Skip to main content

2017 11 euskararen eguna

Page 1

AZKEN ESKURAPENAK EUSKARAZ IRAKURGIDA

TRAPAGARANGO UDAL LIBURUTEGIA 2017KO ABENDUA


Xaguk jakingura handia du. Den-dena usnatu behar du, baita lagunen pixoihalak ere. Banan-banan, erbiaren, ahuntzaren, txakurraren, behiaren, zaldiaren eta txerriaren pixoihalak usnatu ditu. Jakina, besteek ere Xaguren pixoihala begiratu nahi dute. Eta ezusteko handia hartuko dute. Genechten, Guido van: Begiratu dezaket zure pixoihalean? (Ttarttalo) I0 Eguneroko Bizitza

200 hitz baino gehiago iruditan. Deneux, Xavier: Nire hiztegia (Ttarttalo) I0 Ikasi

Ikasi aurkakoak SURIKATA TALDEAREKIN! Gulbis, Stephen: Surikata taldea eta aurkakoak (Ibaizabal) I0 Ikasi

Gulbis, Stephen: Surikata taldea eta zenbakiak (Ibaizabal) I0 Ikasi

Ondo pasa kenketak eginez! Oso dibertigarria da! Tira mihietatik eta, batbatean, erantzunak agertuko dira! Hawkins, Colin: Munstroak etxerako (Ttarttalo) I0 Ikasi

“Magnolia jaunak bota bakarra du. Bere trompeta zaharrarekin jotzen du: tarara tururu…Eta txirula jotzen duten bi arreba maitagarri ditu. Baina, Magnolia jaunak bota bakarra du…” Kontakizun errimatua dugu, pertsonai maitagarri bat ardatz duena. Blake, Quentin: Magnolia jauna (Pamiela ; Kalandraka) I0 Ipuinak “Tontolapiko,piko, piko, a zer mutikobarregarrizk o” Dibertsitatea eta gizartetik baztertzeari buruzko ipuin bat. Añorga, Pello: Tontolapiko (Denonartean) I0 Ipuinak

Eta otsoak putz eta putz egin zuen... lastozko eta egurrezko etxeak deseginez. Baina, harrizko etxea? Ipuin herrikoi ingelesaren egokitzapena, proposamen plastiko guztiz aberatsarekin. Ballesteros, Xosé: Hiru txerrikumeak (Kalandraka ; Pamiela) I0 Ipuinak

Baserriko ibilaldi lasaiaren ostean, Lorek bere txita aurkezten digu, bera bezain despistatua baita. Amak bazter guztiak miatuko ditu haren bila, txitaren joan-etorri komiko eta arriskutsuen lekuko garn bitartean. Hutchins, Pat: Non arraio dago Loreren txita? (Kalandraka ; Pamiela) I0 Ipuinak


Angelikak patrika pila bat du. Zer gordetzeko ote? Kolorez beteriko ipuin errimatua dugu, gauzarik bitxienak gordetzen dituen pertsonai dibertigarri bati buruzkoa. Blake, Quentin: Angelika Milapatrikaren patrikak (Pamiela ; Kalandraka) I0 Ipuinak

Liburu honek Xuban eta bere amak konpartitzen dituzten hainbat une samur jasotzen ditu; eta guztiak elkar maitatzeko aitzakia bihurtzen dira. Desbordes, Astrid: Nire maitea (Ttarttalo) I0 Ipuinak Azal-hegal eta mihiz osatutako liburu dibertigarria. Kawamura, Yayo: Pepek eta Milak ezkutaketan jolasten dute (Ikasmina) I0 Jolas

Hotzak dauden lagunei hartzak emandako laguntza azpimarratzen da Hotz egiten du, Hartz Handi! liburuan. Bidean aurrera eginda, lagunak jaso egingo ditu neguaren gogortasuna babesik gabe jasan ez dezaten. Jadoul, Émile : Hotz egiten du, Hartz handi! (Ibaizabal) I0 Ipuinak

Lontxo txikia kopetilun dago. Lagunak alaitzen saiatuko dira, baina ez dute lortuko. Pinguino Ama iristen denean, haren sabelari begira geratzen dira eta irribarre egiten dute… Zer gertatzen ote zaio? Lortuko al du amak Lontxoren irribarrea piztea? Jadoul, Émile : Kopetilun (Ttarttalo) I0 Ipuinak Saltoka, saltoka, nabil ni gustora, salto eta salto bat sartu arte. Sartu dadila… ta biok elkarrekin, salto eta salto bat irten arte. Eman ezazu buelta ta irten zaitez”. Hitzik gabe irakurtzeko istorio bat. Cuéllar, Olga: Saltoka (Ttarttalo) I0 Irudiak

“Baziren behin bi txori…” Horrela hasten da kontsumismoari eta konpetentziari buruzko ipuin bitxi eta xume hau. Hitzik gabe irakurtzeko eta umorez jositako kontakizun adimentsua. Dipacho: Bi txori (Ttarttalo) I0 Irudiak Liburu hau zure seme-alabak, istorioa irakurtzeaz gain, dakarren txotxongiloari hitz eginaraziz parte hartu dezan pentsatuta dago. Dino (Susaeta) I0 Jolas


Hartz aitatxoren eguna da, eta bere semealabek zin egin diote munduko erregalurik onena oparituko diotela. Berak arrasto bat aurkitu du, eta bere oparia bilatzen hasi da, etxeko bazter guztietatik. Bilatzen duen leku bakoitzean azal hegal bat dago, eta horietan animalia desberdinak, 1etik 10era. 10 zenbakia bere hamar seme-alabatxoei dagokie, munduko oparirik onenari. Claudia Bielinsky: Munduko oparirik ederrena (Ibaizabal) I0 Jolas Peiok biziki egun txarra iragana du. Ez da umore onean, eta gainera, aitak erasiatu du. Orduan Peiok bere baitan sentitu du Gauza ikaragarria igaten. Gauza horrek makur handiak egin ditzake... aski goiz ez baldin bada geldiarazten. Allancé, Mireille d': Haserre gorria (Ikas) I0 Ipuinak

Jone eta Lander, bere amarekin batera, herri batean bizi dira pozik. Bertan, baratze eder baten aurrean satortxo batek egindako «sumendi» batekin liluraturik gelditzen dira. Amak satorra akabatu nahi du baratzeko uzta salbatzearren. Jone eta Landerrek ahal duten guztia eginen dute satortxoari bizia salbatu eta dagokion erosotasuna emateko. Atxukarro, Bakarne: Sumendia baratzean (Denonartean)

Maxek eta Miak txangoa egingo dute, Yellow Van, furgoneta horian. Ibilgailuko ateak zabaldu eta parez pare ikusten dutenak harritu egin ditu, erabat ezezaguna da pasaia. Landare handiak daude, baita urrutiko sumendiak eta aztarna erraldoi hau...Zer ote da? Oraingoan, nora eraman ditu Yellow Van furgonetak? Calafell, Roser: Max eta Mia bilduma: Max eta Mia historiaurrean Antzinako Egipton Max eta Mia espazioan Max eta Mia eta piratak Max eta Mia itsaslaminekin (La Galera) Lilia printzesa gurasoekin bizi zen gaztelu handi batean. Behinola, gurasoak bidaian abiatu ziren eta Lilia bakarrik geratu zen. Orduantxe ezagutu zituen gazteluko gela debekatua eta Pentakis aztia. Ibarrola, Begoña: Printzesa ausarta (Elkar) Ipuin hau Amur ibaiaren bestaldean dagoen lurralde batean gertatzen da. Hantxe dagoen lau teilatu gorriko etxe dotore batean, non bi agure zahar bizi ziren, ederki asko zaintzen zuten baratze baten alboan. Txiliku: Sendagaia (Elkar)

Ilunpeak izutzen bazaitu... emaiozu buelta! Etxegarai, Eneko: Ilunpearen sekretua (Denonartean) Ongi pasatu Peppa eta haren jolasekin. Antzara-jokoa, oztopolasterketa, asmakizunak, memoriajokoak... Saia zaitez eszena bakoitzeko elementuak aurkitzen... Pepparen liburu handia (Mezulari)


Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua daukalako, edo gehiago kostatzen zaiolako. Baina kontalariak badaki Martin ez dela arraroa, normala dela eta maitagarria… nahiz eta berezi samarra izan. Agirre, Alaine: Martin (Elkar) Urtxintxa larri dabil denboraz. Garrantzi handiko eskutitz bat heldu zaio eta lehenbailehen ailegatu behar du helmugara. Baina bidean basoko lagun asko aurkituko ditu, eta laguntza eskatuko diote denek. Eta berak halako presa eduki… Zer egin halakoetan? Susana Isern: Unerik onena (Fragatina)

Normala zarela pentsatzen duzu? Berriz pentsa ezazu. Fragoso, José: Martzial ume normalaren istorio izugarri harrigarria (Narval)

Gaiztoak eta bere zaldiak sekretu bat daukate. Gau batean konturatuko dira bien sekretua berbera dela... González, Isabel: Gaizkilearen zaldia (Denonartean) Arraroa zen neska hura edo arrarotzat zuten, behinik behin, parean suertatzen zitzaion guztiari musu ematen ziolako. Barandiaran, Gotzon: Arrarotz (Denonartean)

Marmotari ordulari bat egin diote opari urtebetetze egunean. Garrantzirik gabeko objektu bat dela pentsa dezake norbaitek, Mikak adibidez. Baina Marmotak adimen handiz erakutsiko du bere erlojua ez dela besterik gabeko erloju bat. Aliaga, Roberto: Ordulari bat baino ez (Fragatina) “Mara! Mara! Mara!” oihukatzen dioten bakoitzean, airea falta haurrari. Arineketan komunera joan eta atea ixten du orduan, danba! Biluztu, baineran sartu eta urpean murgiltzen da harik eta mundua entzuten ez den lekura iristen den arte. Amuriza, Miren: Bainera bete itsaso (Elkar) Olentzerok eta Maridomingik elkar ezagutu zuteneko istorioa jaso du ipuin ilustratu honek. Añorga, Pello: Olentzero eta Maridomingi (Elkar)

Partekatzeak duen balioari buruzko ipuina. Txori horiak bizi garen planeta zaintzera eta guztion ongiagatik gure ideiak libreki zabaltzera gonbidatzen gaitu. Dios, Olga de: Txori horia (Denonartean) Pop-up liburu ikusgarri honek itsasoak eta ozeanoak zeharkatzeko gonbita luzatzen digu; sorpresaz beteriko bidaia batean murgildu, eta ozeanoak gordetzen dituen hainbat eta hainbat altxor deskubrituz. Boisrobert, Anouck: Ozeanoa (Ttarttalo)


Baionako alarguna metatze-ipuin klasikoa da. Ipuin mota hauekin haurrek konexioak egiten ikasten dute eta, hortik abiatuta orokortzen eta iragarpenak egiten asmatzen dute. Patacrúa: Baionako Alarguna (Txalaparta) Jaio zenean, Ilartxo txikia zen. Txiki-txikia! Denborak aurrera egin ahala, eskolara joan zen eta oraindik ere bere aulkirako, flauta jotzeko, gimnasia egiteko eta jangelarako ere txikiegia zela ohartu zen. Calí, Davide: Ilartxo (Ibaizabal) Aker aita liburu bat irakurtzen ari zaie bere bi antxumeei. Otso bati buruzko ipuin beldurgarri bat da, eta aitak etengabe lasaitu behar ditu: “Gure basoetan ez dago otsorik”. Baina… egia ote? Irakurketaren ahalmenaz ipuin gozagarri bezain dibertigarria. Caplain, Véronique: Otsoaren ipuina (Ttarttalo) Larunbatero bezala, azeri jauna goizean goiz irten zen etxetik. Fernández, Nekane: Azeri jauna (Denonartean)

Une zailetan lagunak elkarren artean laguntzen dira. Hartz batek eta sagutxo batek musikan aurkituko dute etxeko diru premiari aurre egiteko modua.Vincent, Gabrielle: Ernesto eta Zelestina kale musikariak (Pamiela ; Kalandraka)

