Page 1

Oiartzun abuztuaren 2tik 6ra


Jexux Leonet Elizegi Oiartzungo alkatea

Ia ustekabean, Xanistebanak ailegatu zaizkigu berriz ere. Hain zuzen ere, legegintzaldi honetako azken Xanistebanak. Urte honetan guztian ere gogotik eta gogor egin dugu lan udalgintzan eta herrigintzan. Festekin gozatzeko ere intentzio bera jarriko dugu. Udalgintzan herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da eta hori kontuan hartuz eta bermatuz lan egiten du gure taldeak. Udalgintzan bezala, herrigintzan ere hala da, eta herriko festak horren adibiderik onenetakoa dira. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet Udalaren izenean Urtekari Batzordeari eta aurtengo Oiartzun urtekaria osatzen lagundu duten herritarrei. Era berean, Jai Batzordea osatzen duten elkarte, eragile eta kideei ere eskerrak eman nahi nizkieke, beraiek gabe ez bailegoke Xanistebanik. Egiten duten lana oso aintzat hartzekoa da eta urtez urte herrirako festa hobeak izan daitezen ahalegintzen dira. Aurten galduta zeuden ekintza batzuk berreskuratu ditu Jai Batzordeak eta jai parekideen inguruko hausnarketa egiten ere hasi da, Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Dudarik gabe, Xanisteban parekideak nahi ditugu eta eraso sexistarik gabekoak. Horregatik, ezetz beti dela ezetz gogora ekarri eta edozein erasoren aurrean erantzutera animatu nahi ditugu herritarrak. Jai Batzordeak antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi nituzke oiartzuarrak; ziur, antolatutako ekimen ugarien artean denok gozatzeko modua egongo dela. Xanistebanak, maiz, arlo askotan urtetan egindako lana errekonozitzeko aukera polita ere izaten dira. Alkate gisa, beti da ohorea Xanistebanetako kultur ekitaldian, txupinazoan‌ herritarren lana aitortzea. Aurtengo omenduei ere, nire zorionik beroena bidali nahi diet hemendik. Bukatzeko, Xanistebanetan egongo ez diren guztiei besarkada handi bana bidali nahi nieke Oiartzungo herriaren izenean. Eta bertan izango garenontzat, bizpahiru aholku: gozatu Xanistebanak, ongi pasa pasatu gabe eta errespetuz jokatu! GORA OIARTZUN! GORA XANISTEBANAK!


ABUZTUAK 2, osteguna 16:00 Auzoz auzoko 37. ibilaldia: OIARTZUNGO MUSIKARIZ osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz. Antolatzailea: Ibargain Musika Eskola. 16:30 GORA XANISTEBANAK HAURREN KROSA: irteera, Done Eztebe plazatik. 17:00 GORA XANISTEBANAK HELDUEN KROS HERRIKOIA: irteera, Done Eztebe plazatik. Antolatzaileak: Haurtzaro Atletismo Taldea eta Intxixu Trail. 18:30 AGERRALDI FEMINISTA, herriko plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista. 19:30 Udalbatzako kideek SOKA DANTZA dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz. Ondoren: Jai Batzordeak proposatuta, ALDEGUNA ELKARTEAK (1968-2018: 50 urte), herriko alkateak eta udalbatzako kideek SUZIRIA botako dute. Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira. Jarraian: OIARTZUNGO ERRALDOIEN kalejira, herrian zehar, txistularien eta dultzaineroen laguntzaz. 20:30 KALERA ekitaldia, Eliza ondoan. Antolatzailea: KALERA KALERA ekimena. 24:00 Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: TXIMELETA Antolatzailea: Gauetako Batzordea.

ABUZTUAK 3, ostirala XANISTEBAN EGUNA 07:00 SOKAMUTURRA, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea. 07:00 MAKARROI JATE ANTIESPEZISTA, Landetxe plazan. Antolatzailea: Oihartzun Guk. 09:00 GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:30 Festetako EZKILA JOALDIAK. Antolatzailea: Oiartzungo ezkila jole taldea.


11:00 HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian. Lartaun Abesbatza kantuan, Begoña Bergaretxe organoan. Ondoren: 43. KONTZERTU HERRIKOIA Kontzejupean, Lartaun Txistulari taldearen eskutik. Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. 11:30 POTTOKAK ETA ZEZEN TTIKIAK, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea. 13:00 PASAKA eskuz. Gipuzkoako IV. Txapelketaren finala, Kontzejupean. Antolatzailea: Txost pilota elkartea. 16:30 ZIRKUA FAMILIAN, Elizalde Eskolako jolastokian. Antolatzailea: Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea. 16:30 Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 32. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea. 18:30 PILOTA PLAZA LIBREAN, Beheko Plazan. Gaztetxo eta nagusien Joko Garbi partidak Behar Zanaren aurka. Bote luzeko partida: Gipuzkoa-Iparralde. Antolatzailea: Txost pilota elkartea. 18:30 KONTZERTU LASAIA, Landetxeko plazan, MALEN eta EKAIN abeslariekin. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista. 19:30 DANTZA BILERA. Meakako Dultzaineroak, Kastroko iturrian. Antolatzaileak: Soinuenea Fundazioa eta Lartaun Txistulari Taldea. 21:00 EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea. 22:00 PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan. · Neska profesionalak: Gorri: Maite Ruiz de Larramendi (Eulate, Nafarroa) Miriam Arrillaga (Aginaga, Gipuzkoa) Urdin: Miren Larrarte (Bidania, Gipuzkoa) Olatz Ruiz de Larramendi (Eulate, Nafarroa) · Herriko gazteak: Sein-Ugalde eta Salaberria-Etxeberria Antolatzailea: Oiarpe KE. 23:00 Dantzaldia BIDE BATEZ taldearekin, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Gauetako Batzordea. 23:00 Musika Jaialdia, Landetxeko plazan: KOBAN eta LIHER. Antolatzailea: Gauetako Batzordea.


