Page 1

Antonio Manuel Fraga

Xildas


Icía-ren­tzat. Ongi etorri.


Udazkena

Egun batean, ustekabean, udazkenak Sesgaña bere kobrezko mihiarekin miazkatu zuen. Uda itogarriaren amaiera hel­tzeak alderdi onak zituen Catuxaren­tzat: aitonaren maha­tsondoan bildutako maha­tsekin sabela bete ahalko zuen, adibidez, edo bere neba-arrebekin, Iriarekin eta Nunorekin, Gaztañagako Zuhaiztira joan ahalko zen, gaztainak ba­tzera; bertan, ahizpa zaharrek Nuno arretaz zaindu behar izaten zuten beti; izan ere, mutikoa oraindik ­txikia zenez (apirilean bost urte bete zituen), ha­tzak kirikinoekin zizta­tzen zituen beti eta negarrez hasten zen. Hala ere, urtaro berriak berarekin batera euria, egun labur eta ilunagoak, arropa beroagoa eta, batez ere, eskolara

9

1


i­tzuli beharra zekar­tzan; eta noski, hori ez zi­tzaion hainbeste gusta­tzen. Catuxa eta bere familia Sesgañaren kanpoaldean bizi ziren. Herria ibaiaren i­tsasadarra i­tsasoarekin ba­tzen den tokian dago, Tordollobreren aurrean, eta bertako hondar­tza ikus daiteke kaitik. Catuxak eskolako natur zien­tziako laborategiko horman eskegita zegoen digestio aparatuaren eskemaren an­tza har­tzen zion beti Sesgañaren eta inguruen mapari. Horrela, Sesgañako i­tsasadarra ahoa bali­tz, eta ibaia hestegorria, herria mihiaren azpian egongo li­tzateke, eta Tordollobre aho sabaian. Sesgañan gaztelu handi bat zeukaten, baita ibaia guru­tza­tzen zuten bi zubi ere: Zubizahar, herria Tordollobrerekin lo­tzen zuena, eta Zubiberri, Ondokolandaraino hel­tzen zena. Bigarren zubiaren izenak berria zela agerian u­tzi arren, bestea bezain zaharra zirudien, eta herriko zaharrenek ere ez zuten oroi­ tzen eraiki zen garaia. Ikasturtearen lehenengo egunean, Iriak goizean goiz egindako zarataren

10


erruz esnatu zen Catuxa. Iria Catuxaren ahizparik zaharrena zen; logela konparti­ tzen zuten, eta apirilean hamaika urte bete zituen. Garaia eta argala zen, hankaluzea; sorbaldetaraino hel­tzen zi­tzaion ile bel­tz eta leuna zeukan, eta kopeta-ileak bekoki osoa estal­tzen zion. Catuxaren ustez, Iria apur bat arraroa zen. Eskolara joatea izugarri gusta­tzen zi­tzaion, eta beti gelako notarik onenak zituen. Goiz hartako zarata ikasturtea ondo hasteko behar zuen materiala zeha­tz-meha­tz eta arreta handiz presta­ tzearen ondorioa zen. –Baina gaur irakasleak ezagutu eta klaseko ordutegiak ida­tzi besterik ez dugu egingo eta! –azaldu zion Catuxak, lehen­txeago betetako bedera­tzi urteekin jada eskarmentu ederra bai­tzeukan gai haietan. –Bai, baina zorroan erregela eta koloretako arka­t z ba­t zuk gorde­t zen nabil, ordutegi mundial ba­tzuk egiteko. Lehenengo egunean, inpresio ona eman nahi dut.

11


“Nik esan bezala”, ondorioztatu zuen Catuxak, “burutik jota dago...”. Iria bere “ordutegi mundialak” egiteko behar zituen tresnak azkenengoz zenba­tzen ari zen bitartean, Catuxa bere ile oparo eta kizkurra moto­ts batean batu ezinean zebilen. Bakoi­tzak bere ohea egin ostean, bi ahizpak goiko solairutik korrika jai­tsi, eta sukaldera sartu ziren zalapartaka. Urduri ari ziren hizketan, eta banan-banan aipa­tzen ari ziren lagunen izenak, berriz ikusteko irrikan zeudelako, uda amaitu berrian bizitakoak kontatu nahi bai­tzizkieten. Aitak ia prest zeukan gosaria, eta Nuno bere eserleku garaian zegoen, aitak gosaria irensten hasteko baimena noiz emango zain. Bere adinerako nahiko garaia zen, gaztaina koloreko ile kizkurra zeukan, ile guru­tzez betea, eta ezti koloreko bi begi erraldoiek urduri i­txura ematen zioten; Nuno, ordea, ezin zen lasaiagoa izan. Iskanbilari jaramonik egin gabe, Mórtimer katua bere zumezko saskian

12


zegoen lotan, burdinazko sutegiaren parean. Catuxak aurreko neguan Iturri Plazan aurkitu zuenean, hezur eta arkakuso mul­tzo goseti bat besterik ez zen; baina ia urtebete geroago, familiaren arretei eta bizimodu onari esker, orduak eta orduak lotan ematea gustuko zuen ile-bola bel­tz bat bilakatu zen, eta han­txe egoten zen, sabela zeruran­ tz begira, katu baten­tzat oso jarrera ez ohiko hartan e­tzanda. Mahaiaren gainean, dena zegoen aitaren eta umeen zain: lau katilu esne beroarekin, marmelada, gazta, ogi ­txigortuz betetako erretilu bat eta on­tzi bat frutaz betea. Catuxaren begiak asko zabaldu ziren janari guztia ikusteko: egun hartako lehenengo berri ona izan zen! Harraskaren ­txorrotaren azpian, oraindik garbitu gabe, amak erabilitako katilua eta goilara zeuden. Jada ordubete baino gehiago igaroa zen lanera joan zenetik urruneko ospitale zurira, hirira. Aurreko gauean, lotara joan baino lehen, prestatua u­tzi zuen hiru neba-

13


arreben arropa. Amak gauza bera egiten zuen urtero, noiztik eta aitak Iria lehenengo eskola-egunean soineko gorria, alkandora arrosa, gal­tzerdi urdinak eta ­txaleko berdea jan­tzita bidali zuenetik. Klasetik irtetean alaben bila joan zenean, amari biho­tzekoak eman zion ia. Begiak malkoz beteta eta ahooztopoka, zera esan zuen: “Ene ­txiki, zirkutik zatozela dirudi...”. Ordutik, umeek arropa ondo tolestuta aurki­tzen zuten beti aulki baten gainean. Iriak, guztietan pinpirinenak, amak gomendatutako zerbait alda­tzea gustuko zuen jada hamaika urterekin, arropak bere ukitu per­tsonala eduki zezan. Ai­tzitik, Catuxari arropak ez zion batere axola, baldin eta soinekorik jan­tzi behar ez bazuen, ez bai­tzi­tzaizkion erosoak irudi­tzen futbolean joka­tzeko. Nunori, gazteenari, aitak janzten lagun­tzen zion oraindik ere, eta, hain ­txin­txoa zenez, ez zen inoiz arropaz kexa­tzen. Aitak azken laranja zukutu zuen azkenean, eta, zuku gozoz betetako

14


pi­txerra mahaian jar­tzean, zera esan zuen: –Aurrera, eraso! Eta seinalearen ostean neba-arrebak gosaria irensten hasi ziren. Catuxak Nunorekin erdi bana jan zuen aitonaren maha­ts mordo erraldoi bat, eta Iriak sagar gorri bati hozka egitea erabaki zuen. Pen­tsakor zegoen; agian, lehenengo eskola-egun hartan aurrez aurre topatuko zituen betebeharrak buruz birpasa­tzen ari zelako. Behin gosaria amaiturik, platerak amen batean jaso eta garbitu zituzten, eta, hortaz, eskolara joateko prest zeuden. Catuxa lehenengoa izan zen e­txetik irteten, zorroa bizkarrean zeraman eta boteak ematen zizkion azken urtebete­tzean oparitu zioten baloiari. Kanpoan zeudenean, ataripean, baloia lurrean u­tzi, eta landare dotoreak alboetara uzten hasi zen. –Begira nola saihesten dituen aurkariak! Sinestezina! –oihuka­tzen zuen, bere gaitasunak erakusten zituen bitar-

