__MAIN_TEXT__
8 minute read

Ordenagailuak baino askoz gehiago

EKI, proiektu berritzailea teknologia berrietan, eta planteamendu didaktiko eta pedagogikoetan

San Fermin Ikastola lehen ikastola da Nafarroan EKI proiektua aurrera eramaten duena, eta jada DBHko 1. mailako ikasleek ez dute zertan eraman behar liburuez betetako motxila astun horiek. EKI proiektu didaktiko berritzailea da, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritua. Ikastolen esparru teoriko eta pedagogikoaren barrenean sortu da eta Europar Komunitatean ezartzen diren konpetentzien eskuratzea erreferentzia dauka. Papera bezalako euskarri tradizionaletan diseinatuta egoteaz landara, proiektuak jauzi kualitatiboa egiten du teknologia berrietan, ez bakarrik ikuspegi tekniko batetik, baizik eta ikuspuntu integral batetik ere, eta horrek aukera handiak ematen dizkio konpetentziak lantzeko. Ikasturte honetan, lehen aldiz, martxan jarri da proiektu hau San Fermin Ikastolan DBHko 1. mailan, soilik formatu digitalean.

Ikastolak eman duen urratsa ez da formatu kontu hutsa, curriculumaren metodologia kontzeptua baita. Izan ere, badaude beste metodo eta material asko argitalpen merkatuan teknologia berrietan inspiratuta, baina maiz dira ikuspegi klasiko edo tradizionaletik ikaskuntza ulertzen dutenak. EKI planteamendu integrala da, liburu digitalaren bidezko lanaz haratago doana. Lan proiektua da irakasgaiak sarean lantzeko kontzeptuan oinarritua, web 2.0 kontzeptuan berean ezagutza ulertzen den moduan.

Ezagutza digitala eta ikaslearen irteera profila

Ikaslea ordenagailuarekin eta haren bidez lanean dabil, baina horrez gain, sakondu egiten du sareko beste lan mota batzuetan, eta informazioa eta ikaskuntza bera egituratzeko beste modu batzuetan. Ikastolako ikasle batek haren CROME BOOK zabaltzen duenean EKIn sartzeko, ezagutza digitalaren unibertsoak gaur egun eskaintzen dizkion lehio guztiak zabaltzen ari da aldi berean. Eta ez bakarrik modu praktiko batez, internetera konektatze hutsarengatik, baizik eta materialak berak esteka eta aukera asko eskaintzen dituelako.

EKI proiektuak ekartzen duen beste berrikuntza bat da ikaslearen irteera profila. Badakigu nora iritsi nahi dugun, eta badakizkigu zer nolako estrategiak, beharrak, ezagutzak eta gaitasunak behar dituen ikasleak derrigorrezko ikasketak abandonatzen dituenan.

Irteera profil hori aurrez jakiteak asko errazten die bidea ikasleak haren ikaskuntzan bizi duen bizi-prozesu horretan parte diren hezkuntza eragileei. Horrela, gai gara ibilbide osoa diseinatu eta sortzeko, hasieratik bukaeraraino.

Elkarri eragitea eta dibertsitatea

Konpetentzien ikuspuntutik, EKIk gainditzen du ezagutza konpartimentu estankoetan banatzen duen hezkuntza planteamendua, izan ere, sistema honetan denak dauka elkar-eragite garrantzitsua. Irakasgai bakoitzak konpetentzia digitalari egiten dion ekarpena argia da, baina bestalde ulertu behar da, metodologia honekin, konpetentzia digitalak berak ekarpen zuzena eta berariazkoa ere egiten diola haren bidez lantzen den edozein irakasgairi.

Maila didaktikoan, gainera, aldaera asko eskaintzen ditu eta ez dute bakarrik balio elementu interesgarri gisa ikasleetan motibazioa areagotzeko, elementu positiboa baita dibertsitatea ere lantzeko. Planteatzen diren jarduerek zailtasun maila desberdina dute eta lan aukera desberdinak ere eskaintzen dituzte: banakakoa, taldeka, autorregulazio bidez... Etxeko lan kontzeptua eta eta sakonagoko lantzearena ere nabarmenki aldatzen dira.

