Issuu on Google+

Izena

Bazen behin... bizitza

Egilea

Sebastian Dubois

Argitaletxea

Luditoys Factory

Azalpena

Aztertu “Bazen behin… giza gorputza” izeneko telesail ospetsuko Maisua eta pertsonaiak, eta jabetu giza gorputzaren sekretu guztiez. Jolasak 2.200 galdera-erantzun baino gehiago ditu, 5 ataletan banatuta: zirkulazio-aparatua, nerbio-sistema, digestio-aparatua, immunitate-sistema eta gaixotasunak. Jolas kooperatiboa da; izan ere, parte-hartzaile guztiak Kira gazteari oxigenoa ematen saiatuko dira, birus gaiztoen eraginez gaixotu aurretik. Lortzen baldin badute, partida irabaziko dute; baina lortzen ez badute, Kirak hotzeria bat besterik ez du harrapatuko.

Adina

05-09, 10-14, 14-16, Helduak (zailtasun-maila desberdinak aukeran)

Adin-oharrak

HAURRENTZAKO GALDERAK: HASIBERRIAK: Etxeko txikienentzat. JARRAITZAILEAK: Giza gorputzaren zenbait ezaugarrien berri duten haurrentzat. NAGUSIENTZAKO GALDERAK: ADITUAK: Nabot doktoreak prestatutako galderak, gurasoentzat. PROFESIONALA: Giza gorputzak

Urtea

2010

Mota

Mahai-jokoa


Izena

Mihiluze 2010

Egilea

Orio Produkzioak

Argitaletxea

Luditoys Factory

Azalpena

Erantzuna emanda asmatuko al zenuke galderaren erantzuna? Eroglifikoak deszifratzeko bezain ero al zaude? Hemen duzu Mihiluze berrituarekin gozatu eta barre egiteko aukera! Galdera-erantzun bidezko jolasa. Froga batzuetan BI ZAILTASUN MAILA. Osagaiak: Taula, 500 txartel, 4 peoi, zakua, hareazko erlojua eta arau orria.

Adina

05-09, 10-14, 14-16

Adin-oharrak

Mihiluze mahai jolasak, gazteei zein helduei prestatutako frogak jasotzen ditu.

Urtea

2010

Mota

Mahai-jokoa


Izena

Badakit mahai jolasa

Argitaletxea

Argia

Azalpena

1800 Galdera erantzun -Natura, ikuskizunak, ariketak, kirola, hizkuntza,kultura-. 600 galdera zailtasun txiki edo ertainekoak eta 1200 galdera zailtasun ertain edo handikoak. Jokalari bakoitzak sei hutsunetako euskarria eskuratuko du, fitxa moduan taulan mugitzeko eta peoiak biltzeko. Bakarka nahiz taldeka jolas daiteke. Norberak bere euskarria izan dezake edo euskarri bakoitzarekin bi hiru edo pretsona gehiagok osatutako taldeek jolas dezakete.

Adina

10-14, 14-16

Urtea

-

Mota

Multimedia


Izena

Ardibidez

Argitaletxea

Luditoys Factory

Azalpena

Done Jakue Bideak korritu izan dituzte jendeek mende luzeetan: Apostoluaren hobia aurkitu aurretik ere. Bai eta Kristo baino lehen ere, Europa guztitik abiatu izan dira erromesak lerroz lerro Konpostela aldera, Finisterrera, galaxiaren bideari jarraiki. Eta erromesekin bat, muga guztien gainetik, informazioa ere zabaldu izan da Bidean barrean. Done Jakue Bide bazterrak kontinente guztiko jakinduriaz bete dira. Hiri berriak ere fundatu ziren eta lehengoei burgoak, ostatuak eta ospitaleak sortu zitzaizkien. Europako bide nagusi guztiak elkartzen dira Euskal Herrian: Eskandinaviatik, Alemaniatik, Poloniatik datozenak Izuran elkartzen dira eta Garesen bat egingo dute Leiretik sartu direnekin. Eta Garesetik bide nagusi bakarra izango dute Konpostelaraino...Egin dezagun elkarrekin joan-etorri eder hau. Ospitalepeatik Vianaraino, baskoien bideetan zehar. Jostaka, bakoitza bere motibazioak, aurrera eta atzera. Kondaira, geografia, artea, historia... Denetarik dauka Bideak eta denontzako.

