Issuu on Google+

ikasten

SARRERAKOA … lainopeko euri artean gu ere … albait arinen hel dadin … Sarrerako hitz aspertu gisa, gozatzeko eta kuriositatea asetzeko unibertso euskaldun eta euskal unibertsoari buruz sarean ditugun zenbait web guneen berri [Askoz gehiago daude, zorionez! Elkarren lotura /link ere posiblea da askotan] duzu ondoren. Eta udaberri hau behingoa eta bakarra izango dugula gogorarazteko, Wisława Szymborska ilberria dugun poetisaren poema hunkigarri bat. www.1512-2012.com Amaiur izan zen azken gotorlekua. Gaztelak Nafarroako Erreinuaren hegoaldea konkistatu zuen 500. urtea. www.sos-iruñaveleia.org www.veleia.com/euskera Euskaraz lehen idatzizko hizkiak? Indusketen arazoak? Berme arkeologikoak? Eta gehiago … www.sustatu.com Badugu euskal mundu bat sarean: Propioa. Kritikoa. Umorezkoa. Partehartzailea. Busti! www.euskararenjatorria.eu www.euskararenjatorria.net Izenak diona eta ondorioak gaur egunean: Kultur esparru zabala bezain sakona.. www.badok.info Euskal musika. Diskoak. Egileak. Abestien hitzak. Grabaketen informazioa: Dena eskuragarri eta egumeratuta!

Ezer ez da birritan gertatzen ezta gertatuko ere, eta horregatik esperientziarik gabe jaiotzen gara, errutinarik gabe hilko. Munduaren eskola honetan ikasle txar izanik ere ez dugu errepikatuko urterik, negurik, udarik. Ezein egun ez da egun bera, ez dira munduan bi gau antzeko, begirada berdinik begietan, errepikatzen diren bi musu. Atzo zure izena ahots gora aipatzen zutelarik arrosa bat leihotik erortzen balitz bezala sentitu nuen.

www.basqueresearch.com Ikerkuntza zientifikoa Euskal Herrian. Doako harpidetza. Asteroko informaOrain elkarrekin gaudela, zioa. hormarantz itzultzen dut aurpegia. www.wikipedia.eus Arrosa? Nola da arrosa? Aurreneko euskarazko euskal entzikloLore bat ala harri bat bezala? pedia sarean? Osatzen ari da, baina hor dago: Denon partaidetzaren eske Esadazu zergatik, ordu gaizto, eta denon eskura. alferreko beldurrarekin nahasten zaren. www.erabili.com Izan, zara, eta horregatik zara pasatzen. Azpeitiko Euskara Patronatua: LanPasatzen zara, horregatik zu eder. tresnak. Berriak. Plangintzak. Iritziak. Euskal Herriko osatuena: Eta bertakoa! Erdi besarkaturik, irribarretsu, zuhurtasuna bilatuko dugu, www.armiarma.com nahiz desberdin garen Susako edizioak. Literatur kritikak. Alur garbizko tanto bi bezala. dizkari/fanzineen bilduma historikoa. Euskal klasikoak doan eskuragarri e-book formatuan… www.thebalde.net Kale artea–literatura–diseinuabideoklipa–surf -antzerkia … Euskaraz & ingelesez!

Baina ez ahaztu: urola.org; berria.info; argia.com; elhuyar.net; jakingune.com; susa-literatura.com; hitza.info; www. uztarria.com; maxixatzen (laster berriro!); zestoa.net/ficherosFTP/Danbolin…{www.urola.org > ESKOLA AKTIBITATEAK > Ikasten aldizkaria: Hemen on-line eskuragarri duzu IKASTEN ale hau}

NON ZER

Alberto Izagirre – Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendaria

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Itzulpengintza ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Enpresa simulatuen azoka _ _ _ _ _ _ _ _ _ Kultur jardunaldi arrakastatsuak _ _ _ _ _ _ 3. mailakoen zozketaren irabazlea _ _ _ _ _ Elena Laiz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Kontsumo arduratsu baterantz _ _ _ _ _ _ _ 2012ko Urola-kostako jardunaldiak _ _ _ _ IKT - teknologia berriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Web orri berria Urola ikastolan _ _ _ _ _ _ _ Xabier Lizaso pianojolea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Euskal lelorik politena _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

2 3 3 4 4 5 5 6 7 8 8

TALDEAK Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Herri kirolak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 HH5ekoak pelutxe proiektuan _ _ _ _ _ _ 11 Bikoteka irakurtzen proiektua _ _ _ _ _ _ 11 Hiru egun errugbian jokatzen _ _ _ _ _ _ 12 DBH2koak Euskararen etxean _ _ _ _ _ _ 13 Bilboko Arte Eder museoa _ _ _ _ _ _ _ _ 13 Ipuinak bertsotan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 Idoia Sanchez ipuin kontalaria _ _ _ _ _ _ 15 Aitor Arana idazlea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 Ingeles barnetegian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16

1

PROTAGONISTAK Valerie Sauers _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 17 Mikel Alberdi Irizar _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 18 ERREPORTAIAK Elkartrukeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20 ARTIKULOAK Gizakia eta gizartea ulertzeko _ _ _ _ _ _ 22 EuskaraREN TXOKOA Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 23 OSPAKIZUNAK San Sebastianetako danborradak _ _ _ _ _ Santa Ageda _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Karmelo show _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

24 26 28 30 31

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 33 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 42


ikasten

Berriak

Itzulpengintza ikastaroa etengabeko formazioa Aurtengoan, Xabier Munibe Ikastola BHIko irakasleok ITZULPENGINTZA landu dugu Ilazki euskaltegiko Ainararen eskutik. Bi ordu eta erdiko lau saio izan dira guztira eta Ikastolan bertan izan dira. Euskara-gaztelera, gaztelera-euskara, maiz halabeharrez hor dihardugu irakasleok zalantzakor; guraso bilerak ditugula, eskutitzak, oharrak, irakasteko materiala... Oinarrizko formazioa jaso dugu, gero norberak sakontzeko eta hobetze prozesuan murgiltzeko. Eduki aldetik zenbait alor landu ditugu: • Pausaldi prosodiko eta ortografikoak (beti ez baitatoz bat) • Puntuazio zeinuak eta hauen eragina testuaren egituran • Lineako tresnak “Euskalbar” programaren hainbat baliabide interesgarri. • Hiztegien kontsultak nola egin geuk eta geure ikasleekin • Corpusak (euskal testuen gordailu) • Kontsulta guneak eta Sareko Euskal Gramatika • Euskaltzaindiaren arauen eguneraketa eta hauen aplikazioa itzulpenetan. • Gazteleraren eraginez egin ohi ditugun kalko okerrak Metodologia: Arestian aipatutako oinarri teorikoa gaztelerazko testuak itzultzen aplikatzen genuen, gai anitzak erabiliz: natura, klima, etorkizun transgenikoa etab. Ikastaroa baloratzerakoan eta kontuan hartuz iraupena, edukiak eta asmoak, gure eguneroko jarduera hobetzeko baliagarritzat jo dezakegula deri­ tzogu. Beti ere ikasitakoa praktikatzen badugu eta emandako baliabideak profitatzen baditugu.

Liburuak Eguneroko Prentsa Aldizkariak Euskal Musika DVDak

LIBURUDENDAK

Papertegia Fax Zerbitzua

Tfnoa. 943 85 32 62 - Faxa: 943 85 26 01 Nagusia, 46 - AZKOITIA

30 urtez zuen agindura

Foru Ibilbidea, 3 - AZPEITIA

2


ikasten

Berriak

Enpresa simulatuen azoka (2012), Azkoitian Euskal Herriko hainbat ikastetxetik etorritako, Administraritza eta Finantzak Heziketa Zikloko 200 ikasletik gora bildu ziren Azkoitiako Elkargunean urtarrilak 18an. Ikastetxe bakoitzak bere enpresa simulatuarekin parte hartu zuen, norberaren produktu eta zerbitzuak eskainiz. SEFED programaren barruan, Euskal Herrian egiten den 3. topaketa izan zen. Programa honen xedea, enpresa simulatuen metodologiari esker, enpresako administrazio eta kudeaketan ikasleak hezitzea da. Urola Ikastolako enpresa simulatuak, estatuko beste 200 enpresa simulaturekin merkataritza-harremanetan jarduten du, denen artean sare bat osatuz: SEFED merkatua. Metodologia hau jarraituz, hainbat kontzeptu lan­ tzen dira: lanerako erantzukizuna, antolaketa, taldelana, ekimena,... azken batean, enpresa simulatuan lan eginez IKASI. Estatuko SEFED sarea osatzen duten enpresa simulatu guztiak, zentralarekin konektaturik daude, honek kanpo zerbitzu guztiak eskaintzen dietelarik: banku zerbitzua, Lanbide, Gizarte segurantza, ogasuna,...

Kultur jardunaldi arrakastatsuak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIk eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk antolatu “KULTUR JARDUNALDIEK” harrera oso ona izan dute. Azaro-abenduan hala Azkoitian nola Azpeitian izandako ekitaldiek arrakasta izan zuten ikasle, irakasle eta herritarren artean. “Apaizac obeto” dokumentalak eta Idoia Arrietak (Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa: Brujeria eta inkisizioa) eta Beñi Espartzak (Nafarroaren konkistaren 5. mendeurrena) emandako hitzaldiekin oso pozik geratu ziren. Jardunaldi hauek ikasturte osoan zehar burutuko dira eta, batik bat, DBHko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasleentzakoak izango dira, baina baita guraso eta interesaturik legokeen edonorentzat ere. Beraz, ADI EGON ZAITEZTE laster izango baitugu beste ekitaldiren bat.

3


ikasten

Berriak

3. mailakoen zozketaren irabazlea 3. DBHko ikasleek, urtero lez, ikasbidaiarako diru apur bat ateratzeko egiten duten zozketaren irabazlea Jakes Lopetegi izan zen. Argazkian irabazlearen ama saria jasotzen.

Elena Laiz

Martxoaren 15ean, Elena Laiz, eskola txikietako adin aniztasunean aholkularia eta ikuspegi eraikitzailean aditua, Azkoitiko ikastola Xabier Muniben izan genuen. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak “Irakurketa, idatziaren ulermenaâ€? gaiaren inguruan murgiltzeko aukera izan genuen. Zer da irakurtzea? Zertarako irakurri? Zer irakurri? Nola irakurri? Guzti hau burutzeko, egoerak, estrategiak, testuinguruak, antizipazioak, elkarrekintzak‌ azaldu zizkigun. Irakasleok, subjektu alfabetizatuen eredua garela eta irakurketarekiko atxikimendua ezinbestekoa zela adierazi zigun.