Irakasle eta gurasoen prestakuntza

Ekimen hau aurrera eramateko, San Fermin Ikastolako eta beste ikastoletako irakasleak murgilduta daude anbizio handiko prestakuntza prozesu batean. Arestian esan bezala, kontua ez baita bakarrik teknologia berrietan ezagutzak eskuratzea, baizik eta egiteko modu

berri bat eurenganatzea, lan estilo berri bat pedagogia mailan. Eta hori gaur egun Ikastolen marka berezia da, eten gabe pedagogikoki eta didaktikoki berritu nahian baitablitza.

Baina ez da bakarrik irakasleria formauntza planifikazio honeta onuradun ateratzen dena, izan ere, Ikastolako gurasoekin ere saio batzuk egin dira belaunaldien arteko bretxa digitala gutxiagotzeko xedez (bistan da etxean lan egiteko modua, etxeko lanak, aldatzen direla), ekimen integratzaile honetan gurasoak benetako aliatu bilakatuz.

Formatu digitalera egin den jauziak apostu tekniko garrantzitsua eskatu du eta, zentzu horretan, aipatzekoa da Ikastolako profesionalen artean dagoen inplikazio handia proiektua sistematizatu eta antolatzeko.

San Fermin Ikastolarekin batera, beste bi ikastolek ere martxan jarri dute EKI proiektua soilik formatu digitalean DBHko 1. mailan. Euskal Autonomia Erkidegoko Arizmendi Ikastola, Arrasatekoa, eta Elgoibar Ikastola. Hiru ikastola hauetan lantzen ari dira EKIk formatu digitalean eskaintzen dituen irakasgaiak (Euskara eta Literatura, Gaztelera eta Literatura, English, Matematika, Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak). EAEko beste bi ikastolek ere, Lekeitioko RM Azkuek eta Oiartzungo Haurtzaroak, erabaki dute irakasgai batzuk lantzea EKIren bidez, formatu digitalean. Guztira 650 ikasle inguru dabiltza murgilduta proposamen berritzaile honetan.

EKI, un proyecto de innovación en nuevas tecnologías y en planteamientos didácticos y pedagógicos Mucho más que ordenadores

San Fermin Ikastola es la primera ikastola de Navarra que desarrolla el proyecto EKI y ya, desde este curso, el alumnado de 1º de la ESO no se ve obligado a cargar esas pesadas mochilas llenas de libros. EKI es un proyecto didáctico innovador basado en las competencias y en la pedagogía de la integración. Es un proyecto creado en el ámbito teórico y pedagógico de las Ikastolas, que tiene como referencia la adquisición de las competencias que se establecen en el ámbito de la Comunidad Europea. El proyecto, además de estar diseñado en soportes tradicionales como el papel, da un salto cualitativo en las nuevas tecnologías, no solamente desde el punto de vista técnico, sino también desde una perspectiva integral, que lo dota de pleno significado para trabajar competencias.

Y es que el paso que este año ha dado San Fermin ikastola con respecto a EKI y a las nuevas tecnologías no es solo una cuestión de formato, sino de concepto metodológico curricular. De hecho, existen otros muchos métodos y materiales en el mercado editorial que se inspiran en las nuevas tecnologías, pero a veces desde un punto de vista clásico o tradicional de entender el aprendizaje. EKI es un planteamiento integral que va más allá del mero trabajo con un libro digital. Es un proyecto de trabajo sobre el concepto de elaborar las materias en red, tal y como se entiende la perspectiva del conocimiento general en el concepto web 2.0.

Conocimiento digital y perfil de salida del alumnado

El alumnado trabaja con y a través del ordenador pero, además, profundiza en otros estilos de trabajo en red, en otras maneras de estructurar la información y el propio aprendizaje. Cuando un alumno o alumna de ikastola abre su CROME BOOK para adentrarse en EKI, está abriendo al mismo tiempo todas las ventanas que le ofrece hoy en día el universo del conocimiento digital. Pero no sólo de una manera práctica por el simple hecho de conectarse a Internet, sino porque el propio material ofrece múltiples enlaces y posibilidades.

