HASI BERRIENTZAKO MATERIALA

Page 1


BERGARAKO HARIXA ENPRESETAN EUSKARA SUS

LANG

ZER DA HARIXA?

Bergarako lan-munduan euskara sustatzea helburu duen egitasmo bat da Harixa. Zehazki, Bergarako enpresek euskara sustatzeko urratsak ematea lan-mundua ere euskarazko eremu bihurtzeko. Hitzarmena sinatuta duen enpresa bakoitzak bere ibilbidea finkatzen du, urratsez urrats, konpromiso berriak hartuaz urtero. Edonola ere, guztiek honako lau konpromisoak dituzte:

1.Egitasmoan parte hartuko duen solaskide bana izendatzea

2.Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostiko laburra egitea, Harixako talde teknikoak proposatutako ereduaren arabera

3.Hitzarmen kideen arteko harremanetan euskara sustatzea eta gutxienez beste hitzarmen kideen euskarazko idatziak onartzea.

4.Urtero enpresako euskararen egoera hobetzeko ekintza bat, gutxienez, zehaztea.

Une honetan Bergarako 42 erakundek hartzen dute parte egitasmoan: Administrazio publikoa (Udala eta Miguel Altuna), elkarteak (Jardun eta Enpresare), finantza entitateak, aholkularitza enpresak, eta industria eta zerbitzu enpresak.

ZERTAN ERAGITEN DU HARIXAKIDE IZATEAK?

Zu lankide zaren enpresa Harixa egitasmoko kide bada, lehen orrian aipatzen diren konpromiso horiek betetzen dituen enpresa batean lan egiten duzun seinale da. Hori horrela, zure enpresak konpromiso horiek betetzeaz gain, lana euskaraz egitea du helburu.

Hau da, egunerokoan lankideen arteko elkarrizketetan euskara erabiltzea sustatzen du, ingurukoak diren hornitzaile eta bezeroekin ere euskara ahalik eta gehien erabiltzea nahi du, eta Bergarako Udalarekin, zein beste administrazio publikoko erakundeekin ere euskaraz egingo ditu harremanik gehienak.

Horregatik, langile bakoitzak ere euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa hartzea ezinbestekoa da helburu honek garapena izateko; enpresaren eta langileen arteko elkarlanean lortuko baita helburuak betetzea.

Hurrengo orrietan azaltzen da Bergarako herriak, eta eskualdeak duten eskaintza euskara ikasteko edo erabileran trebatzeko. Zure enpresa Harixakide denez, ikastaro edo saio hauetan parte hartzeko interesik baduzu, enpresako arduradunengana jo dezakezu eta behar den lekura bideratuko zaituztete

BERGARAKO ESKAINTZA

Bergarako Udal Euskaltegia

Euskara ikastaroak maila guztietan: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2

Alfabetatze ikastaroak: idazten eta leitzen trebatzeko

Mintza taldeak: berbetan trebatzeko

Autoikaskuntza ikastaroa: Euskaltegira astean behin etorrita

AISA ikastaroa: etorkinei zuzendutako harrera ikastaroak

Dirulaguntzak Bergaran erroldatutako guztientzat:

A1 ikastaroa: 99 euro (langabetu eta bekadunak);

50 euro (tarifa soziala)

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bereziak:

A1 mailarako, matrikula murriztua ikasle guztiendako

C1 mailarako, 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoendako (50 euro)

Maila gaindituz gero, ordaindutakoa berreskuratzeko aukera

Matrikula epeka ordaintzeko aukera; urrian, azaroan eta abenduan

Helbidea

Irizar jauregia

(Barrenkalea, 33)

Tel.: 943 764 453

euskaltegia@bergara.eus

Ordutegia

08:30/13:00 eta 14:00/18:30

Ostiraletan, 08:30/15:00

JARDUN EUSKARA ELKARTEA

ULERLAGUNA

Ulerlaguna egitasmoak elkarrizketa elebidunak modu erosoan eta naturalean izatea sustatzen du, euskarazko ulermena landu eta poliki-poliki euskararen erabileran pausuak emateko helburuz. Helburu nagusiak, besteak beste, euskal hiztun kopurua handitzea, parte-hartzaileen hizkuntza ohituretan eraginez, euskal hiztunak euskaraz egitea ahalbidetzea elkarrizketa elebidunen bidez eta parte hartzaileak ezagutzatik erabilerara pausua ematen laguntzea

Talde txikiak sortzen dira bi xede taldeetako kideekin eta astean behin, ordubetez, euskararen ulermena lantzeko elkartzen dira. Doan.

BERBALAGUN/ MINTZALAGUNA

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta euskara praktikatu nahi duten pertsonak elkartzeko eta hitz egiteko egitasmo bat da. Doan da eta astean behin talde txikietan euskara praktikatzeko aukera eskaintzen du. Euskaraz normal hitz egiten duen bat euskara praktikatu nahi dutenekin elkartzen da.

Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan arren, norekin hitz egin ez daukatenentzat; euskara ikasten dabilenarentzat, euskara erdi-galduta duenarentzat

ESKUALDEKO EUSKALTEGIAK

DEBAGOIENEKO AEK

Iturriotz 21, behea. Herriko plaza. Arrasate 943 77 03 69arrasate@aek eus

Bulego ordutegia: goizez 09:30-13:30 eta arratsaldez 17:30-19:30

LEINTZ EUSKALTEGIA

Nafarroa Kalea 2-4, 20550 Aretxabaleta / Intxaurtxueta auzoa 10. 20540 Eskoriatza 943792168idazkaritza@udaleuskaltegia eus

OÑATIKO UDAL EUSKALTEGIA

Larraña auzoa, 16 20560 Oñati 943782496 –

euskaltegia@onati.eus

Bulego ordutegia: goizez 9:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-18:30

ARRASATEKO UDAL EUSKALTEGIA

Nafarroa hiribidea 2 20500 Arrasate 943797077

euskaltegi@arrasate.eus

Bulego ordutegia: 9:00-14:00

DIRULAGUNTZAK

Ikastaro hauetan parte hartu nahi duten langileek honako erakundeen dirulaguntzak baliatu ditzakete:

BERGARAKO UDALA

Helbidea:

San Martin Agirre plaza 1, 1. solairua

Tel.: 943 779 100 + luz.: 1250010 + luz.: 1250

euskara@bergara.eus

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.

Arduradun teknikoa:

Ane Albisu Arsuaga

HABE (EUSKO JAURLARITZA)

Egoitza nagusia

Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua

20018 Donostia - Gipuzkoa

Telefonoa: 943 022600

KONTAKTUA

Plaza de San Martín Aguirre, 1, 20570

Bergara, Gipuzkoa +34 943 79 33 99 bergara@euskara.eus https://harixa eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
HASI BERRIENTZAKO MATERIALA by Olatz Alberdi Garmendia - Issuu