4


ikasten

Berriak

KONTSUMO ARDURATSU BATERANTZ Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzaren eskutik, Agenda 21 programaren barruan, urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra, “Kontsumoa eskoletan” izeneko tailer programa aurrera eraman da Karmelo Etxegarai Ikastolan. Egungo kontsumo gizartean pertsona kontziente, kritiko eta arduratsu gisa jarduteko elementuak eskaini nahi izan dira tailer hauen bidez, bai eta kontsumoarekiko arrazoizko erabaki egokiak hartu ahal izateko baliabideak eskura jarri ere. Lehen Hezkuntzako ikastalde guztiek jaso dute garraio, ura, supermerkatua eta teknologia berriei lotutako kontsumoaren inguruko, ordu eta erdiko, trebatze saioren bat edo beste. Gurasoentzat ere eskaini zen saio bat, “Adin txikikoak eta teknologia berriak” izenburupean. Kontuak kontu eta ikastaroak ikastaro, gauza bat behintzat garbi gelditu da; taxuz kontsumitu behar dela, asko edukitzea ez bai da zorionaren sinonimo, ez alajaina!

2012ko UROLA-KOSTAKO jardunaldiak - Martxoan, “ Proiektu eraikitzaileen bidez Haur Hezkuntzan irakasten”. Hizlaria Manolo Alonso,Errenteriako Beraun ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasle ohia. - IKASTETXEKO PRAKTIKA. “ Haur Hezkuntzan landutako proiektu baten aurkezpena: Basoa”. Mertxe Egiguren, Errezilgo Eskolako irakaslea. - IKASTETXEKO PRAKTIKA.” Liburutegia: ikastetxeak duen beste baliabide bat” Azpeitiko Ikastola-K. Etxegarai LHI ko zuzendaria eta liburutegiko arduraduna. Zarauzko Orokieta Ikas Komunitatea LHI ko zuzendaria eta liburutegiko arduraduna.

5


ikasten

Berriak

IKT - teknologia berriak:

multimedia ekipamendua Urola Ikastolan Aspaldiko asmoei jarraituz, UROLA IKASTOLAk esfortzu berezi baten ondorioz, bere talde/gela guztiak nahiz beste hainbat espezifikoak, MULTIMEDIA DIMENTSIOKO EKIPAMENDUAREKIN hornitu berri ditu. Horretarako, Hezkuntza Sailaren Eskola 2.0 programaz baliatu da DBH 1-2-3 mailako gelaren hornikuntzari dagokionez, eta, 2011-12 Ikasturteko Planaren helburua den ekipamendu berrikuntza bultzatuz, esfortzu berezi bat egin ahal izan du ikasleek zerbitzu onena izan dezaten bere hezkuntza jardunetan bai DBH 4.ean, nahiz Batxilergo eta Lanbide Heziketan. Hemen dugu gaur egun dugun ekipamenduaren banaketa: Ikasle bakoitzak bere ordenagailua du Herria

Ikasketa maila

DBH AZPEITIA

BATX

Eskola 2.0 gelak

Informatika gela bereziak

1

4

2

2

4

3

5

Osoki informatizatutako gelak

4

5

1

3

2

2

1

1

4

2 AZKOITIA LH GUZTIRA

Multimedia ekipamendua duten gelak

3

EM

2

EE

2

ADM

2 13

3

6

17

Gela guztiak dituzte ikastetxeko intranet nahiz Internet konexio -kablez nahiz Wi-Fi bidez- eta audio ekipoak ere

6


ikasten

Berriak EKIPAMENDUA

AZKOITIA

AZPEITIA

UROLA IKASTOLA

Arbel digitalak

4

15

19

Kanoi/proiektoreak

22

20

42

PC eramangarriak

8

136

144

Mahai gaineko ekipoak

130

82

212

Inpresorak

33

14

47

GUZTIRA

197

267

464

Honako hauek dira berrikuntza esfortzu honen oinarrizko helburuak: • Ulertarazi zein izango den irakaslearen rol berria eta ikasleei nahiz gurasoei dagokion zeregina Eskola 2.0 programan. • Azpimarratu eta jabetu kanporekiko eta munduarekiko konexio kolektiboak erakartzen dituen aukerak. • Eskuragarria eta aprobetxagarria bihurtu IKT-Multimedia osagarriak gela barnean izateak eskaintzen dituzten hezkuntza eta irakaskuntza eredu berriak, dinamika interaktiboak medio.

• Moodle ingurura gerturatu, ez e-learning plataforma soila bezala, gela barneko errekurtso lagungarri gisa baizik. • Azaldu, aztertu eta erabili irakasle nahiz ikasleekiko hain potentzial handia eskaintzen duten 2.0 tresnak. • Aurkezpen nahiz azalpenak IKT-multimedia tresnak baliatuz egitea bideratu, irakasle nahiz ikaslegoaren elkarlanean.

Web orri berria Urola Ikastolan www.urola.org helbidean duzue. Bertan ikastolako berriak, argazkiak, inikarako sarrera... aurki ditzakezue. Bisita gaitzazue! 7


ikasten

Berriak

Xabier Lizaso pianojolea Urtarrilaren 13an urtero bezala, Xabier Lizaso piano-jolea Karmelo Etxegarai ikastolara etorri zen. HH 4 eta HH 5 urtekoei eskaini zigun saio bana. Saioan zehar pianoaren soinuarekin batera zenbait joko egin genituen eta amaieran abesti polit bat erakutsi zigun, koreografia eta guzti.

Euskal lelorik politena Abenduaren 2an Euskararen eguna zela eta lelorik politenaren lehiaketa egin genuen 3. mailako ikasleen artean. Ikasleen beraien bozka jaso ondoren, Euskara mintegian saria 3 lelori ematea pentsatu genuen. Boto gehien jaso zituzten 3 leloen egileei saritzat, argazkian ikus daitekeen bezala, leloa zuen kamiseta eman zitzaien. “EGIN EUSKARAZ! EUSKARAK MEREZI DU ETA!” (Lidia Gerra, Jone Pozo eta Maite Nieto) “ALTXOR BAT... ZAIN EZAZU EUSKARA” (Iñaki Tamayo, Xabier Barkero eta Mikel Ayerdi) “EGUNERO ERABILITA EUSKARA BAI POLITA” (Ihintza Arakistain, Irati Pozo eta Elene Sarriegi.

8


ikasten

Taldeak

AGENDA 21 2011-2012 Xabier Munibe

Bigarren hiruhilabete honetan hainbat ekintza eta ibilaldi egin ditugu maila ezberdinetan. - Maila guztietan sonometroarekin neurketak burutu genituen (atarian, jolas lekuan, gelan...). Taula osatu zen jasotako dezibelioen datuekin. - 2. mailakoak Madariaga Dorrean eta Urdaibai eremuan izan ziren. - Durbaneko bileren harira, lehiaketa antolatu zen lehenengo bi mailentzat. Galdera asmatu zutenek oparia jaso zuten.

9


ikasten

Taldeak

HERRI KIROLAK 2012ko urtarrilaren 23an, DBH 4ko hiru gelen artean herri kirolak egin genituen Azkoitiko kiroldegian. Herri kirol hauek egiteko Igor etorri zitzaigun joko desberdinak egiteko hainbat material ekarriz. Materiala ekarri zuen, baina DBHkoentzako materiala ekarri beharrean LHkoentzako modukoa ekarri zuen. Horregatik, jokoak egiterako orduan zenbait aldaketa egin genituen, eta oso ongi moldatu ginen. Lehenbizi, beroketa gisa txingekin aritu ginen. Ondoren, beste hainbat jolas egin genituen txingak, lokotxak, zakuak, gurpilak‌ erabiliz. Guztiok jolas guztietan aritzeko aukera izan genuen. Sokatiran ere aritu ginen, baina ez zen sokatira arrunta izan, izan ere, hiru gelak batera aritu ginen, bakoitza sokaren mutur batetik tiraka. Horretarako soka bati erdian beste soka bat lotu zioten horrela hiru muturreko soka lortuz. Hiru gelak kiroltasunez aritu ginen, barre ugari egin genituen eta geure artean asko animatu ginen. Guztiok ahal genuen hobekien egin genuen, bakoitzak geure gelak irabazteko nahian. Nahiz eta jolas ugari galdu oso ongi pasatu genuen. Baina nahiko motz egin zitzaigun bi orduz bakarrik aritu ginelako, beraz hurrengo batean berriro herri kirolak egiteko aukera izango bagenu, ordu gehiago edukitzea nahiko genuke. Itxaso Alberdi. DBH 4

1915ean ERAIKIA 10


ikasten

Taldeak

HH 5 urtekoak pelutxe proiektuan murgilduta Beste ikasturteetan bezala, aurten ere Pelutxe proiektuan parte hartzeko erabakia hartu dugu. Gure geletan lagun berri bana dugu; Txuri–Urdin, Fernando, Lutxi eta Txuri. Gelakide berriak izanik, gu guztion lana eta ardura da beraien zainketa. Eta oso ondo zaintzen ditugula azpimarratu beharra daukagu. Gabonetako oporretatik bueltan, beste ikastetxe eta talde batzuekin harremanetan jarri gara, Oreretako Langaitz ikastetxearekin hain zuzen ere, eta haiek dituzten pelutxeak ere ezagutu ditugu. Horrela lagun berri asko egiteko aukera izan dugu, eta guzti hau ikastetxeko blogari esker. BLOGA erabiltzen dugu gure arteko harremanetarako, elkarri mezuak bidaltzeko, gure argazkiak erakutsi eta besteenak ikusteko… eta denon eskura dagoela gogoratzeko hona hemen helbidea: AzpeitikoKarmeloEtxegaraiblogspot.com

Bikoteka irakurtzen proiektua Karmelo Etxegarai ikastolako 5. eta 6. mailak, proiektu bat hasi dute “Bikoteka irakurtzen” deitua. Berdinen arteko ikaskuntzari buruzko teorian sustraitua dagoen lana egiteko era hau, Zarauzko Berritzegunearen aholkularitzapean ari gara aurrera eramaten. Zertan datza bada proiektua? Oinarria, bakarrik baino biren artean gauzak errazago egiten direla da. Familien inplikazioa eskatzen du eta benetan eskertzekoa da jaso dugun erantzuna. Metodologia honekin irakurtzeko gaitasuna hobetu eta bide batez, elkarrekin lana egitearen ikaskuntzan aurrerapauso bat ematea bilatzen dugu. Gauzak lortzeko ekin eta jarraitzea bezalakorik ez denez, goazen aurrera. Ah! Eta aholku bat irakurle, jarraitu irakur­tzen bakarrik bada ere oso ariketa egokia bai da informazioa jaso, ezagutza aberastu eta neuronak bixi-bixi jartzeko.