15


tean–. Catuxinha, futbol brasildarraren harribi­txi berria! A­tzetik Iria irten zen, oraindik pen­ tsakor, Nuno eskutik helduta zeramala. Mutikoak beldur-aurpegia zekarren lehenengo eskola-eguna zelako, eta libre zeukan eskuan maleta ­txiki hori bat zeraman, bere tresnak gorde­tzeko. Udazkena epel hasi zen, bere asmoak euri eta haize apur batekin agerian u­tziz, baina oraindik inor izutu gabe; ondorioz, hiru neba-arrebek ez zituzten goiz hartan beren jakak hartu behar izan. Aita izan zen e­txetik irteten azkena, eta kezkaz begira­tzen zuen nolako kemenez ari zen futbolean, bere landareetako bat apur­tzeko arriskua ikusten bai­tzuen. –Catuxa, kontuz ibili! Landareak erdiko a­tzelari bat baino askoz hauskorragoak dira! –ohartarazi zion; esku batekin hesia zabal­tzeko urrutiko agingailua sakatu zuen, eta, bitartean, beste eskuarekin Lapur-en uhalari eusten zion, familiako arraza gabeko ­txakur

16


zaharrari. Zaharra izan arren, Lapurri ahal zuen guztietan errepidera ziztu bizian irtetea gusta­tzen zi­tzaion. Baina Catuxa hain zegoen jokoan murgildurik, ezen ez zituen aitaren erreguak en­tzun; ataripeko azken landarea a­tzean u­tzi ostean, lorategia ingura­tzen zuen bidetik ­tximista bezain arin egin zuen aurrera. Buruan helburu bat besterik ez zuen: hesia zabal­tzean sortutako ate inprobisatuan gola sar­ tzea. Baloia bere eskuineko hankarekin bideratu zuen atetik lau metro ingurura egon zen arte, eta, bertan, ezkerreko hankaz lagunduta, baloia toki zeha­ tzean kokatu zuen, handik azken jokaldia egiteko. Gorpu­tza aurreran­tz pixka bat makurtu, eskuineko zapataren barnealdearekin baloiari ostikada eder bat eman, eta... –Gola! –oihukatu zuen pozarren. Ai­tzitik, ez zuen kontuan hartu oztopo bat agertuko zela! Ustekabean, landare-hesiaren a­tzetik, Izain jauna agertu zen baloiaren bidean, lasai-lasai

17


oinez. Egunero bezala, sakelako telefonoa belarriari i­tsa­tsita zeraman, eta, bekozko iluna jarriz, trasteari garrasika zebilen, eta, bitartean, bortizki mugi­ tzen zuen libre zeukan besoa. Herrira ibai er­tzeko errepidetik sar­ tzen ziren bisitariek, bihurgune zorro­tz baten ostean, bi solairuko harrizko e­txe bat aurki­tzen zuten, aurrean lorategi­ txo bat zuena. Bertan bizi ziren Catuxa eta bere familia. Herriran­tz jarraituz gero, errepidearen alderdi berean, hesi gorriko murru erraldoi bat ikus zezaketen; a­tzean Izaindarren e­txea zegoen, errepidetik ikustea ezinezkoa izan arren, haien e­txea gaztelu bilakatu bai­ tzuten, e­txebizi­tza inguruetako betoizko harresirik garaienarekin inguratu zutelako. Catuxak en­tzuna zuen munstrokeria hura jabeen altuera baxuak eragindako konplexuarengatik eraiki zutela, baina neska­txa bihurriak ez zuen tamainen lotura zen­tzugabe hori uler­ tzen. “Txikiak badira, ez al dute e­txe ­txikiago bat behar?” hausnar­tzen zuen.

18


Hiru umeek ez zituzten auzoko haiek gustuko, Izain andrea bereziki. Izan ere, haiekin oso goxoa izaten gurasoekin zihoazenean; bakarrik ikusten zituenean, ordea, ez zituen agurtu ere egiten. Catuxak susma­tzen zuen gurasoei ere ez zi­tzaiela bikote hori gusta­tzen, baina ezin zuen ziurtatu, oso adei­tsuak bai­tziren haiekin beti eta ez bai­tzuten sekula haien kontra ezer ­txarrik esaten. Izain andreak harategi bat zeukan Txerrikalen, eta ­txorizoa eta hestebeteak zinez gusta­tzen zi­tzaizkion. Aitonak esan ohi zuen Izain andrea kordoi batekin lotu eta gainetik piperau­ tsa botako baliote andreak ere ­txorizo baten i­txura edukiko lukeela. Izain jauna ere ­txikia eta sendoa zen. Sesgaña osoan, inork ez zekien zein zen bere ogibidea, egun osoa norbaiti telefonotik oihuka pasa­tzen zuela bai, baina ez besterik. Eta horretan ari zen, Catuxaren baloiak aurpegi borobilaren erdi-erdian jo zuen arte; kolpea-

