udalainformatzen
           
    Joana Mendiburu Garaiar
           
    Oiartzungo alkate berria
           
    26
        Oiartzungo 101. zenbakia 2023ko ekaina www.oiartzun.eus
        Kaixo, oiartzuar
          Legealdia hasi berritan eskerrak eman nahi dizkizuet Oiartzungo alkate izateko aukera eskaini didazuen herritar guztiei. Ohore bat da niretzat orain arteko Oiartzungo alkate aurrerakoi guztien lekukoa hartzea.
          Udaleko paisaia humanoa aldatzera doa eta gurekin batera ziklo berri bat hasiko da. Orain arte kalean eta herriko elkarteetan bezala, gure printzipio eta baloreei leial, udalera etorri gara bertan politika sozial, feminista eta euskaltzaleak gauzatzeko.
           
    Oiartzunen, bigarren aldiz, alkatea emakumea da. Eta hori abiapuntua besterik ez da, benetako udal politika feministak eskatzen duelako begirada aldatzea, egiteko modu berriak ekartzea eta lehentasunak berrikustea.
          Izan ere, jakin badakigu erakundeak sistema bizirauteko sortuak daudela, ez direla eraldaketarako berezko gune naturalak. Kontzientzia horretatik abiatuta lan egingo dugu politika aurrerakoi eraldatzaileak eta parekideak gauzatzeko
          Guztiona dena defendatzeko, herritarren eta udalaren artean elkarlan sendoan jardun nahi dugu, ongizatea ez dezagun inoren bizkar oinarritu. Pertsona guztiok ditugu zaintza beharrak eta, Oiartzungo udalak azken urteetan hasitako bidea jarraituz, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eta ongizate sailaren lana indartuko ditugu.
          Komunitatea indartsu mantendu behar dugu eta horretan ezinbesteko elementua da kultura. Egunerokoan mamitu behar dugu errealitate bat kulturaren emariak etenik izan ez dezan. Horrek eskatzen digu udalerako kultura politika propioa diseinatzea eta, noski, euskara izango du ardatz
          Oiartzun izango da gure jardun eremua, zaintzan eta kulturan bezala ekonomian ere. Oiartzunek ingurune oso aberatsa du, naturgune zoragarria eta, hala ere, ezinbestekoa da ingurune hori zaintzeko politikak sustatzea. Naturaz inguratuta bizitzeak ez gaitu mundutik aparte kokatzen. Guztioi garestitu zaigu etxeko ekonomia eta kezkatzen gaitu elikagaien merkatu globalak.
           
    Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia soziala indartzeko garaia da. Bertako elikagaien kontsumoa areagotu eta energia komunitateak sortzen laguntzeko legealdia izango da hau. Bide berriak urratu beharko ditugu, sortu, asmatu eta esperimentatu ere bai, eta hori guztia zuekin guztiekin egingo dugu.
           
    Garaiari eta egoerei erantzun nahi eta beharra izango da erronka. Une batzuetan konplexua eta are, zaila ere izango dela jakitun, erantzunen bila ibiltzea ederra ere izango delakoan gaude.
          Eskuz esku herritarrekin lan egiteko konpromisoarekin gatoz, eskua luzatuta oposizioarekin adostasunetara heltzeko, eskua emanez eskualdeko gainerako udalei, zazpi lurraldez osatutako gure herriaren alde, herritarren eskubideen alde eta euskararen alde lan egiteko.
          Gora Oiartzun!
          Puedes pedir la revista en castellano
          Aunque la revista Udala Informatzen se reparte en euskera, también existe la versión en castellano. Puedes pedir que te la enviemos en el ayuntamiento, llamando al 943 49 01 42 o mandando un email a komunikazio@oiartzun.eus.
           
    oiartzungoudalainformatzen 2 es
        
              
              
            
            udal albisteak
          2023/2027 legegintzaldia martxan da
           
    13 zinegotzi izango ditu EH Bilduk. EAJk lau.
          Abian da 2023-2027 legegintzaldia. Ekainaren 17an egin zuten zinegotzi eta alkatearen kargu-hartze ekitaldia.
          Inoiz izandako ordezkaritzarik handiena izango du EH Bilduk. Maiatzeko udal hauteskundeetan 3.303 boto
          eskuratu zituen alderdiak, bozen %67. 13 zinegotzi
          izango ditu, aurreko agintaldian baino bat gehiago. EAJk galdu du ordezkari hori; 1.063 boto lortuta, 4 zinegotzi izango ditu. Elkarrekin Podemosek (lehen aldiz aurkeztu zen), PSE-EEk eta PPk ez zuten ordezkaritzarik lortu.
          Elkarlanean aritzeko deia
          Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu) da Oiartzungo alkate berria. Hautagaitza aurkeztu zuen bakarra izan zen. 13 aldeko botorekin izendatu zuten alkate Mendibru (EAJ abstenitu egin zen). Txalo artean hartu zuen kargua. Bigarren emakumezko alkatea izango da. Jexux Leonet alkate ohiaren eskutik jaso zuen aginte-makila.
           
    Eskerrak emateko izan ziren bere lehen hitzak. Eskerrak
          EH Bilduri botoa eman dioten herritarrei, alkate izendatu zutenei eta zinegotzi guztiei, haien “konpromisoagatik”. “Ohore handiz” hartu zuen orain arte “alkate aurrerakoi” izandako guztien lekukoa. “Orain arte kalean bezala”, udalean ere politika sozial, feminista eta euskaltzaleak gauzatuko dituztela hitz eman zuen, beren printzipio eta baloreei leial.
          Herritarrekin batera lanean jarraitzeko nahia azaldu zuen Mendiburuk. “Guztiona dena defendatuko duten udal politikak bultzatuko ditugu, komunitatea indartuko dutenak. Eta horrek eskatzen du herritarren eta udalaren artean elkarlan sendoan jardun behar dugula”. Herritarrekin lan egiteko nahia eta oposizioarekin adostasunetara heltzeko borondatea nabarmendu zituen, “herriaren alde eta herritarren eskubideen alde politika eraldatzaileak eta parekideak” gauzatzeko.
          Aurreko taldeari agurra 2019-2023 legegintzaldian zinegotzi izan direnentzat esker hitzak izan zituen Mendiburuk. Haien lekukoa hartu eta orain arte egindako bidean aurrera egiten jarraituko dutela hitz eman zuen.
           
    Eskerrak emateko izan ziren Jexux Leonetek alkate bezala egin dituen azken hitzak ere. “Ohore bat izan da niretzat eta nire taldekideentzat hainbeste maite dugun herriko ordezkariak izatea. Plazer bat izan da herritarrekin hainbeste proiektu eta egitasmo partekatzea. Eskerrik asko korporazio guztiari egin dugun elkarlanagatik eta mila esker bereziki gobernu taldeari, zuen babesa eta konplizitateagatik”. “Oso pozik” utzi zuen kargua Leonetek, “lorpen asko” izan dituztelako eta orain
          datorren taldeak “lan bikaina” egingo duelako. Zorterik onena opatu eta bere babes osoa izango dutela esan zien.
          3 oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus
        Udalbatza berria
          17 zinegotzik osatuko dute datozen lau urtetako udalbatzarra. 13 EH Bildukoak izango dira, EAJkoak 4. Talde berria izango da. Aurreko legegintzalditik 6k errepikatuko dute; EH Bilduko bik eta EAJko lauk. Gainontzekoak lehen aldiz arituko dira zinegotzi lanetan. Herri mugimendu ezberdinetan ibilbide luzea duten eta Oiartzun ongi ezagutzen duten pertsonak dira:
          Joana Mendiburu Garaiar
           
     
     
     
    46 urte | Ugaldetxo
          Alkatea
          Baionan egin zituen Euskal Ikasketak eta Humanitateak eta enpresa ikasketak, berriz, Eskoriatzan. Euskalgintza, kultura, komunikazioa eta kudeaketa izan dira bere lan-esparruak. Orioko Herri Ikastolako zuzendaritzako kide eta irakasle da. Ibilbide profesionalaz gain, herrigintzan ibilbide luzea du: elikadura burujabetzan eta feminismoan bereziki. Labore Kontsumo elkarteko lehendakaria izan da.
          Agustin Lekuona Irastorza
           
     
    50 urte | Karrika
          Alkateordea eta Hirigintzako zinegotzia izango da.
          Ingeniari tekniko mekanikoa. Azken lau urteetan Hirigintza zinegotzia izan da.
          Olaia Lasa Olaziregi
          36 urte | Ugaldetxo
          Alkateordea Ongizate zinegotzia izango da.
          Gizarte hezitzailea eta psikopedagogoa; harrera etxeko langilea. Azken lau urteetan Ongizate zinegotzia izan da.
          Garazi Urdampilleta Astibia
          31 urte | Karrika
          Alkateordea izango da.
          Lehen Hezkuntzako irakaslea eta herri mugimenduko kide da.
          Ibon Mitxelena Fernandez
          49 urte | Gurutze
          Ekonomia soziala eta subirautza zinegotzia izango da.
          Kimikaria eta ekonomia sozialeko proiektuetan aritu izan da, Elikan eta energia komunitateetan, besteak beste.
           