11


ikasten

Taldeak

Hiru egun errugbian jokatzen 1.DBH eta 4.DBHko ikasleak, gorputz hezkuntzan, errugbia ikasteko hiru saio izan ditugu. Gaizka, Eibarko errugbi taldeko jokalaria etorri zaigu irakastera. Saioetan, puntua lortzeko entsaioa nola egiten den, baloia kontrolatzen, paseak beti atzeruntz egin behar direla, mele bat zer den eta nola egiten den eta plakajeak nola egiten diren ikasi dugu. Saioa amaieretan zinta batzuk gerrian jarrita errugbian ibili gara.

Errugbiko saio hauetan asko ikasi dugu eta aipatu digu norbait animatzen bada Eibarren taldea dagoela. Oso ondo pasatu dugu. Lorea Artola, Itxaso Odriozola, Aretha Azkue eta Ane Odriozola (1.DBH – C)

Enparan kalea, 10 • Tel. 943 81 16 74 • AZPEITIA

12


ikasten

Taldeak

2. DBHko ikasleak Euskararen etxean Euskara mintegiak hainbat ekintza eta jarduera antolatzen ditu ikasturtean zehar, besteak beste Durangoko azokara bisita egiten dute 4. mailakoek; 3.mailakoak Aitor Arana idazlearekin elkarrizketa (aurten) izango dute; 1. mailakoak Azpeitiko Antzerki Topaketara joan ziren eta 2. mailakoak Bilbora joan ziren gure hizkuntzaren etxea bisitatzera; azken hau oso barneratua dugu Xabier Munibe Ikastolan zabaldu zenetik urtero hutsik egin gabe bertaratu baikara. Aurten abenduaren 20an joan ginen. Egun, Azkue Fundazioaren eskuetan dago kudeaketa, merezi duen bisita da. Alde batetik, euskararen aniztasuna ezagutzeko, euskalkien munduan murgilduz eta bestetik, euskarak historian zehar izan duen bilakaeraz ohartzeko. Aurten euskal kultura astean “Apaizac obeto” dokumentala ikusi genuen. Hori dela eta, eta hala eskatuta Azkue Fundaziokoei euskaldunok Ternuarekin izan genuen eta dugun lotura azpimarratzeko eskatu genien. Ikustekoa zen nolako azalpen jantziak eman zizkiguten baliabide digitalen bidez. Euskaldunon diasporaren atala ere oso interesgarria da. Aurten “Euskararen etxeak”. Mi´kmaq Kanadako tribuaren bisita jaso zuen. XVI.mendean leinu honetako arrantzaleak eta hemengoak elkarrekin arrantzatzen zutela eta horretarako “pidgin” hizkuntza (bi hizkuntzen nahasketa) erabili zutela jakin genuen “Euskal etxeak” atalean, hauek zertarako dauden eta bertan egiten dituzten ekintzak, eta euskal izatea nola lantzen duten azaldu ziguten. Ordu eta erdiko bisitaren ondoren, hamarretakoa jan eta “Arte Ederren” museo ikustera joan ginen.

Bilboko Arte Eder Museoa Abenduaren 20an bisitatu genuen DBHko 2. mailakook. Bertan bi azpitaldetan banatu gintuzten. Bakoitza irakasle batekin abiatu zen Museoan zehar zeuden zortzi margolan topatu eta aztertzera. Horien artean Larroque, Zuloaga, Lekuona, Guiard, Gauguin… zeuden. Aurretik landutako fitxa bete­tzen genuen gaia, kolorea, argia, iruzkinak, kontuan hartuz. Garai eta estilo zeharo desberdinak aurkitu genituen. Aldi berean, irten aurretik Antonio Lopez espainiarraren margolan eta eskultura ikusgarriaz gozatzeko aukera izan genuen.

13


ikasten

Taldeak

Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuan

Ipuinak bertsotan DHBko 1. mailakoak LHko 3. mailako ikasleei eskainia 2012ko urtarrilaren 27an Gure bertsolari gazteenek, lehen plaza egin dute, ipuin klasikoak bertsoratu eta Lehen Hezkuntzako 3. mailakoei eskainiz.”Txanogorritxu”, “Edurne zuri eta zazpi ipotxak” eta “Erbia eta dortoka” izan ziren an­ tzeztu eta kantatu ziren bertso sortak. Saio aurretik horma-irudien bidez, saioaren aurkezpena egin zuten eta txikien gela inguruan itsatsi ziren kartelak. Pozgarria da elkartrukean sortzen den esperientzia, aberatsa bi taldeentzat. Antzezpenen ondoren ikusleak ere ez ziren atzean geratu, nahiz lotsati samar hasieran animatu ziren eta gelan sortu zituzten ipuinak kontatu zituzten. “Kua-Kua ahatearena” gela batean, bestean “Sorgina eta erratz magikoa” ipuina irakurri zuten eta azkenik, Santa Ageda zetorrela eta ohiko koplak abestu zituzten,“Atso morrongo”, “Santa Ageda eguna” eta abar. Hiru geletako saio hauekin ikasturtean lantzen ari garen hainbat helburu burutzen ari garen seinale da, jendaurreko emankizunari lotuak bereziki. Ezpal oneko artistak loratzen hasi dira udaberriko saioetarako. Bejondaizuela!

2012ko urtarrilaren 27an Xabier Munibeko DBH 1ean dauden ikasleak LH3. mailara etorri ziren ipuinak bertsotan abestera. 1B gelakoek 3B gelan “Txano Gorritxo” ipuina bertsotan kantatu zuten; 1A gelakoek “Edurne Zuri eta 7 ipotxak” 3A gelan eta 1C-koek “Dordoka eta erbia” 3D gelan. Emanaldia asko gustatu zitzaigun eta oso gustura egon ginen denok. Eneko eta Alain. Xabier Munibe LH 3B

14


ikasten

Taldeak

Idoia Sanchez ipuin kontalaria 2011ko abenduaren 15ean Idoia Sanchez izeneko ipuin kontalaria etorri zen Xabier Munibeko LH 3ra. Bi ipuin kontatu zizkigun: 1. ipuinean Txinan bizi zen 6 urteko ume bat zen protagonista. 2. ipuina burdinazko hortzak zituen sorgin bati buruzkoa zen. Bi ipuinak oso politak ziren baina gehienoi bigarrena gustatu zitzaigun gehien. Ioritz, Urko eta Joseba. Xabier Munibe LH 3B

Aitor Arana idazlea DBHko 4. mailako ikasleekin egon zen martxoaren 5ean Urola Ikastolan

15


ikasten

Taldeak

Azpeitiko ikastolako ikasleak

ingeles barnetegian Karmelo Etxegarai ikastolako 6. mailako ikasleak ingeleseko barnetegira joan ginen otsailaren 27tik martxoaren 2ra. Gasteizko Carlos Abaitua aterpetxean 5 egunetako egonaldia egin genuen. Bertan ikastolako ikasle guztiak nahasteaz gain Aizarnazabalgo ikasleak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Ingelesa entzun, ikasi eta erabiltzeko asmotan joan ginen eta benetan bete genuen gure helburua, izan ere, jarduera guztiak ingelesez gauzatu genituen. Orain eskolako ingeleseko klaseak errazagoak egiten zaizkigu eta ea ez zaigun ahazten ikasitako guztia. Gure esperientzia oso polita izan da eta 5. mailakoei gomendatu egiten dizuegu hurrengo urtean joatea. Anima zaitezte!

16


ikasten

Protagonistak

Valerie Sauers Urola Ikastolan

1.-Nongoa zara? Pennsylvanian jaio nintzen (EEBB). Harrisburg hiriburutik kanpo bizi naiz, Mechanicsburg izeneko herri batean.

arduradun batek hotsegin zidan Euskal Herrira joan nintekeela esateko. Interneten Euskal Herriari buruzko informazioa aurkitu ondoren baietza eman nion berehala.

2.- Zein Unibertsitatean ari zara ikasten? Franklin and Marshall Collage Unibertsitatean Antropologia eta Gaztelaniako ikasketak egin ditut.

5.-Nola laburtuko zenuke zure orain arteko esperientzia Euskal Herrian? Hitz gutzitan azaltzea oso zaila egiten zait, izan ere, oso esperientzia berezia izaten ari da niretzat. Euskal kulturaz ez nekien gauza handirik etorri aurretik, eta egunero ari naiz zerbait berria ikasten. Bertako jendeak bere hizkuntza, kultura eta historia zenbateraino maite dituen ikusteak txunditzen nau. Esperientzia honen beste alde ona zera da: gaztelania hobe­ tzeaz gain, nire aberritik kanpo bizitzeko aukera dudala, nire kultura eta hizkuntza beste batzurekin alderatuz.

3-Nola ezagutu zenuen ahozko ingelesa lantzeko ingeleseko irakasle bezala lan egiteko aukera? Granadako unibertsitatean ikasten nengoela lan honetan ziharduen neska bat ezagutu nuen. Etxera bueltatu nintzenean garbi nuen berriro Espainiara i­tzuli nahi nuela baina ez neukan dirurik. Orduan nire unibertsitateko irakasle bati laguntza eskatu nion eta berak eman zidan aukera hau. Ez nuen esperientziarik irakaskun­ tzan baina kultura eta hizkuntza ezberdinak interesatzen zaizkit eta horregatik aukera ezin hobea iruditu zitzaidan. 4-Zergatik aukeratu zenuen Azkoitia-Azpeitia eta ez beste leku bat? Lan honetarako neure buruaren aurkezpen txiki bat egin behar izan nuen. Han azaltzen nuen zergatik nahi nuen lan hau, nire gustuak, beste hizkuntzak ikasi nahi dituenari laguntza ematea gustatzen zitzaidala, natura atsegin nuela,… Laster

6.-Zer moduzkoa izaten ari da zure harremana Urola Ikastolako ikasle eta irakasleekin? Zorte handia izan dut Azpeitia bezalako herri batean lan egitearekin; ikastolan jendea oso atsegina da nirekin. Eta oso eroso sentitzen naiz bertan. Egun batzutan beste batzutan baino gehiago kostatzen zait klase ematea, adibidez, azken orduetan edo jai bezperetan (hainbeste dira jai egunak ¡!!), baina orokorrean oso gustura aritzen naiz ikasleekin eta oso ondo pasatzen dugu elkarrekin.

