Euskadi helmuga paregabea da txakurrarekin… eta arduraz gozatzeko. Datozen orrialdeetan, dozenaka dog-friendly plan eta ehunka ostatu, jatetxe, saltoki eta erakargarri turistiko aurkituko dituzue, zuen lagunik onenarekin ere ongi etorria egingo dizuetenak. Txakurrarekin egiteko planik onenez gozatzea opa dizuegu, baina ez ahaztu negozioen eta udalen (espacio publikoen arautzaileen) arauak errespetatzea beti. Inguru bakoitzari buruzko informazio praktikoan aurkituko duzue argibide eta xehetasun gehiago. Inora joan baino lehenago, leku horri buruzko informazioari begiratua egitea gomendatzen dizuegu.