ABUZTUAK 4, larunbata BASERRITAR EGUNA

EMAKUMEOk* ZAINTZA LANEN GREBA

09:00 GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:30 Oiartzungo PRODUKTU EKOLOGIKOEN AZOKA, Done Eztebe plazan. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta inguruko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea. 10:30 IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Esku Garbiak Elkartea. 11:00 ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, txistulariekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola. 11:50 Inaxio Uharte XIX. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea. 12:00 Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibargain Elkartea. 12:00 Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa. 12:30 BERTSOLARIAK, Done Eztebe plazan. Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia gai librean. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola. 13:15 Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA; sarien banaketa, Done Eztebe plazan. 13:30 Inaxio Uharte XIX. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan. 14:00 Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan. 14:00 BAZKARI FEMINISTA, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista. Ondoren, Bakean dagoena bakean utzi BAKARRIZKETA, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin.


16:30 Haurrentzako KALE-ANIMAZIOA, Done Eztebe plazan. (Eguraldi txarra balitz, Elizalde Eskolako pilotalekuan). Antzar Rockeroak. Antolatzailea: Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea. 17:00 IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. 17:00 HELDUEN TAILERREN 21. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Kontzejupean. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak. 17:00 Herriko ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN kale-buelta-topaketa Beheko Plazan barrena, Tolarietan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa. 18:30 DULTZAINEROEN TOPAKETA herrian zehar. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa. 19:00 DANTZA-BILERA familian, Kastroko iturri inguruan: Antzizar, Otamendi eta Letamendia hirukotea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa. 19:00 HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak: Irati Astondoa eta Nerea Sorondo. Donato Larretxea-Aratz Mugarza eta Iñaki Azurmendi-Xabier Zaldua. Harri-Jasotzaileak: Aimar Irigoien. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea. 19:30 POTEO-JIRA FEMINISTA Landetxeko plazatik. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista. 20:00 HAURTZARO DANTZA TALDEAren eta OIARTZUNGO FLAUTA TALDEAren emanaldia, Done Eztebe Plazan. Antolatzaileak: Haurtzaro Dantza Taldea eta Oiartzungo Flauta Taldea. 22:00 ALURR dantza taldearen IRRADAK emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea. 23:00 Xanistebanetako DJ GAUA, Landetxe plazan. Manci, This Ist, Uzi Cuzy eta Sum$hee Antolatzailea: Gaueko Batzordea. 23:30 HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola. 24:00 DJ BALBER, eliza ondoan. Kalean txosna euskal musikaz girotua. 01:00 Musika Jaialdia, Done Eztebe Plazan: YAKOLEV eta PIPERRAK. Antolatzailea: Gaueko Batzordea.


ABUZTUAK 5, igandea GAZTEEN EGUNA 09:00 GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin. 09:00 37. EHIZA ZAKUR LEHIAKETA, Irastortza baserriko zelaietan. Antolatzailea: Bizardia Ehiza Taldea. 10:00 71. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, Euskal Federazioak 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat antolatzen duen Euskaldun Saria Antolatzailea: Lartaun Zikloturistak. 11:00 Kirol egokituaren inguruko SENTSIBILIZAZIO SAIOA: jolas inklusiboak, kirol egokitua, muralak, musika… Oiartzualdeko ezinduen eskutik, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Mindara Elkartea. 11:00 Bolo, Toka, Potea, Igela. Erretiratuen eta ez direnen arteko txapelketa, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Gazte Izanak. 12:00 Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa. 12:30 KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza. 13:30 GAZTE TXUPINAZOA, plazan. 14:30 GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak. 16:00 Haur mailako banakako 21. XAKE LEHIAKETA, Eliza ondoko karpan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola. 17:00 Kuadrillen arteko BINGOA eta JOKOAK, Done Eztebe plazan. 17:30 HAU EZ DA KASUALITATEA Bertso Saio Feminista, Kaxkazuri plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Asanblada Feminista. 17:30 Oiartzungo HAURREN PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola-Kirola.


Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean. 18:15ean mutilak; 19:00etan neskak. Antolatzailea: Girizia Pilota Saila. 18:00 Sukaldaritza osasungarria haurrentzat Ikastolako tabernan, Kontzejupe Plazan. Sukaldaritzaren plazera, proba eta jolasen bidez, era osasungarrian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola. 18:00 28. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Landetxeko plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea. 18:00 PILOTA PARTIDAK, Madalensoro pilotalekuan. Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotari profesionalekin. Antolatzailea: Oiarpe KE. 19:00 POTEOA, Elektrotxuflarekin. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak. 19:00 APAR JAIA, haur, gazte eta helduentzat, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola. 19:30 DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. Lartaun Txistulari Taldea. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa. 21:00 KARAOKEA, txosnagunean. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak. 22:00 DANTZA EMANALDIA, Done Eztebe plazan. Tio Teronen semeak taldearen FESTAMENTUA ikuskizuna. Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea. 23:00 Dantzaldia, Landetxeko plazan: EZTEN GIRO. Antolatzailea: Gauetako Batzordea.

ABUZTUAK 6, astelehena HAURREN EGUNA 09:00 GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:30 Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.


11:00 Gaztetxoen DANBORRADA. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola. 12:00 Oiartzungo Herri Musika Eskolaren kale-bueltak. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa. 12:00 ERRALDOIEN KALE-BUELTA, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa. 12:30 ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera. 14:30 ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea. 16:00-20:00 Haurtzaro Ikastolako jolastokian, HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (quad pista, super jumping, sagardotegi mugikorra + artzain txakurra, ludoteka, dantza-plaza). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola. 16:30 Xanistebanetako 23. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Gure Esku Dago. 17:30 Haurrentzako TXOKOLATADA, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola. 17:30 Haurrentzako TAILERRA: hazi eta landare ekologikoei bizia ematen, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea. 19:30 AITOR TXIKI XI. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian. 19:30 MUSIKA JAIALDIA, HIRU, BI, BANDekin, Done Eztebe plazan. 23:00 Dantzaldia, ALTXA PORRU taldearekin, Done Eztebe plazan. 23:30 Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik. Ondoren: Dantzaldiaren jarraipena, ALTXA PORRU taldearekin, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Gauetako Batzordea.

barrakak Barraketan prezio bereziak izango dira Oiartzunen Xanistebanetan: Bidaia bat: 1,40 euro ¡ 5 bidaia: 5 euro


KIROL EKITALDIAK UZTAILAK 28, LARUNBATA 19:00 AITOR TXIKI XI. ARETO FUTBOLEKO txapelketako finalerdiak, Elorsoro kiroldegian

UZTAILAK 31, ASTEARTEA 10:30 Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, banaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.

KULTUR EKITALDIAK UZTAILAK 31, ASTEARTEA 19:30 AINARA ORTEGA eta Iñaki SALVADORen musika jaialdia, Done Eztebe elizan, HIESaren aurkako Harri Beltza elkartearen eskutik.

ABUZTUAK 1, ASTEAZKENA 18:00 Udal Areto Nagusian, Xanistebanetan ohitura den bezala, Oiartzun 2018 urtekariaren aurkezpenari ekingo dio Udaleko Kultura Batzordeak. Jarraian Antton Kazabon, Anton Mendizabal, Joxe Mari Mitxelena eta Joxan Unsainek Mugarri bildumarako idatzi duten liburua aurkeztuko da: Pilota Oiartzunen: Pilotasorotik Madalensorora. Era berean, Xanistebanak 2018 kartel lehiaketako irabazleen sariak banatuko dira. Ondoren, Udaletxeko Areto Nagusian, Emakume Raketistak lehen eta orain erakusketa zabalduko da. Bukatzeko, herrian nabarmendu direnei omenaldia egingo die Udalak.

ERAKUSKETAK Xanistebanek irauten duten bitartean “Emakume Raketistak lehen eta orain”. Udaletxeko Areto Nagusian, abuztuaren 3tik 6ra bitartean. Goizez, 11:00etatik 14:00ak arte; arratsaldez, 17:00etatik 21:00ak arte. “Xanistebanak 2018” Kartel Lehiaketan parte hartu duten kartelak. Manuel Lekuona Bibliotekan, uztailaren 30ean, abuztuaren 1ean eta 2an. Goizez, 09:00etatik 14:00ak arte.


XANISTEBANETAN Abuztuaren 2tik 6ra, Xorrola herri barruko autobus zerbitzua egongo da. Anbulatorioko eta Yon OĂąatibia kaleko geltokiak Bibliotekako parera pasatuko dira. Ordutegi berezia: 07:10 / 22:40 (Arraguan hasi eta bukatu)

OHARRAk Oiartzungo Udalak ez ditu bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen zorigaitzak. Halaber, egitarau honetan adierazten diren festa edo ekintzetan iruditzen zaizkion aldaketak egiteko ahalmena du. Xanisteban festetako aurrekontua ikusgai egongo da helbide honetan, oiartzun.eus/eu/Festak/Xanistebanak, Xanistebanetako aurrekontua estekan.


Xanistebanak Jai Batzordea

Azala: Xanistebanak 2018 iragartzen dituen kartela. Egilea: Iraitz Arabolaza Etxenagusia.

Xanistebanak 2018. Egitaraua  
Xanistebanak 2018. Egitaraua  
Advertisement