KATALOGOA
Liburuak bilatu Zerrendak sortu Liburuen eskaerak eta erreserbak egin
Mugikorra | Euskera
Gida honetan hau guztiari buruzko informazioa aurki dezakezu: nola bilatu katalogoan, nola hautatu irakurri nahi dituzun liburuak, nola gorde beti edukitzeko eskuerara, nola sortu zure gustukoenen zerrenda, katalogoan begiratuta mailegatuta dauden liburuak nola erreserbatu , nola egin eskaerak geroago liburutegira joateko haien bila‌
1. KATALOGOAN BILATU Helbideen barran hau idatzi: https://www.liburubila.euskadi.eus/ edo edozein bilatzailetan bilatu “Liburubila� hitza
Nahiago duzun hizkuntza aukeratu. Orrira sartzen zarenean zure erabiltzaile zenbakiaz eta pasahitzaz identifika zaitezen gomendatzen dizugu, horrela zure bilaketak gorde ahal izango dituzulako, gustokoenenen zerrendak sortu, etab. Zure kodeak ez badakizkizu, eska itzazu liburutegian.
Orain bilatzen has zaitezke.
Lehenengo eta behin bilaketa non egin nahi duzun aukeratu behar duzu: “Guztia” hautatzen baduzu, bilaketaren ondorioz agiri fisikoak (liburuak, aldizkariak, dvd-ak, cd-ak,…) zein elektronikoak (ebook-ak) eskuratuko dituzu. “Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea” hautatuz gero, bilaketak agiri fisikoak (liburuak, aldizkariak, dvdak, cd-ak,…) baino ez dizkizu emango. “eLiburutegia” aukeratuta, ebook-ak eta on-line zinema baino ez.
Zerrenda zabalgarria erabiliz gero, liburutegia −non bilatu nahi duzun− ere hautatu beharko duzu.
Argi badaukazu
zer bilatu nahi duzun, datuak sartu besterik gabe. Egilearen izenburu, sartuta dezakezu.
izena, etabar bilatu
Adibidez, Karmele Jaioren liburuak bilatzen ditugu, berdin diolarik liburua fisikoa edo digitala den:
Trapagarango liburutegian dauden idazle horren liburu guztiak agertuko dira eta hauxe ere jakin ahal izango duzu: •
liburu hori eskuragarri dagoen une horretan edo beste irakurle bati mailegatu zaion
• Liburu aren argudioren laburpen bat ikusi. Horretarako klik egin hautatzen duzun izenburuan eta, ondoren, Deskribapena, erlaitzean. • Liburu a interesatzen bazaizu, saskira gehitu dezakezu, eta eskura izango duzu bilatzen jarraitzen duzun artean. • Zure gustokoenen zerrendetako batean sar dezakezu. Geroago esango dizugu nola egin.
Ez bazabiltza izenburu edo idazle jakin baten bila, edo ez badakizu oso ongi zer nahi duzun, bileketa orokorragoak egin ditzakezu eta, gero, emaitzak iragazi. Adibidez: Bilaketa kutxan gustatzen zaizun generoa sartzen duzu, kasu honetan “eleberri beltza�
Emaitza gehiegi ateratzen zaizkigunez, gehiago zehaztuko dugu nahi duguna. Horretarako pantailaren eskuin aldean agertzen diren iragazkiak erabiliko ditugu:
Erabaki dezakegu oraingoan hauxe bakarrik nahi dugula: • Liburu digitalak. Formatu iragazkia erabiliz (eBooka), • Euskaraz idatzita egotea eta • 2018 eta 2020 bitartean argitaratua izatea Hautaketa amaitzeko, egin klik Aukeratun.
Ikusiko duzu askoz ere emaitza gutxiago ateratzen direla.
Oraingo prozesua lehen azaldu dugun bezalakoa da: hautatu izenburua, deskribapena ikusi eta erabaki saskian sartu nahi duzun. Nahi duzun izenburu guztiekin egin dezakezu.
Saskian nahi beste liburu sartu eta gero, zure bilaketetan aurkitu duzuna ikus dezakezu,
eta erabaki dezakezu baten bat ezabatzea, inprimatzea edo zure zerrendetan gordetzea.
2. LIBURU-ZERRENDAK ERANTSI‌
SORTU,
OHARRAK
Ainitz aukera daude zure bilaketen emaitzak gordetzeko, zerrendetan sailkatzeko eta eskura izateko beti, behin eta berriz bilatzen egon beharrean. Horregatik gomendatzen dizugu bilatzen hasi baino lehen zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatu zaitezen. KATALOGOAN BILATU izeneko 1. puntuan eman dizkizugun urrats guztiak jarraitu badituzu, zenbait izenburu izango dituzu saskian. Orain izenburuok antolatzeko ordua da.
Saskia ireki eta gero, zerrenda batean sartu nahi dituzun liburuen laukia markatu eta Gorde aukeratu.
Gogokoenen karpeta erabil dezakezu beti edo, hobe, zure zerrendak sor ditzakezu: irakurri nahi dituzun liburuenak, irakurrita dituzun liburuenak, eskolako lanetarako ebook-enak,‌ Horretarako dagoeneko sortuta daukazun zerrenda bat hautatu menu zabalgarritik edo zerrenda berri bat sortu, behar duzunean.
Izen bat eskatuko dizu zure zerrendarentzat, adibidez “Itzulpenak”, egiaztatu “Pribatua” aukera aktibatuta dagoela eta Gorde zure zerrenda berria.
Ikusiko duzu zerrenda hori orain zabalgarrian agertzen dela, beraz, nahi baduzu, etiketaren bat erantsi dezakezu liburua identifikatu eta gordetzeko
Era berean, liburuak sar ditzakezu zure edozein zerrendatan bilaketaren bat egiten duzunean, aurretik saskian gorde behar gabe
Eta oharrak eta etiketak erantsi ere bai. Gogoratu beti Gorde egin behar duzula leihoa itxi baio lehen.
Zure zerrendak, zerrenda bakoitzean dituzun liburuak, etabar ikusteko Nire Liburutegia erlaitzera joan behar duzu.
Emaitzak pantailaren eskuineko aldean agertuko dira. Hantxe ikusiko dituzu zure zerrendak, bakoitzak daukan liburu kopurua eta, klik egiten baduzu zerrendako izenean, sartu dituzun izenburuen zerrenda zabalduko da.
3. LIBURUTEGIARI ESKATU MAILEGUAN HARTU NAHI DITUZUN LIBURUAK Liburu, DVD edo CD baten mailegua eskatzeko, urrats hauek jarraitu behar dituzu: Katalogoan sartu eta agiria bilatu 1. atalean ikusi dugun bezala (gogoratu zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatu beharko zarela). Zure bilaketaren emaitza lortzen duzunean, egiaztatu alea eskuragarri dagoela eta klik Egin mailegu-eskaera aukeran.
Zure eskaera liburutegira helduko da, guk aurkitu eta prest edukiko dugu eta haren bila etortzeko deituko dizugu. Mailegatuta dauzkazun agirien arabera sistemak ahalbideratzen dizun beste eskaera egin dezakezu. Gororatu Nire Liburutegian, zure zerrendez gain, zure kontuari dagokion guztia ikus dezakezula: zenbait mailegu dauzkazun aktibo, eskabideak‌
Trapagarango Udal Liburutegia Biblioteca Municipal de Trapagaran J.R. Olaso, 46
944863420 679 002298 Info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org https://www.facebook.com/trapagaran.udalliburutegia @olasolib https://www.instagram.com/olasolib/ http://trapagarangoliburutegiaeu.blogspot.com/
2020ko maiatza