     
     
    Nora Velez del Burgo Zalakain
          28 urte | Elizalde
          Feminismo zinegotzia izango da.
          Bigarren Hezkuntzan euskara irakasle eta Oiartzungo Feministen Asanbladako kide da.
          Jexux Olaziregi Bagües
          38 urte | Elizalde
           
     
     
     
     
     
     
    Kultur zinegotzia izango da.
          Historian eta Kazetaritzan lizentziatua. Hainbat herri mugimendutako kide da.
          oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 4
        Edorta Fernandez Etxepeteleku
          35 urte | Ugaldetxo
           
     
     
     
     
     
     
    Kiroletako zinegotzia izango da.
          Goi Mailako diseinu grafikoa. Oiartzun Kirol Elkarteko eta Aldeguna elkarteko kide da.
          Oihana Irastorza Gonzalez
          43 urte | Ergoien Ogasuneko zinegotzia izango da.
          Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua.
          Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi 40 urte | Ergoien
          Hizkuntz normalizaziorako zinegotzia izango da.
          Euskara irakaslea Bigarren Hezkuntzan eta euskalgintzan aritua.
          Ekain Susperregi Ibarguren 25 urte | Iturriotz
           
    Gazteriako zinegotzia izango da.
          Informatikaria eta dantzaria.
           
     
     
     
     
    Jon Albisu Mendiburu
           
     
     
    43 urte | Karrika
          Ingurumen eta landa-eremuko zinegotzia izango da.
          Garbitania 0 zabor-eko langilea.
          Ibintza Iragorri Iriarte 40 urte | Elizalde
          Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko irakaslea eta herri mugimenduko kidea.
          Janire Mitxelena Lekuona 29 urte / Arragua
          Zientzia politikoetan graduatua eta gizarte integratzailea da.
          Rafael Bergaretxe Urdanpilleta 64 urte / Elizalde
          Hezkuntza Administrazioko langilea.
          Maitane Larruskain Agirre 40 urte/ Altzibar
           
     
     
     
     
    Ile-apaintzailea.
          Iñaki Arbelaiz Mitxelena 59 urte/ Karrika
          EITBko funtzionarioa.
           
    www.oiartzun.eus 5 oiartzungoudalainformatzen
        
              
              
            
            udal albisteak
          
              
              
            
            Plaza berria du Oiartzunek
           
    Biziberritze lanak bukatuta, gune ezberdinez osatutako topaleku zabal eta atsegina egin da Landetxen.
          Landetxe plaza birmoldatzeko proiektua amaitu du Oiartzungo Udalak. Erabat itxuraldatu da gunea. Espazio berriak eta atseginak sortu dira bertan herritarrak elkartzeko. Aurretik zuen egitura mantenduta, izaera guztiz eraldatu da.
           
    Plaza biziberritzea eta erabilera handitzea izan da Udalaren helburu nagusia. Estruktura-arazoak zituen aurreko azpiegiturak. Beheko garajeetara ura sartzen zen eta lurra etengabe altxatzen zen. Gainera, herriko plaza nagusitik gertu egonda ere, apenas biltzen zen jenderik bertan.
          Arkitektura arazo hauek konpondu eta erabilera handitzeko proiektua abiatu zuen Udalak. Bertako bizilagun eta merkatariekin elkarlanean diseinatu du plaza berria, herritarrentzat erakargarria izango den espazioa sortzeko. 1.200.000 euroko inbertsioa egin du.
          Erabilera ezberdinetarako hiru plaza txiki
          Plazaren diseinu berriak berdeguneak txertatu ditu.
          Zuhaixkak eta loreak landatu dira, ingurua atseginagoa egiteko. Aisialdirako eta jolaserako gune ezberdinak sortu, harmailak berritu eta eserleku gehiago jarri dira. Aparkalekuko igogailu ondoan zegoen aterpea kenduta,
          zabaltasuna eta argitasuna eman zaio tokiari.
          Gune ezberdinak sortu ditu Udalak, plazari ahalik eta erabilera gehien emateko. Aisialdirako eta ekitaldi ezberdinak antolatzeko aukera emango dute espazio hauek: kale antzerkiak, ikuskizunak, kontzertu txikiak…
          Proiektua egiterakoan arreta berezia jarri da irisgarritasunean, oiartzuar denek Landetxeko plaza berriaz gozatzeko aukera izan dezaten.
           
