekonomikoa ezagutzea. Aipatu proiektua, arestian esan bezala, Iraurgi Berritzen garapen agentziaren SNATU taldearen gidaritzapean eta, ikasturtean zehar, formazio trinkoa jaso duten ikastetxeko bi irakasleren ardurapean bideratu dugu apirila ezkero gure ikastetxean.

6


ikasten

Berriak

Eskertza UPV/EHUko Zientzietako Fakultateko Matematikako Saileko irakasle talde batek eskerrak eman nahi dizkio Urola Ikastolari Matematikako Mintegiak prestatu eta bidalitako programengatik. Urola Ikastolan DBHO2ko Algebrako asignaturarako prestatutako programa hauek Geogebrarekin eginda daude eta trigonometriako ariketak ebazteko balio dute eta, Unibertsitatean, helburu berdinarekin Geometriako edukia azaltzeko baliagarriak izango dira Geologia, Biología, Kimika eta Ingenieritza Kimikako Matematika Orokorra irakasgaian. OHARRA: Matematikako mintegiak Berritzegunera ere bidali ditu programa hauek, nahiko balute, beste eskoletan erabil­ tzeko; musutruk, noski.

Xabier Munibe ikastolan XXII. antzerki topaketak Urtero bezala, aurten ere, antzerki topaketak antolatu genituen, maiatzaren 30ean. Emanaldia, LHko ikasle guztiei eskaini zitzaien.

7


ikasten

Taldeak

2013/2014 ikasturteari amaiera jaiAldiarekin Ekainaren 19an, HHkoek, eta ekainaren 20an, LHkoek, Xabier Munibe ikastolak ikasturte amaierako jaialdia ospatuko du. Egun horretarako ikus-entzunaldia prestatzeko LH4. mailakoak jo ta ke ari dira entseguetan ondorengo argazkietan ikusten den bezala. LH4. XABIER MUNIBE IKASTOLA

PAKO ARISTIREN BISITA Apirilaren 3an Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolara Pako Aristi, Urrestilako idazle euskalduna etorri zen 5.mailako ikasleengana.Pako Aristi etorri zitzaigun bere liburu bat, “Zazpi pirata baltsa batean”, irakurri genuelako. Oso interesgarria izan zen ordubete hura. Berak gure galderak erantzun zituen eta gauza asko kontatu zigun ere, besteak beste, nola eta noiz hasi zen idazten, zergatik hasi zen idazten…Oso ondo pasatu genuen eta berak idatzitako beste liburu irakurtzeko gogoa piztu zitzaigun! LH5 C. XABIER MUNIBE IKASTOLA

8


ikasten

Taldeak

UDALETXERA BISITA 3. mailako ikasleak, martxoaren 13an udaletxean izan ginen bertako antolamendua ezagutzen eta Pello alkatea izan genuen gidari.

FAMILIA EREDUEI BURUZKO JARDUNALDIAK Jon Custodio Post gradua Masterra egiten ari den Xabier Munibe ikastolako ikasle ohia da eta lan hau dela eta LH4. mailakoekin burutu du Familia Ereduei buruzko ekitaldia. Bertan hasiera batean ikasleek zuten familia eredutik hasita, egun dauden familia ereduetara iritsi zen lan praktiko eta ludikoen bidez. Horrela Familia Tradizionala, Familia Monoparentala, Familia Homoparentala eta Harrera Familia daudela jabetu ziren gure ikasleak. LH 4. XABIER MUNIBE IKASTOLA

9


ikasten

Taldeak

Eskola Agenda 21 (EA 21) XABIER MUNIBE UDAL FOROA Maiatzaren 20an, aldez aurretik zehazturiko zitan, bi ikastetxeetako Agenda 21eko ordezkariok udaletxera hurbildu ginen. Bertan, alkatesa eta Ingurumen teknikariari ikasturtean zehar landurikoa azaldu genien: aztarna ekologikoaren gaia, eta berorren isla zehazki gure herriko ur eta energia kontsumoan. Diagnosiaren azalpenaren ondoren, bi ikastetxeen artean adosturiko proposamen eta konpromisoak aurkeztu genizkien, guztien artetik, ura eta energia murrizteko sistemen erabilpenena (led argia, iturrietan pultsadoreak‌) bereziki azpimarratuz Ekitaldiari bukaera emateko, plazara jaitsi eta lurrean aztarna handi bat osatu ondoren, lagunarteko argazkia atereaz, amaiera eman genion ikasturte honetako udaletxeko foroari.

KARMELO ETXEGARAI Aztarna ekologikoa agendan Karmelo Etxegarai ikastolan ikasturte honetan Agenda 21 programaren bidez landutako gaia AZTARNA EKOLOGIKOA izan da, baina bereziki URA eta ENERGIArekin lotuta. Gaia hori izanik, hauek dira zikloka aztertu diren atalak: - H.H.n eta L.H.ko 1go zikloan ELEKTRIZITATEA. - L.H.ko 2. zikloan URA. - L.H.ko 3. zikloan ENERGIA. Ibilaldi eta ekintzei dagokienez, hauek dira aipagarrienak: - H.H.ko 5 urteko ikasleak eta L.H.ko 1. ziklokoak Ingurugiro etxera joan dira bertan prestatutako ekintzak egitera. - L.H.ko 4. mailakoak ALGORRI (Zumaia) zentrora joan dira eta 3. mailakoak Orioko hondartzara. - L.H. 5. mailakoek Leintz Gatzaga eta Eureka Zientzia Gunea bisitatu dituzte eta 6. mailakoek berriz, Arrikrutz-Arantzazu. Hauez gain bideoak, lan-fitxak eta hausnarketak egin dira, baita ideia onenaren kanpainan parte hartu ere, besteak beste.

10


ikasten

Taldeak Lehen Hezkuntzakook gelaz gela gaia landu dugu eta Eskola Fororako eta Udal Fororako proposamen eta konpromiso hauek adostu ditugu: Proposamenak 1. zikloa - Geletako argien pizgailuak sarrerako ate ondoan jartzea. - Argien koadroa atezaina dagoen gelan jartzea, horrela aukera izango genukeelako behetik piztea ikastolako argi guztiak. - Herriko eta ikastolako komun guztietan sentsoreak jartzea bai iturrietan, bai argietan. 2. zikloa - Ikastolan komunetako bonbek bi aldiz sakatzeko sistema dute, baina batzuk konpondu behar dira. - Tuberietako ihesak zaintzea, urtero errebisatu eta akatsak sumatuz gero konpontzea. - Ibaiko ura erabiltzea energia egiteko.

3. zikloa - Leku publikoetako argiak ez edukitzea egun osoa piztuta, adibidez polikiroldegian‌ - LED bonbilla herri mailan erabiltzea, watio gutxiagorekin argitasun berdina ematen bai dute, beraz kutsadura txikiagoa. Hasieran garestiagoak dirudite, baina aurrera begira merkeagoa litzateke. - Eguzki plakak ikastolan jartzea. - Geletako berogailuek termostatoa izatea, hau da, aukera edukitzea tenperaturaren arabera piztuta edo itzalita egoteko. Konpromisoak 1. zikloa - Geletatik irtetean argiak itzaliko ditugu, bai gela bertakoak, bai komunetakoak, baita pasilloetakoak ere. - Iturriren bat irekita aurkituz gero, ITXI egingo dugu. 2. zikloa - Igerilekuko dutxatan ez gara jolasten ibiliko, hau da, botoia sakatu eta sakatu. - Komunetan, bonba tira ondoren berriro sakatuko diogu, horrela ur jarioa gelditu egiten delako. 3. zikloa - Eguzkiaren argia aprobetxatu egingo dugu eta argiak behar denean bakarrik piztuko ditugu. - Aparailu elektrikoak behar ez ditugunean, erabat itzalita edukiko ditugu. Karmelo Etxegarai ikastolako Agenda 21 batzordea.

11


ikasten

Taldeak

AZKOITIKO XABIER MUNIBE IKASTOLAN, “Gu ere bertsotan” proiektuan murgildurik gabiltza Gauza jakina da dagoeneko, Xabier Munibe Ikastolan ahozkotasun eta bertsolaritzaren inguruko trebakuntzan buru belarri dihardugula, ostiraleroko zitan, Jokin Uranga eta Euskara arloko irakaslea den Ixabel Jauregirekin. DBH 1. mailakook oraingoan, proiektuaren ingurumari berri bati ekinez, “Bertso komikia” unitatea landu dugu, eta lanaren fruitu gisa, taldeetan ekoizturiko komikiak ikastolan erakusketa batean plazaratu ditugu. Hementxe dituzue horietako ale batzuk. Bertan hainbat istorio baregarri eta umoredun ikus ditzakezue. Guk, jakina, primeran pasa genuen.

12


ikasten

Taldeak

13


ikasten

Taldeak

Xabier Munibe Ikastolako DBHko 1. mailakoak

“GU ERE BERTSOTAN”

programaren jaialdia izan zuten Baztartxon maiatzaren 28an, arrastiriko 18:30ean. Aurten prestatu dugun jaialdian, talde bakoitzak bere saioa landu du. Horretarako iazko jaialdiak (beste batzuk egiten dituztenak ikusi ondoren) “ideien zaparrada” egin eta gero, honakoak atera ziren: 1Akoak “Munduan zehar bidaiatzen” (Haizeak bidai du doinuarekin); 1Bkoak San Ferminak eta 1Ckoak Marrazki bizidunak (Orioko balearena eta Saltarina da txepetxa doinuekin) Ikasturte hasieratik jarritako helburuak eta edukiak oso ondo garatu dituzte gure ikasleek, eta jaialdia da horren lekuko.Bertsoak egiteko teknika landu dute: atzekoz aurrera, oinetatik abiatuz puntuak atera eta hasiera emanda bertsoa osatzea. Bertsoak ulertzeko eta horietaz gozatzeko gai dira. Bertsoen barne egitura lantzean atal hauek jorratu dira: ideien antolaketa, bertsoaren barne egituraketa, doinu eta neurriaren bateratasuna, bertsoaren azterketa, ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna, kanta era eta gorputz espresioa eta memorizazioa. Eta bereziki-bereziki komunikazioaren aldeko jarrera: entzuten ikasi, txanda errespetatu, bakarka zein taldekako sorkuntzarako interesa, une oro besteena baloratuz (ikastetxearen aurrean egiten den jaialdi honetan, besteena baloratzen ikasten dute). Jaialdi honetan eta jende aurreko beste saioetan (Urola Ikastolan, Errezilgo San Martin eskolan, Zaharren egoitzan…) gelan egiten den lanketa plazaratzen da, eta norberak bere lorpenak ikusten ditu autoestima garatuz. Azkenik, talde lanean jarrera parte hartzailea, lehiakortasuna eta nabarmendu nahia baztertzen saiatu gara. Ikasturtean zehar, bi zutabe izan ditugu oinarrian: euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa eta hizkuntzaz gozatzeko aukera, astero-astero eta elkarrekin.

14


ikasten

Taldeak

GORPUTZ HEZKUNTZA Aurten ere, urtero lez, jarduera desberdinak bideratu ditugu Gorputz Hezkuntza alorrean. Honela, • 1. mailakoak eskaladan aritu dira. • 2. mailakoak noraezari ihes egiten ikasteko, ORIENTAZIOAn trebatu zaiz­kigu • 3. mailakoek, bere aldetik, Aixa kobazuloa arakatuz, espeleologiaren munduan lehen urratsak bideratu dituzte, eta, • 4.ek, berriz, urpekaritzaz gozatzeko parada izan, izan dute. Guztiek, nola ez, ondo baino hobeto pasatu dute.

ORIENTAZIOAN trebatuz Martxoaren 17,19 eta 20an gorputz hezkuntzako klasean orientazioko ikastaroa izan genuen. Mendi federazioko 2 monitore etorri zitzaizkigun eta egun osoko saioa eskaini ziguten. Gauza asko ikasi genituen, eskalak, mapak ulertzen, iparrotza erabiltzen eta orientatzen, besteak beste. Balizen joku bat egin genuen atarian eta, ondoren, mendi buelta bat eman orientatzen ikasteko. Arazo batzuk izan genituen une ba­ tzuetan, bide okerrak hartuz, baina ederki pasatu genuen. 2. DBHko ikasleak

15


ikasten

Taldeak

SEXU HEZIKETA Aurtengo ikasturtean, aurrekoetan bezala, DBH 1., 2. eta 3. mailetan SEXU HEZIKETA izan dugu langai; DBH 4.mailan, berriz, HEZKIDETZA. Artamendu aunitzez bideraturiko Sexu Heziketako prestakuntza-saioaren helburu orokorra: Neska-mutilen berdintasunaren inguruan nahiz emakumeen aurkako indarkerian sentzibilizatzea/prebenitzea, eta elkarrenganako errespetu, autonomia eta erantzunkidetasunean oinarritutako berdintasun-harremanak eraikitzen erraztea. Iaz bezala, saioa aurrera eramateko, Murgibe taldeko arduradunak izan ditugu gurekin; aurtengoan, apirileko aurreneko bi asteetan, hain zuzen ere. Saioak bukatu ondoren, ikasleei eskaturiko balorazioa, oro har, ona izan da.