17


ikasten

Protagonistak

MIKEL ALBERDI IRIZAR “hizkien eskalea” [www.sites.google.com/site/hizkieneskalea]

Urola Ikastolako irakaslea den MIKEL ALBERDI IRIZARrek “hizkien eskalea” izeneko poema liburua kaleratu berri du azken udazkenean, auto-edizioaz baliatuz. Hori dela eta hemen duzu erreferentzia soil bat poetaren arima irakurri, ferekatu, dastatu, xurgatu eta biziarazteko. Berak eskaintzen dizu doako deskarga egiteko lekua: www.sites.google.com/site/hizkieneskalea “… nire argiak gauak ere iluntzen ditu baina maitasunaren agerpenak sotilak bihurtzen ditu inoiz gertatu ez diren momentuak bisitatu ez ditugun lurrak berandu heldutako plazerak…”

“…lurrak edo suak hartzen nauenean ahaztu ezinak izango ditut beldurrak sortutako ibilbide ilunak suizidek egun bat geroagoko utzitako erabakiak gerrateek herrietan eraikitako madarikazio bidaiak…

“…baina eroek bakarrik dakite ezerezaren amildegian hantxe aurkitzen direla poeten hitzak…”

…emozio mingarrietan Nire burua ikusiko dut nire garaikoekin izuaren gotorlekua ezin hautsiz…”

Curriculum profesionala

Bidaiari

Filosofia eta Letretan lizentziaduna (Bartzelonan). Artearen historian eta Historia Garaikidean espezializatua. Jadanik 29 urte irakaskuntzan, horietako batzuk zuzendari gisa Azkoitian nahiz Urretxun.

Artista-sortzaile

Idazle gisa: Ipuinak eta Bost kontinentetan zehar, 25 urte bidaiatzen: Himalaiatik olerkiak PUTZ eta OSTIELA aldizkarietan. Patagoniara; Hego-Afrikatik Laponiara eta Zelanda Berri- Musikari gisa: Bi disko JO! taldearekin (Doako deskarga tik Estatu Batuetara. hemen: http://sites.google. Myanmar, Mali, Italia eta com/site/jomusikataldea). Txile ditut gogokoenak. Auto-edizioan, noski!

Bizia/artea dastatzaile Hedonismoa eta bitalismoa ditut gogoko. Izpiritualitatean eta serenitatean oinarriturik. Baita arte espresio guztiak ere: arkitektura, zinema, pinturatik performance erraldoietara …

Zergatik artea?

Zergatik bidaiak?

Zergatik poesia?

Zergatik musika?

Zergatik auto-edizioa?

Eguneroko bizitzaren arruntasuna gainditzeko. Edozer dela ere, intentsitatea eta edertasunarekin egiten saiatu.

Dena mugimendua delako. Unibertso oro geldiezina delako. Bidaia bizitza delako: Barne bidaiak nahiz geografikoak. Bidaiatu bizitzarekin bat egiteko!

Esan daitekeen eta ezin denaren mugan dagoen hizkuntza delako. Razionalitatetik haratago dagoen ezaguera bat apuntatzen duelako.

Bizitzaren espresiorik gorenera delako. Guretik atera eta zerbait ederra eta goxoa denera eramaten gaituelako.Unibertsoaren hizkuntzarekin bat egiten duelako.

Erradikalki norberak nahi duena esan nahi duen erara bultzatzea delako asmoa. Merkatua eta negozioaren ordez elkartrukea eta konpartitzea nahi dudalako. Doakoaren apologia egin nahi dudalako.

Idazle unibertsalak

Pentsalari unibertsalak

Poeta unibertsalak

Margarite Duras; Albert Camus; Marques de Sade; Bukovski; Boris Pasternak; Madame de Stael; Hanna Arendt; Michel Houllebecq; Thomas Mann; Robert Walser; Thomas Benrhard; Hiwakami ; Oscar Wilde…

Diogenes; Sokrates; Lao Tse; Leibniz; Shopenhauer; Zizel; Krishnamurti; Cioran; Alexandriako Hipatia; Mary Wollstonecraft…

Novalis; Hölderlin; Lautreamonteko Kontea; Anna Ajmatova; Apollinaire; Rimbaud; Josep Brodsky; Marina Tsvetaieva; Omar Khayam…

18

Euskal idazleak

Euskal poetak

Jon Mirande; SaizarGabriel Celaya; bitoria; B. Atxaga; Aresti; Koldo Izagirre; M.Asun Landa; GaJon Mirande; Maria briel Celaya; Aresti; Maizkunena; Arnaut Arantxa Urretabiz­ Oihenarte; Bilintx; kaia; Iñigo Aranbarri; Lizardi; Orixe; Andu Lertxundi; Jose Luis Otamendi… Laura Mintegi…


ikasten

Protagonistak Margolanak

Eskulturak

Eraikuntzak

Hil baino lehenago ikusi beharrezkoak

Lucien Freud: Zaila bizitzaren Khajurako (India) Tenploe- Anghoreko tenplua: Gorputzen esSamarkanda – Perito tragedia margolan batean tako konplejo erotikoa: kulturak eta eraikuntzen harmoniak Moreno Glaziarra – Taj Mahal – Hermitahobeto espresatzea. Erotismoa eta sinpletaosatzen duten batasun paregabea sinestezina da. Veneziako hiria: ge Museoa – Victoria Giottoren Capilla Scrovegni: suna.Louise Bourgeois: Mundu matematikoaren so- Bere sormenaren oparota- Edertasunaren mistikaren gorena kataratak (Zimbawe) rrera. Perspektiba eta osota- suna. Oteiza: Arantzazuko eraikuntza mailan. – Txinako hiri erraldoi suna. Meiji garaiko pintore apostoluak: Metafisika eta Eta Agbar Torrea (Bartzelona); bat – Saharako bamateria nahasten diren Picasso Torrea (Madril); Guggen- samortua – Australiako japoniarrak: Kuroda Seiki … puntua. .. heim (Bilbo) … koral arrezifeak… Sentsualitatearen gorena... Musikari unibertsalak

Diskoak

Euskal musikariak

Euskal diskoak

JS Bach; Händel; Mozart; Abdala de Niger; Ali Farka Toure; Omar Faruk; Mikel Laboa; Antony & The Johnsons; Vic Chesnut; Leven Mineassian; Richmond Fontaine; John Coltrane; Hiromi; Chic Corea…

Rock&Roll Animal Lou Reed The Lamb Lies Down On Broadway Genesis - Red King Crimson; Matthäuspassion JS Bach – La Piege de Meduse Eric Satie – Requiem Mozart – I’m A Bird Now Antony&The Johnsons – Lohengrin Wagner – Taknis Ngal Abdula Nigeu – Bat hiru Mikel Laboa …

Inquilino Comunista – Delirium Tremens – Mikel Laboa – Xabier Lete – Lavabos Iturriaga – Ruper Ordorika – Itoiz – Anari – Eskorbuto – Cicatriz – RIP …

Lau bost Mikel Laboa – Hautsi da anphora & Ni ez naiz hemengoa Ruper Ordorika – Zebra Anari – Ohio girls Inquilino Comunista – Ezekiel & Itoiz Itoiz – Eskizofrenia Eskorbuto – Rilkeren “Orduen liburua” Xabier Lete - …

Filmak

Zinema zuzendariak

Morte a Venezia – Blade Runner – Los Educadores – Las mil y una noches (Pasolini) –Los amantes de Pont Neuf – Moulin Rouge – La Grand Buffe – Fuego – La Ola – La sal de la tierra …

Euskal zinema

Bertolucci – Pasolini – Ferreri – Arrebato Ivan Zulueta – Kimuakeko Fellini – Spike Lee – Pirjo Honkasalo laburmetraiak – La pelota vasca – – Fassbinder – Michael Haeneke – Tasio – Vacas – Lucía y el sexo – Ander Yhiro Tahita – Yimou Zhang – – Aupa Etxebeste! … Itzulpen onak ere Visconti … ari dira egiten!!

lur lehor haietan sendatzen nituen ene zauriak bihotzarenak eta arimarenak gorputzarenak ezin biziarenak, ene angusti existentzialak lur txiro haietan garbitzen nituen ene saminak aberastasunarenak harrokeriarenak gehiegikeriarenak egunerokotasuna ondasunez eta gezurrez puzten dutenarenak

19

eta arinduta zeharkatuko ditut bailara eta jendarte urdurituak erabat biluzten isiltasunak zerbait naizeneko oroimen hori itzali arte.


ikasten

Erreportaiak

ELKARTRUKEAK Batxilergoko 1. mailako ikasleek Herbeheretako ikasleekin elkartrukea egin dute Urtarrilaren bederatzian abiatuta, hogeita lau ikasle, hiru irakaslek lagunduta, Comenius proiektu europar bat egiten jardun zuten Herbehereetan: History, You and Me Europe Today delakoa. Ikasle nederlandarren etxeetan egon ziren ostatuta eta eurekin batera bi herriak orain dela ehun bat urte eta gaur egun alderatzen ziharduten. Hamar egunetan hara eta hona ibili ziren proiektu horretarako tokiak bisitatzen Herbehereetan zein Belgikan, ala Alemanian ere. Ondoren, otsailaren azken egunetan, ikasle holandarrak Euskal Herrira etorri dira beste hamar egunetarako. Ikasi eta lan egiteaz gain, lagunak egiteko eta ondo pasatzeko aukera paregabea izan da hau.

20


ikasten

Erreportaiak Urola Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleak Baionako Bernart Etxepare Lizeoarekin elkartrukea egin zuten abenduaren 12tik 16ra bitartean.

21


ikasten

Artikuloak

Gizakia eta gizartea ulertzeko, irakurri ere egin behar da Hiru poeta hauek Pentsamenduaren Poesia izeneko hausnarketarako korrontean esku hartzen dute:

Juan Ramon Makuso

Pello Otxoteko

Aritz Gorrotxategi

Lehenengo biak Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-n irakasle izandakoak dira. Hirurei galdetu diegu, euren ustetan, ikasle bati ideien munduan murgiltzeko abiapunturik eskaini nahi badiogu, edo gizakia eta gizartea ulertzen laguntzen diguten pentsamenduetara gerturatu, zein idazle eta zein poeta gomendatuko lizkioketen. IDAZLEEN ZERRENDA

POETEN ZERRENDA

Albert Camus (“Atzerritarra”, “Izurritea”) Huxley (“Bai mundu berria”) Garcia Marquez J.M. Coetzee Hermann Hesse (“Estepako otsoa”) Baroja Kafka (“Metamorfosia”) Conrad Andu Lertxundi Tolstoy Dostoyevsky Michael Ende( “Momo”) Sandor Marai Kundera (“Izatearen arintasun jasanezina”) Vargas Llosa (“Pantaleon eta bisitariak”, ”La ciudad y los perrros”) Primo Levi Juan Rulfo (“Pedro Páramo”) Agota Kristof Orwell (“1984”)

Li Bai Artze Gil de Biedma O. Kayan (“Rubayat”) Whitman C. Pavesse Lizardi Neruda Machado Tagore Aresti Wislawa Szymborska Allen Ginsberg Konstantinos Kavafis Pessoa

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 22


ikasten

Euskararen txokoa

EUSKARA HOBETUZ “BASERRITARREZ MOZORROTUKO NAIZ INAUTERIETAN” Aldizkariaren azken aleetan, gehiegizko mailegutzaz, eta honek euskarari dakarkion kalteaz aritu garenez, batek baino gehiagok pentsa dezake geu ere ez ote gabiltzan gehiegikeriatan itota. Gure asmoa ez da inor itotzea, itolarrian daukagun euskarari laguntzea baino. Egun, tamalez, euskarari bene-benetako itolarria sorrarazten dioten Kalkoak gero eta ugariagoak dira. Baserritarrez mozorrotuko naiz inauterietan Horrelakoak, zoritxarrez, gero eta maizago entzuten ditugu gure artean. Normaltzat jotzen ditugu eta kalkoak direla konturatu gabe (gaztelaniaz “me disfrazaré de...), behin eta berriz erabiltzen ditugu. Euskarak badu goian aipatu esaldiak esateko era jatorra. Baserritarrez mozorrotuko naiz inauterietan GOGORATU ETA EKIDIN, euskarak merezi du eta. Bazter ditzagun erdalkeriak eta erabil dezagun geure hizkuntza jatortasunez, geuk ez badugu egiten inork ez baitu egingo. HALA BEDI!

Gogoratu eta ERABILI, euskarak merezi du eta. Jolas ordura/denborara goaz ... egiten nabil / egiten nago Hortik dago /dabil

jolaslekura /jolastokira goaz egiten ari naiz hor dago / dabil

23


ikasten

Ospakizunak

SAN SEBASTIANETAKO DANBORRADAK AZPEITIA Urtarrilaren 19 eta 20an, Sebastian sainduaren bezpera eta egunean, hurrenez hurren, danborrada ederrak ikusi genituen hemen Azpeitian. Horietako bi, Karmelo Etxegarai ikastolaren atarietan ospatu ziren, bata Haur Hezkuntzako ikasleena eta bestea Lehen Hezkuntzakoena.

gizarte

24


Ospakizunak Ikastola honetakoak diren hiru konpainiak Napoleon urdin, gorri eta bizkainoen tertzioenak alegia, Sebastian Donearen eguneko kaleko umeen danborradan irten ziren. Eguraldia ez bazuten lagun izan ere, danborra joz eguzkiak baino gehiago berotu zituzten Azpeitiko kaleak.

AZKOITIA Ikastolan, San Sebastian eguna danborradarekin ospatzeko ohitura dugu. Aurten, eguraldi txarra medio, ezin izan dugu atarian ospatu. HHko eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek, aretoan ikasle eta irakasleoi danborradako pieza ezberdinak eskaini zizkiguten eta eguerdiko 12:00ak puntuan San Sebastian martxa jo zuten.

25

ikasten


ikasten

Ospakizunak

SANTA AGEDA XABIER MUNIBE Xabier Munibe Ikastolako DBH 2. mailako irakasle, guraso eta ikasleak, eskusoinuz lagundurik, Santa eskean ibili ziren Azkoitiko kaleetan, eta hainbat tokitan Aurtengo saioa larunbata izanik, borondatezkoa zen partaidetza, hori zela eta 30 lagunez osaturiko taldea osatu zen. Soinujole bi izen genituen Eneko Agirre ikaslea eta Juan Joxe Eizagirre ikasle ohia, panderojole berriz, Mendatako (Bizkaia) bere iloba Urtero lez, DBHko lehenbiziko bi mailak, “Ahozkotasuna eta bertsolaritza� atalean landutako kopla berri-berriak atera genituen kalera entzuleen gozagarri. Leku bakoitza kontuan harturik, propio egindakoak; hala nola, San Jose egoitzakoentzat, udaletxekoei, parrokia, azoka, harakin eta abar luzea. Aipagarria da udaleko saioa, bertara LHko bertso eskolako txikiak azaldu ziren, Eneritz Artetxe irakaslearekin prestaturiko koplak abestera. Alkateak eta bi zinegotzik entzun zituzten koplak, eta azken hauetako batek bat-batean hiru koplez erantzun zigun. Tartean guraso bat ere animatu zen. Emaitza biribila. Pena bakarra eguraldiarekin beldurturik ez zebilela jende ugari herriko kaleetan, nahiz eguerdian eguzkia gozo jotzen hasi zitzaigun. Hamaika eta erdietan lau gurasok jarri zizkiguten salda eta lukainka muturrak ondo sartu ziren: hemendik eskerrik beroenak Guraso Elkarteari eta lanean fin aritu ziren lau amei. Hemen dituzue, aurtengo txikienen harrobiak abestutakoak: Santa Ageda bezpera kantuz (HARITZ) beharko genuke goza dakigun dena erakusteko degu egun aproposa. Trikiti eta bertsoz osatu degu talde bat bikaina (UNAX) nola eskera atera geran bota zazute nahi adina. Aste honetan negua heldu zaigu gogotsu antzeko (LANDER) ta guk mingaina astintzea nahi degu hotz denak kentzeko.

Herri osoan umorez jarri nahi degu giro itzela (IKER) ta ezetz esan berriz Azkoitin bertsolaririk ez dela. Kantu ederrez bete ditugu hainbat kale eta plaza (AURITZ) besterik gabe agurtzen gera gozatu ta ondo pasa.

26


ikasten

Ospakizunak UROLA IKASTOLA UROLA IKASTOLAn urtero ohi izan dugun bezala, aurten ere atera dira ikasleak eskera.

KARMELO ETXEGARAI SAN BLAS EGUNEKO SANTAESKEA Santa Ageda bezpera jai izan dugu guk aurten, larunbatarekin etorri bai zaigu, baina bezperaren bezpera San Blas eguna hain zuzen ere, hartu genuen Karmelo Etxegarai ikastolan santaeskea ospatzeko. Urola ikastolako DBHko 1go mailako ikasleak etorri zitzaizkigun ate joka kopla kantari eta ondoren haiek beraien bideari heldu eta datorren urtera arte agurtu zirenean, geuk jarraitu genuen koplak iruten ohitura zaharrak berritu asmoz. Ekitaldia amaitutzat jo genuenean, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek tarte bat hartu zuten, San Martin egoitzara joan eta santaeskeko erronda egiteko.

27


ikasten

Ospakizunak

ESKOLA EGUNA

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIn Urtero bezala, aurten ere, Azkoitiko eraikun­tzan eskola eguna ospatu dugu baina zoritxarrez eguraldia ez genuen lagun izan. Hori dela eta, zenbait jolas ezin izan genituen egin, hala nola, futbola, saskibaloia, eskupilota eta frontenisa. Eguraldia ordea, ez zen oztopo izan egun eder hura ospatzeko. Gela bakoitzeko ordezkariak, egunean zehar egingo ziren jokoak eta txosna antolatzeaz gain, hamarretakoa eta txokolate beroa prestatzeaz arduratu ziren. Aurtengoan, ekintza guztiak frontoian eta gelatan egin dira, ataria izoztuta baitzegoen. Lehenago aipatutako ekintza horiek izan ezik, beste jolas guztiak ospatu ziren: mus lehiaketa, eskoba txapelketa, bingo, mihiluze, patata tortila lehiaketa,‌ Zenbait ekintzetan astebete lehenago hasi ohi da kanporaketak egiten, ondoren, egunean bertan finalak jokatzeko, baina, eguraldi txarraren ondorioz ezin izan ziren jokatu. Batzuk, arduradunek banatutako hamarretakoaz eta txokolateaz gozatzen zuten bitartean, besteek jokoetan parte hartu zuten. Lehen, bigarren eta hirugarren postuak lortzen zituzten lehiakideei hainbat puntu ematen zitzaizkien eta beste guztiei bina puntu. Giro aparta egon zen, ikusleek gogoz animatzen baitzituzten beraien gelakideak. Jokoetan eskuratzen diren puntu guztiak batu eta irabazlearentzat afaria zegoen sari gisa. Aurtengo talde irabazlea Batxilergoko 2. B izan da. Ohiturari jarraituz, jokoak amaitu ondoren, paella ederra prestatu zuen tabernariak bazkaltzeko eta zozketa batean ere parte hartu genuen ikasle guztiok, sari bikainak oparitzen ziren. Datorren urteetan ere, ospakizun honekin jarraitzeko asmoz, gogoz antolatuko ditugu joko eta lehiaketak. Ea zorte gehiagorekin eguraldi ederra izaten dugun!

28


ikasten

Ospakizunak

29


ikasten

Ospakizunak Urola Ikastolako Azpeitiko bigarren batxilergoko ikasleek aurten ere, abenduaren 23an, urtero egiten den bezala, beraien “Karmelo Show� ikuskizuna eskaini dute.

W O H S O L E M R A K

30


ikasten

Ospakizunak

INAUTERIAK AZKOITIA Otsailaren 17an, ostiral inauteri, HH02ko ikasleak 2 karrozetan eta maila guztietako ikasle eta irakasleok bi txarangen soinuarekin desfilean atera ginen. Beti bezala, ikastolako desfilea DBHko ttuntturruak irekitzen zuten.Udaletxeak arratsaldeko 17:00etan enparantzan banatu zigun askariarekin festari bukaera eman genion. Zer ederki pasa genuen karrozan inauterietako ostiralean!!

31


ikasten

Ospakizunak

AZPEITIA ENE, HORI BAI EDERKI JANTZI DELA! Bai aizu, benetakoa ematen du. Izan ere, neu ere, datorren urtean horrelaxe jantziko naiz. Erraza gainera; praka zahar ba­ tzuk, botak, alkandora, txaketa, ileordea, nahi izanez gero bizarra ere gaizki ez. Ah! Kaltzontzilo edo kulero batzuk ere bai noski, bestela ipurdia hoztuko zait. Ze mozorroetaz ari nintzan? Erretolika honekin, neuri ere ahaztu. Karmelo Etxegarai ikastolan ibili nintzan kuxkuxeatzen eta hara, bai ederrak hango inauteri festak. Datorren urtean zer mozorrotuko naizen pentsatzen hasi naiz, baina sekretua da. Hau ideia, sekretu mozorrotuko naiz. Baina nola mozorrotzen da horrela?

URREZKO “Q” SARIA KUDEAKETAREN KALITATEARI

32


ikasten

Ibilaldiak

1. mailako ikasleak

ingurugiro etxean

LH 1. maila Azpeitia

Ingurugiro etxean izan gara “Garraioa eta mugikortasuna� gaia lantzen ari garela eta, zenbait jolas egin ditugu. Oso ondo pasatu dugu!