Otra de las innovaciones que aporta el proyecto EKI es la definición del perfil de salida del alumnado. Sabemos a dónde queremos llegar, qué tipo de estrategias, necesidades, conocimientos y capacidades (competencias, al fin y al cabo) necesita el alumnado cuando abandone los estudios obligatorios.

El conocimiento previo de ese perfil de salida, facilita mucho el camino a todos los agentes educativos que forman parte de ese proceso vital que vive el alumno en su aprendizaje. De esta manera, somos capaces de diseñar y generar todo el recorrido, de principio a fin.

Displays Interactivos

Desde el punto de vista de competencias, EKI supera el planteamiento de la educación como un universo de compartimentos estancos en los que se divide el conocimiento, ya que, con este sistema, todo tiene una importante interacción. La aportación que hace cada una de las materias a la competencia digital es clara, pero hay que entender que, con esta metodología, también la competencia digital hace una aportación directa y específica a cualquiera de las materias que se trabajen a través de ella.

A nivel didáctico, ofrece, además, muchas variantes que sirven, no solo como elemento interesante de cara a fomentar la motivación entre el alumnado, sino también como elemento positivo para trabajar la atención a la diversidad. Las actividades que se plantean expresan un grado de dificultad variado y ofrecen, incluso, distintas posibilidades de trabajo individual, grupal, de auto regulación…

Esta diversidad didáctica ofrece asimismo la posibilidad de que el profesorado pueda llevar a cabo un seguimiento mucho más personalizado y conocer, con bastante inmediatez, por cierto, con qué tipo de ejercicios ha trabajado cada el alumno, cuánto tiempo ha necesitado para realizarlos, con qué obstáculos se ha encontrado… El concepto de trabajo en casa y de tareas individuales de elaboración más profunda, cambia también considerablemente.

Formación del profesorado y de los padres y madres

Para llevar a cabo esta iniciativa, el profesorado de San Fermin ikastola, al igual que el de otras ikastolas, se encuentra inmerso en un ambicioso programa de formación. No en vano, como decimos, no se trata sólo de adquirir una serie de conocimientos en las nuevas tecnologías, sino también de aprehender una nueva manera de hacer, un nuevo estilo de trabajo a nivel pedagógico. Algo que, hoy por hoy, sigue siendo marca distintiva de las Ikastolas en su deseo de innovar pedagógica y didácticamente de una manera constante.

Pero no es el profesorado el único que sale beneficiado de esta planificación formativa, ya que también se han llevado a cabo sesiones con los padres y las madres de Ikastola, con el objetivo de minimizar la brecha digital entre generaciones (es evidente que la manera de trabajar en casa, las tareas, también sufren cambios) y convertirlos en verdaderos aliados de esta iniciativa integradora.

El salto al formato digital ha supuesto una gran apuesta técnica y, en este sentido, cabría destacar la gran implicación que existe en este momento por parte de los profesionales de ikastola para la sistematización y la organización del proyecto.

San Fermin es una de las tres ikastolas que este año han puesto en marcha el proyecto EKI exclusivamente en formato digital en primero de la ESO. Junto a la ikastola navarra, otros dos centros de la Comunidad Autónoma Vasca también participan en la iniciativa. Se trata de la Ikastola Arizmendi, de Arrasate, y de Elgoibar Ikastola. En los tres centros, se están trabajando el conjunto de las asignaturas que ofrece EKI en formato digital (Euskara y Literatura, Lengua castellana y Literatura, English, Matemática, Ciencias Sociales y Ciencias Naturales). Otras dos ikastolas de la CAV, RM Azkue de Lekeitio y Haurtzaroa de Oiartzun, también han decidido trabajar en formato digital con EKI en algunas asignaturas. En total, más de medio millar de alumnos de ikastola, en torno a 650, se encuentran inmersos este curso en esta innovadora propuesta.

This story is from: