Bilboko goialdeko auzoetako espazio publikoan etorkizunean esku-hartzeak egiteko gomendioen gida hau KALEA EGINEZ! hiritar laborategiaren emaitza da; 2016ko urrian eta azaroan izan zen laborategia, URBANBAT Hirigintzako eta gizarte-berrikuntzako 5. festibalaren barruan.
Gida partziala eta amaitu gabea da, laborategian parte hartu dutenen subjektibotasunak eta garatzeko izandako denbora-mugak baldintzatu dutena. Hala eta guztiz ere, balio handiko gida da, lankidetza-lanaren eta adimen kolektiboaren emaitza. Aldatu eta aberastu daitekeen dokumentua da, gure auzoak eraldatzeko giza eskalara egokituta dauden eta jasanga- rriagoak diren irizpideak ezartzen jarraitzeko aukera emango duena.
Gomendio bakoitzarekin batera munduko hiri batean lokalizatutako adibide praktiko bat gaineratzen da. Etorkizuneko esku-hartzeetarako inspirazio gisa baliagarriak izan daitezkeen eta gida honek biltzen dituen proposamenak gauzatu daitezkeela frogatzen duten adibideak dira.