Adina

5-9

Urtea

2005

Mota

Mahai-jokoa


Izena

(CD-ROM) HITZMIX

Argitaletxea

ELHUYAR FUNDAZIOA

Azalpena

Askorentzat ezagunak diren jokoak ekarri ditugu CD honetara, bakarrik edo lagunekin ari zaitezke lehian, baina betiere, euskaraz. Matematikan, baina batez ere, hizkuntzan oinarritutako jokoak dira: Zifren saltsa (matematika). Automatikoki emandako kopurura ahalik eta gehien hurbiltzean datza; horretarako, ordenagailuak emandako zenbakiak elkarren artean batu, biderkatu, zatitu... egin beharko dituzu. Letren saltsa (hizkuntza). Ordenagailuak emandako letrekin ahalik eta hitz luzeena osatzean datza. Jakina, hiztegikoa den eta esanahi duen hitza izan beharko da. Hitz-pasa (hizkuntza). Definizioa entzun eta hitz-hasiera emanda hitza bera zein den asmatu behar duzu. Atik Zra bitarteko hitz bana izango da aldioro. Bortz (hizkuntza). Bost letrako hitz ezkutua asmatu behar da; hitzak jarri ahala, berak esango dizu zenbat letra asmatu dituzun eta bere tokian zuzen ote dauden. Hitz gurutzatuak (hizkuntza). Abiapuntu bat ezarri eta egokitu zaizkizun letrak kontuan hartuta, hitzak osatu; zenbat eta letra gehiagokoa izan, are eta puntuazio handiagoa lortuko duzu.

Adina

14-16

Urtea

2005

Mota

Multimedia


Izena

(CD-ROM) IRAKURMENAREN ULERMENERAKO BIDEOJOLASA

Argitaletxea

AMETSA SOFT

Azalpena

1)Hitzak edo Paragrafoak Ordenatu.Aukera ezazu hitz bakoitzari dagokion lekua. Erantzuna egiaztatu ahal duzu 2)Testuak Osatu. Testua arretaz irakurri eta gero, hutsuneak bete. Erantzuan egiaztatu ahal duzu. 3)Testuak edota Hitzak Lotu. Hitzak edo esaldiak irakurri eta gero saia zaitez nor bere bikotearekin lotzen. Erantzuna egiaztatu ahal duzu. 4)Informazioa Bereizi. Orain irakurriko duzun testuan akatsak aurkituko dituzu, bilatu eta jarri beren ordez ondo dagoena. Erantzuna egiaztatu ahal duzu. 5)Ulermena. Testu arretaz irakurri eta gero, erantzun agertzen diren galderak. Erantzuna egiaztatu ahal duzu.

Adina

10-14, 14-16, Helduak

Urtea

2009

Mota

Multimedia


Izena

Letrak jokagai

Argitaletxea

Elhuyar Fundazioa

Azalpena

Mah Jongg motako joko da Letrak jokagai. Helburua da pantailako fitxa guztiak kentzea, irudibikoteak eginez edo hitzak osatuz. Azken kasu horretan, hiztegia landu beharko du jokalariak: izan ere, fitxak kendu ahal izateko, letrak elkartu beharko ditu. Hitz horiek zuzenak diren edo ez jakiteko, Elhuyar hiztegia erabiliko da. Zailtasun-maila desberdinak ditu, eta jokalariak aukeratzen du zer mailatan nahi duen jolastu. Lortzen den puntuazioa ordenagailuan gorde daiteke, eta joko bakoitzean lortutako 10 puntuazio onenak ere bai. Euskaraz egiten den Jongg motako lehenengo jokoa da.

Adina

05-09, 10-14, 14-16, Helduak

Urtea

2006

Mota

Multimedia


Izena

Auskalo! Euskal Triviala.