Maria eta haren ama itsasertzean daude arratsalde pasa, eta, batbatean, neskatoak botila bat aurkituko du, barnean mezu bat daramana: «SOS. Laguntza behar dut, eta azkar». Hori irakurrita, Mariak, jakin-minez beteta, murgil egingo du itsasoan, hitz horiek olatu artetik nork bidali dizkion jakiteko asmoz. Carbonell, Paula: Egun bat itsasoan (Fragatina) Argiaren bizitza bere ama Medusaren ilean hasten da. "Zoragarria da", dio herriko jendeak. "Bai, nirea da", erantzuten du Medusak. Loturari eta autoafirmazioari buruzko istorio ezberdin bat. Crowther, Kitty: Ama Medusa (Ttarttalo) Zozomikoteak esaten zaie Euskal Herrian, martxoko azken egun eta erdiei, eta apirileko lehen egun eta erdiei, gogoratzeko negua berriro ere etorri daitekeela, udaberria izanagatik. Eizagirre, Jexux: Zozomikoteak (Dobera Euskara Elkartea) Gaur goizean, Milo dardarka ari da. Ezin du itsaso izoztura jauzi egin gainerako pinguinoekin batera. Hotz handiegia egiten du. Izotz-eremura hurbildu den balea batek hegoaldeko itsasoetara bidaia luze bat egitea proposatu dionean, ez du zalantza izpirik izan. Giordano, Philip: Pinguino hozbera (Ttarttalo) Adiskidetasun baten sorrera kontatzen bazaigu ere, generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarri isila eskaintzen zaigu, laguntasunaren aldeko proposamen sotila. Goñi Yárnoz, Liébana: Zerua gris dago (Pamiela)


Adela neskatxo urduria da. Egun batean, Nora ezagutuko du, teilatupeko auzokidea, oso emakume berezia, pintorea. Harreman horri esker, Adelak adi egoteko gaitasuna garatuko ditu. Adelak Noraren konfiantza lortu, eta sekretu handi bat konpartituko dute. Ipuin honen gaia PAZIENTZIA da. Ibarrola, Begoña: Argia teilatupean (Desclée)

Saguzahar txiki bati esker, Paulinak bere amets handiena beteko du, neba Jaime eta aitonarekin batera. Aitonak bi umeen ardura dauka gurasoek beste herrialde batera alde egin dutelako lan bila. honen gaia AUSARDIA da. Ibarrola, Begoña: Eguzkitako betaurrekoak saguzahar batentzat (Desclée))

Ibanen herria itsusi samarra da. Etxeak ez daude zainduta eta zaborra kaleetan pilatu da. Aspaldian ez du euririk egin, baina Ibani ideia zoragarri bat bururatu zaio arazo hori konpontzeko. Ikaskideen eta herritarren laguntzarekin, herria berriz edertzea eta jendea gustura bizitzea lortuko du. Ipuin honen gaia LANKIDETZA da. Ibarrola, Begoña: Ibanen mendia (Desclée) Mikelek Gerlarien klanean sartzeko eskaera egin du, jakin gabe zer froga zail jarriko dioten. Froga gainditzen saiatuko da, baina barrenak ez dio utziko. Noarekin duen harremanak eta ipurtargi misteriotsu batzuekin topo egiteak lagunduko diote klan berri bat sortzen eta benetako adiskidetasunaren esanahia ulertzen. Ipuin honen gaia ADISKIDETASUNA da. Ibarrola, Begoña: Talismanaren klana (Desclée de Brouwer)

Zoo bat eta, han, hartz txiki eta triste bat. Zorionez, auzoan duen jirafak alaitu egiten dizkio egunak kanpoko aldean, harrizko paretaren beste aldean, gertatzen den guztiaren inguruko istorioak kontatuz. Isern, Susanna: Hartzatxoa jirafa zaharra eta harrizko pareta (Fragatina)

Nolako piku arbola nolako pikondoa adabeso zabalak enbor sendoa. Enbor sendoak zainak lurrari tinko hosto berdeak gora begira euriaren lapiko. Kazabon, Antton: Piku azpian (Denonartean)

Alex eta Gilleren istorioa da, oso bestelakoak diren bi sagu –bata hezurharagizkoa, bestea mekanikoa– adiskidetasunak elkartuta. Ezberdin izatea ez da oztopo lagunak izateko eta abenturak eta zoriona partekatzeko. Lionni, Leo: Alex eta sagu mekanikoa (Pamiela ; Kalandraka) Juliak zulo handi bat dauka, eta ez du atsegin. Horregatik, modu askotara betetzen saiatzen da, desager dadin. Lortuko ote du? Topaketaz beterik dago bizitza. Galeraz ere bai. Batzuetan, galera horiek ez dira garrantzitsuak. Baina, beste batzuetan, garrantzitsuak dira, asmo bat edo osasuna edo maite duzun norbait galtzean bezala. Llenas, Anna: Hutsunea (Barbara Fiore)


Emozioen deskribapen bat, koloreen laguntzarekin. Koloretako munstroa nahastuta esnatu da, ez daki zer gertatzen zaion. Lagunak irakatsiko dio kolore bakoitzak esanahi bat duela, eta emozio baten adierazle dela. Llenas, Anna: Koloretako munstroa (Flamboyant)

Hitzak haizeak eraman ditzake, edo, istorio honen uharte ederraren kasuan, postari goxo batek. Bere azken lanegunean, inoiz ahaztuko ez duen zerbait gertatuko zaio. Papatheodoulou, Antonis: Azken gutuna (Pamiela ; Kalandraka)

Azazkalo munstroaren istorioa kontatzen digu. Oinarrizko garbitasun arauez hitz egiten zaigu, eta baita ere beldurrari aurre eginbeharraz. Tonua dibertigarria da eta aldi berean, hezitzailea. Mazo, Margarita del: Azazkalo (Txalaparta)

Eskolan, Markok Lurrari laguntzeko zer egin dezakegun ikasi du: sailkatu, birziklatu, konposta egin... Etxera iritsi denean, ideia xelebre batzuk bururatu zaizkio. Rousseau, Geneviève: Zaindu edo xahutu

Ikusteko betaurreko berriekin maitasuna begi aurrean agertu ondoren, beti bezain ipurterre eta behatzaile izaten jarraitzen du Karlitosek. Abentura berri honetan, superheroia izan nahi duela erabakiko du. Nolako trajea izango ote du? Mazo, Margarita del: Karlitos Super M (Fragatina) Eskutik helduta goaz paseoan, tipi-tapa-tipi ilunabarrean. Afalondoan esaten diot aitonari: Tira, iluntzen ari du eta. Meabe, Miren Agur: Tipi-tapa-tipi Ilunabarrean (Denonartean) Izar ederra zen Izartxo, zeruan dirdir alaia. Beti lagunekin jolasean, TXINTXAN-TXON, pozik eta irrifartsu. Arin zebilen, ZIRI-ZARA, ZIRI-ZARA, urreizpiak atzean. Millet, Isabel: Izarren hautsa (Denonartean)

(Ttarttalo) Sabanako bizimodua gogorra da, baita animalien erregearentzat ere. Horregatik, egun batean, bizimodua erraztuko dioten legeak ematea erabakiko du lehoiak, lege arbitrario horiek besteengan zer-nolako eragina izango duten pentsatu ere egin gabe. Tanco, Miguel: Animalien erregea (Fragatina) Hari Ikusezinez hitz egingo dugu liburu honetan, ikusi ez baina izan badiren hariez. Hari horiek lotzen gaituzte maite dugun jendearekin, une atseginak biziz, jolastuz, barre eginez, ikasiz. Orriak pasatu eta harien magiak liluratuko zaitu. Torrents, Montse: Hari ikusezinak (Tramuntana)


Martinak bihotza lo dauka; bera ere ez da gauza bere bihotzaren taupadak entzuteko. Eta horregatik, erdi-lo dago askotan, ametsen munduan. Amari, halako batean, ideia bat bururatuko zaio alabaren bihotzak taupada berreskuratu dezan: etxez aldatuko dira. Agirre, Alaine: Bihotza lo daukat, eta zer? (Elkar) Alberdi, Uxue : Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia: -Baiona Ttipiko piratak -Gurarien harria -Haizeak eraman zuen mapa -Ikastola armairu barruan -Laurogei amonen altxorra -Martxa eta borroka! -Memoriaren ehiza -Zazpi kaleetako eskola -Atzaparra zubian (Elkar) Narrazio laburrak biltzen ditu liburu honek. Narrazio bakoitzean oinarritua, Lorena MartĂ­nez Oronozek irudi bat sortu du. Cano, Harkaitz: Zer demontre dago aulkien azpian? (Pamiela) Adaren aitak txakurrentzako literatura lehiaketa bat antolatu du eta lehiaketan parte hartuko dute idazle ezagunen txakurrek. Hainbat tranpa eta trikimailu izango dira lehiaketan. Baina esplikaziorik gabeko uluek airean jarriko dute jaialdia eta ekitaldia hondatzeko arriskuan egongo da. Ada Gothek argituko du misterioa. Riddell, Chris: Ada Goth eta ulu misteriotsuak (Ibaizabal)

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Poesiak irudi berriak asmatzeko balio duelako, umeen irudimenari mugarik jarri gabe, hizkuntza garatzeko eta berritzeko, erritmoa eta errima lantzeko ere baliagarriak dira poemak. Begietatik ez ezik, belarritik irakurtzen ikasi eta kantuetara hurbilpen bat erraztuz. Bilbao, Leire: -Piztipoemak eta beste xomorro batzuk -Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Pamiela) Gerraren indarkeria pairatu eta ihes egin behar izan du Akimek; bere etxea eta herria suntsituta ikusi ondoren, familia eta lagunak galdu ditu. Soldadu batzuek atzemango dute handik gutxira, eta haien esklabo bihurtuko da ihes egitea lortzen duen arte... Dubois, Claude K. : Akim ihesi / (Ttarttalo) Ipuinarekin batera, antzerkirako egokitzapen xume bat daukazu eskura, nahi baduzu etxean, eskolan, liburutegian, ‌antzeztu beste irakule batzuekin. Hiru proposamen dituzu bertan: txotxongiloak, itzalantzerkia eta antzezleek egitekoa. Batez ere, ongi pasatzea da helburua, buruz antzeztuz edo irakurriz. Igerabide, Juan Kruz: Ur : erori nahi ez zuen euri tanta (Denonartean) Sydneyk eta mutil batek izen bera dute, eta gainera, klase berean daude! Lehenengo eskola-eguneko gaizkiulertuen eta Halloween eguneko gorabeheren artean, Sidney eta Sydney azkar bihurtuko dira lagunak eta gauza asko ere komunean dituztela ikusiko dute. Jakubowski, Michele -Klaseko gaizki-ulertua -Zelai errea kontu serioa da (DesclÊe)


Gure barruan dabiltzan kontu ttikiak handitu ez daitezen, hobe izaten da nolabait kanporatzea. Arazotxo eta kezka horiekin deseroso sentitzen gara askotan, eta ez dugu jakiten zer egin. Beñatek bere konttutxo horiek guztiak idaztea pentsatu du, eta gutunak idazten hasi da. Eta nahi gabe, jolas polita asmatu du. Kazabon, Antton: Beñaten eskutitzak (Ibaizabal) Nurrek oraindik berekin du aurkitu zuen liburu magiko hura. Liburu horri esker, Nurrek eta bere lagunek Irlandara egingo dute txangoa oraingo honetan. Bisita egingo diote han Finn gnomoari, aspaldi ez baitute ikusi eta Banandonner erraldoi eskoziarrarekin egingo dute topo, ostadarraz beste aldera gnomoek gordetzen duten urrez beteriko eltzea lapurtu nahi duena. Martínez de Lezea, Toti: Nur eta Irlandarako bidaia (Erein) Bazen behin ama gaizto bat…” horrela hasten den ipuinik ez zenuen irakurriko. Izan ere ipuinetako amak, guztiak dira onak. Txanogorritxoren ama ez ote zen, baina, arduragabe samarra? Eta Ahatetxo itsusiarena koldar antzekoa? Eta Hansel eta Gretelena gaiztoa baino gaiztoagoa? Mendizabal, Antxiñe: Ama gaiztoaren ipuina (Elkar)

Pavanello, Roberto: Bat Pat: -Landare haragijaleak -Hortzori pirata mamua -Otsoa eta arkakusoak (Mezulari)

Frode eta Storm jauna eraikuntza berean bizi dira, Irene TB eta Ravn andereñoarekin batera. Ganbaran izaki misteriotsu bat bizi da, eta Frode eta beste bihurriak nor den jakiten saiatuko dira. Kirkegaard, Ole Lund: Frode eta beste bihurriak (Sushi Books) Aitak bezala, Catherine txikiak betaurrekoak dauzka. Eta ama bezalako dantzaria izatea du amets. Dantza egiteko betaurrekoak kentzera behartua, Catherinek bi modutan bizi ahal izatearen abantailak deskubritzen ditu: batetik, modu erreala, betaurrekoak jantzita dituenean; bestetik, goxotasunez betetako mundu lauso lazturarik gabea, kentzen dituenean. Modiano, Patrick: Catherine Certitude (Erein) Ipuin desberdinek osatzen dute Tippe Tophat liburua. Denetarik aurkituko duzu orrialde hauetan: amona erraldoi bat, ezustean ezkonduko den haur bat, arbelera maionesazko ogitartekoak jaurtitzeko eskolara doazen bi haur, istorio miragarriak kontatzen dituen errementari zoro bat eta idazleari aurre egingo dion pertsonaia bat. Kirkegaard, Ole Lund: Tippe Tophat (Sushi Books) Galaxia urrun bateko itsaso sorginduan lau uharte daude, eta haietan oso antzinako lau erreinu; Neguko Erreinua, Udaberriko Erreinua, Eguneko Errinua eta Gaueko Erreinua zafirozko uhartean. Star, Danielle:Melowy -Amets betea -Ausarten gaua -Ilargiaren kantua (Mezulari)


Ozeano Atlantikoan oso ekaitz bortitza izan da. Balio kalkulaezina duen urrezko egutegi maia planetako lekurik misteriotsuenetako batean desagertu da: Bermudetako Triangeluan! Oraingoan, Agatha eta Larry Mistery lehengusu-lehengusinek, gaizkile diruzale eta arriskutsu bati aurre egin behar izateaz gain, itsasoko antzinako jainkosen berri izango dute. Stevenson, Steve: Agatha Mistery: -Bermudetako altxorra -Erregina urdina -Hilketa Eiffel Dorrean -Mamuen uhartea (Mezulari)

Rita txikitatik egon da Roberto bere lehengusuarekin maiteminduta. Ritak gutun bat jaso berri du Robertoren ezkontzara gonbidatuz. Rita asko haserretu da albistea ezagutzean eta ahaleginduko da nola edo hala ezkontza zapuzten. Valverde, Mikel: Rita ez dago eztei eztitarako (Elkar)

Eskolako sukaldaritza lehiaketa irabazteko eta urtebetez pizza doan jateko, Finley Flowersek eta bere lagun minak, Henryk, errezeta guztiz originala aurkitu behar dute. Arazo bat besterik ez dute: tutik ere ez dakite sukaldaritzaz. Finley beti dabil sormen handiko gauzak prestatzen... eta bere abenturak ez dira hemen bukatzen! Young, Jessica: Finley Flowers: -Errezeta originala -Naturaren deia! (DesclĂŠe de Brouwer)

Munduaren historian uholde asko gertatu arren, bakarra izan zen Uholde Unibertsala. Berrogei egunetan izan zen euria, urak lur osoosoa estali zuen eta Noek itsasontzi miresgarri bat eraiki zuen‌ Hori jende guztiak daki; baina elefante bakarra salbatu zela, eta arkan Jafet zuela adiskidea, Noeren semea, hori oso jende gutxik daki. Zubizarreta, Patxi: Elefante bat hegan (Elkar) Jonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean. Gaixoak, atezain izan nahi zuen eta, Txopo handia, Athletic taldeko futbolari ospetsua, ezagutzeko ametsa du. Baina Jon ez dago horrelakorik onartzeko prest, eta adiskideen laguntzaz, plan bat asmatuko du Hugoren ametsa bete dadin. Gaizka Arostegi: Txopo (Ibaizabal)

Irusta, Antton: Aurkitu Euskal Herriko tradizioetan (Susaeta)

Bakartia, horixe naiz ni. Bakarrik egiten ditut gauzak. Baina ez uste horrek amorratzen nauenik. Eta gustuko ditudan gauza guztien artean, nire zuhaitzera igotzea dut maiteen. Nire zuhaitzak Arbolandi du izena. Jacques Goldstyn: Arbolandi (Tramuntana)


Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Ana Jaka: Loaren inbasio isila (Elkar) Oraingoan, Ottolinek pertsonaia burutsua eta trebatua ezagutu du, Azeri Morea, eta berari eta Mr. Munroeri zin egiten die gauez hiri safari bat egingo dutela. Bere lagun berriarentzako sari gisa, Ottolinek bere etxean egingo duen jai batera gonbidatzen du; bertan, lagunduko dio ohartzen bere idazkari isila eta adeitsua bere bizitzako benetako maitasuna dela. Chris Riddell: Ottoline eta azerĂ­ morea (Ibaizabal) “Itsasontzian sartu ginen gehienok norbaitekin geunden han. Bagenuen eskutik nori heldu edo eskua estutzen zigun norbait. Denok genuen izena, baina identifikazio txartelean gure zenbakia agertzen zen. Eta kontatzen genekienontzat, kasik lau mila neska-mutiko ginen..â€? Patxi Zubizarreta: Beroki gorria (Ibaizabal) Sofiak udako oporrak kostaldeko herri batean igaro ditu; bertan, ume talde baten lagun egin da. Batez ere Migelekin moldatzen da ondo. Migelek 11 urte ditu eta arazo larria du: bere aitonak herentzia banatu du eta osabak bere zatia higiezinen agentzia bati saldu nahi dio. Horrek esan nahi du hondartza eraikinen eta turistentzako hotelen urbanizazio bilakatuko dela. Rosa Huertas: Altxor kutxa (Ibaizabal)

Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko. Arrieta, Bertol: Elurraren formula (Elkar)

Ateraldi jai giroko batekin hasten da kontakizuna, bost neska-mutiko eramango dituena ustekabeko abentura bat bizitzera. Abentura horretan proban jarriko dute adiskidetasuna, imaginazioa eta ezohiko egoeren aurrean erantzuteko modua. Dena gertatzen da Donostiako Aste Nagusian, Kontxako hondartza eta Santa Klara uhartearen artean: Urkok, Ainhoak, Malenek, Denisek eta Felixek Piraten abordaiaren jaia bizi nahi dute hurbiletik. Hain hurbiletik, badiako gabarroiaren gainean bukatu baitute uhartera bidean. Uharte bat da Santa Klara, dena misterioz, eta altxorrez betea, eta gure neska-mutikoek babestu behar dutena. Calleja, Seve: Kontxako haur galduak (Erein)


Nerabe madrildar bat dugu Sebastian. Amarekin bizi da. Bideo jokoekin duen zaletasunaren haritik, enpresa batek simulagailuak probatzeko egin dion eskaintza onartuko du. Itxuraz, baditu gaitasuna eta izen ona («Hiltzailea» esaten diote giro horretan). Hala, gero eta proposamen zailagoak iritsiko zaizkio eta dronen simulagailuak probatzen hasiko da. Berak batere jakin gabe, gatazkak dauden tokietako benetako pertsonei erasotzen dieten benetako hegazkinak pilotatzen ditu. Gómez, Ricardo: Kalte gabeko jokoak (Ibaizabal)

Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak ere, aspaldi debekatutako magiaren berpizteaz hitz egiten dutenak. Esku gogorrez erantzun nahi dute armadako buruek, eta horretarako erabiliko dituzte beren zerbitzu sekretuak ere. Gertakariak biderkatzen diren bitartean, gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarri batean abiatuko dira, eta bidean topatuko dituzte ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak. Ladron Arana, Alberto: Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar)

Teresak ez du ikastolara joan nahi. Txikia eta beltzarana denez, ikaskide maltzur batzuek “Labezomorro” esaten diote. Atzo ikaskide horiek arazo batean sartu zuten zientziako laborategian: zer gertatzen da azukrea eta kola nahasten badituzu?… Istripu izugarria! Hondamendia! Horren ondorioz, sorginek mendekua nahi dute, zientziako irakaslea haserre dago eta ikasturteko nota kolokan du Teresak. Hori gutxi balitz, aitak sukaldatzen duena jan behar izaten du eta bere gustuko mutilak, Gorkak, ez dio kasurik egiten. Martínez Navarro, Laida: Zomorroen kluba (Erein)

Folklorea, elezaharrak, mitoak eta amandreipuinak aspaldidanik erabiltzen dira haurtzaroan, gaztetxo osasuntsu orok senez maite eta estimatzen baititu istorio fantastikoak, harrigarriak eta nabarmenki irrealak. Amandre-ipuin zaharrak, belaunaldiz belaunaldi baliatuak, «historikotzat» sailka daitezke honezkero haurren liburuen apaletan; horiek horrela, iritsi da garaia ipuin harrigarri berrien sailak osatzeko, non jeinu, iratxo eta maitagarri estereotipatuak desagerraraziko baitira, eta orobat garai bateko egileek moralaren izenean ipuin bakoitzean asmatzen zituzten odol-isuri ikaragarrizko pasarteak. Baum, L. Frank: Oz-eko azti harrigarria (Denonartean)

Gizon bat azaldu da bazterreko auzo batean. Inork ez daki nondik datorren, ezta nor den ere. Baina haren agerpen hutsak iragana ekarriko du gogora. Bi polizia, Isaak López de Albeniz eta Sara Sáinz de Bilbao, saiatuko dira argitzen nor den gizon misteriotsua eta zergatik azaldu den azaldu den moduan. Intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena, hartarako, borondate onaz gainera, memoria ezak bere lana egiten badu. Juaristi, Felipe: Iraganik gabe (Erein)

Robot batek poliziari esaten dio norbait etorkizunean hiltzaile bihurtuko dela, eta poliziak norbait hori atxilotzen du delitua gertatu aurretik. Asimov, Isaac: Robbie : eta beste kontakizun batzuk (Vicens-Vives)


Teresa aldaketa handiak bizi izaten ari den neska ijitoa da. Ikastetxez aldatu da, amona hil berri zaio, gustatzen zaion mutilak ez dio kasurik egiten... eta Tomas ikaskide jatorra ondora etortzen hasi zaio, neskak halakorik eskatu ez dionean. Amonaren heriotzak etxean erdi ahazturik zegoen kontu bat bizituko du. Teresa, George Borrow izeneko bere arbasoaren berri duen bitartean, gertakari berezien zurrunbiloan murgilduko da eta, bere nortasunaz jabetzeaz gain, benetan nor maite duen ikusiko du. Aitor Arana: Ijitoen altxorra (Ibaizabal)

Europako Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indioek sortutako ahozko literatura aztertzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda ugari aurkitu zituen, batez ere XIX. mendearen hasierako misiolariek jasotako itzulpenetan. Legenda horietako batean oinarriturik idatzi zuen Port Lajoyeko sorgina. Bertan, hamazazpi urteko neska euskaldun eder bat, indioekin bizitzera joan eta haien buruzagiaren semearekin ezkonduko da. Baina zoritxarrak alde guztietatik iristen hasiko zaizkio luze baino lehen, sorgintzat hartuko dute eta sutzarrean erre. Joyce Barkhouse: Port Lajoyeko sorgina (Elkar)

Istorioa egun batean gertatzen da. Bishr-ek eta Mussy-k 14 urte dituzte eta Abbas-ek, 12; gerran murgilduta dagoen hiria zeharkatu behar dute, frankotiratzaile baten bila; leku ezezagunen batean dago. Egunaren amaieran, hiltzea lortu zuten. Orduan jakin zuten bilatzen ari ziren ezezaguna beren adineko mutiko bat zela. Jordi Sierra i Fabra: Tximeletaren oihua (Ibaizabal)

Bizitza osorako gurpilaulki batera kondenatuta, Oierren bizitza kakaren hurrengoa da. Eta benetan zoratzen hasiko da amets erreal samar batzuetan Xirei izeneko neska puska ezagutu ondoren. Ametsak amets, zaila baino zailagoa izango du Xireiren ondoan geratzea: hamaika oztopo gaintiduta ere, maitasuna ez omen da beti nahikoa. Yoseba PeĂąa: Xirei (Ibaizabal)

Bost laguneko talde bat mendian galdutako ostatu batera doa, hango bakardadean beldurrezko telesail baten gidoiak idazteko. Iritsi bezain laster elurra hasiko du, eta elurte gogorrak guztiz isolaturik utziko ditu, ez argindarrik, ez telefonorik, ez internetik, ez ezer. Denbora pasatzeko eta beren lana betetzeko, terrorezko istorioak hasten dira asmatzen eta elkarri kontatzen, sutondoan. Terrore benetakoa, ordea, etxean bertan daukate zain, baita inguratzen dituen zuritasun amaigabe horretan ere‌ Agustín Fernåndez Paz: Elurte amaiezina (Elkar)

Bampton, Claire: T. Rex harrigarria (Susaeta)


Arrautza bat pilota bihurtu edo fideo batzuk dantzari bikainak bilakatu itzazu; eraiki ezazu zure espazio-ontzia edo zure kristalezko baso magikoa; euria egin dezala edo harea busti ez dadila lortu ezazu; tinta ikusezinaz idatzitako mezuak bidali itzazu, soilik zu bezalako beste zientzialari batek sekretuan irakurri ahal izan dezan‌ Ez da magia, zientzia baizik! Benegas, Mar: Esperimentuen liburu aparta (Susaeta) 1609an, Galileo Galileik teleskopio bat sortu zuen. Haren bidez, planetei, ilargiari, eguzkiari eta beste askori begira aritu zen, eta, behaketa horiei esker, konturatu zen unibertsoa ez zela erakutsia zioeten modukoa. Egin zuen aurkikuntzekin, zalantzan jarri zuen bere garaiko zientziaren mundua. Izan ere, mundua aldatuko zuen mezu bat ekarri zuen Galileok. Izarretan irakurritako mezu bat. Bayarri, Jordi (1972-): Galileo : izarren mezularia (Ikaselkar) Marie SklodowskaCuriek bi elementu berri aurkitu zituen, polonioa eta radioa, eta, bi Nobel sari eta beste hainbat irabazteaz gain, beti ikusi zuen oso argi zeinen garrantzitsua den ikerkuntza. Mundua ezagutzeko eta gizadiari laguntzeko tresna gisa ulertzen zuen zientzia, eta ahalegin handia egin zuen lankidetza intelektuala nazioen arteko komunikazio-zubi izan zedin. Bayarri, Jordi: Marie Curie : radioaren aktibitatea (Ikaselkar) Piztia txikiak edonon daude: lorategian, harri baten azpian, uretan, etxe barruan. Zuretzat, oso txikiak dira; haientzat, berriz, erraldoia zara zu! Ireki ondo begiak, eta ezagutu animaliatxo hauen bizimodu diskretu eta interesgarria. HÊdelin, Pascale: Piztia txikiak (Ttarttalo)

Isaac Newton jakinmin handiko umea izan zen: gauza guztiek nola funtzionatzen zuten jakin nahian beti...Cambridgen ikasten ari zela, hainbat esperimentu egin zituen argiarekin, matematikarekin, kimikarekin, mugimenduarekin eta unibertsoaren mekanika deskubritzeko balioko zion guztiarekin. Hala, egun batean, ulertu zuen lege unibertsal bakar baten bidez azaldu zitekeela planeten mugimendua ez ezik objektu guztiena ere, eta horrek atea ireki zion fisika berri bati. Bayarri, Jordi: Newton : grabitatea ekinean (Ikaselkar)

Prest zaude animalien munduan ibilalditxo bat egiteko? Sabana, izotz-eremua, zerua edo ozeanoen hondoa ezagutuko ditugu, eta etxetik bertatik! Piztia txiki eta handi ugari zain dituzu orrialde bakoitzean. Abentura hau bizi ondoren, animalia horiek ez dute sekreturik izango zuretzat. Figueras, Emmanuelle: Animaliak (Ttarttalo)

Ozeanoetan dago ugari baina baita geure negarrean ere. Deabruaren kontra balio omen du eta nerbio bulkadak transmititzeko ere bai. Himalayatik datorrena gutizia bihurtu da baina ez da batere merkea. Bere ustiapenak paisaia ezin ederragoak utzi dizkigu Euskal Herrian eta kontserbatzaile gisa izan duen garrantziak munduaren historia aldatu du. Antzina, erromatar soldaduen soldata ordaintzeko erabiltzen zuten eta egun, edozein sukaldetan aurkitu dezakegu arroka, altxor eta kontserbatzaile miragarri hau: gatza. Jimenez, Irati: Gatza (Txalaparta)


Hamaika gauza daude naturan ikusteko eta egiteko, hiriko parkean nahiz basoaren erdian. Liburu honetan hainbat ideia aurkituko dituzu kanpora irten eta naturaz gozatzeko, edozein ingurunetan zaudela eta edozein eguraldi egiten duela. James, Alice: Naturaz gozatzeko eskuliburua (Ttarttalo) Munduan neska eta mutil asko daude. Milioika. Eta ez daude bi berdin. Norbera bere erara da neska edo mutila. Neska asko printzesaz mozorrotzen dira, eta zenbait mutil ere bai. Eta badira pirataz mozorrotzen diren neskak, mutil asko bezala. Neska bakoitza neska da, bere erara. Mutil bakoitza mutila da, bere erara. Eta bai ederra norbera den bezalakoa izan ahal izatea! Mayor, Aingeru: Neskak eta mutilak : norbera den bezalakoa (Litera) Irudiak liburuak dakarren kartoizko linternarekin aztertuz, iluntasunak ezkutatzen duen guztia deskubritu. Erdi Aroari buruzko xehetasun ugari ikasi eta ederki pasatuko duzu! Erdi Aroa : bilatu, aurkitu eta harritu! (Susaeta) Liburu honetan animalia prehistorikoei buruzko datu eta bitxikeria guztiak aurkituko dituzu. Horrez gain, alearen amaieran dagoen ÂŤHOMINIDOAKÂť atal bereziarekin gozatu eta ikasi ahal izango duzu. RodrĂ­guez, Carmen: Animalia prehistorikoen entziklopedia (Susaeta)

Liburu honetan, irudien laguntzaz, giza gorputzaren oinarrizko funtzionamendua azaltzen da: osaera, hezurdura, giharrak, artikulazioak... baita organo eta gorputzsistemak ere. Orrialdeotan, irakurleak datuak, bitxikeriak eta informazioa aurkituko ditu, zalantza guztiak hobeto ulertzen lagunduko dioten ilustrazio eta grafiko ugarirekin batera. Giza gorputza (Susaeta) Sexualitatea modu argian eta hizkera zuzenean azaltzen die haurrei. Liburuak, ilustrazio erakargarri eta dibertigarri ugariren laguntzaz, familia baten istorioa kontatzen du eta, bide batez, haur bati sexualitatearen inguruan sortu dakizkiokeen zalantzak argitzen ahalegintzen da. Sexualitatea haurrei azaldua (Susaeta)

PSEko zinegotzia da Marta euskal hiriburu batean, eta bere mutillagunak konbentzitzen du alderdiko primarioetara aurkez dadin, alkategai izateko. Horrek, baina, lehen lagunak zituen asko etsai bihurtzea ekarriko dio, eta komunikaziotekniketan trebatu beharra, bai alderdi barruari bai gizarteari begira. Irasizabal, IĂąaki : Politika zikina (Elkar)


Oscar Miller idazle ospetsu eta hipokondriako bat da. Osasun arazoak dituenez, Marco Berling medikua kontratatzea erabakitzen du, haren zerbitzura jardun dezan kostaldeko etxe bakarti batean. Lozano, Joseba: Herioren mandataria (Erein)

Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat. Agirre, Alaine: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (Elkar)

Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irratiesataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neskalagunak utzi duelako. Hernandez Abaitua, Mikel: Airearen isla (Elkar)

Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, batbatean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Iturbe, Arantxa : Koadernoa zuri (Elar) Eleberri honetan, judu ez den bikote batek naziengandik ihesi doan judu bat ezkutatzen du etxean. Hala, bada, idazlearen estilo soilean, hirukote horren arteko elkarbizitza, solasaldiak, haserreak, beldurra, klaustrofobia, elkartasuna eta itxaropena agertzen dira orriotan. Keilson, Hans : Minorreko komedia (Txalaparta)

Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak: gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari da halako sentipen asegaitz bat, denbora igaro arren munduan norberaren lekua aurkitu ezin bat, noizbait izandako nahi eta ametsak bete gabe geratuko diren konbentzimendua, nostalgian goxatzen ez den desolazioa. Malagon, Ana : Gelditu zaitezte gurekin (Elkar) Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Miner, Kattalin: Nola heldu naiz ni honaino (Elkar) Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Bilboko jatetxe batean afaltzen ari dira, Josebak esan duenean: “Azken boladan zerbait falta zaigu”; Axik bizkor erantzun du: “Boladak izaten dira sexu askokoak eta sexu gutxikoak”; Josebak bota dio: “Orduan kanpoan maiz larru jotzen ari zara?”. Olasagarre, Juanjo: Poz aldrebesa (Susa)


Ander protagonista Stanford Unibertsitatean ari da ikasten eta San Frantziskotik Bermeo jaioterrira dator, astebeteko oporraldia baliatuz, bere bizitzan ardatz nagusienetarikoa izan lezakeenaren inguruan duen kezkaz (ikasketak aldatu ala ez) argitasun apurren bat gehiago jasoko duelakoan. Penades, Josu: Haren zati bat (Denonartean) Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Prat Urzainki, Ernesto: Telleria eta gero zer? (Elkar) Izenburua bera bezain ausarta, sentsuala eta iradokorra da liburu hau; egunerokotasunari itzuri egiteko antidotoa duzu eskuartean, eragozpenik gabeko plazera bilatzeko errezeta. Ruiz de Munain, Judit: Zukafukamusuka (Txalaparta)

Kutsidazu bidea, Ixabel egilearen eskutik, elkarrizketa jostalari bat erlijioen inguruan. Baina zer pentsa emango duena... Sagastizabal, Joxean: Peru Apreta, mistikoa (Pamiela)

ETA euskal historia garaikidearen gertakari politikorik esanguratsuenetariko bat da. Baina bere sorrera, iraupena eta garapena ulertzeko egin den historiografia, gehienetan kronologiari begira egon da. EgaĂąak, ikuspegi berritzaile bat eskaintzen digu eta erakundearen alderdi ezberdinak banaka aztertuta, gure begirada berritzen du. EgaĂąa, IĂąaki: ETA-ren historia laburra (Txalaparta) Etxabe, Itziar: Arian. B2.2 : euskara ikasteko metodoa. Lankoadernoa (Elkar)

Euskal Herritik abiatuta, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen jarrerak bereziki aztertuz eta psikoanalisiaren eskutik, egoera globala aztertzeko eta proposamenak egiteko erronka bere gain hartu du Joseba Gabilondok: euskal independentziaren jomuga ez dago lehenaldian baizik eta geroan, globalizazioari eta neoliberalismoari aurre egiteko dugun aukera bakarra izanik Gabilondo, Joseba : Populismoaz : subiranotasun globala eta euskal independentzia (Txalaparta) 1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Urretabizkaia, Arantxa: Bidean ikasia (Pamiela)


Mende luzeetan etxea izan da gure gizartearen oinarrizko erakundea, hainbesteraino non etxeak eman baitie izena herritarrei. Etxea, bizitokia izateaz gain, lantegia, hilerria eta erritu tokia ere izan da, laborari munduko bizitzaren ardatz. Euskal Herriko etxeen arkitekturak ondare gaitza osatzen du baina, harrigarriki, aski ezezaguna da. Xamar: Etxea : ondarea, historia, mintzoa (Pamiela)

Albert (Paycom Multimedi) DVD 2777

Cigueñas (Twentieth Century Fox) DVD 2758

Dixie y la rebelión zombi (Barton Films) DVD 2776

El Principito (Cameo) DVD 2755

Meñique y el espejo mágico (Karma) DVD 2699

Ozzy (Buena Vista Home) DVD 2744

Zipi y Zape y la isla del capitán (Buena Vista Home) DVD 2745

Mustang (A Contracorriente) DVD 2737


Trapagarango Udal Liburutegia Biblioteca Municipal Trapagaran J.R. Olaso, 46 48510 Trapagaran Bizkaia 944863420 info-liburutegia.trapagarn@bizkaia.org Ordutegia | Horario: Astelehenetik ostiralera | Lunes a viernes: 9:00-14:00 H. 15:30-21:00 H. Larunbatak | Sรกbados: 9:00-14:00 H. http://trapagarangoliburutegia.blogspot.com.es/ facebook.com/trapagaran.udalliburutegia

@olasolib


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
2017 11 euskararen eguna by olasolib - Issuu