    Gazte topalekua bertan egongo da Herriko gaztetxoen elkargunea ere izango da plaza berria. Landetxeko plazako lokalean kokatuko da aurrerantzean gazte topalekua, udal zerbitzu berria. Hurrengo ikasturtean jarriko da martxan eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei egongo da zuzenduta. Ostegun, ostiral eta larunbatetan egongo da irekita eta nerabeek aisialdiaz era aktiboan, parte hartzailean, sortzailean eta osasungarrian gozatzeko aukerak eskainiko ditu. Kuadrillategi egitasmoa ere bertan egongo da, DBH 1 eta 2. mailako gaztetxoentzat.
           
    oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 6
        Pianorik ez zegoen etxe hartan jaio zen Xabier Lete Landetxen jaio zen Xabier Lete Bergaretxe 1944. urtean, kultur areto berria egin den tokian. Eraikin berria eta plazako itxuraldaketa bukatuta, omenaldia egin nahi izan dio Oiartzungo Udalak herriko idazle, poeta eta kantari estimatuari.
          Sortzaileak euskal kulturan utzitako aztarna herrian bertan ere beti presente izateko Eneko Salaberriak egindako ‘Lete’ eskultura jarri dute idazlea jaio zen etxearen ondoan, kultur aretoko sarrera nagusiaren alboan. Obrara gerturatu ahala, idazlearen silueta atzemango du bisitariak. Lau xaflaz osaturiko irudia da, perspektiba jolaserako bide ematen du. Artistak Xabier Leteren obraren geruzak nabarmendu ditu. Behatzen duena, Xabier Leteren irudia ikusteaz gain, ohartuko da poetaren hitzek bera ere zeharkatzen dutela. Leteren jaiotetxetik metro gutxira, txoko berria du bere memoriak.
          Poetak Oiartzungo historian izan duen garrantzia aitortu eta euskal kulturari egindako ekarpena eskertu nahi
          izan dute. Eskultura jartzeaz gain, udazkenean idazlea omentzeko ekitaldia egingo dute. Izan dadila Leteren obra Landetxen sortuko diren proiektu berrian inspirazio iturri!
          Hobekuntza gehiago martxan
           
    Biziberritzea bukatuta, Landetxe eta Doneztebe plaza lotzen dituen Yon Oñatibia kalea eraldatzeko proiektua abian du Udalak. Bi toki hauen arteko lotura hobetu nahi du, oinezkoen joan-etorria erraztu eta bi gune hauen arteko lotura indartzeko.
           
    Bide guztia berritzeko lanak martxan daude. Espaloiak aldatu eta errepidearen kota berean egingo dira. Oinezkoentzat izango da aurrerantzean bidea. Xorrola eta taxiak bakarrik pasako dira bertatik (hor izango dute geltokia). Lorategian ere konponketak egingo dira: eserlekuak berritu, paretak txukundu eta barandak jarriko dira.
          270.900 euroko aurrekontua du proiektuak eta irailerako amaituta egongo da.
           
    www.oiartzun.eus 7 oiartzungoudalainformatzen
        Ezkerretik eskubira: Iosune Cousillas kultura zinegotzi ohia, Arantxa Lete Xabier Leteren arreba, Eneko Salaberria obraren egilea eta Joana Mendiburu alkatea.
          
              
              
            
            udal albisteak
          
              
              
            
            Zabalik dago jubilatuen egoitza berria
          Egunero dago irekita, 9:00etatik 21:00etara.
          Jubilatutako pertsonen etxea da Landetxe dagoeneko. Ia 3.000 erretiratu ditu Oiartzunek. Denek dute tokia Landetxeko egoitza berrian. Elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko estalpea da.
           
    Urteko egun guztietan dago zabalik hamabi orduz, 9:00etatik 21:00etara. Bertara joateko ez da jubilatuen elkarteko bazkide izan behar; erretiratu guztientzat dago irekita.
          173 metroko gune zabal eta argitsua
          173 metro kuadroko eremua dute herriko erretiratuek Landetxeko lehen solairuan. Egongela handi bat, tailer gela bat, ile-apaindegia eta podologoa ditu. Jubilatu denek erabili ditzakete zerbitzu hauek, nahiz bazkide ez izan.
          Taberna ere badu ondoan eta prezio bereziak dituzte bertan erretiratuek (%20 merkeago).
          Ekintzak antolatzeko 15.000 euro
          Herriko jubilatuekin lanean aritzen diren eragileek elkarrekin kudeatuko dute egoitza berria eta edonork du proposamenak egin eta ekintzak antolatzeko aukera.
          Tailerrak, kultur ekintzak, hitzaldiak, formakuntza saioak, txapelketak… eskaintza zabala izango da.
          2023an herriko jubilatuentzat ekintzak ezberdinak antolatzeko 15.000 euro eman dizkio Udalak Gazte Izanak elkarteari. Udaberrian sinatu zuten lankidetzahitzarmena Jexux Leonet Oiartzungo alkateak eta Fermin Lorza elkarteko lehendakariak.
          Jubilatuen kolektiboa Oiartzunentzat “oso garrantzitsua” dela esan zuen Leonetek: “eragile estrategikoa zarete, arlo ezberdinetan lan egiteko duzuen esperientzia eta jakintza behar-beharrezkoak baitira. Herriarentzat oso garrantzitsua da jubilatu aktiboak izatea. Jarrai ezazue elkarlanean, martxan, aktibo, ekintzak antolatzen eta disfrutatzen. Udaletik horretarako behar dituzuen bitarteko guztiak jartzeko prest gaude”.
           
    Urteko ekarpen ekonomikoa %50 igo du Udalak. Beharko balitz gehiago igotzeko konpromisoa ere hartu zuen alkateak. “Zuen esku dago. Oiartzungo jubilatuen egoitzak bizia duen eta aktibo dagoen bitartean, Udalaren aldetik konpromisoa osoa izango da, bai ekonomikoa eta baita elkarlanerakoa ere”.
           
    oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 8
        Beloaga gazteluko
          irisgarritasuna hobetu dute
          Gure historiaren zati garrantzitsua herritarren eskura jarri nahi izan dute.
          Beloaga gaztelua berreskuratzeko proiektua gauzatu dute Oiartzungo Udalak eta Beloaga Bizirik elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.
          Arkaleko harkaitzetan eraiki zuten Erdi Aroko gaztelua. Garai hartatik Gipuzkoan kontserbatzen direnen artean garrantzitsuenetakoa da. Oiartzungo bailara bostehun bat urtez babestu zuen Beloagak. Bertako hormak Euskal Herriko historiaren lekuko izan dira. Hainbat gertakari bizitu ditu; 1200. urteko Nafarroako konkista, karlisten garaia eta 36ko gerra, besteak beste. 2016. urtean Kultur-ondasun izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
          Gure herriko ondare historiko hau berreskuratu eta jende gehiago bertara iristeko lanean ibili dira Udala, Beloaga Bizirik eta Aranzadi azken urte hauetan.
           
    Ezkutuan zegoen gure historiako pasartea
          2010ean hasi zen Beloaga Bizirik gotorlekuaren aztarnak eta memoria historikoa berreskuratzen. Garai hartan sasi eta ote artean ezkutatuak zeuden gaztelu izandakoaren arrastoak. Bertan gaztelurik egon zenik ez zen antzematen. Auzolanean ingurua garbitzeari ekin zioten eta orduan hasi ziren pixkanaka gure historiako altxor hau berreskuratzen.
          2015ean berreraikitzeko proiektua jartzeko hitzarmena sinatu zuten Oiartzungo Udalak, Beloaga Bizirik taldeak eta Aranzadik. Hiru fasetan egin dute. Lehenengoan dorre nagusiaren hormak konpondu zituzten. Bigarrenean arma plazako paretak. Bukatu berri duten azken fasean gaztelura joateko irisgarritasuna hobetu dute.
          Ezagutzea eta bisitatzea erraztu
          Egitura nagusia berreraikita, herritarrak eta bisitariak bertara joan eta gotorlekuaren historia ezagutzera
          emateko lanak egin dituzte. Nor garen ulertzeko ezinbestekoa baita nor izan ginen, nondik gatozen eta zer gertatu zen ezagutzea.
          Gaztelura iristeko bidearen irisgarritasuna hobetu eta segurtasun neurriak jarri dituzte. Dorre nagusira igotzeko eskailerak egin dituzte eta plataforma bat ezarri dute bertan. Hobekuntza hauek ez dute inpakturik izan hormetan. Esku-hartzea egiterakoan bereziki zaindu dituzte erabilitako materialak, inguruan ahalik eta eragin txikiena izateko. 132.500 €-ko aurrekontua izan du hirugarren fase honek.
           
    Panel informatiboak jarri dituzte bertan pasatakoa kontatzeko. Inguruko txoko garrantzitsuak ere markatuta daude karteletan: mairubaratzak, Andrearriagako hilarria, Arkaleko Behatokia, Langile Batailoien barrakoiak… Naturaz eta inguruko paisaiaz gozatu eta iraganera bueltatzeko aukera paregabea dugu Beloagan.
           
    www.oiartzun.eus udal albisteak 9 oiartzungoudalainformatzen
        udal albisteak
          
              
              
            
            Arditurriz eta bide berdeaz gozatzeko webgune eta aplikazio berria
           
     
    Ibilbideko eta inguruko turismo eskaintzen informazioa bildu da bertan.
           
     
    gidatuta, ibilbidean zehar dauden interes gune ezberdinetara iritsi eta hauek ezagutzeko audiogida, argazkiak eta 360º-ko irudiak aurki daitezke bertan. Arditurriraino iristean, meategiaren eta trenbidearen XX. mendeko momentu desberdinak erakusten ditu 3D birsortze interaktiboarekin.
          Hemen ere geroz eta eduki gehiago gehitzen joango dira aurrerantzean. Android gailuetan instalatu daiteke aplikazioa eta iPhonetarako ere prest egongo da laster.
          Arditurriko meategitik ateratako materiala Pasaiako portura eramateko sortu zen trenbide zaharra eskualdeko
          aisialdi eta natur-gune nagusiena da gaur egun. Oarsoaldea osoa lotzen du bide berdeak, Aiako Harritik Pasaiako badiara, eta gure ondarearen erakusleiho garrantzitsua ere bada. Bisitatzeko hamarnaka toki eta beste hainbeste ibilbide eta txango daude inguruan eta horiek denak ezagutzera eman eta sustatzeko tresna digital berria sortu dute Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldeko Garapen Agentziak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.
          arditurribideberdea.eus webgune berrian jaso dute Bide
          Berdearen, meatzeen eta 12 km luzeko bidean aurki daitekeen turismo eskaintzen informazioa. Bertatik erosiko dira aurrerantzean Arditurri meategia barrutik bisitatzeko sarrerak. Bide berdearen ardatzaren eta azken urteetan Karrika edo Gurutzeraino egin diren adarren mapa ere gehitu dute. Argazki eta bideoekin borobildu dute ataria. Dinamikoa izango da eta pixkanaka osatzen joango dira plan ezberdinen eta bisitatzeko tokien aukera.
           
    Mugikorrerako aplikazioa
          Webguneaz gain APP berritzaile bat ere sortu dute mugikorretarako. Bide berdea modu desberdin eta interaktiboan bisitatzeko aukera ematen du. GPSak
          Haurrekin meategia ezagutzeko jolas interaktiboa
          Arditurri modu original eta dibertigarrian ezagutzeko aukera ere eskaintzen du APP berriak. Arditurrin bertan egiteko jolasa sortu da, hango txoko eta sekretuak ezagutzeko. Misterioz beteriko mundu batean sartu eta intxixu eta basandreen laguntzaz meatzearen barruan izkutatu duten Aiako Harriaren bihotza berreskuratzeko erronka izango dute bisitariek.
          oiartzungoudalainformatzen 10
        Kirolean ere ikuspegi feminista txertatzeko diagnostikoa egiten ari da Udala
          Esparru guztietan ikuspegi feminista txertatzea da Udalaren helburua. Kirol arloa gizonen eremua izan da tradizioz eta bertan parte hartzeko hamaika muga eta oztopo jarri zaizkie emakumeei. Egoera asko hobetu den arren egiteko asko dago oraindik. Duela urte batzuk hasi zuen Udalak Kirol sailean ikuspegi feminista txertatzeko bidea. Orain egiten ari den diagnostikoarekin eman beharreko pauso berriak identifikatu eta ekintza plana zehaztuko du.
          2023ko Xanistebanek badute kartela
          June San Sebastian oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo herriko festak. Lehenengo oiartzuarraren saria
           