Argitaletxea

Ikastolen Elkartea

Azalpena

2.000 galdera. 2 maila, helduok eta gazteok elkarrekin jolasteko. Gaiak: Matematika, Ingurunea, Hizkuntza, Artea eta Kirola-Ikuskizunak.

Adina

05-09, 10-14, 14-16, Helduak

Urtea

2008

Mota

Multimedia


Izena

Asmatu arte (poltsikoko tribiala)

Argitaletxea

Urtxintxa Eskola Bizkaia

Azalpena

Artearen erabilerak hamaika dira, artearen sorreraren atzean aurkitzen diren ideiak milaka, denok baikara artistak. Artea adierazpenerako tresna izanik, haur eta gazteen arteko harreman osasuntsuak lantzeko sortu dugu TRIBIAL dibertigarri hau. Norbera ezagutzearen garrantzitik abiatuta, bakoitzak daukan irudimena eta sorkuntza lantzeko bidea luzatzen dizuegu. Artearen bitartez, zu zeu eta gainerako pertsonak onartzeko, lagunak hobeto ezagutzeko, barre egiteko, emozioak identifikatu eta askatzeko, besteak laguntzeko, elkarrekin ondo pasatzeko... eta BARRUAN DUZUN ARTISTA HORI ASKATZEKO AUKERA IZANGO DUZUE.

Adina

05-09, 10-14, 14-16

Urtea

2010

Mota

Mahai-jolasa


Izena

Txikia izanik

Argitaletxea

Elkar

Azalpena

Badira haur kantu batzuek, urteak joan, urteak etorri, iraun egiten dutenak, klasiko bihurtu zaizkigunak. Kantu horiek, duten musikalitatearengatik, duten erritmoagatik eta ederrak direlako, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, eta handituta ere beren oihartzuna uzten dute gure haurtzaroko oroitzapenetan. Kantu klasiko horiek jaso ditugu bilduma honetan, Pinttopintto, Txikia izanik, Jon Braun, Lehenengotxo hori... gure haurren musika errepertorioan bere tokia irabazia duten kantu guztiak. Kantuon egileak ere lehen mailakoak dira haur musikan: Xirula Mirula, Takolo, Pirritx eta Porrotx, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Hik Hasi, Oskorri.... Gure nahia haur kantu eder hauen transmisioari segida ematea da, guraso berriek kantuak ikasi eta haur txikiekin kantuan eta dantzan egin dezaten. Hala, haur txikiek eskolan ikasten dituzten kantuak etxean, guraso eta familiakoekin, abestu ditzaten.

Adina

05-09, 10-14, 14-16

Urtea

2006

Mota

Kantak


Izena

(CD-ROM) EUSKAL JOLASEN BILDUMA ETA TORTOLOXAK

Argitaletxea

URTXINTXA ESKOLA - GIPUZKOA

Azalpena

Materiala : 50 jolas irudi animatuaz jantzita, tortoloxak jolas interaktiboa eta gidaliburua. Euskal Jolasen Bilduma I" izeneko CD-ROMa Urtxintxa Eskolak argitaratu zuen 2001 urtean. Bertan, TORTOLOXAK euskal jolas tradizionalean oinarritutako jolas interaktiboaz gainera, berrogeita hamar euskarazko jolas aurkituko dituzu. Jolas bakoitzak azalpen eta informazio ugari dakar: nola jolasten den, zein adinetako gazteei zuzendua den, zenbat lagunetako taldeak egitea komeni den, jolastokiak nolakoa izan behar duen, zer material behar den, informazio soziokulturala, jolasean ikasiko diren esamoldeak, aldaerak, heziketa gaitasunak... Eta gainera, jolasok animazioz eta abestiz jantzita datoz. Euskal Jolasen Bilduma I" deituriko honek CDROM gisa ez ezik, musika disko gisa erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizu. Hartara, CD-Audio arrunten moduan, ordenagailuaren beharrik gabe, bertan bildu diren 28 abestiak entzun ahal izango dituzu segidan, etxeko musika aparatuan.