Artista bat naiz ni Karmelo Etxegarai ikastolako Izar liburutegiak “Artista bat naiz niâ€? izeneko programa gauzatu du ikasturte honetan ere. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek banaka edo talde txikitan, ipuinak aurkeztu dizkiete beraien geletan, Haur Hezkuntzako maila guztietako ikasleei. 5. mailako gela bakoitzak zortzi ipuin prestatu ditu: antzerki, txotxongilo, power-point, era tolesgarri edo euskarri handiko paper formatuaren bidez eta arrakastatsua izan da ikastolako gazteenek egin dieten harrera. Besteak beste Ikusi-makusi, Oilobustia, Bihotz-bihotzetik, Ziripot eta Mielotxin, Urrestillako musikariak, Txanogorritxo eta Hamelingo txirularia ipuinei eman zaie bizia programa honen bidez. Gu gustura ibili gara ipuin artean. Uda hemen dugunez hurbildu zaitez ipuinengana eta tarte bat hartu irakurtzeko, kontatzeko edo asmatzeko. Bazen behin batean‌

16


ikasten

Taldeak

AZPEITIKO KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN

ANIMALIAK BEHATZEN

Ikasturte amaiera honetan, Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolako bi urteko haurrak zoragarri pasatzen ari dira; badakizue zergatik? Ba, gurasoen laguntzari esker, animalia desberdinak ari direlako behatzen: txitoak, dordokak, untxiak, antzara‌ Horrez gain, ikastolan egunero zaintzeko bi arrain eta dortoka bat erosi dira. Haurrak dira berauen zaintzaileak. Geletan, baditugu jostailuzko animaliak, baina ez da berdina, bizitza duten animaliatxo zoragarri hauei, ura, janaria eta argia eman behar zaie. Eta honez gain garbitasuna ere ezinbestekoa da. A ze ardura gurea! Egun baterako animaliak ekartzen dizkigute eta zenbat zaindu behar! Hala ere oso ondo pasatzen dugu! Eskerrikasko denei gugan konfidantza izateagatik! Hurrenarte! Begira ze argazki politak atera ditugun!

Dortoka, gelaz gela zaintzen ari gara, txintxoa da, baina ez zaigu ahaztu behar janaria behar duela. Ura ere aldatu behar zaio.

Antzara barruko jolastokira atera genuen denok ikusi ahal izateko; alde egiten zuen!

Gelako beste haur baten gurasoek bi txitatxo ekarri zizkiguten goiz batea; bat beltxa zen eta bestea horia. Beraien artean muxuka aritu ziren, bai polita! Eta gu beraiei begira!

Untxiak ere izan genituen ikastolan. Bata beltza eta bestea txuria. Ez ziren egun berdinetan etorri. Lehenago txuria etorri zen eta guztion artean zeharo mareatu genuen. Hau horrela izanda, hurrengo egunean beltza etorri zenean, lasaiago utzi genion.

17

Dortokak zaintza behar duen bezala gure Dora eta Botas-ek ere zaintza behar dute. Egunero janaria eman eta ura aldatu.


ikasten

Taldeak

SARE SOZIALAK Gu SMART eta zu?

Gabonak iristear zeuden eta Olentzero eta Hiru Errege magoak opariz beteta iritsiko ziren. Opari horietako asko teknologia berriarekin loturikoak izango ziren, tabletak, ordenagailuak, smartphone-ak,... Baina Azkoitiko gaztetxoek baldakizkite zer abantaila eta desanbataila ekar ditzaketen tramankulu hauek? Horretarako, lehen Batxilergoko IKT-ko ikasleok “Prezi” edo aurkezpen bat prestatu eta ikastetxe desberdinetara abiatu ginen, gaztetxoei teknologia berriak dakartzan arriskuak azaltzeko asmoz, eta oso aurkezpen interesgarria eta arrakastatsua izan genuen. Aurretik, IKT-ko klasetan aurkezpena prestatu genuen, ondoren, aurkezpena txukundu eta Xabier Munibera joan ginen, talde bakoitzak berorren gela hautatu genuen. Gelara sartu orduko, bertan zeuden 20 bat ume guri begira… Aurkezpena hastera gindoazenean, internetek zenbait arazo eman zizkigun, 20 minutu geroago, beste ordenagailu bat eman eta horrekin beste 20 minutu pasa ordoren… azkenean lortu genuen aurkezpena martxan jartzea. Ordurako ia lo zeuden ikasleak adi jarri ziren, guri begira, burua ezker-eskubi mugituz. Tenis partida batean egongo balira bezala! Ordubete pasatu genuen aurkezpenarekin, umeak pozik zeuden karameloak jaso zituztelako, eta bide batez, sare sozialen arriskuez ohartu ziren… Beraz, haiek pozik eta guk ere pozik alde egin genuen. Bukatzeko, oso ondo pasa genuen, irakasleen rola bete genuen eta lehenengo pertsonan bizi genuen irakasle izatea zer zen… Umeek asko ikasi zutela zirudien, eta gure ustez, aurkezpenean adi egon zirenak aurrerantzean kontuz ibiliko dira interneten. ZER EGIN BEHAR DUGU QR KODE HAUEK IRAKURTZEKO? 1. Android edo iOs (iphone) sistema eragilea (ohikoenak) duen smartphone edo eta tableta behar duzu.

Argazki gehiago ikusi nahi!!!!!!!!!!!!!!!

2. Smartphone edo tabletan QR kode irakurgailua den aplikazioa instalatua behar duzu. 3. Instalatua ez baduzu sartu Google Play (Androiden kasuan) edo eta Apple Store (iOS, iPhone) aplikazioetan eta egin “QR” testuarekin bilaketa bat, bertan hainbat aplikazio izango dituzu, doakoak ere.

Aurkezpena ikusteko:

4. Instalatu aplikazio Smartphone edo tabletan. 5. Ireki aplikazioa, argazki kameraren antzeko itxura duen leihatila irekiko da. 6. Jarri mugikorra aldizkariko QR kodearen gainean mugitu gabe eta itxaron aplikazioak kodea irakurri /eskaneatu bitartean. 7. QR kodeak zure mugikorreko nabigatzailea irekiko du, kodeak gordea duen esteka irekiaz. 8. Egin aproba ondorengo QR kodearekin, ea zer daukaten.

18

Aurkezpen denak ikusteko:


ikasten

Taldeak

AZPEITIKO KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN

eskola kirola 2013-2014 Eskola kirola dugu eskola-umeek eskola-aldian baina eskola orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera. Kirol modalitate desberdinak ezagutzeko aukera izan dute kirola egiteko ohitura hartuz, ikasle bakoitzaren borondatearen, gaitasun fisikoaren eta adinaren arabera. Hau guztia aurrera eramateko lanean aritu zareten guraso-hezitzaile guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Gure ikastolan kirol hauetan parte hartu dute: saskibaloia, areto futbola, futbol zortzikoa, atletismo eta eskupilota. Parte hartzea 3. mailatik 6. maila arteko ikasleei zuzendua izan da. Guztira, 272 neska-mutil ibili dira eskola kirolean. Entrenamendu saioekin irailean hasi ziren. 3 eta 4. mailakoen taldeak zozketaz egin ziren. Guztiak batera ibili dira entrenatzen, mailaka eta sexuaren arabera banatuta. Neskenak 6 talde sortu ziren eta mutilenak 7. Abendura arte saskibaloia egin zuten eta finaletara nesken 2 talde eta mutilen beste 2 talde iritsi ziren. Alebinetan (5 eta 6. mailetakoak), neskenak 4 talde eta mutilenak 6 talde sortu ziren eta finaletara nesken talde 1 eta mutilen 3 talde iritsi ziren. 6. mailako mutilak txapeldun geratu zirenez, Gipuzkoako Txapelketan parte hartu dute. Gabonak ondoren, futbolarekin jarraitu dugu. Benjaminak (3 eta 4. mailakoak), areto futbola praktikatu dute. Alebinak (5 eta 6. mailakoak), futbol zortzikoa. Aurten lehen aldiz, neskek ere futbol zortzikoa egiteko aukera izan dute, mutil eta nesken artean bereizketarik egin gabe. Benjaminetan, neskenak 6 talde eta mutilenak beste 6 talde aritu dira areto futbolean, finaletara nesken 2 talde eta mutilen 1 iritsiz. Alebinetan, neskenak 4 talde eta mutilenak 6 talde aritu dira, finaletara nesken talde 1 eta mutilen 2 talde iritsiz. Floreaga ikastetxeak antolatzen duen Sagarzazu Torneora gonbidatuak izan ginen eta gure bi taldek hartu dute parte, neskena bat eta mutilena. Guraso hezitzaileek eskola kirolean aritzeko ikastaro bat egiteko aukera eduki dute Real Sociedad Fundazioari esker. Gaur egun eskola kirolean dabiltzan hezitzaile gehientsuenak formazio ikastaro bat eginda daude eta hurrengo ikasturtean ere, aurten egin ez dutenentzat, formazioa egiteko aukera izango da. Ekintza honetan parte hartu dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu, boluntarioki ibili bai dira. Atletismoa egin da ikasturte osoan, astean bi egunetan. Ikasi eta landu dutena hau izan da: korrika 60m, pisua altuera eta vortex-aren jaurtiketa. Astearte eta ostegunetan, 18:15 tik 19:15etara praktikatu dute Perdillegiko frontoian. Aipatzekoa da parte hartzea aurreko ekitaldietan baino handiagoa izan dela, 35 neska-mutil ibili bai dira hilero. Ikasle batzuek Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko aukera izan dute eta altuerako txapelduna gure ikastolan dagoen neska bat izan da. Atletismo topaketak izan zituzten benjaminek (3 eta 4. mailakoak). Ikastolatik partaidetza handia izan genuen eta atletismoarekin lotutako ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Igeriketari dagokionez 3.etik 6. mailara bitartekoentzat bi saio egon dira, bata Azkoitian guretik 17 neska-mutilek parte hartuz eta bestea Azpeitian 22 neska-mutilek parte hartuz. Azpeitian 1go eta 2. mailako neska-mutilak saio bat egon da, guretik 24k parte hartuz. Denak etxeratu ziren dominarekin eta asko koparekin. Multikirola egin da 2. mailako neska-mutilekin Urolako frontoian, martxotik maiatzera bitarteko asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara. Ikasturtero ordaindu gabe egiten den ekintza dugu hau eta bertan ibili diren denei eskerrak eman nahi dizkiegu. Ikasturte honetan lehenengo aldiz esku pilota ikastaroa eskaini zaie 1go eta 2. mailetako neska-mutilei ostiralez 17:00etan, Perdillegiko frontoian. Mila esker erakusleei beraien borondatearengatik. Aurtengoz hau, uda ondo pasa eta datorren ikasturtera arte.

19


ikasten

Taldeak

Urola ikastolako

“Mekanika mintegiaâ€? Urola ikastolako mekanikako mintegia sakonki dago sustraituta bere ingurunean, bailararen garapenari lagundu dioten enpresetako langile kopuru aparta bere ikasgeletatik pasatu da. Mekanikako mintegian honako eskaintza dugu: Formazio arautua: • Mekanizazioko teknikaria (erdi mailako heziketa zikloa) Formazio ez arautua: • Etengabeko ikaskuntza: - Etengabeko formazioa edo prestakuntza, langile eta langabetuentzat eskaintzen den ikastaro programa da. - Katalogo modularreko ikastaroak "Profesionaltasun Ziurtagiriei" dagozkie eta hauei buruzko informazio gehiago www.lanbide.net orrian aurki daiteke FORMAZIO ARAUTUA Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazioprozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeseko zehaztapenak beteta. Mekanizazioko teknikari-titulua elementu hauek identifikatzen dute: Lanbide familia: Fabrikazio mekanikoa Maila: Erdi maila Titulazioa: Mekanizazioan teknikaria Kurtso kopurua: 2 Orduak ikastetxean: 1620 ordu Orduak enpresan: 380 ordu Orduak guztira: 2000 ordu 1. Ikasturtea

2. Ikasturtea

M1: Mekanizazio-prozesuak (165 ordu)

M2: Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa (252 ordu).

M4: Txirbil-arroketa bidezko fabrikazioa. (363ordu) M5: Sistema automatizatuak (165 ordu).

M3: Urradura, elektrohigadura, ebaketa, konformazio eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa (210 ordu),

M6: Metrologia eta saiakuntzak (132 ordu),

M9: Laneko prestakuntza eta orientabidea (105 ordu).

M7: Interpretazio grafikoa. (132 ordu).

M10: Enpresa eta ekimen sortzailea (63 ordu).

M8: Ingeles teknikoa (33 ordu).

M11: Lantokiko prestakuntza (380 ordu).

20


ikasten

Taldeak INSTALAZIOAK Mekanizazio-Tailerra Tornu paraleloak Fresatzeko makina unibertsalak Dorretxo-fresatzeko makinak Zulagailuak Zerra zinta automatikoa

Urradura Tailerra Elektrohigadura sartze bidezkoa Artezteko makina zilindrikoak Artezteko makina tangentzialak

Soldadura Tailerra

Metrologia gela

CAD gela

Automatismo gela

21


ikasten

Taldeak

Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa Gai honen ekipamendua, CNC programen simulazio gelak eta CNC tailerrak osatzen dute. CNC gela Gure bailarako eta inguruko enpresetan gehien erabiltzen diren CNC kontrolak dira bertan programazioa eta simulazioa lantzeko. Fanuc kontrola Heidenhain kontrola Fagor kontrola CNC Tailerra Jator tornua Fagor kontrolarekin Ibarmia Mekanizazio-zentroa Fanuc kontrolarekin Odisea Mekanizazio-zentroa Fagor kontrolarekin Elektrohigadura harizkoa Fanuc kontrolarekin

Egungo mekanizazio bidezko fabrikazio egoera kontutan izanik, formakuntza eskaintza garai berrietara egokitzen saiatzen gara. Horrela bi makina berri gehitu ditugu gure tailerrera.

“Y� ardatza duen torneatze zentroa Fanuc kontrolarekin

Kondia A6 Mekanizazio-zentroa Heidenhain kontrolarekin

22


ikasten

Taldeak PROIEKTU AKADEMIKOAK

HEZIBI Zer da Hezibi? Izenak berak aditzera ematen duen moduan, Hezibi programak bi modutan hezitzea esan nahi du: ikastetxean eta lantokian. Eusko Jaurlaritzak 2012an ateratako programa bat da HEZIBI, alternantziako Lanbide Heziketa. Bertan, ikasleek lana eta ikasketak uztartzen dituzte. Ikastetxean ordu kopuru bat egoten dira, eta beste ordu batzuk enpresetan, esperientzia hartuz eta dirua irabaziz gainera. Horrela, Heziketa Zikloari lotutako tituloa lortzen dute, enpresan eta ikastetxean garatutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari esker. Ikasleak enpresarekin lan-harremana du, eta aldi berean Lanbide Heziketako zentruarekin ere bai. LEONARDO DA VINCI Leonardo da Vinci,Europar Batasunak hezkuntza eta lanbide heziketa mailan espazio europear bat bultzatzeko sortutako programa da. Programa honen bidez lanbide heziketako ikasleek lantokiko praktikak atzerrian egiteko aukera dute. Gure ikasleak Europan ikasi, lan egiteko eta, oro har, bizitzeko konpetentziak garatzea da proiektu hauen helburua. ZERBITZUAK URRATSBAT Zeure enpresa sortu nahi duzula? Ikasketak gurekin burutu badituzu edo gure ikastetxeko bigarren mailako ikaslea baldin bazara, Urratsbat programaren bitartez gure laguntza izango duzu. Urratsbat programa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketako Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKA koordinatuta, ekintzaileen kultura sustatzea LHko ikasleen artean, eta bere enpresa propioa sortzen laguntzeko da. LAN-POLTSA UROLA Ikastolaren lan-poltsak, enpresak eta ikasleak edo ikasle-ohiak harremanetan jarri nahi ditu, lan bat aurkitzeko edo jada dutena hobetzeko. Zerbitzu hau baliatu ahal izateko beharrezkoa da Urola ikastolan ikasketaren bat egina izatea eta curriculum vitae bidaltzea.

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

23


ikasten

Taldeak

SABEL DANTZA

DBH1ekoek Kantu emanaldia Errezilgo Eskolan

24


ikasten

Taldeak

Iparralde – hegoalde elkartrukea 1. Batxilergoa

Urola Ikastolako ikasleok Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleekin elkartrukea izan genuen. Hau martxoaren 31tik apirilaren 5era bitartean gertatu zen. Lehenengo beraiek etorri ziren, astelehen batez, 13:30ak aldera iritsi ziren. Guztiok urduri samar geunden, eta aldi berean gure etxera nor etorri behar zen jakiteko gogotsu. Oraindik ez genekien bost egun paregabe genitu­ ela aurretik… Azpeitian nahiz Azkoitian hainbat ekintza desberdin egin genituen, besteak beste, Azpeitiko bisita gidatua, udaletxera bisita, azoka ikustera joan… Astearte gauean guztiok batera afaldu genuen, Iparraldeko zein Hegoaldeko egoeraz min­tzatu ginen, abesti ederrak abestuz urratu zi­ tzaizkigun eztarriak… Giro aparta izan genuen! Hurrengo egunean ordea gure txanda zen, haiek bukatu zuten euren denboraldia hemen eta gu ginen hara joan behar zutenak. Asteazken goizez irten ginen harantz, goiza Miramonen igaro genuen eta bazkaltzera Hendaiara joan ginen. Denborak aurrera egin zuen eta arratsak gauari utzi zion bere lekua. Hendaian ere guztiok elkarrekin egin genuen afaria. Hurrengo eguna Miarritzen igaro eta bertako itsas museoan izan ginen. Egun polita izan zen, eta aitortu beharra dago gaua ere horrelakoxea izan zela, bikaina! Ostirala iritsi zen, azken eguna. Baionan egin genuen hau. Hasteko, bertako bisita gidatua eskaini ziguten, eta ondoren Euskal museora joan ginen. Azkenik, Bernat Etxepare Lizeora iritsi ginen eta han bertso batzuk abestu zizkiguten. Hona etortzeko asmoz autobusera sartu eta zenbakien kantua abesten zigutelarik ekin genion bidaiari! Iparraldeko eta Hegoaldeko mugak gainditzeko biziki trukaketa garrantzi­ tsua eta aski aberasgarria! Hurrengora arte!

1915ean ERAIKIA 25


ikasten

Taldeak

ZURA ETORKIZUNEKO MATERIALA Zura, produktuak ekoizteko dugun materialik ekologikoenetakoa da, batez ere eraikuntzaz hitz egiten ari bagara. Material edo produktu bat ekologikoa den ala ez jakiteko, egun, ingurugiroan sortzen duen kaltea "karbono aztarna"ren bitartez neurtzen da, ekoizpen prozesuan atmosferara botatzen duen "CO2"a neurtuz hain zuzen ere. Denok dakigun bezala zura zuhaitzetatik ateratzen da. Hauek Karbonoa bizitzeko behar dutenez atmosferatik "CO2" arnasten dute eta era berean behar ez duten Oxigenoa atmosferara botatzen dute, munduko birikak bilakatuz. Adibidez arteak ekoizten duen Oxigenoaz 10 pertsona baliatu daitezke eta kotxe batek ordu batean kontsumitzen duenak, egun batean 800 pertsona behar duten bezainbestekoa da. Hain ekologikoa den beste materialik ez dago eta honengatik da hain garrantzitsua basoen kudeaketa egokia egitea. Edozein produktu ekoizteko energia behar da eta egurrezko material erabilgarriak izateko baita ere noski, baina zuraren industriak behar duena gutxiago da besteekin konparatuz. Hortaz, zergatik ez da erabiltzen gehiago eraikuntza munduan? Alde batetik, hormigoia, altzairua, aluminioa eta energiaren multinazionalen lobbiak indar oso handia dutelako eta bestetik, ondo azaldu ez zaionez, gizarteak orokorrean ez dakielako asko gai honi buruz. Arrazoi handienetakoa material hau eraikuntzatik kanpo uzteko gure herrian, sua da. Hainbat ikerketa zientifiko eta beste herrialdeetako eskarmentuak erakusten digun bezala, egurrak portaera hobeagoa dauka suaren aurrean hainbat material erregaitzen egiturak baino. Adibidez zurezko zutabe handi batek bere karga ahalmena denbora gehiagoz gordetzen du altzairuzko erresistentzi berdineko zutabe bat baino. Azkeneko hau suaren eraginez azkar dilatatzen da eta ondorioz egitura erortzeko arrisku handiagoa du. Zura ordea, ikazten den heinean, nahiz eta kanpoaldea sutan egon, barruko egitura egonkor mantentzen da, ikazketa berak geldiarazi egiten duelako prozesua. Etxe batean lehen erretzen den gaia plastikoa da, nonahi daukagu, etxeko pareta guztietako margoetan adibidez eta horretan ez dugu erreparatzen. Bestalde egurrak mantenua behar duela esaten ohi dugu, baina eraikuntzan erabiltzen diren material gehienak ere bai. Egun zuraren iraupenerako erabili daitezken produktuak ugariak eta berriztatuak dira, askoz hobeto babestuz. Dena den, ez dezagun ahaztu, egoera bakoitzari dagokion eraikuntza soluzio egokia ematea ezinbestekoa dela. Egurrezko etxea esaten dugunean burura etortzen zaigun etxe mota honoko hau da:

Duela urteak Europako hainbat herrialdeetan diseinu desberdinak daude eta geroz eta berriztatzaileagoak. Nahiz eta ez antzeman, ondorengo etxeak zurezkoak dira bere osotasunean, egiturak eta paretak, bai kanpokoak bai etxe barrukoak. Etxe hauek dauzkaten estaldurak ordea desberdinak dira eta edozein proiektuetara egokitu daitezke. "Passive house" edo energetikoki "A" motakoak dira. Egun inguruan aurkitu ditzakegun edozein etxe baino efizienteagoak dira.

26


ikasten

Taldeak

Hurrengo argazkian Tirolen 1000 metrotara eraikitzen ari diren altuera handiagoko etxe bat ikusi daiteke. Egurrezko kanpoko paretak isolamenduekin eta beste material batzuekin estalita geldituko dira. Europan, zurezko etxegintza arloan ezagupen handienetakoa Tirol zonaldea da. Zur eta altzarigintza mintegia bertara teknika berriak ikastera joan da gero ikasleei irakasteko. Bertan ikastaro praktiko bat egin ondoren, hainbat enpresatan izan da zurezko arotzeria, lotura sistemak, oinarrizko estatika, segurtasun sistemak, estalki sistemak, aireztapena, transpirazioa, isolamenduak, eta beste hainbat eduki ikasiz. 2020 urterako, munduan zurezko eraikuntzak %15 izango direla diote adituek. Etxe hauek efizientzi energetikoan, ekologian eta erosotasunean oinarrituko dira. Zura etorkizuna duen materiala da. Zur eta altzarigintza mintegian apostu sendoa egiten ari gara bide berriak hausnartuz eta etorkizunera begiratuz.

EGURRA ETORKIZUNARI. Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegia.

27


ikasten

Artikuluak

Ayouseko Lakua, udan egitea merezi duen ibilaldia Azpeitia, Azkoitia edo Zestoatik, A8a hartuz, Usurbilen N1a hartzeko eta Andoainen A15 Leitzarango autobidea, ondoren Iruñea zirkunbalatuko dugu eta Pirinioko autobidetik Jacaraino joango gara: 2 ordu eta erdi. Bidean, merezi du Yesako urtegiaren handitasuna mirestea, Berduneko taberna ondoko dendan Aragoako saltxitxoia erostea, Puentelarreina de Jacan, “cabello de ángel” (kubi marmelada) duen enpanada bat gosaltzea eta Jacako Echeto gozotegian conde izeneko pastel hirukia jatea. Jacatik, iparralderantz, Canfranc eta Candanchu igaro ondoren, Astun-era helduko gara eta azkeneko hoteleraino joango gara: Beste ordu erdi. Bertatik hasiko da gure ibilaldia, beti iparralderantz, 2 ordu eta erdi joateko eta bi itzultzeko eskatuko duena. Ordu eta laurden batean, 370 metrotako maila gaindituz, Ibon de Escalar (Eskalarre-ko aintzira)ra helduko gara. Antzira gure ezkerraldera utziaz, bidean gora egingo dugu, Moines Leporaino (1h 30min). Iparraldera. Ordu erdi pasata, aldapa baten ondoren, Lac Bersaura eramango gaitu bideak eta, hau jarraituta, beherantz begiratuta, Ayouseko babeslekua eta bere laku ederra ikusiko ditugu.

28


ikasten

Artikuluak

Boluetako Laborategi Soziala Boluetan Eutokia Zentrua aurkitzen da, Laborategi Soziala. Behin adiskide batekin hara joan nintzen. Gela batean sartu gintuzten, tatami bat zuena eta irudi desberdinak gelako lau paretetan proiektatzen zituzten kamara mordo bat. Neska batek, oinetakoak kentzeko eskatu zigun eta paretetan proiektatuta ikusten ziren esfera mugikorrak nola harrapatu azaldu zigun eta esfera horietako bat harrapatu ondoren mugimendu berezi batzuk eginez esfera hura hamaika irudi ederretan (munduko paisaia bitxien argazkiak zirenak) deskonposatu zen. Zer modernoa, aizu! Bertan ginen sei zazpi gizabanakoak, han hasi ginen, tatamian, esfera haiek harrapatu nahian; gure gidak, hark bai, harrapatu egiten zituen eta deskonposatu ere bai. Besteok ezin harrapatu edo, harrapatzekotan, ezin deskonposatu, mila koloretako laser horien artean zoroen gisara besoekin mugimendu arraro haiek guztiak egiten genituen arren. Handik 5 minututara “zer uste duzue gaizki egiten ari zaretela” galdetu zigun gidak. Erantzun egokia zen “ezer ere ez”. Ondoren galdetu zuen: “Zer gehiago gertatu behar da zuek ohartzeko nik zuei esandakoa eta errealitatea ez datozela bat?” Eta ondoren: “Zenbat aldiz ez da gauza bera gertatzen gure gizartean? Zerbait kontatzen digute eta sinetsi egiten dugu eta ezer kuestionatu gabe esaten digutena egiten dugu eta, emaitzak kaskarrak badira, gaizki ari garela sinetsi ere”. “Zer da pertsona bat kritikoa izatea?” Zorionez, Urola Ikastolan, euren asignaturatan izpiritu kritikoa lantzen dituzten irakasleak dauzkagu. Izpiritu kritiko hori, gizarte honetan bizitzeko, askotan, asignaturaren edukia bera baino garrantzitsuagoa da. Azken finean, edukiak eta testuak liburutan daude, edo sarean. Azkeneko galdera: Zer da ikasle on bat?