LH 2. maila Azpeitia

33


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azpeitia

EKAINBERRIRA BISITA Lehenengo mailako ikasleak, otsailaren 1ean, Ekainberriko kobazuloa ikustera joan ginen. Lehen gizakiak egindako marrazkiak ikusi eta tailerretan parte hartu genuen.

LH 3. maila Azpeitia

3. mailakoak

Topic-era Atzo, martxoak 1, Topic-era joan ginen. Goizeko bederatzietan autobusa hartu eta Tolosara joan ginen 3. mailako ikasleok. Iritsitakoan hamaiketako jan eta sokazko parkean ibili ginen, parke mundiala zen. Ondoren Topic-era joan ginen, bertan Marionak agurtu gintuen; Mariona Topic-eko maskota da. Jarraian museora sartu eta txotxongilo asko ikusi genituen, denetarikoak zeuden: handiak, txikiak, itzalezkoak, harrizkoak, egurrezkoak, batzuek dotoreak eta beteek itsusiak. Txotxongilo denak ez dira berdin mugitzen, batzuek eskuekin, beste batzuek hatzekin, badira sokekin edo makilekin mugitzen direnak ere. Txotxongiloekin jolastu ondoren tailerrera joan ginen eta han bakoitzak txotxongilo bana egin genuen, ostadarra baina koloretsuagoak denak eta guztiak politak. Euskal Herria plazan bazkaldu , tartetxo batez jolastu eta goizeko parkera itzuli ginen berriro. Soketan gora eta behera ibili ondoren, lauretan autobusa hartu eta Azpeitira abiatu ginen. Oso-ondo pasatu genuen.

34


ikasten

Ibilaldiak

IKASPILOTA

LH 6. maila Azpeitia

Ikaspilota urtarrilaren 11ean izan zen. Azpeitiko udal kiroldegian Azpeitiko 6. mailako ikasle guztiak elkartu ginen. Bertan bi begirale, EĂąaut eta Jon, zain genituen. Lehen garai batean euskaldunek jolasten zuten jolasa erakutsi ziguten, eta joko horretatik datoz gaur egun ezagutzen ditugun eskupilota, erremontea, zesta punta, trinketa‌ Honez gain, adierazi behar da tenisa euskaldunoi kopiatu zigutela. Kiroldegian taldeka jarri ondoren belauniko hasi ginen jolasten, pilota elkarri arrastaka botaz. Ondoren “xixaâ€? izeneko gauza bat sartu genuen jokora. Azkenik jokoa den bezala jolastu genuen. Egia esan, Azpeitiko neska-mutil guztiok nahasturik jolasean goiz pasa mundiala egin genuen!

DBH 2 Azpeitia

Eski bidaia Candanchura

35


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azpeitia

AGENDA 21 – ZARATA

Aurten LH5 eta LH6. mailako ikasleok gure herriko hainbat puntutan zarata neurtuko dugu. Joan den otsailak 10, LH 5A mailako ikasleok herri planoa hartuta eta lau taldetan banatuak hasi genuen gure ibilbidea eta, ondo pasatzeaz aparte, honako neurketak jaso genituen: PUNTUAK

KOKAPENA

ORDUA

NEURKETA

1.

Ikastolako patioa (jolastorduan)

16:15

81 db.

2.

Harzubia hiribidea (San Martin egoitza parean: kotxen zarata )

16:20

74,1 db.

3.

Harzubia hiribidea (Garmendipe errotondan: ibaiaren zarata)

16:26

68,97 db.

4.

Harzubia hiribidea (Garmendipe errotondan: trafikoaren zarata)

16:28

80,3 db.

5.

Garmendipe Kalean (bariantean: trafikoen zarata)

16:33

78,1 db.

6.

Garmendipe auzoan (parke txikian: pantaila efektua)

16:36

59,4 db.

7.

Garmendipe auzoan (Urola ikastolaren parean: toki lasaia)

16:38

61,6 db.

8.

Ikastolako patioa (hutsa)

16:44

62,1 db.

Nahiz eta zarata ez den pilatzen, beste kutsadurarekin gertatzen den bezala, kalte handiak eragin ditzake ere bizitza kalitatean modu egokian kontrolatzen ez bada.

artelan Txelo Arango

Floreaga Berri, 1 Telf. 943851841 / 657779984

• Marrazkia • Olio-pintura • Akuarela • Pastelapintura • Ikatzmarrazkia • Buztina • Plastilina • Eskulana Aldalur kotxera ondoan

36


ikasten

Ibilaldiak

Ausart zaitez, hau ere informatika da!

Batxilergoa Azkoitia - Azpeitia

Informatika Fakultateak urtarrilaren 25ean, batxilerreko eta goi mailako zikloetako ikasleentzat urtero bezala, Laborategiko Praktiken Jardunaldiak antolatu zituen. IKT ikasgaiko 22 ikasle azkoitiar eta azpeitiar, 9:15ean Azkoitiko liburutegitik abiatu ginen Donostiarantz minibusean Donostiako Informatika Injeneritza fakultaterantz. Ekintza honen helburu nagusia informatikaz eta teknologia berriez interesa dugun ikasleei teknologia horiekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera ematea da. Behin fakultatean, areto batera eraman gintuzten eta ondoren, fakultateko laborategietan lan egiteko bi taldetan banatu ostean laborategietara joan ginen : bi taldeek bi praktika komun egin genituen, Robot baten mugimenduaren kontrola eta PC baten hardwarea muntatzea eta konfiguratze praktikak. 3. praktika talde batek mundu birtualak eta besteak argazkiak manipulatzeko programa sinpleak egin genituen. Esan zigutenez, informatikako karrera gehienbat praktikoa da, eta zenbait atal azaldu zizkiguten. Batzuentzat laborategietako gauzarik dibertigarriena mundu birtuala izan zen, eta beste baztuentzat, robot bati aginduak eman eta honek nola betetzen zituen ikustea. Baina denok ados jartzen gara ibilaldi bukaeran hamaiketakoa izatea izan zela onena. Gainera, 4 GB-ko pen drive bana oparitu ziguten. Azkenean, injeneritza informatikari buruz zerbait gehiago ikasi dugu.

Batxilergoa Azkoitia - Azpeitia

Lan Mobel 2011ko azaroan, Azpeitiko Landeta auzoan dagoen enpresa bat ikustera joan ginen Ekonomiako ikasgaitik, Lan Mobel enpresara hain zuzen ere. Bertan, biltegia, tailerra‌ ikusi ondoren, enpresako langile batek enpresaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Honetaz gain, ikastolan prestatu genituen galderei erantzun egokiak eman zizkigun, besteak beste, enpresaren antolaketa, ekoizpen prozesua, salmentak, krisiaren eragina, langilei buruzko galderak, e. a.

37


ikasten

Ibilaldiak

DBH 3 Azkoitia

Eski bidaia Urtarrilaren 26an, goizeko 05:00etan autobusa hartu genuen Saint Laryko eski estaziorantz. Bertara 08:00ak aldera iritsi ginen. Gora igo eta eskiak alokatu genituen beharrezko materialarekin batera. Hiru taldetan banatu gintuzten eskiatzeko, mailaren arabera, bakoitza bere irakaslearekin. 16:00ak arte eskiatzen aritu ginen eta ondoren behera jaitsi ginen ostatura joateko. Dutxa bat hartu eta kalera joan ginen bueltatxo bat ematera, beste batzuk, ordea, ostatuan gelditu ziren. Afaltzen bertako menu “GOXOA� dastatu genuen. Hurrengo egunean, berriro eski estaziora igo ginen. Egun osoan zehar elurra egin zuen, nahiz eta eguraldi txarra izan eskiatzeko, elurra oso egoera onean zegoen. 15:00etan behera jaitsi ginen eta Azkoitira bueltatu ginen 20:30erako.

DBH 4 Azkoitia

Durangoko azoka Abenduaren 5ean Azkoitiko Ikastola Xabier Munibek DBH 4ko ikasleak Durangoko euskal liburu eta disko azokara joan ziren. Bertan, literatura nahiz musika arloan argitaratutako azken lanak ezagutzeko eta erosteko aukera izan zuten. Goiz pasa polita egin zuten.

38


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 eta 2 Azkoitia

Ibilaldi neurtua

Abenduaren 23an urtero lez, 1. zikloko ikasleek ibilaldi neurtua egin zuten. Irakasleen laguntzaz, aurtengoan Sistiaga errekako buelta burutu zuten. Ikasleek 3-5 kideko taldeak osatzen zituzten. Hotza izan genuen bidaide, baina oso ondo pasatu genuen. Irabazleak 2. mailako Joanes Subinas, Gorka Zubizarreta, Unai Rodriguez eta Suharri Aranburu izan ziren.

39


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azkoitia

L

R R U

A K AS

Goiz fresko baten autobusez Lurraskara joan ginen Lau untxi llama bat eta Txahal txikia ondoren Zaldi batean jarri nahian Lanak genitun gainen Zallako ikasleen kontra Ibili ginen futbolen dilistak eta kroketak iogurra geroago postren iluntzean dantza pixka bat zakurra goxo barrenen goizean goizo jaikita ez gaude oso seguru hain zintzo portatu garen nagiak esnatu baino lehen

40


ikasten

Ibilaldiak

LH 4. maila Azkoitia Urola ibaiaren ibilgua ezagutzeko Brinkolatik Zumaiara ibilaldia egin genuen LH4. mailakoek

LH 6. maila Azkoitia

6. mailakoak Baratzen

6. mailakoak bi egun eta gau bat pasatzera joan ginen baratzera. ZE ONDO PASATU GENUEN!!! Baratze baserri eskola Gernika eta Lekeitio artean dago. Beste eskola batekoak ere han ziren, Sopelanako 4. mailako ikasleak. Ekintza asko egin genituen: baratzean atxurrarekin ibili ginen, bakoitzak bi buelta egin genituen ia-ia erori ginen. Ogia ere egin genuen bat zuria eta bestea integrala; oso goxoak zeuden, animaliei jaten eman genien. Beldur pixka bat eman zigun, ikuilua ere bisitatu genuen, erlauntzak ikusi genituen. Gaua iritsi zenean diskotekan dantza nahikoa egin eta ohera joan ginen. Ez genuen lo egiteko gogorik eta jendea beste gela batera eraman zuten irakasleek lo egitera. Hurrengo goizean gosaldu, maletak egin eta etxera bueltan etorri ginen. Autobusean sekulako isiltasuna egon zen, denok pott eginda baikeunden.

41


ikasten

Ekoizpenak

42


ikasten

Ekoizpenak

43


ikasten

Ekoizpenak

44


ikasten

Ekoizpenak

IGARKIZUNAK Zer dela eta zer da, harrizko suge, herensugea bezain luze, elorrizko hesia baino latzago, Txina menderatu nahi duten arrotzentzako (aiserrah okanixT)

Suge banaiz, sugea ez naiz, Sugea dut izenean. Labeko haize beroa baino erreagoa da nire hatsa haserretzen naizenean. (aegusnereh) Josselin Rojas LH3A

45


ikasten

Ekoizpenak

INAUTERIAK 2012

Karmelo Etxegarai ikastola 1. maila

46


ikasten

Ekoizpenak

TXIMU BAT IKASTOLAN Orain dela urte batzuk Azpeitira zirko bat etorri zen. Zirkuak “Zirkus” izena zuen eta egun batean zirkua erre egin zen. Zirkuko tximua Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolara joan zen. Tximua oso oso bihurria eta adar jotzaile ederra zen. Beti bihurrikeria handiak egiten zituen: andereñoari kartoizko aulkia ipini, umeen liburuak gorde eta beste gauza asko ere... Gelako denak zer pasatzen ote zen eta zer pasatzen ote zen!!!! Egun batean Pello zuzendariari esan zioten gauez gelditzeko ikastolan eta Pello armairu barruan sartu eta… tximua etorri zenean… ZAUST!!!! Lepotik eutsi zion. Hurrengo egunean esan zion andereñoari: - Begira tximu alu honek zer egin duen, baina azkenean harrapatu dugu! - Eskerrik asko Pello, lan handia egin duzu. Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Urrestillako plazan. Sarai Aramburu. LH 3A

47


ikasten

Ekoizpenak

TXISTEAK

Komentu batean lapur bat sartu da eta lapurreta egin du. Mojaburuak: - Gure artean gizon bat dago eta, nor den jakiteko, gonak altxatu eta nork bere izena esan beharko du. Lehenengoak gona altxatu du eta dio: -Sor Matilde! -Sor Maria! - besteak -Sor Luzia! - hurrengoak Baina, azkenaren txanda iristean, honek, beste guztiak bezala, gona altxatu eta esan du:

Gizon bat jai-aretoko atezainarengana hurbildu zen. -Aizu ,hemen al da “Nagi eta Alferren” lehiaketa? -Bai,jauna, sartu barrura. -Ez,ez ,sar nazala norbaitek.

Itziar Bastida. LH3A

-Sendagile,sendagile,ez naiz ezertaz gogoratzen. -Esadazu,noiztik duzu arazo hori? -Zer arazo?

-SOR … PRESAAAA!

Izaro Larrañaga. LH3A

Izaro Gonzalez. LH3A

INDARTSU AIRERATU ZAITEZ!!!!! GOSARI OSASUNTSUA Urtarrilaren 25ean LH 5. mailako ikasleok Bihotz Bizi elkartearen laguntzaz Gosari Osasuntsua izeneko jardueran parte hartu genuen. Gaur egun, denetariko elikagaiak ditugu eta ez gara ondo elikatzen. Hori dela eta, gure egunari, ikasketei, osasunari eta abarrei ondo ekiteko, gosari osasuntsu bat prestatu genuen ikastolako jantokian. Beraz, hemendik aurrera horrelako gosariak egitea espero dugu: Esnekiak: Esnea, erdigaingabetua hobeto; gazta, freskoa bada, hainbat hobe; jogurta, etab. Zerealak: Ogia, xigorkiak, krispetak, etab. Integralak badira, ondo baino hobeto, hesteen funtzionamendu zuzena mantentzen laguntzen du eta. Oliba olioa: Kolesterol onaren maila handitzen du eta bihotzeko gaitzak saihesten laguntzen du. Hestebeteak: hestebete giharrak (urdaiazpiko ondua edo egosia). Gosarian hestebete gehiegi hartzea ez da komeni. Hamaiketakoan jatea ideia itzela da. Fruta: Fruta osoa hartzea gomendagarriagoa da, zukuak zuntz asko galtzen baitu. Frutak bitamina eta mineral ugari ditu. Ondo gosaltzeko 10 minutu nahikoa dira! On egin!

48


ikasten

Ekoizpenak

GARRAIOA

Otsailaren 9an ,Leire izeneko neska bat etorri zitzaigun garraioari buruzko gauza batzuk erakustera. Eta erakutsi ziguna hauxe izan zen : -Zenbat garraio mota dauden, ze energi kontsumitzen den, kutxadurarekin gertatzen diren arazoak, eta abar. -Garraioa asko ibiltzen dugula leku gertu batera joateko, batez ere kotxeak . Askotan kotxe bakoitzean pertsona bat besterik ez dela ibiltzen.Era horretara kotxe asko ibiltzen dira eta konturatu gabe atmosfera asko kutxatzen ari gara . -Denok konturatu eta ahalegindu beharko genuke bide motzeko bideak oinez edo bizikletaz ibiltzen eta bide luzeak direnean garraio publikoa erabiltzen. -Garraio publikoak erabiliz ,hau da, autobusa, trena, hegazkinak ‌asko aurreztuko genukela. Jende asko kabitzen denez, kotxeak gutxituko lirateke eta ondorioz gutxiago kutxatuko genuke natura, eta gainera, bidaia merkeago aterako litzaiguke. -Bueno, denok horixe egingo bagenu, hobe izango genuke . ESKERRIK ASKO!!!!!!!!!!!!!!!! AGUR!!!!!!!!!!!!!!! Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarai. LH – 4 B

URA Lehengo ostegunean, otsailaren 2an uraren tailerrera joan ginen.Erakutsi zigunak Aiala izena zuen. Honelako datoak eman zizkigun: -Erakutsi zigun gure planetako ur erabilgarria % 3 bakarrik dela. Ur hau euritik datorrena da eta ur geza da. Ur gazia berriz % 97 dela eta itsasoan aurkitzen dela. Ur erabiligarri hortako %1, ibaiko ura da. Beste %1 urtegikoa da, eta azkenik %1 lur azpian dago. Beraz ur edangarria gutxi-gutxi daukagu eta oso ondo zaitu beharra daukagu. Lehenengo ura ibaitik urtegira joaten da.Urtegitik, edateko ura bihurtzeko, makina batzuetara eramaten dute.Makina horietatik gure etxeetara joaten da.Gure etxeetatik , ur zikina araztegira joaten da.Araztegian ura garbitzen denean itsasora bideratzen da. Era honetara itsasoko ura ere garbiago egongo da. Uraren zikloa berriro hasteko prest dago. GURE PLANETAKO URA GUTXITXEN ARI DA ETA EZ DUGU ALPERRIK GASTATU BEHAR!!!!! Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarai. LH – 4 B

49


ikasten

Ekoizpenak

INDUSTRIALIZAZIO GARAIA GIPUZKOAN Industrializazioaren lehen urratsak 1842tik 1866ra egin ziren. Bizkaian industriaren giltzarria itsasadarraren inguruan antolatutako burdingintza izan zen. Gipuzkoan, berriz, neurri txikiko enpresa asko sortu zen probintzia osoan han-hemenka, bertako eta inguruetako merkatuetarako produktu landuak egiteko asmoz. Hona hemen Gipuzkoan landu ziren industria mota desberdinak:

Burdingintza Gipuzkoa osoan enpresa txiki eta erdi mailako asko sortu zen: Eibarko galdategiak eta mekanika lantegiak, Arrasate eta Aretxabaletako sarraila fabrikak, O単atiko erreminta eta iltze fabrikak...

Armagintza Arma industria, ia erabat, Eibar, Soraluze eta Elgoibarren zegoen. 1890ean Eibarren bost lantegi zeuden, 1930ean berriz, 105 lantegi. Lehen Mundu Gerra ostean, ordea, esportazioak gutxitu egin ziren, eta ordu arte egiten zuten produktua egiteari utzi eta fabrika batzuk josteko makinak produzitzen hasi ziren, eta beste batzuk, Orbea bizikletak.

Papergintza Paper fabrika gehienak eta handienak Oria ibaiaren arroan zeuden, Tolosaldean bereziki. Errenteriako paper fabrika ere galanta zen.

Ehungintza Tolosan eta Errenterian artilea lantzeko bi enpresa jarri ziren martxan. Andoainen, Lasarte-Orian eta Bergaran (Algodonera de San Antonio, 1846) kotoi fabrikak sortu edota handitu egin ziren. Horiez gainera, Tolosako eta Azkoitiko txapel fabrikak en足 tzute handikoak ziren.

Zementua industria Gipuzkoan, dirudienez, zementua ekoizten ingelesek eraginda hasi ziren. 1846an fabrika batzuk eraiki ziren Iraetan, Zumaian, Oikian eta Donostian. Gipuzkoa zementua ekoizten buru izan zen. Amerikara bertara ere esportatzen zuten eta. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai. 6.-B gela

50


ikasten

Ekoizpenak

2 urtekoak jo ta ke lanean!!

51


ikasten

Ekoizpenak

2 urtekoek eginiko zenbait lan zoragarri

Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastola

52


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola HH03

Inauteriak lantzen

Antifaza egiten

53


ikasten

Ekoizpenak

HH05 urtekoak Euskal mitologia ezagutzen

A ze nolako hormairudiak egiten ari garen !!

54


ikasten

Ekoizpenak

55


ikasten

Ekoizpenak

HIZTEGIA

A,B,D,E,F,G,.... HEMEN GAUDE LAU URTEKO NESKA MUTILAK, ANIMALI ETA JANARI ZERRENDA OSATZEN. MILA ESKER AITATXO ETA AMATXO ZUEN LAGUNTZAGAITIK. MUAAAX.

56


ikasten

Ekoizpenak

HH05ekoak inauterietan!!!

57


ikasten

Ekoizpenak

GURE TXAKURRARI Txakur bat galdu zaigu izena du Xaxpi hari buruz esan behar ditut hitz bi luzaroan kabian egon gabe gaizki bateonbatek tiroz hilko zuen noski

Pena dadukat bera etxetik juana familia guzia maitatzen zuana inork bilatzen badu ekarri gugana pagatuko diogu merezi duana

HAGINEKO MINA Gaur gaua pasatu dut hagineko minez nik ez nuen espero etorri zait berez ordu bete egon naiz ohean negarrez hau ez zait pasatuko uste bezain errez

KATARROA Katarro txar batekin nabil aspalditik honek hondatuko nau ni erdi erditik atxis-atxis ahotik malkoak begitik sendagileak berriz txista ipurditik

Supositorioak eta aspirina indizioen erruz ipurdiko mina sudurretik zintzilik kandela bikaina hamabost musu zapi zikintzeko aina

58

Mina daukat eta amatxo maitea mesedez niregana etorri zaitea eta ekar zaidazu azkar kalmantea barrura bultzatzeko baita ere tea


ikasten

Ekoizpenak

SORGINA ETA ERRATZA Bazen behin Mila izeneko sorgin bat. Anboto mendian bizi zen. Erratzarekin ibiltzea gustoko zuen eta dantzatzea ere bai. Egun batean bat-batean erratzari magia joan zitzaion eta... sorginari ere bai. - Zer egingo dut orain? –esan zuen Mila sorginak. Bere lagunarengana joan zen eta honi magia pixka bat eskatu zion. Baina lagunak esan zion: - Nik ere ez dut magiarik. Biak beste sorgin batengana joan ziren eta orduan jakin zuten munduko sorgin guztiak beren magia eta bere erratzen magia ere galdu zutela. Hori jakinik, sorgin guztiak zer gertatu zen jakin nahi zuten eta Mila sorginak liburu batean irakurri zuen erratz baliotsu bat zegoela eta erratz hura norbaitek hausten bazuen, mundu guztiko magia desagertuko zela. Hau jakitean, Mila beste sorginei kontatzera joan zen. Denak bildu zirenean, sorgin zintzo batek esan zuen esku gorriak zituenak puskatu zuela. Sorgin maltzur batek begiratu zuen eta berehala jakin zuten guztiak bera izan zela erratza hautsi zuena. Arratsalde bertan kartzelara bidali zuten eta mundu guztiko sorginek magia berreskuratu zuen eta beraientzat garrantzitsuena zena: beraien erratzen magia. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Azkoitiko plazan. Irati Etxaniz. Xabier Munibe LH 3B

59


ikasten

Ekoizpenak

LHko 4. mailakoek Euskara arloan Egunerokoak landu ditugu. Otsailaren 16a. Gaur arratsaldean Alexek, nire igeri eskolako irakasleak larunbatean txapelketa dugula esan dit. Nik erantzun diot ezin izango dudala parte hartu, egun horretan bazkaria dudalako. Hala ere txapelketan parte hartuko banu bezala entrenatu dut. Gaur goizeago bukatu dugunez, igerileku txikian ibili gara jolasten. Handik irten eta berehala etxera joannaiz neka-neka eginda. Etxean etxeko lanak egin ditut eta ikasi ere egin dut. Afaldu ondoren telebista ikusi eta oherako prestatu naiz. Nagore Maza

Otsailaren 17a. Gaur ikastolatik lehenago irten naiz pediatrarengana joateko eta gero ez naiz Musika Eskolara joan. Hawaianaz mozorrotu eta ikastolara joan naiz. Gelan egoten azpertu egin naiz, baina azkenean irten gara. Argazkia atera ondoren kalejiran plazaraino joan gara. Han opila eta txokolatea jan eta gero “Hegan� taldearekin nire lagunak eta nik dantza egiten gelditu gara. Ondoren, goxokiak erosi, etxera joan, afaldu eta ohera joan naiz nekatuta. Leire Uzin

Otsailaren 18a. Gaur goizean zortzietan jaiki naiz. Gosaldu eta jantzi naizenean Ander etorri da nire etxera. Elkarrekin Abdilaren bila joan gara. Hirurok nire amak eraman gaitu Azpeitira, eskola arteko futbol partidua jolasten genuelako. 5-2 galdu dugu, baina gol bat sartzea lortu dut. Arratsaldean Txerloira joan gara, gure entrenatzaileen futbol partidua ikustera, Anaitasunan jolasten dute eta. 1-0 irabazi dute. Ondoren, Intsausti parkera jolastera joan gara eta oso ondo pasatu dugu. Zortziak aldera amak hots egin dit eta izebarengana afaltzera joan gara. Etxera heldu garenean pijama jantzi, telebista ikusi eta ohera joan naiz. Manex Ansorregi

60


ikasten

Ekoizpenak

UNTXIA EZAUGARRIAK: • • • • • • • • • • • • • • • •

Ugaztuna da. Lehorreko animalia ornoduna da. Bibiparoa da. Amarengandik jaiotzen da. Biriken bidez hartzen du arnasa. Lehorreko animalia da eta saltoka mugitzen da. Gorputza ilez estalita du. Bizkar hezurra eta beste hezur batzuk dituzte: burua, enborra eta buztana dituzte. Arnasa hartzen duenean sudurra mugitzen zaie. Belarjalea da. Buztana mugitzen du. Europako untxia da. Oryctolagus generoko espezie bakarra da. Izena Greziatik dator. Beraz Iberiar penintsulan du bere jatorria. Gaur egun Afrikako iparraldetik Errusiara hedatzen da eta beste leku askotan ehizarako sartu da. Estatu Batuetan,Txilen, Hego Afrikan eta Australian ere sartu dituzte, azken honetan izurri bat delarik. Untxia jaiotzen denean ilerik gabe eta itsu jaiotzen da eta 10egun igaro arte begiak ez ditu irekitzen.

Maddi Belamendia

ELEFANTEA EZAUGARRIAK: * Ugaztuna da. * Ornoduna da. * Bibiparoa da. * Gorputza ilez estalita du. * Lehorreko animalia da eta oinez eta korrika mugi daitezke. * Biriken bidez hartzen du arnasa. * Elefanteak Proboscidea ordenako da. * Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra,oihaneko elefante afrikarra eta elefante asiarra ( edo elefante indiarra). * Animalia lurtarrik handienak dira. * Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. * Normalean 50 eta 70urte bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. * Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik. * Gero eta mehatxu handiagoa pairatzen dute gizakien eraginetik eta legez kanpoko ehizatik. * Egun, beren populazioa 470.000 eta 690.000 artekoa da. * Boliaren merkatua berriro ireki izanak handitu egin du isileko ehiza. * Afrikako zenbait herrialdetan elefante populazioak bi heren txikitu da. Imad El Hachmi

61


ikasten

Ekoizpenak

ALBISTE TAILERRA (LH6) Ume gizajoa ibaira erori zen Araua errespetatu izan bazuen ez zen eroriko ibaira Atzo arratsaldeko lauretan bigarren mailako ikasle bat ibaira erori zen. Jolasean zebilen eskolaren atzeko aldean dagoen zelaian eta irrist eginda ibaira erori zen. Umeak ez zuen errespetatu han ez zegoela jolasterik eta horregatik erori zen. Dudarik gabe ez zen oso listoa izan. Seinale hori jartzen bazuen zerbaitegatik izango zen, baina umea sartu egin zen eta ia-ia ito. Mutikoak bazekien igerian baina harri handi bat trabatu zitzaion hankaren gainean, marea igotzen ari zen eta gero eta beherago zihoan. Eskerrak agure batek ikusi zuen, bestela hantxe bertan itoko zen. Agure horrek poliziari azkar deitu zion, poliziak azkar etorri ziren eta salbatu zuten. Umeak ez du gauza handirik eduki, katarro handi bat eta hankan bihurritu bat. Agureari sari bat eta loreak eman zizkioten; berarengatik ez bazen izan umea hilda egongo zen. Poliziak umea ibaitik ateratzen. Eneko

Loteria saritua 30.000 euroko loteria aurkitu du emakume behartsu batek Donostiako Amara kalean. Emakumeak ez du kobratu nahi. Loteriaren jabeari eman nahi dio, baina jabea ez baldin bada agertzen ONG bati emango dio sari guztia. Emakumea kale gorrian bizi da eta ez du nahi bere bizitza aldatzea. Diru kopuru horrekin ondo bizitzeko modu bat izango zuen baina alferrik da, bera gustura bizi da eta. Loteriaren jabea ez da oraindik azaldu eta oso zaila da nor den jakitea. Alde batetik loteria-billeteak ez duelako izenik, eta bestetik, jende asko agertuko delako gauden egoeran.

Jone

62


ikasten

Ekoizpenak Gizaki eta zaldi gaixoak

Atzo eguerdian zaldi bat hil zen eta bi pertsona oso larri daude. Atzo eguerdian kotxe batek errepidean zegoen zaldi bat harrapatu zuen. Ez zuen nahita harrapatu, baina ez zuen ikusi eta harrapatu egin zuen. Ez da lehenengo aldia gertatzen dena. Hesiak tamaina txikiegia edo puskatuta egoteagatik zaldiak alde egiten dute errepidera eta kotxe bat pasatzen ari denean aurretik eramaten du. Atzo eguerdian neska-mutil batzuk Lekeitiotik bueltan zihoazela zaldi bat jarri zitzaien aurrean eta harrapatu egin zuten. Txokea oso indartsua izan zen eta hor zegoen amildegitik behera erori ziren. Ez ziren hil baina, helikoptero bat joan zen beraien bila eta ospitale batera garraiatu zituzten. Orain oso larri daude biak, mutila ia hil egin zen eta neska gorputzeko hezur asko puskatuta agertu zen. Zaldia, berriz, errepidean hilda agertu zen. Orain, zaldiaren jabeak pertsona bakoitzaren diru kopurua ordaindu beharko du ospitaleagatik eta gauza guztiagatik; hesiak puskatuta zeudelako eta tamaina txikiegia zeukalako. Eta beste alde batetik bi pertsona haiek zaldi bat erosi beharko diote baserritarrari bere zaldia hiltzeagatik.

Kotxe bat zaldi bat harrapatzen. Ane

18 urteko gazte bat, supermerkatu batean, lapurretan harrapatu dute Atzo gertatu zen, Barakaldoko supermerkatu batean eta gaztea Ertzaintzak eraman zuen atxilotuta Arratsaldean ohi bezala elkartu ziren lagun koadrila eta aste bukaeran parranda egiteko edaria erostera joatea erabaki zuten dendara. Baina inork dirurik ez zuenez, txotx egin zuten edariak nork atera ezkutatuta ordaindu gabe. 18 urteko X. A. O. gazteari tokatu zitzaion eta bere jertse azpian, 8 Coca Cola lata, 2 ardo botila eta vodka botila bat lapurtzen saiatu zen. Ezkutaturik zituen edariak kaxatik pasatzerakoan bertako langileak igarri egin zion zerbait zeramala eta ertzainei deitu zion. Hauen aurrean dena aitortu behar izan zuen eta atxilotuta eraman zuten ertzain etxera. Supermerkatuko arduradunak adierazi duenez, geroz eta gehiago gertatzen dira aste bukaera inguruan horrelakoak jende gaztearekin, eta horregatik, bertako langileak, kontu handiz ibili behar izaten dute. Datorren egunetan X. A. O. epailearen aurrera eramango dute egindakoaren kontu ematera. Gazte bat edaria lapurtzen. Libe

63


ikasten

Ekoizpenak

64


Ikasten 2012ko Martxoa 89.alea