Adina

00-04, 05-09

Urtea

2001

Mota

Multimedia


Izena

(CD-ROM) EUSKAL JOLASEN BILDUMA II - IPURTARGIEN GANBARA

Argitaletxea

URTXINTXA ESKOLA - GIPUZKOA

Azalpena

Euskal Jolasen Bilduma II" izeneko CD-ROMa urtebete lehenago argitaratutako lehen bilduma osatzera heldu zen 2002 urtean. Lehen CD-ROMaren estiloari jarraiki, jolas interaktibo bat ("Ipurtargien Ganbara" deiturikoa) eta beste berrogeita hamar euskarazko jolas bildu ziren bertan. Bigarren bilduma honetako jolas bakoitzak ere azalpen eta informazio ugari dakar: nola jolasten den, zein adinetako gazteei zuzendua den, zenbat lagunetako taldeak egitea komeni den, jolastokiak nolakoa izan behar duen, zer material behar den, informazio sozio-kulturala, jolasean ikasiko diren esamoldeak, aldaerak, heziketa gaitasunak... Eta gainera, jolasok animazioz eta abestiz jantzita datoz. Euskal Jolasen Bilduma II" deituriko honek CD-ROM gisa ez ezik, musika disko gisa erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizu. Hartara, CD-Audio arrunten moduan, ordenagailuaren beharrik gabe, bertan bildu diren 29 abestiak entzun ahal izango dituzu segidan, etxeko musika aparatuan.

Adina

00-04, 05-09

Urtea

2002

Mota

Multimedia


Izena

(DVD + CD) PUNPALAPLAN - EUSKAL JOLASEN BILDUMA 3

Argitaletxea

URTXINTXA ESKOLA - GIPUZKOA

Azalpena

Argitalpen hau txikienengan pentsatzen egin zen, horregatik, jolasak 0-5 urte arteko haurrei zuzenduak daude, nahiz eta jolas eta abesti ugari helduagoentzat ere baliagarriak izan. Punpalaplan-ek hiru produktu mota biltzen ditu: DVD-a: 30 jolas, telebistan edo ordenagailuan ikustekoak, jolas motaren arabera bilaketa egin ahal izateko menuarekin; CD-a: 30 abesti; 3. Liburuxka: Gurasoei zuzendutako artikulu bat (Jolasa, hizkuntza jarreretan eta jokabideetan eragiteko bide eraginkorra) eta jolas eta abestien inguruko informazioa. DVD honetan, honako jolas motak aurkitu ahal izango duzu: sehaskakoak, kukuka jolastekoak, laztanak, sendatzekoak, jan, jantzi, oinez, txalo, esku jolasak, kulunka, magalerakoak, erritoak, zozketa, biribilean egitekoak, igarkizun jolasak, sokasalto, goma,‌

Adina

00-04, 05-09

Urtea

2008

Mota

Multimedia


Izena

Pirritx eta Porrotx Familien karta-jokoa

Argitaletxea

Elkar

Azalpena

Familia-mota desberdinak aintzat hartzen dituen karta-jokoa.

Adina

00-04, 05-09

Urtea

2008

Mota

Kartak


Izena

Matraka

Argitaletxea

Ikastolen Elkartea

Azalpena

MATRAKA jokoa 8 urtetik gorako neska-mutilentzat nahiz helduentzat dago diseinatuta. Talde jokoa da; talde bakoitzak 30 segundo izango ditu proba zuzen gainditzeko. Irabazlea, azken kasilara lehenen heltzen den taldea izango da. Jokoak 500 proba eta galdera ditu. Probak bost kategoriatan banatuta daude eta hainbat eratako jarduerak lantzen dira. Jokalariek mimika egin beharko dute, kantatu egin beharko dute, hitzak definitu beharko dituzte, marraztu ere bai, eta, gainera, galderei erantzun. Galdera hauek hainbat gairi buruzkoak dira: zientzia, gizartea, aisia, Euskal Herria, hizkuntza, Europa, mundua...

Adina

8 urtetik aurrera eta helduentzat

Urtea

2010

Mota

Mahai-jolasa


Izena

Urtaroak eta Hilak

Argitaletxea

Ikastolen Elkartea

Azalpena

36 zatiko kartoizko puzzlea, albo bietatik jolasteko. 18,5x63cm. Urteko hilak, urte-sasoiak eta hilei buruzko atsotitzak

Adina

00-04, 05-09

Urtea

2009

Mota

Puzzlea


Izena

Zer gara gu, nor gara gu

Argitaletxea

Elkar

Azalpena

EUSKAL HERRIKO KULTURARI BURUZ OINARRIZKO GAIAK EZAGUTZEKO PENTSATUTA DAGOEN JOKOA Galderen erantzun okerrak astakeriak edo barregarriak dira. Horrela, erantzun zuzena aukeratzeko ez dago zalantzarik eta benetako datua jolastuz ikasiko da. Adibidez: Loiolako santutegia non dago: Azpeitian ala Australian? Edukia: 4 karta sorta (54 karta bakoitzak), Jokatzeko taula (mapa, 50 x 50 cm), 6 fitxa eta dadoa. Jokatzeko modu bi: • Etxean (taularekin), • Kalean (karta sorta batekin) Euskara errazean egina

Adina

05-09

Urtea

2010

Mota

Bestelakoak


Izena

Gure gorputza

Argitaletxea

Ikastolen Elkartea

Azalpena

30 zatiko kartoizko puzzle 2, albo bietatik jolasteko. 35x44cm (puzzle bakoitza). Neskaren eta mutilaren gorputza, gorputz-atalak, hezurdura eta organoak

Adina

3-7 urte

Urtea

2009

Mota

Puzzlea


Izena

Handitzen, handitzen

Argitaletxea

Elkar

Azalpena

Badira haur kantu batzuek, urteak joan, urteak etorri, iraun egiten dutenak, klasiko bihurtu zaizkigunak. Kantu horiek, duten musikalitatearengatik, duten erritmoagatik eta ederrak direlako, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, eta handituta ere beren oihartzuna uzten dute gure haurtzaroko oroitzapenetan. Kantu klasiko horiek jaso ditugu bilduma honetan, Pinttopintto, Txikia izanik, Jon Braun, Lehenengotxo hori... gure haurren musika errepertorioan bere tokia irabazia duten kantu guztiak. Kantuon egileak ere lehen mailakoak dira haur musikan: Xirula Mirula, Takolo, Pirritx eta Porrotx, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Hik Hasi, Oskorri.... Gure nahia haur kantu eder hauen transmisioari segida ematea da, guraso berriek kantuak ikasi eta haur txikiekin kantuan eta dantzan egin dezaten. Hala, haur txikiek eskolan ikasten dituzten kantuak etxean, guraso eta familiakoekin, abestu ditzaten.

Adina

05-09, 10-14, 14-16

Urtea

2007

Mota

Kantak


Izena

Asko maite zaitut, nik

Argitaletxea

Elkar

Azalpena

Badira haur kantu batzuek, urteak joan, urteak etorri, iraun egiten dutenak, klasiko bihurtu zaizkigunak. Kantu horiek, duten musikalitatearengatik, duten erritmoagatik eta ederrak direlako, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, eta handituta ere beren oihartzuna uzten dute gure haurtzaroko oroitzapenetan. Kantu klasiko horiek jaso ditugu bilduma honetan, Pinttopintto, Txikia izanik, Jon Braun, Lehenengotxo hori... gure haurren musika errepertorioan bere tokia irabazia duten kantu guztiak. Kantuon egileak ere lehen mailakoak dira haur musikan: Xirula Mirula, Takolo, Pirritx eta Porrotx, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Hik Hasi, Oskorri.... Gure nahia haur kantu eder hauen transmisioari segida ematea da, guraso berriek kantuak ikasi eta haur txikiekin kantuan eta dantzan egin dezaten. Hala, haur txikiek eskolan ikasten dituzten kantuak etxean, guraso eta familiakoekin, abestu ditzaten.

Adina

05-09, 10-14, 14-16

Urtea

2009

Mota

Kantak


Mailegu zerbitzua - CDROM JOK CD