Hau mauka !

Tipo batek zortzi gutun bidali dizkie enpresa desberdinei, burtsarekin zerikusia duten zenbait negozio-paketeek etorkizunean izango duten portaerari buruz, bere buffetak informazio pribilegiatua duela adieraziz. Horietako lau enpresei idatzi die bi hilabeteren buruan, negozio-paketeak irabazi moderatuak izango dituela eta beste laurei galera moderatuak pronostikatu. Handik bi hilabetetara, pronostikoa asmatu dieneko lau enpresei, ondoko bi hilabetetarako pronostikoa bidali die: bi enpresei idatzi die, negozio paketeak irabazi moderatuak izango dituela eta beste biei, negozio paketean galera moderatuak aurrikusi. Handik bi hilabetetara, bigarren pronostikoa ere asmatu dieneko bi enpresei, ondoko bi hilabetetarako hirugarren pronostikoa bidali die: enpresa bati negozio paketean irabaziak pronostikatuz eta besteari galerak pronostikatuz. Urte erdi bete denean, hiru pronostikoak asmatu dizkioneko enpresari, lehendakari zaituena, aholkularitza zerbitzua eskaintzen dio; gainera, urte osorako kontratu-ordainsaria aurreratzen badiozue, ondoko pronostikoan kale eginez gero, diruaren %90a itzuliko dizuela bermatuz. Zure ikuspuntutik ebidentzia da pronostiko egokiak egiten dituela, kalkuluak egin ondoren, diru mordoa usaintzen ari zara, - Hau mauka! –diozu. Tipoa, buffeta eta dirua desagertu egingo dira.

29


ikasten

Protagonistak

JONE ZABALETA TXAPELDUN Denboraldia aurrera doan heinean, Joneren emaitzak ere hobetuz doaz. Bi Espainiako txapelketa izan ditu, bata bakarkakoa, Mostolesen, eta bestea, taldekakoa Oropesan, eta emaitzak bietan bikainak benetan. Martxoan, berriz, Euskadiko txapelketa izan zuen, eta bertan 1.500 metroko saioan, 5:10eko kronoa eginez Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen. Apirilean eta oraingoan Gasteizen, 800 metro egiteko aukera baliatu zuen, 2:25 eginez, bere marka hobetzeko. Maiatzaren 3 eta 4an, Gipuzkoako txapelketan partaide izan genuen. Larunbatean, 1.500 metro egin zituen Donostian, 5:01eko kronoa eginaz; bere denbora hobetu eta Espainiako minima eskuratuz, Gipuzkoako txapeldun izatea lortu zuen. Igandean, berriz, 800 metro egin zituen Tolosan, eta 2:24ko denborarekin, behin-berriro bere marka hobetu eta Gipuzkoako txapeldun izatea lortzeaz gain, Espainiako minimatik segundo eta erdira geratzea erdietsi zuen. Maiatzaren azkeneko larunbatean ere, gogor jardun zuen Jonek 1.500 metrotan, Gipuzkoako Absolutoen txapelketan bigarren postua lortzeaz gain, bere marka hobetu zuen berriro ere, 4:53ko denbora eginez, Espainiako rankinean hamabosten barruan sartuz. Atletismoaz aparte ere, gaineratu gimnasia erritmikoan aritzen dela gure Jone. Aipatu espezialitate horretan, banakako nahiz taldekakoan bigarren postua lortuz, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetarako sailkatu dela, eta azkeneko horretan, Euskadiko txapelketan, alegia, txapeldunorde izatea lortu duela gure Jonek. Zorionak eta bejondeizula JONE!!!

30


ikasten

Protagonistak

25 urte gurekin stola a k I itiko Azko r Munibe Xabie

Urola Ikastola

Xabier Munibe ikastolako kontsultaria den Txaro Juaristi Kortak 25 urte betetzen ditu gure artean.

TXARO JUARISTI

Teresa BenĂ­tez

Ione Urbieta

NAK!

ZORIO

la o t s a k iko I garai t i e p Az Etxe o l e Karm 25 urte Karmelo Etxegarai Ikastolan. ZORIONAK!

PILI JUARISTI, ARANTXA LETAMENDIA eta JOSUNE SALEGI

Zuhaitz landaketa Martxoaren 21ean eta goizeko hamarretan, honako irakasleen jubilazioa/errelebo kontratua medio, zuhaitz landaketa izan genuen omenaldi gisa

31


ikasten

Protagonistak

OLINPIADAK Ilusioz beterik eta urduri iritsi ginen ostiral hartan Leioara. Urtarrilaren 17a zen, goizeko bederatziak inguru, eta ondorengo hilabeteetan jazoko zitzaigunaren inguruan ezer gutxi genekien. Orain, lau hilabete eta autobus bidaia ugariren ostean, amaitutzat eman dugu Olinpiaden ibilbidea. Soinean, domina bana, pare bat diploma eta mila esperientzi ekarri ditugu Azkoitiraino. Bidaia, aurretik aipatutako ostiral hartan hasi zen, esperientzia berri bat probatzeko asmoz, Euskal Herriko VI.Geologiako Olinpiadetan parte hartu genuenean. Azterketa teoriko eta praktikoak, geologiaren inguruko hainbat tailerrekin txandakatu ziren. Goizaren amaieran, eta bion harridurarako, 2. eta 3. sariekin itzuli ginen etxera. Lehen hiru sailkatuen artean suertatu izanak, estatu mailako Olinpiadetara joateko pasea eman zigun. Espaini mailako Geologia Olinpiadak Toledon ospatu ziren martxoaren azken asteburuan. Bertara, estatu osotik iritsitako 30 bat talde gerturatu ginen. Geologiaren maitaleak, lehiakide bikainak eta ongi pasatzera joan ziren asko elkartu ginen Toledoko San Servando gazteluan. Zati teoriko luze eta maila altuko baten ostean, ginkana baten parte hartu genuen Toledoko hirian zehar. Lehen sariak Tarragona eta Salamancara joan ziren arren, gu egindakoarekin harro itzuli ginen etxera. Hegoaldekoen umoreak, katalanen laguntasunak eta beste hainbat lurraldetako neska-mutilak ezagutzeak konpentsatu zituzten autobusean, kotxean eta metroan egindako ordu guztiak.

k

rriko ordezkaria

a eta Euskal He

Kataluni Toledo, Malaga,

Bidai honen azken geldiunea, maiatzaren 16an eman zen, bidaia hasi zen geltoki berean, Leioako kanpusean. Hitzaldi interesgarriak, lunch eta musika aparta elkartu ziren ekitaldi hartan, Euskal Olinpiada ezberdinen irabazleak omentzeko asmoz. Zientzia eta Teknologiako eraikuntzan ospatu zen sari banaketan, bai ikastetxeak, bai gure irakaslea izan den Amaia Lopetegik eta guk, irabazleok, diploma bana jaso genuen. Diplomaz gain, eta Olinpiada batzuei dagokien bezala, bron足tzezko eta zilarrezko dominak lepotik esekita itzuli ginen etxera. Kari Alberdi eta Eneko iturbe

32


ikasten

Euskararen txokoa

EUSKARA HOBETUZ “SIGLAK ERE EGON BADAUDE EUSKARAZ!” Sarritan erabiltzen ditugu siglak geure eguneroko bizitzan eta hau, zorionez, ehuneko handi batean (ehuneko ehunean ez esateagatik), euskaraz burutzen badugu ere, badira aski errotuak ditugun ohitura txarrak, esate baterako siglak gaztelaniaz esatearena:

“EZ DAGO ESKUBIDERIK IVA IGO EGIN DUTE!” “DNI-AREN ZENBAKIA BURUZ DAKIT” esaten dugu

“EZ DAGO ESKUBIDERIK BEZA IGO EGIN DUTE” “NA-AREN ZENBAKIA BURUZ DAKIT” esan beharrean. Gure eguneroko jardunean goian aipatu adibidea bezalako asko erabiltzen ditugu eta gure esku dago siglak euskaraz erabiltzea. Hona hemen batzuk: BEZ (Balio Erantsiaren Zerga) NA (Nortasun Agiria) GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) TAO (Trafiko eta Aparkamenduaren ordenamendua OTA) HIES (Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea SIDA) IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak)

AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) EGA (Euskararen gaitasun agiria) AHT (Abiadura Handiko Trena) EHE (Euskal Herrian Euskaraz) EITB (Euskal Irrati Telebista)

Saia gaitezen bada, gehien erabiltzen ditugun horiek euskaraz erabiltzen eta jarrai dezagun urrats ttiki baina sendoak ematen GURE HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIORANTZ. Geuk ez badugu egiten inork ez baitu egingo! EUSKARAK HORRENBESTE MEREZI DU ETA ESKERTUKO DIZU!!

33


ikasten

Erreportaiak

1965-2015:

IKASTOLAK 50 URTE UROLA BAILARAN AZPEITIKO KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA 1965 ZESTOAKO MIREN JAIONE IKASTOLA 1966 AZKOITIKO XABIER MUNIBE IKASTOLA 1968 1965 – 66 ikasturtean sortu zen Azpeitian ikastola. Bailararik euskaldunena izanik, ez zuen beste zenbaitek bezain gogor sentitu euskara eta euskal izaeraren beherakada. Ikastolaren sorreran ere ez zen lehenetakoa izan baina berehala zen besteen parean IZARRAIZPE IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA SORTU zelarik Azpeitia 1965, Zestoa 1966, Azkoitia (1968) eta Urrestilla (1970) elkartuta. Auzolana eta borondatea izan ziren urte askotako euskarririk sendoenak. Gurasoak, irakasle-andereñoak, Eliza bera eta herritar asko,... denak bat eginda. Dena egiteko zegoen: ikastetxea, irakasleak falta, metodologia, programazioa, liburuak,... hanka-sartze ugari eginez baina lanerako borondate i­tsuak eta elkartasun sendoaz oztopoak gaindituz. Ibilian bide eginez eta elur pilotak egiten duen antzera, piskanaka-piskanaka gero eta neurri handiagoak hartuz. Lehenik Oinarrizko Heziketa Orokorreko ikastetxeak ziren (3-14 urte) 1980an Batxilergoak antolatu ziren, garai hartako Balioanizdun Batxilergo Bateratua (BBB), Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ikastoletako OHOko ikasleentzat (14-18 urtekoak). 1985ean, lehengo Batxilergoez gain, Ertainetako Irakaskuntzen Erreforma hasi zen ematen (14-18). 1983/84 ZESTOAN orduko San Jose ikastetxe publikoa eta Miren Jaione ikastola bateratzeko erabakia hartu zen. Horrela lortu zen Zestoa bezalako herri txiki eta erabat euskaldun batean kalitatezko heziketa eskaintza bakarra izatea eta, ondorioz, herri oso bateko belaunaldi berriak euskalduntzea eta alfabetatzea 1996an Publifikazio prozesua zela eta, egitura juridikoa aldatu zen eta Karmelo Etxegarai Ikastola Berdelari Ikastetxe publikoarekin bateratu zen. Xabier Munibe Ikastola aldiz, Azkoitiko Altamira Ikastetxe publikoarekin. "Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai” izenarekin geratuz baina BI zatitan: Haur eta Lehen hezkuntza 2-12 urte alde batetik.eta Bigarren Hezkun­ tza 12-18 urte; bestetik, “Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe” ere bitan zatitu zen Haur eta Lehen Hezkuntza batetik eta Bigarren Hezkuntza, 12-14 urte bestetik. Gaur egun Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik bi eraikin ditu: - Euskal Herria kalekoa. - Perdillegi kalekoa. Perdillegin

34

Centenarioko azpietan lehen egoitza

Urbitarten

Perretxikuan

Euskalerrian


ikasten

Erreportaiak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe Haur eta Lehen Hezkuntza Estrada kalean eta Xabier Munibe Bigarren Hezkuntza Altamira auzoan.

Artxamendin

Estrada kalean

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI 1997 1997. urtera arte, ertainetako hiru ikastetxe ginen Urola bailaran: Azpeitian: Azpeitiko Institutua 1955ean sortua eta Karmelo Etxegarai Ikastola 1965an. Azkoitian: Urola Lanbide Institutua 1959an sortua. Azpeitiko Institutua Herri Institutua 1955. urtean inauguratu zen eta 1961.ean Perdilegi 3ko eraikuntza berrira aldatu zen Institutu Laboral bezala. Mekanika eta Egurraren inguruko espezialitateak ematen ziren 1967an Batxilergoko Institutu bihurtu zen garai hartako "Batxilerato Elementala" ematen hasi zelarik, Zumaia, Zestoa, Azkoitia eta Azpeitiako 12-16 urteko ikasleei. 1970an "Batxilerato Superiorra" hasi zen ematen, (14-18 urteko ikasleak). Beti ere inguruko beharrei eta legediari egokituz. Bere ezaugarri nagusiena bailarako heziketa elebidun beharrei erantzuten saiatu izan den zerbitzu publikoa izatea zen. Azkoitiko Urola Lanbide Heziketa Institutua. 1959an sortu zen. Lanbide Eskola zen, Jesuiten zuzendaritzapean. Hasierako Industri Lanbidea eta Industri Ofizialgintzarako Prestakuntza eskaintzen zituen (14-18). 1974ean Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Goi Mailako Lanbide Heziketa (LH-1 eta LH-2) jarri ziren martxan (14-18). 1976an publifikatu egin zen ikastetxea. 1985ean Ertainetako Irakaskuntzen Erreforma eta Batxilergo Teknikoa hasi zen ematen (14-18). 1986an lekuz aldatu zen orain dagoen egoitzetara. Bere ezaugarri nagusiena bailarako heziketa beharrei erantzuten saiatu izana da, batez ere, Lanbide Heziketa arloan, bai Irakaskuntza Arautuan edo ikasle arruntei zuzenduan, bai Ez-Arautuan, langile eta langabetu helduei zuzenduan.

Loiolan

Esklabatan

Urola

GURASO, IKASLE, IRAKASLE... ba al dakizu .- Noiz sortu zen lehen IKASTOLA Urola bailaran? Eta zein herritan? .- Ba al zegoen beste ikastolarik Gipuzkoan? .- Noiz sortu ziren bailarako beste herrietan? .- Karmelo Etxegarai zenbat urtetan izan zen Ikastola pribatua? .- Noiz ipini zen martxan Batxilergoa Ikastolan? .- Zer gertatu zen 1996an? .- Nola eta noiz sortu zen Urola ikastola? Lanbide Eskola

35


ikasten

Erreportaiak

JAIALDIA

Datorren urtean Karmelo Etxegarai ikastolak 50 urte beteko dituenez, atzera begiratzeko tarte bat hartu dugu, argazkiak eskatu eta jaialdiaren inguruan bilduma txiki hau osatuz. Jarrai dezagun eraikitzen.

1973. Loiolako

atarian

1974. Izarra

itz

1974. Izarra

itz

1975. Loiola

1978. Izarra itz

asu

1981. Sore

36


ikasten

Erreportaiak 1998. Kiroldeg

ia

2000. Kiroldegia

2004. Kiroldegia

2004. Kiroldegia

2005. 40. urteurrena

ia

2007. Kiroldeg

ia

2006. Kiroldeg

37


ikasten

Erreportaiak

Tutoritza,

Urola Ikastolako DBHko 1. zikloan TUTORITZA da, zalantzarik gabe, Urola Ikastolako eragile boteretsuenetako bat. Tutorearen lana ezinbestekoa da. Eta leku desberdinetatik datozen ikasleei, Ikastolaren izaerari egokitzen laguntzera dagokion puntuan, zeregin honek, izugarrizko garrantzia du, bereziki 1. zikloan, gure ikasleen ibilbidean edukiko duen eraginagatik. Helburu hau lortzeko, tutoritzak arlo ugari ukitu behar ditu eta eskolak giza baliabide eraginkorrak erabili. Horregatik, gure tutoreak, eurak dira arlo hauek azaltzeko aproposenak:

Ana Lizarralde Tutoreok delegatu eta ikasleekin harremanak ditugu, beste gauzen artean, arauak betetzeko. Bestetik, etorkizunean izango dituzten ikasgaien aukera eta ibilbide desberdinei buruz ere informazioa ematen diegu.

Ana Etxabe Tutoreok kontuan har­ tzen dugu nerabezaroan aldaketa asko daudela, ikasleak aldatu egiten dira urte hauetan.

Mª Tere Arozena Tutore moduan gertutasuna eskaintzen diegu ikasle eta hauen gurasoei. Horrez gain, ikasle eta irakasleen artean bitartekari lana egiten saia­ tzen gara.

Julian Olano Ikasleen jarraipen akademikoa egiten dugu eta orientatzailearekin koordinazio bilerak ditugu, tutoritza orduak prestatzeko.

Mailu Agirrezabala Tutoritza saioetan, ikasleek beren bizitzako esperientziak euren artean konpartitzea atsegin dute.

Maria Eugenia Sudupe Irakasleekiko bitartekaritza lana egiten dugu.

38


ikasten

Erreportaiak Mikel Sarasua ANIZTASUNAREN TRATAERA: "Zenbat buru, horrenbeste aburu". - Ikasle ororen berariazko premia eta gaitasunei erantzuten ahalegintzeko konpromisoa dugu.

Miren Arzalluz Tutoreok gurasoekin harremanak ditugu beharrezkoa den guztietan, ebaluaketa denetan eta beraiei egokia iruditzen zaienean ere bai.

Mirari Alberdi Ikasleen arteko harreman egokiak lantzea garrantzizkoa da.

Nagore Irazabal Tutoretzan hainbat gauza dira garrantzi­ tsuak: talde dinamikak elkar ezagu­tzeko hasieran. Ikasteko plangintza eta teknikek ere garrantzi handia daukate, baita irakasleekiko bitartekaritza ere. Gurasoekin harreman onak izatea ezinbestekoa da, batez ere arazoak daudenean.

Xabier Arrieta Tutoretza saioetan ikasle eta irakasle (tutore) arteko konfidantza eremu bat izaten saiatzen gara, non ikasleak bere jardun akademikoan zein bizitzan aurkitzen dituen zailtasunei aurre egiteko, bakarka zein denon artean hausnartuz-arrazoituz, erabakiak hartzen ikasten duen, heldutasuna helburu. Saio hauetan zenbat eta paper (fitxak) gutxiago erabili hobe‌

Unai Etxeberria Egun hauetan asertibitatea lantzen ibili gara. Bizikidetzarako oinarrizkoa da.

39


ikasten

Ospakizunak

XXIII. BERTSO PAPER LEHIAKETA Xabier Munibe Ikastolaren bertso eskolaren 27. urteurrena eta bertso paper lehiaketaren XXIII. edizioa, Baztartxon maiatzaren 26an egin zen Antolatzaileak: Ikastolaren “Indarlan“ eta “Udaberri” Guraso Elkarteak Azkoitiko Udalaren babesean. Epai mahaian: Agustin Arrieta, Xanti Izagirre eta Anjel Larrañaga bertsolariak, eta guraso elkartetik Idoia Alberdi. Aurten 30 ale aurkeztu dira.

EGITARAUA:

• AURRESKUA: saridun, bertsolari eta ikusleei Txistulariak Ander Benitez eta Pello Llarrañaga izen ziren, eta dantzariak Ainhoa Zuazolazigorraga, Jone Osinalde eta Elene Urbieta. • Saridunen bertso sortak, bertsolarien aurkezpen bertsoak eta bertso balorazioak Joxe Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkanon eskutik. • Sari emaileak: Udaletik Xabier Gantzarain, kultur zinegotzia; Guraso Elkarteetatik Idoia Alberdi eta Jexux Zelaia, ikastolako zuzendaria SARITUAK honako hauek izan dira: B mailan DBH: 1. eta 2. mailako ikasleak 1. saria: Gaia: UDARAKO OPORRAK. Izen-abizenak: ASIER GANZARAIN, MARAT ANSOALDE eta AIMAR GUENBE (Azkoitia) Aurkezlea: Eneritz Jauregi 2. saria: Gaia.TEKNOLOGIA ETA GURASOAK. Izen-abizenak: IKER MOTO, JULEN LARRAÑAGA eta ENDIKA AGIRRE (Azkoitia) Aurkezlea: Josune Etxebeste 3. saria Gaia: DANTZAK. Izen-abizenak: MALEN BASTARRIKA eta IDOIA LARRAÑAGA (Azkoitia) Aurkezlea: Jacques Garcia 4. saria Gaia: FESTAK. Izen-abizenak: ELENE AGIRRE eta MADDI GAJATE (Azkoitia) Aurkezlea: Asier Nuñez A mailan DBH 3. eta 4. mailako ikasleak 1. saria: Gaia: URTEROKO OPARIAK. Izen-abizenak: ANDER GARAYAR (Zarautz) Aurkezlea: Paul Elortza 2. saria: Gaia: MAITASUNAREN KONDENA. Izen abizenak. JONE MAKAZAGA (Zarautz) Aurkezlea:Asier Olalde 3. saria. Gaia: CEUTA ETA MELILLA. Izen-abizenak: JON IZAGIRRE (Azkoitia) Aurkezlea: Mikel Espinako 4. saria: Gaia: NERABETASUNARI. Izen-abizenak: ANE PEÑAGARIKANO (Zarautz) Aurkezlea: Joseba Ferriz SARI BEREZIA: Herriko onenaren saria: JONE ZABALETAri. Gaia: CHIBOK HERRIKO MALKOAK Aurkezlea: Endika Larrañaga

40


ikasten

Ospakizunak Saioa amaitzeko Gorrotxategi eta Lazkanoren saioa 1. OFIZIOTAN • Imanol etxegina izanik, Gorrotxategik etxe bat erosi zion. Urte bat pasatu orduko, etxe hori pusketaz pusketa erortzen hasi da. (Jokin Sudupe). • Zer dauka Azpeitiak, Azkoitiak ez duenik? Eta alderantziz? (Unai Urzelai) 4. BAKARKAKO LANA: (1c) • Imanolentzat: Makinaren denboran sartuz gero, nora bidaiatuko zenuke orain dela 200 urteko Azkoitira, edo hemendik aurrera 200 urtekora (Naiak) • Joxe Luisentzat: Kazetaria zara eta oraindik ez da gertatu idatzi nahiko zenukeen albiste hori. Mikel Lizarralde. 5. SAIO AMAIERAN PUNTUKA • Saioa amaitzeko aritu zaitezte librean puntuka (Mikel Odriozola)

XXXII. IKAS-KIROL KROSSA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko HLHI ikas-kirol taldeak eskola kirolaren egutegiari bukaera emateko urtero krossa burutzen du. Aurtengoa, XXXII.a izan zen eta ekainaren 1ean goizeko 10:30ean eman zitzaion Azpeitiko, Zestoako, Elgoibarko eta Azkoitiko HHko (4-5 urte), LHko eta 6 eta DBHko lehen zikloko ikasleek parte hartu zuten. Beti bezala, giro ezin hobean burutu zen.

41


ikasten

Ospakizunak

JAIALDIA Azkoitiko ikastola Xabier Muniben jaialdiak ekainaren 19an arratsaldeko 18:30ean HHkoena eta ekainaren 20an 19:30ean LHkoena izan genituen. Badakizue, kopuru arazoak medio bi egunetan egiteko erabakia hartu zela. M. Karmen Dierez eta Sorkunde Garate irakasleei oroigarria eman zitzaien, iaz 25 urte bete zituztelako ikastolan lanean, eta Txaro Juaristiri aurten bete dituelako. Bestalde, 9 irakasle aurre jubilaturi omenalditxoa egin zitzaien LHko jaialdian.

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 42


ikasten

Ospakizunak

XVII. IKASTOLAREN EGUNA Azkoitiko ikastola Xabier Munibek HLHI eta DBHko, UDABERRI eta ELKARLAN guraso elkarteak antolatuta, XVII. “Ikastolaren Eguna� ospatu zen ekainaren 14an. Goizean, 10:00etan hasita, kirolak eta jolasak izan ziren. Eguerdian Guraso Elkartekoek pintxoak eta edariak eskaini zituzten, ondoren, 14:00ak aldera HHko aretoan, bazkari gozoa jateko aukera izan genuen: paella (urteroko guraso ohiek prestatua), oilaskoa, ijito besoa izozkiarekin eta kafea. Bazkalondoan nahi zuenarentzat dantza. Benetan programa atsegina aurtengoa ere.

43


ikasten

Ibilaldiak

HAZPARNE elkartrukaketa Urola Ikastola

Batxilergoa Azpeitia

Igerilekuan

44

1. zikloa Azpeitia


ikasten

Ibilaldiak

Buzeatzen

DBH 2 Azpeitia

DBH 3 Azpeitia

Hockey

45


ikasten 2. Batxilergoa Azkoitia-Azpeitia

Ibilaldiak

Genetika molekularra Kutxagunean

Urola Ikastola

Gure ikasleak Alemanian Comenius Saving Energy

46


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Azkoitia-Azpeitia

Intxausti Jauregian

Martxoaren 6an, bigarren batxilergoko ikasleak Intxausti jauregira joan ginen gure herriko historiari buruzko hitzaldi bat entzutera. Helburua bigarren ebaluaketan emandako gaiak gure herriko historian txertatzea zen, hau da, errestaurazioa, industrializazioa, langile mugimendua edota nazionalismoa bezalako gaiek Azkoitian zer nolako eragina izan zuten ezagutzea. Esan bezala Intxausti jauregian izan zen hitzaldia eta horregatik hasteko jauregira sartu aurretik eraikina eta bere jabea izan zen Xabier Muniberi buruzko zenbait datu eman zizkiguten, hau da, XVIII. mendea jorratu zuen sarrera txikitxo bat izan genuen. Ondoren jauregira sartu ginen eta sarreran XIX. mendean gure historiarentzat berebiziko garrantzia izan zuten bi gailu ikusi genituen, abarketak egiteko gailuak. Batzuentzat ezagunak ziren, beste ba­ tzuentzat, aldiz, ez hain beste, baina guztiok aurkitu genituen interesgarri, izan ere, nahiz eta oso ohituta gauden historia entzutera ez gaude hain ohituta historia hori osatzen duten elementuak ikustera. Bisitak egurrezko eskaileratatik gora jarraitu zuen, ez zen zaila izan inguru paregabe horretan hemezortzi edo hemeretzigarren mendera bidaiatzea oraintxe aipaturiko eskailerak gure pisuarekin eginiko zarata entzutean, Azkoitiko zalduntxoak erabili zituzten gelak zeharkatzean edo “El borracho burlado” lehenengoz antzeztu zen eszenatokia ikustean, eta momentu horretan gure buruak zenbait mende atzerago aurkitzen zirenean esertzeko esan ziguten eta benetako hitzaldia hasi zen. Azkoitiko ekonomia izan zen hitzaldiaren ardatza: zer fabrika sortu ziren, jarduera nagusia, etxeetako lana…, politikarekin jarraitu genuen eta Juan Bautistak Azkoitia integrista izan zela azaldu zigun (karlismotik eratorritako ideologia tradizionalista, jaungoikoa eta ohiturak oinarri zituena) garaiko bertso eta guzti. Pixkanaka denboran aurrera mugitu ginen Lehen Mundu Gerrara iritsi arte, urte haietan dirudienez Azkoitiko ekonomiak bultzada ikaragarria jasan zuen bere ekoizpenaren handitzearen ondorioz, baina aldi berean garai guztietan gertatzen den bezala beheko klaseak ez ziren goikoak bezain onuradun izan, produkzioarekin batera prezioak egin baitzuten gora baina ez soldatak eta horren ondorioz lehen langile mugimenduak eman ziren. Sindikatuak sortu ziren, hauen eskaeren ondorioz Asoziazio Patronala eta lock out-a ere eman zen, hau da, lantegiak ixtea. Beste hainbat ideiari buruz ere mintzatu zitzaigun Azkoitiko historialaria: emakumearen garrantzia herriko lan munduan, integrismoa zahartzean abertzaletasuna nagusitzen hasi zela, Azkoitian garai horretan trena jarri zutela, etxebizitzak handitu zirela goraka, kooperatibismoa hasi zela, hezkuntza… Bukatzeko jauregiko azken solairua bisitatu genuen non historialariek lan egiten duten eta liburutegi eta artxibo paregabea dagoen. Gainera primizia bat ere izan genuen artxibo honetan, Diderot eta D ‘Alemberten entziklopedia berriro ere Azkoitian aurki dezakegula urte askotan desagertua izan ondoren (inkisizioak errearazi egin baitzituen garai batean ale guztiak) jakinarazi ziguten eta are gehiago, gu izan ginen lehenak ikusten. Ariane Delgado (2 A)

47


ikasten

Ibilaldiak

Lasaora irteera

DBH 2 Azpeitia

artelan Txelo Arango

Floreaga Berri, 1 Telf. 943851841 / 657779984

• Marrazkia • Olio-pintura • Akuarela • Pastelapintura • Ikatzmarrazkia • Buztina • Plastilina • Eskulana Aldalur kotxera ondoan

48


ikasten

Ibilaldiak

Batxilergoa Azkoitia-Azpeitia

Spinning

DBH 3 Azkoitia

ZUGASTIETA

Martxoak 21, ostirala, DBH 3ko ikasle guztiak Bizkaiko Trapagaran herriko Zugastieta (La Arboleda) meatzari auzora joan ginen. Goizeko 08:30ean irten ginen Azkoititik eta 10:00ak aldera iritsi ginen bertara. Zugastietara iritsitakoan, monitore ba足 tzuekin bi taldetan banatu ginen. Ondoren, meatzen ondorioz sortutako putzu ikaragarri bat ikustera joan ginen. Monitoreen gidaritzapean meategien historia kontatu ziguten eta Zugastietako meatze eta herriari buruzko ariketa interesgarriz beteriko liburuxka bete genuen monitorearen laguntzarekin. Meategi bateko sarrerara ere sartu ginen. Jarraian, argazki batzuk atera genituen paraje eder haietan. Herrira itzuli ginen, eta ordu erdiren bat izan genuen zerbait jan eta herria ezagutzeko. Eliza aurreko kioskoan bildu ginen monitoreekin eta Zugastietako XX. mende hasieran bizimodua nolakoa zen kontatu ziguten; harrigarriena, bizi itxaropena hogei urtekoa zela. Herriko etxe garrantzitsuenak ikusi, eta 13:00ak aldera Azkoitirantz abiatu ginen. Egun ederra izan zen! 3. DBHko ikasleak

49


ikasten DBH 2 Azkoitia

Ibilaldiak

PORT AVENTURA-TARRAGONA

Saloura joateko irrikaz, “puntual” asko, goizaldeko 05:15 inguruan, denak autobus geltokian ginen. Sei orduko ibilbidea samurtu nahian, 2 geldialdi egin genituen, eta kantuz eta kontuz jardunaldi ederra egin ostean, autobusetik Port Aventurako lehen “goiti-beherak” ikusi orduko, pozaren-pozez deiadarka hasi ginen. Sarreran, lehenik “obligaziozko” taldeko argazkia, eta jarraian, guztiz emozionaturik, barrura. Arratsaldeko 19:00etan, jada nekatu samarturik, denok sarreran elkartu ginen, Calypso hotelera joateko asmoz. Iritsitakoan, maletak hartu eta logeletara joan ginen. Afaldu ostean, berriz, kalera irten ginen bueltatxo bat ematera. Hura zen hotza! Izozturik arras, hotelera bueltatu ginen. Logeletan, solasean aritu ginen orduak eta orduak. Ez genuen lo askorik egin, egia esan. Hurrengo goizean, esnatu, maletak egin eta gosaldu ondoren, Tarragonarantz abiatu ginen. Tarragonako kaleetatik barna ibili ginen, Alde Zaharrean Katedrala ikusteko geldiune berezia eginez. Autobusa hartu eta hotelera, behin berriro. Piszinan ibili ginen bazkaltzeko ordua iritsi arte. Hango zipriztin, barre eta algarak! Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta Azkoitira bueltatu ginen, Saloun bi egun eder pasatu ostean. Leire Ruesga eta Ane Tena

DBH 4 Azkoitia

SALOU - BARTZELONA

Maiatzaren 14an, goizeko 05:15 aldera, gure helburu nagusia Port Aventura genuela, Salourantz abitu ginen. Eguna modu ezinago dibertigarrian igaro ondoren, afaldu, txukundu eta, nola ez bada, gauean kalera irten ginen. Hurrengo egunean, maiatzak 15, goizean goiz autobusez Bartzelonako hiri handirantz abiatu ginen. Eguraldi ezin hobea bertako zoologikoan animalia bitxiak ikusteko, eta egunari arratsalde ikaragarriak jarraitu zion. Taldetxotan banatu, eta Las Ramblas goitik behera ikusi ostean, Montjuic mendira igo eta denbora luze batean ahaztuko ez dugun ikusmiraz gozatu ahal izan genuen. Hirugarren eguna ere, ez zen hortik honakoa izan, eta bidaiari amaiera egokia emateko, Salouko kaleetan barna ibili ondoren, goiza hoteleko igerilekuan igaro genuen. Bazkaldu eta sei/zazpi orduren buruan etxean ginen berriro. Bidaia zoragarri eta ahaztezina bene-benetan! Miren Goenaga

50


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azkoitia

Martitteko ibilaldiaren kronika

Apirilak 11, ostirala, goizeko bederatzietan abiatu ginen Martittera. Eguraldi bikaina egin zigun, eta kantuan, berriketan eta inguruko zelaietan zeuden animaliak ikusten igo ginen.Hori bai bertara, pixka bat nekatuak, goseak eta egarriak heldu ginen, beraz lehendabizi hamarretakoa egin genuen, eta ondoren bakoitzak nahi zuen bezala jolastu zen. Batzuek futbolean, besteak pilotan eta gehienak “Conquis�en frogatan ibili ginen. Joateko ordua iritsi zenean, jaitsi aurretik taldeko argazkia atera genuen eta beherantz abiatu ginen. Jaitsiera errez egin genuen, eta guztiok kantuan jardun genuen. Ederki pasa genuen goiza!

LH 4. maila Azkoitia

Zientzia museoa: energia eta zentzumenak Martxoaren 21ean LH4. mailakoak Donostiako Zientzia Museoan izan ziren. Bertan, gelan landutakoa indartzeko zenbait ariketa manipulatibo, bakarkako, taldeko‌ eginez, Energia gaia eta Zentzumenak berrikusi zituzten era praktiko eta atsegin batean.

51


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azkoitia

LURRASKA

Maiatzak 15 eta 16an L.H.2. mailako ikasleok Lurraskara joan ginen. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen. Lehenengo egunean, maletak desegin eta gero, basoa ezagutzera joan ginen, horrela; pinadi, hatzaldi eta artadiak ezberdintzen ikasi genuen. Arratsaldez ikuiluan eta larreetan dauden etxabereak ezagutu genituen, besteak beste: behiak, zaldiak, astoak, txerriak, ostrukak,‌ Gauean, afaldu ostean, diskotekara dantza egitera joan ginen. Bigarren egunean, berriz, ogia egin genuen. Bazkaria amaitutakoan, maletak egin, gelak jaso eta autobusa hartu genuen Azkoitira itzultzeko. Ze ondo pasatu dugun Lurraskan!

HH 05 Azkoitia

AIKUR ERLE-MUSEOAN EDERKI PASATU GENUEN!! PILA BAT GAUZA IKASI ERE!!

52


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azkoitia

HH 03 Azkoitia

EARKITXO PASATU GENDUN IRTEERAN!!!

KURTSO BUKAERAKO IBILALDIA

Ostiral goizean, HH03 ko haur guztiak ikastolan bildu ondoren, autobusean ibilaldira abiatu ginen. Oso gustora ibili ginen nahiko jolas eta barre eginez. Ze goxoa zegoen amatxok eta aitatxok prestatutako bokadiloa! Mmmmm..!!

53


ikasten

Ibilaldiak

HH 02 Azkoitia Xabier Munibeko 2 urtekoak herriko azoka bisitatzeko joan ginen. Bide batez ogia erosi genuen, gero gelan denon artean jateko.

54


ikasten

Ibilaldiak

HH 02 Azpeitia

MATXINBENTARA IRTEERA

Maiatzaren 9an, Azpeitiko Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleak Matxinbentara irteera egin genuen. Eguraldi ona iragarrita zegoen arren, ikastolatik xirimiriarekin atera ginen. Motxilak bizkarrean, autobusean sartu eta ibilaldiari ekin genion. Hau poza! Matxinbentako bidean animalia mordoxka ikusi genuen, ardiak, behiak.,.. bai politak! Bertara iritsi ginenean, globo, baloi, xaboi ponpekin jolasean gosea egin eta, amatxok eta aitatxoak prestatutako hamaiketakoa jateko ordua iritsi zitzaigun. Andere単oen laguntzarekin motxilak zabaldu eta hamaiketakoari haginkada eman genion. Denbora aurrera zihoan eta beste pixkat jolastu ondoren, taldeko argazkiak atera eta berriro autobusera, gurasoak zain genituen eta ikastolan! Hurrengo urtean egun osoko irteera izango dugu eta lagunekin jolasteko denbora gehiago!! Zoragarri!

HH 03 Azpeitia

3 urtekoak Bidanin egun pasa

Azpeitiko Karmelo Etxegaraiko 3 urtekoak, maiatzaren 16an, ostiralean, ibilaldia egin genuen. Autobusean joan ginen, bat handia eta bestea txikia, Bidanira eta han oso ondo pasatu genuen. Jolasean ibili ondoren gure lagunekin batera bazkaldu genuen amatxok eta aitatxok motxilan jarritako jateko guztia. Gainera eguraldi ederra egin zigun. Arratsaldean ikastolarantz gentozela, ia denok lo geratu ginen autobusean. Hau nekea ekarri genuena!

55


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azpeitia

Debara ibilaldi

a

Karmelo Etxegaraiko lau urteko gelakoak, maiatzaren 21ean, Debara joan ginen egun pasa. Zorionez eguraldia lagun izan genuen eta eguna ondo aprobetxatzeko aukera eman zigun. Hamarrak aldera iritsi ginen Debako hondartza ingurura. Handik ibilaldi bat egiteari ekin genion eta hamaiketakoa egin genuen urmaelean. Ahateak ere lagun izan genituen, ogitartekoak jateko garaian. Itzuleran, ahuntza eta antxumeek ongi etorria eman ziguten eta guztiok laztantzeko aukera izan genuen. Eguerdi aldera frontoira hurbildu eta han bazkari goxo-goxoa jan genuen: txorizo, patata tortilla, solomoa‌ Eta hoberena postrea, izozkia nola ez. Nahiko jolas egin, aurpegia margotu, sokasaltoan ibili‌ eta neka-neka eginda ikastolara itzuli ginen autobusez. Egun paregabea pasa genuen.

HH 05 Azpeitia

AZPEITIA OINEZ

Aurreko martxoaren 14an Azpeititik bueltatxo bat egitera atera ginen Karmelo Etxegaraiko HH5ekoak. Goiz pasa honetan Azpeitiko leku eta txoko esanguratsuenak ikusi genituen, baina geldialditxo berezi bat egin genuen Trenaren Museoan. Bertan aspaldiko txartelak eman zizkiguten eta lehengo trenak barrutik nolakoak ziren ezagutzeko aukera ere eskaini ziguten. Elizaren atarian, mokadutxo bat egin eta ur pixka bat edan genuen, indar guztiak berreskuratuz. Egun zoragarria egin zuen eta Azpeitiko kaleetan lasai eta gustura ibili ginen. Ibilaldiaren horma-irudi itzela egin dugu HH5eko lau gelakoek elkarrekin, gu geu artistak!

Sastarrainen HH5ekoak Zestoako Sastarrain baserri eskolara joan ginen aurreko maiatzaren 13an. Bertara iristeko ibilalditxoa egin genuen, eta Lili jauregia eta Ekainberri kanpotik ikusi genituen. Ondoren, taldetan banatu eta baserria ikusteaz gain, ponian ibiltzeko aukera izan genuen eta baita bertako negutegi eta baratzean zenbait barazki landatzeko ere. Lan asko egin genuenez, gosetu egin ginen eta mokadutxo bat egin genuen. Gero, baserri aurreko zelaian ederki ibili ginen jolasean autobusera itzuli arte. Ibilaldiaren horma-irudi itzela egin dugu HH5eko lau gelakoek elkarrekin, gu geu artistak!

56


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azpeitia

ORIO

Joan den maiatzaren 8an Orion izan ginen. Azpeititik Zumaira autobusez joan ginen eta Zumaitik Oriora berriz, trenez. Eguraldia ederra izan genuen eta oso ondo pasa genuen bertako parkeetan nahiko jolas eginez.

LH 2koak LIBURUTEGIAN Apirilaren 23an Liburuaren eguna izan dela eta, apirilaren 28 eta 30ean liburutegira joan ginen eta bertako funtzionamendu eta beste hainbat bitxikeria ezagutu ahal izan genituen.

57


ikasten LH 3. maila Azpeitia

Ibilaldiak

ORIORA IBILALDIA

Bi mila ta hamalauko apirilak zortzi Oriora joan ginen kometa ta guzti euritan abitu arren izan zen eguzki Ondo pasatu genun benetan ederki! Doinua: Orioko balearena

Salburuara irteera

LH 5. maila Azpeitia

Gaur maiatzak 30 da. Salburuara joan gara ikastolatik. Bertan animalia eta landare asko ikusi ditugu: karramarro amerikarrak, ahateak, igelen bat edo beste, zikoinak‌ esan dudan bezala animali pilo bat. Gero museo batera joan gara bideo bat ikusi eta jolas batzuetan jolastera. Azkenik bazkaldu egin dugu eta digestioa egin bitartean, ez hozteko, harrapaketara jolastu dugu. Ordua iritsi denean autobusa hartu eta gustura egin dugu buelta.

58


ikasten

Ibilaldiak

LH 4. maila Azpeitia

Zumaia eta Donostian ibili gara Zumaiako Algorri natur baliabideen interpretazio zentroan

Ederki pasa genuen Donostian bide hezkuntzako jardueretan eta hondartzan giro ezin hobean jolasean.

LH 1. maila Azpeitia

Alea Jacta Est

Maiatzak 29an, Karmelo Etxegaraiko LH 1. mailakoak Irungo Oiasso museora joan ginen. Erromatarrei buruz landutakoa han bizi izan genuen. Museoan erromatarrek erabiltzen zituzten tresnak ikusi genituen eta beraien bizimodua nolakoa zen erakutsi ziguten. Gero, Alea Jacta Est (dadoa botata dago edo zortea botata dago) jolasean ibiltzeko aukera eduki genuen. Goiza bukatzeko trenez joanda, Irugurutzetako meategian izan ginen. Hau dena bukatu eta gero Zubietara urbildu bazkaltzera eta ederki ibili ginen jolasean. Hau egun zoragarria!

59


ikasten LH 6. maila Azpeitia

Ibilaldiak

ASTIGARRAGARA eta AÑORGAra ibilaldia

Martxoaren 25ean 6. mailako ikasleak Astigarraga eta Añorga aldera joan ginen egun pasa egitera. Goizeko 09:00etan autobusa Ikastolako atarian hartu eta Astigarragarantz abiatu ginen, bertan dagoen “Sagardo etxea” bisitatzeko asmoz. Museoa ikusi eta sagardoa nola egiten den ere ikasi genuen. Ondoren, inguruan, pasiera bat eginez sagarrondoak ikusi genituen eta txertaketa nola egiten den ere azaldu ziguten. Hamaiketakoa egin eta muztio pixka bat probatzeko aukera izan genuen. Oso goxoa zegoen! Autobusean sartu eta Añorgara abiatu ginen han dagoen “Museum Cemento Rezola” bisitatzera. Bisita hasi aurretik zementua eta ura nahastuz eskulan politak egin genituen. Eskulana lehortzen zen bitartean, museoa ezagutu genuen. Oso interesgarria izan zen: lantegiaren historia, eraikuntzak egiteko erabiltzen diren materialak, garai bateko langileen lan-baldintzak… azaldu zizkiguten, eta bisita amaitu genuenean, eskulana margotu genuen. Museoaren atzealdean dagoen frontoian bazkaldu eta jolas egin genuen. Laurak aldera autobusa etorri zen eta Azpeiti aldera abiatu ginen. Eguraldiak ez zigun asko lagundu, euri zaparrada ederrak egin baitzituen, baina, hala ere, oso ondo pasa genuen.

60


ikasten

Ekoizpenak

61


ikasten

Ekoizpenak

62


ikasten

Ekoizpenak

63


ikasten

Ekoizpenak

64


ikasten

Ekoizpenak

Oñatz Egiguren Denis García-Bravo

ANIMALIAK

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAKO 1.go MAILAN

Iria Villapun

Alex Ruiz de Argandoña

Eneko Larrea

65


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola. L.H. 2 maila

66


ikasten

Ekoizpenak

EUSKAL HERRIKO HAINBAT ANIMALIA

IZENA: Basakatua Izena gaztelaniaz: Gato montés SAILKAPENA: Ornoduna - ugaztuna BIZILEKU EDO HABITATA: Basoan sartu ohi da estaldura handiko lekuetan babes bila NEURRIA: 45 cm inguruko gorputz luzea du. PISUA: Buruak eta gorputzak 50-80 cm inguru, buztanak 4-5. ITXURA: Tigrearen itxurakoa da baina katua. Belarri zorrotz eta motzak, marra beltzez betetako gorputz iletsua, hanka sendoak eta buztan luzea. ELIKAGAIA: beste harrapakin batzuk, anfibioak, narraztiak, hegazti txikiak eta ornogabe txikiak.

IZENA: BASOILARRA SAILKAPENA: Ornoduna - hegaztia BIZILEKU EDO HABITATA: Basoan bizi da, koniferoen baso argi eta irekiak dauden tokietan, belar eta frutatxo ugari dauden tokietan. NEURRIA: 74 cm et 115 cm bitartean neurtzen du. PISUA: 3´3 eta 6´7 kilo bitarteko pisua dauka. ITXURA: Moko azpian luma batzuk ditu, bizarra edukiko balu bezala. Abaniko itxurako buztana du eta begien gainean koskor gorri batzuk. ELIKAGAIA: Belarra, zuhaitzen kimuak, zomorro eta frutatxoak jaten ditu. BESTELAKOAK: oro har espeziearen munduan ez baldin bada larria, Euskal Herrian eta gure inguruan bosoilarrak desagertzeko arrisku larrian daude. Kantatzeko oso ahots polita dute basoilarrek. Karmelo Etxegarai Ikastola L.H. 3. maila

67


ikasten

Ekoizpenak OTSOA, AZERIA ETA EHIZTARIA

Behin batean baziren 2011ean otso bat eta azeri bat oso lagun onak zirenak. Behin apirilak 22 ostegunean pasatu zena kontatuko dizuet: delako egunean baziren ehiztari batzuk eskopetarekin irten zirenak buelta bat ematera eta bidetik zihoazela azeri bat eta otso bat ikusi zituzten elkarrekin jolasean eta bien atzetik hasi ziren harrapatu nahian. Otsoak txabola bat ikusi zuen eta Azeriari esan zion: -Azeri, azkar, goazen horko txabolara lehenbailehen!!! Eta Azeriak erantzun zion: -Zer? Eta Otsoak Azeria airean eraman zuen eta gorde egin ziren. Handik 5 minutura ehiztariak agertu ziren eta atea jo zuten eta hau esan zioten: -E, zu! Ikusi dituzu otso bat eta azeri bat? Eta han bizi zenak erantzun zien: -Ez nik behintzat ez dut ikusi otsorik eta azeririk aspalditik. Handik aurrera biak jolasean ibili ziren ehiztarien beldurrik gabe. Ilargi Etxeberria Karmelo Etxegarai Ikastola L.H. 4C

NATURA Zeruan daude bikain hegaztiak Lurrean berriz ugaztun naiz narrastiak Uretan arrain handi naiz txiki-txikiak Baina non dabiltza gure landare maiteak?

Haragijaleak gustuko belarjaleak belarjaleak berriz landareak jarraituz esango nizuke bizi-katea Eta zuri zer gustatzen zaizu jatea?

Zuhaitzak basoetan Belarra basoetan Barazkiak baratzetan Lorak lorategian.

Animalietan ornodun eta ornogabeak ornogabetan tximeleta, txindurri ornodunetan zaldi, txakur, txerri beraien artean euren jabeak.

Natura, natura Biziarekin lotuta Batzuk ugaztunak Besteak hegaztiak. Baina biak bizidunak Amazonan arbolak Bizia dute landareak mozten segitzen badute Gero ta gutxiago laster geratuko gara Existitzen dira natura gabe.

Natura, natura bizigabeak badaude harriak, ura munduan asko daude. Landare asko daude batzuk loreduak eta besteak lore gabe daude. Karmelo Etxegarai ikastola L.H. 5. maila

68


ikasten

Ekoizpenak

GU ERE ZIENTZIALARI!

L.H.6. mailako 5. unitatean materia izan dugu aztergai nagusia ikastolan eta egin dugun proiektua materiari buruzko lan monografikoa izan da. Laborategiko tresnak erabili ditugu: prezipitatu – ontziak, malatsak, pipetak, probetak, kristalizadoreak… Zientzialariaren hizkuntza ere landu dugu: masa, bolumena, sartezintasuna, dilatazioa, gogortasuna… Esperimentu asko egin ditugu eta lana bukatzeko txosten zientifikoa osatu dugu. ONDO PASATUZ ASKO IKASI DUGU! AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI. LH-6C

69


ikasten

Ekoizpenak

EGUZKIA ETA EURIA, ERROMAKO ZUBIA

XABIER MUNIBE IKASTOLA. HH 03

BI AHIZPAK BEHIN BATEAN BAZIREN BI AHIZPA IZENA SUTENA MARIA ETA MIREN. AMARI EZAN ZIOTEN -JOAN AL GAITEZKE JOLAS PARKERA? ETA AMAK ESAN ZIOTEN: -BAI JOAN ZAITEZKETE JOLAS PARKERA ETA BI AIZPAK ESAN ZUTEN: -ESKERRIKASKO AMA! ETA ESAN ZUEN AMAK: -EZ AHASTU JOLAS PARKEKO TXARTELAK HARTZEA. ETA JOAN ZIREN JOLAS PARKERA ETA ALAKO BATEAN JOLAS PARKEA ITXITA ZEGOEN ETA ESAN ZUEN MARIAK: -A ZE PENA ITXITA DAGO. ETA ORDUAN ETXERA BUELTATU ZIREN ETA EZAN ZUTEN BI AIZPAK: -AMA JOLAS PARKEA ITXITA DAGO ETA EZDAKIGU SERTAN JOLASTU. ETA AMAK ESAN ZUEN: -AFALDU ASKAR ETA ZOASTE OHERA. ANDER ETA NORA. LH1. XABIER MUNIBE IKASTOLA

70


ikasten

Ekoizpenak

71


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe LH2. Galtzerdiarekin esku txontxongiloa egin dugu.

72


ikasten

Ekoizpenak

XABIER MUNIBE IKASTOLA. LH 1. maila

OGIA EGITEN 2014/04/09 Okindegia bisitatu dugu eta ogia egin. Bigarren mailako ikasleok bisita egin genuen. Hango okina Jon Albert da. Gu bezala ikastolan ikasi zuen baina ogia egiten bere etxeko okindegian. Guri masa egiten erakutsi zigun eta guk lagundu egin genion. OGIA EGITEKO OSAGAIAK: -gatza -ura -iriña -legamia OKINAK ZER EGIN DU Lehendabizi iriña bota du. Gero ura jaurti du. Ondoren gatza ere jaurti du. Eta azkenik legamia bota du. GUK ZER EGIN DUGU Guk masari forma eman diogu. Zer forma eman diot: barra normalaren forma, borobila, bihotz itxura… Gero lagunak nola egin duten ikusi dugu.

XABIER MUNIBE IKASTOLA. LH 2. maila

73


ikasten

Ekoizpenak

ATMOSFERARIK GABE LURREAN 2017-2020 artean atmosferarik gabe bizi ginen. Egun normal batean, albistegietan atmosfera desagertu egingo zela esan zuten. Ni eta nire familiak etxetik ez irtetea erabaki genuen. Nire aita eta ama oso urduri zeuden, ezingo zutelako kalera irten janaria eta edaria erostera. Hozkailuan astebeterako janaria zegoen. Iritsi zen eguna, bestetan baino gogorrago jotzen zuen eguzkiak. Nire gorputzak ezin zuen jasan horrelako beroa. Ohera sartu nintzen mantekin tapatu eta lo egiten saiatu nintzen. Ezin nuen lorik egin. Amaren logelara joan nintzen. Ama eta aita oso urduri zeuden. Termometroak 41 gradu markatzen zituen. Ohera sartu nintzen. Hurrengo egunean gorrigorri nengoen. Ur freskoa edan nuen. Janaria bukatzen ari zen. Albistegiak ikusi nituen. Hurrengo egunerako euria zegoen emanda. Ezin genuen aukera hau galdu, janaria erostera joateko. Hurrengo goizean ni irten nintzen janaria erostera, baina alferrik, dena itxita zegoen. Ia herri osoa zegoen euripean freskatzeko. Nire aita eta ama ere irten ziren freskatzera. Atertu zuenean denak korrika beraien etxera joan ziren, ni ezik. Hortxe geratu nintzen ni bakarrik, geldirik, mugitzeko asmorik gabe. Nire amak leihotik deitu zidan etxera sartzeko. Bero izugarria egiten zuen eta bat batera lurrera erori nintzen. Nire aita korrika nire bila etorri zen. Larrialdietara deitu zuen. Larrialdietakoak berehala iritsi ziren ni ospitalera eramateko. Ospitalean nengoenean, nire aita eta ama ondoan zeuden. Bat batera beltza ikusi nuen. Ospitalekoak ni berpizten saiatu ziren, baina alferrik, beranduegi zen. Egileak: Unai Cabeza eta Unai Sarriegi

ATMOSFERAREN LEHERKETA Baziren behin Europako zientzialari famatu batzuk oso onak zirenak ikerketen lanean, eta gauza bati buruz ikertzen hasten zirenean gauza asko asmatzen zituzten. Behin atmosferari buruzko gauzak ikertzen hasi ziren eta gauza asko asmatu zituzten. Europako zientzialariak atmosferari buruzko gauzak ikertzen ari zirenean jakin zuten hilabete batzuetara atmosferak leherketa handi bat izango zuela. Behin eta berriz adierazi zuten telebistetan atmosferan leherketa handi bat izango zela, baina inork ez zuen sinisten, Europarrak bakarrik. Baina zientzialariek, besteek ez sinistu arren, objektu bat asmatu zuten Europarrak gutxienez bizirik irteteko. Europar guztiek zuten objektu horietako bat. Ez zutenei sinetsi ere, eskaini zieten baina ez zuten nahi. Hilabete bat pasatu ondoren arnasa arazoak edukitzen hasi ziren. Europarrek objektua jantzi zuten eta oso ondo zeuden, arazorik gabe. Besteak orduan hasi ziren sinisten zientzialarien ikerketa hura baina beranduegi zen. Handik bi egunetara izugarrizko leherketa izan zen. Europarrak objektuaren bidez libratu egin ziren eta beste guztiak segituan hil ziren. Europarrek izugarrizko poza hartu zuten eta zientzialariak ere poza hartu zuten Europa osoa libratu zelako, baina pena ere hartu zuten beste guztiak hil egin zirelako eta beraiek bakarrik geratu zirelako mundu osoan. Egileak: Irati Artetxe eta Zihara Gabilondo

74


ikasten

Ekoizpenak LURRA ATMOSFERARIK GABE Bazen behin, planeta bat Lurra zuena izena eta hasieran pertsonak bizi ziren. Baina atmosfera galdu zenean ez zen inor bizi, orduan egun batean bi izar erori ziren Lurrera eta bat-batean bizia hartu zuten, bat neska zen eta bestea mutila. Handik urte batzuetara lurrean gero eta izar gehiago zeuden, eta familia berezi bat zegoen. Besteak etxeetan bizi ziren baina familia hau zuhaitz gainean. Familian izar hauek zeuden: ama, aita, amona, aitona eta lau semealaba. Gauero Lukas izeneko izar txikia beraren aitonarengana joaten zen ipuinak entzutera. Gero eta gehiago gustatzen zitzaizkion beraren aitonaren historiak, denak espazioari buruzkoak ziren. Egun batean Lukasek esan zion aitonari: - Aitona, kontatuko al didazu lurrari buruzko kondaira bat? - Eta halaxe egin zuen aitonak.

- Baziren behin pertsonak izeneko izaki bitxi arraro batzuk lurrean bizi zirenak. Atmosfera kutsatzen pasatu zuten bizi osoa eta orduan atmosfera ahultzen hasi zen. Baina pertsonek jarraitu eta jarraitu egiten zuten berean, konturatzen ziren bai kutsatzen ari zirela, baina ez zioten garrantzi gehiegi ematen. Eguzkiaren izpiek gero eta gehiago jotzen zioten lurrari. Lurreko biztanleak gero eta ikaratuago zeuden, eta meteorito batek bat-batean lurra jo zuen eta pertsona guztiak desagertu ziren. Handik milioika urtera zure amonaren birraitonek lurra jo eta han bizia sortzen hasi ziren. Eta handik beste urte askora zu jaio zinen eta poz pozik jarri ginen guztiok. - Historia polita baina egia izan al zen pertsonena? - Bai biloba. - Eta Lukas poz-pozik jarri zen. Lukasek hogeita bi urte egin zituenean Mirena izeneko izar neska batekin ezkondu zen. Eta Lukas eta Mirena Lukasen familiarekin bizi izan ziren poz-pozik. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Azkoitiko plazan. Egileak: Abdilah Loucif eta Mikel Cabeza

BIZITZA GOGORRA Egun batean lur planetako atmosfera desagertu egin zen. Landareak erretzen hasi ziren eta pertsonak erre egiten ziren egunez izpi ultra moreekin. Egunez jendeak lo egiten zuen eta gauez irteten ziren ez erretzeko eta minbizia ez etortzeko. Meteoritoak erortzen hasi ziren ionosferarik ez zegoelako. Hurrengo egunean eguerdiko 14:00etan jendea lo zegoen, gauean irteteko deskantsatzen. 14:30ean meteorito bat erori zen Txina inguruan, jendea lo zegoenean. Meteoritoaren eztandarekin ia mundu osoa esnatu egin zen. Txinan kristoren txikizioak egon ziren eta hiri osoa puskatu egin zuen. Jendea zer gertatu zen ikustera irten zen eta eguna zenez erre egin ziren. Zaurituak ospitaletara joaten hasi ziren erre egin zirelako izpi ultra moreekin. Estatu Batuetako ospitaletara joaten hasi ziren Txinako ospitaleak suntsitu egin zirelako. Jende gehiegi joan zen ospitaletara eta ospitaletako langileak lanpetuta zeuden. Ia denak operatu egin zituzten erreta minbizia harrapatu zutelako, botikak ere eman zizkieten. Jendeak zortea eduki zuen eta bi pertsona bakarrik hil ziren. Berriro jendea egunez lo egiten hasi zen eta gauez kalera irteten. 1000 urtetan lur planetan ez zen meteoritorik erori eta horrela jarraitu zuten. Egileak: Lander Sudupe eta Diego Rodriguez

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE LH6C

75


ikasten

Ekoizpenak

76


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amestu edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

ANER ELORZA H. H. 5. maila AZPEITIA

OIHAN ELORTZA H.H. 4. maila AZKOITIA

JOSU ODRIA H. H. 5. maila AZPEITIA

NAROA LAPEIRA L. H. 1. maila AZPEITIA

JANIRE ARANGUREN L. H. 6. maila AZPEITIA

JUNE AGULLO H.H. 5. maila AZKOITIA

ARATZ MARURI L. H. 2. maila AZKOITIA

JORITZ AROZENA L. H. 3. maila AZKOITIA









XABIER MUNIBE IKASTOLA LH 3. maila

IRITSI DA UDABERRIA KARMELO ETXEGARAIKO BI URTEKOEN GELETARA!!


Biblioporrak

“Kaixo OPORRAK”!!!

Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitin bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustoko liburuak irakurtzeko tarte bat ere. Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

4 - 6 urte * Txominen sentimenduak (Liesbet Slegers). Ibaizabal * HIZKIRIMIRI (Miren Artetxe). Ibaizabal * Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide). Aizkorri * Ilargia lapur (Pablo Albo). Txalaparta * Olagarro bat bainuontzian (Leire B). Elkar * Ireki eta irribarre egin bilduma. Susaeta * Txizagura (Émile Jadoul). Ttarttalo * Ezetz asmatu! (Pedro Cerrilo). Ikasmina *Zirrarak bilduma (Émile Jadoul). Ibaizabal * Oilobustia (Émile jadoul). Ttarttalo * Bihotz – bihotzetik (Émile jadoul). Ibaizabal * Neu naiz indartsuena (Mario ramos). Elkar

9 - 11 urte * Asterix eta Obelix (Goscinny). Elkar * Bat Paten abenturak(Roberto P).Mensajero * Futbolari basatiak(Joachim M). Gero * Maitagarrien belarrak (Benjamin L.). Ibaizabal * Nur (Toti). Erein * Junie B. Jones (Bárbara Park). Bruño * El guardián de la oscuridad (Nahoko Uehashi). SM * La super pandilla: Mi padre es un agente super-top-secreto (Christine Beigel). Bang * Yo, Elvis Riboldi (Bono Bidari)

Gurasoak

IKASTEN 96. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2 014 k o

ekaina

7 - 8 urte * Auskalo! (Xabier Olaso). Pamiela * Urdaburutarrak (Anthony Browne). Kalandraka * Bi sagu poltsikoan (Michel van Zeveren). Elkar * Niri ez zaizkit liburuak gustatzen! (Joan Portell). Erein * Tximu bat klinikan (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Una bruja horriblemente guapa (Miraucourt). Edelvives * Los Olchis ya están aquí (Erhard Dietl). Pearson * Marizikin naiz (Uxue Alberdi). Elkar * Gure hiztegi magikoa (Pello Añorga). Aizkorri * Fede quiere ser pirata (Pablo Aranda). Anaya * Tori zaharra, ekarri berria (Joxean Urbieta). Elkar * Olimpiadas: de la Antigua Grecia hasta la actualidad (Richard Platt). Blume

12 urtetik gora * Marta ispiluaren aurrean (Teresa Calo). Elkar * Ehun ipuin hitz gutxitan (Joxan Ormazabal). Elkar * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Gogoa lege (Manu Lopez). SM * Ilargia ezpainetan (Juan Kruz Igerabide). erein * Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia * Indianoa (Francisco Fructuoso). Erein * Maite-Maite ile-apaindegia (Marie). Elkar * Mozorroen uhartea (Pierdomenico Baccalario). * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Historias de miedo 1 (Alvin Schwartz). Everest * La vuelta al mundo en 80 días (Loïc D). SM

Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolan animaliak behatzen

JAIALDIA ETA ERAKUSKETA Xabier Muniben

Urola Ikastola Geologiako Olinpiadan

Xabier Munibe DBHkoen erakusketa

* Tximistak (Jean Echenoz). Meettok * Emakume bat (Annie Ernaux). Txalaparta * Nadie se salva solo (Margaret M.). Santillana * Hijos brillantes, maestros (Augusto C)Zenith * La tierra silenciada (Graham Joyce). Plaza * Martutene (Ramon Saizarbitoria). Erein * Orbanak (Pello Lizarralde). Erein zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.