19


ren eraginez, betaurrekoak lurrera erori zi­tzaizkion. –Nire betaurrekoak! Hau onartezina da! –kexatu zen gizon­txoa, oraindik zer gertatu zen ulertu ezinik. Aitak Lapur askatu zuen eta korrika auzokide zorabiatuari lagun­tzera joan zen. Catuxa izoztuta gelditu zen, eta eginen zioten errieta etorri zi­tzaion gogora. Nunok, ­txundituta, begiak hain zituen zabalik, ezen bazirudien edozein unetan be­tzuloetatik aterako zi­tzaizkiola. Iria bakarrik ari zen irribarrez Izain jaunari begira, betaurrekoen bila lurrean lau hankan haztamuka bai­tzebilen. –Hona zure betaurrekoak, Izain jauna –esan zuen aitak–. I­txaron, al­txa­ tzen lagunduko dizut. Senti­tzen dut, neska­txa jolasean ari zen eta... –Jolasean? Zertan? Jende zin­tzoa jo­tzen deabruaren jaurtigai horrekin? –eran­tzun zion auzokideak sumindurik. –Ziur nago Catuxak ez duela nahita egin, ezta, Catuxa? Mugi, eska iezaiozu

20


barkamena Izain jaunari –eskatu zion aitak neskari. –Asko senti­tzen dut, Izain jauna –esan zion, oraindik makila bat bezain tente–. Nik gola sartu nahi nuen, benetan, ez zuk buruarekin kolpea geldi­ tzea! Gainera ez naiz ohartu atean ez zegoela... Ai! Zer zabil­tza? Iriak ipurdian a­tximurka egin zion ahizpari, eta haren barkamen eskaera bi­txia etetea lortu zuen. Hori gu­txi bali­tz, Lapurrek, bere burua libre ikustean, suziri baten abiaduraz alde egin zuen, eta ozta-ozta ez zuen Izain jauna harrapatu, hain gorpu­tz esferikoa izan arren ­txakurraren erasoari ihes egitea lortu bai­tzuen jauzi ikusgarri batekin. –Baina nola hezten dituzu zuk umeak eta animaliak? –egin zion berriz errieta auzokoak; zakurrak, bitartean, errepidea guru­tzatu zuen, eta ibaian murgil­tzen ari zen, goizean goiz bainu freskagarri bat har­tzeko–. Zoratuta, familia honetan denak zoratuta daude!

21


Izainek marmarka egin zuen alde e­txera, agur ere esan gabe; bere jabe­ tza gorde­tzen zuen murru gris erraldoira heldu zenean, istripua jada ahaztuta zeukala zirudien, eta bere sakelakoari oihuka zebilen berriz, bere beso­txoarekin keinuak egiten zituen bitartean. –Egon lasai –esan zuen aitak, umeen kezka aurpegiak ikusi ostean–, Izain jaunak lan asko egiten du, horregatik dauka hain jenio ­txarra. –Bada nire ustez begitan hartu gaitu –eran­tzun zuen Catuxak. –Ez, bada! Landareak eta loreak hain gogoko dituen gizon bat ezin da gaiztoa izan. Aita auzokoaren beste jarduera ezagunari buruz ari zen: bere berotegiaren zainketa. Norbait bere lurraldean sar­ tzera gonbida­tzeko arrazoi bakaneteko bat, bertan hazten ari zena harro-harro erakustea zen. Egunero, ilunabarra hel­ tzean, sakelakoa eta garrasiak aldi batera u­tzi, eta bere landareei eta loreei arreta eta laztan ugari egiten zien.

22


–Aita! Azkar ez bagoaz, berandu helduko gara lehenengo eskola-egunera! –gogoratu zuen Iriak–. Eta hori tragedia izugarria li­tzateke! –Ene, berandutu egin zaigu! –eran­ tzun zuen aitak–. Goazen ba! Eta horrela, Lapur berriro ere familiaren lorategian sar­tzea lortu zutenean, laurak oinez hasi ziren, i­tsasoraino azken ibilbidea egiten ari zen ibaiarekin batera; Sesgañan, i­tsasoa i­tsasadar eder batean zabal­tzen da, eta bertan kaioak, amiamokoak eta ahateak batera bizi dira. Catuxa gau hartan egindako euriak u­tzitako pu­tzuetan pozarren saltoka ari zen, laster biziko zituen abenturak bere zain zeudela jakin gabe.

23

'Xildas' (euskara)  

'Xildas', Antonio Manuel Fraga, Sushi Books, 2014.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you