     
     
    Eneko Salaberriarentzat izan da. 37 proposamen jaso dira aurten eta epaimahaiak ez zuen erraza izan horien artetik onena aukeratzen. Hauek dira Xanistebanetako
          Jai Batzordeko kideek saritu dituzten beste hiru lanak: akzesitak Olivia Cowley eta Itxaso Perezentzat eta
           
    100TZE Sormen Espazioko beka Anari Larburu Tolosak
          eta Kattalin Zalakain Gonzalezek elkarrekin egindako kartelarentzat.
          Energiaren erabilera jasangarrirako
          proposamenak egin dituzte ikasleek
          Eskolako Agenda 2030 proiektuaren bitartez, Elizalde eskolako eta Haurtzaro ikastolako HH, LH eta DBHko 750 ikaslek Oiartzunen energiaren erabilera jasangarriagoa nola egin aztertu dute ikasturte honetan. Erabilera gutxitzeko 10 konpromiso hartu dituzte. Herrirako 8 hobekuntza ere proposatu dizkiote Udalari: kaleko argiak behar direnean bakarrik piztea, faroletan LED bonbilak jartzea, eguzki plaken instalakuntzak egitea… Eskaera denak aztertu eta erantzuteko konpromisoa hartu zuen Agustin Lekuona zinegotziak.
           
    www.oiartzun.eus
        11 oiartzungoudalainformatzen
        udal albisteak
        udal albisteak
          Ongi etorri komunitatera!
           
    2022an jaiotako oiartzuarrei ongietorria egiteko atsolorra egin zuten maiatzean Arizmendieneako lorategian. 61 haur jaio ziren joan den urtean Oiartzunen eta 45ek hartu zuten parte ospakizunean. Iosune Cousillas kultura zinegotziak Udalaren izenean Oiartzungo komunitatera ongietorria eman zien jaio berriei. Haurrei zapia jarri eta bakoitzaren argazkiarekin 2022an jaiotakoen arbola osatu zuten.
           
     
    Oiartzun koloretsua eraikitzen
          Ortzadarraren eta transexualen banderaren koloreekin margotu zituzten Euskal Herria plazako eserlekuak maiatzaren 17an, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatu zuen ekimena. Heteroarauen kateak birrindu nahi dituztela aldarrikatu zuten tratu onaren bidetik, ahizpatasunetik, bizipozetik, babesetik, elkartasunetik, maitasunetik, eskubideen borrokatik, ikusgarritasunetik, aniztasunetik eta errespetutik.
           
    Herrian euskararen erabilera sustatzeko plana diseinatzen ari dira
          Hurrengo bost urteetarako Oiartzungo Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzen ari da Udala, herritarren parte-hartzea ardatz hartuta. Bi fasetan egingo da: lehenengoan, gaur egungo egoera zein den aztertu dute. Bigarren fasea abiatu dute orain, helburu berriak jarri eta proposamenak jasotzeko. Arlokako parte-hartze saio ezberdinak antolatu dituzte horretarako, ekainean eta irailean. Bilerak irekiak izango dira.
           
    oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 12
        
              
              
            
            plenoak
          2023/03/29.
          Udalak bere prozedurak erraztu eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko prozesua abiatuko du. Landutako gai guztietan ados egon ziren udalean ordezkaritza duten bi alderdiak. Administrazio prozedurak berrikusteko, errazteko eta sinplifikatzeko Udalaren prozedura-eskuliburua idazteko prozesua abiaraztea erabaki zuten. Udalean dauden prozedura guztiak berrikusiko dituzte (ehundik gora dira), sinplifikatu, beharrezkoak ez diren trabak eta luzapenak saihestu eta herritarrentzat ulergarriagoa den idazkeran jaso eta beraien eskura jartzeko. Herritarrei ematen den zerbitzua hobetu, haien eskaera eta tramiteak azkarrago erantzun eta gardentasuna areagotu nahi du Udalak horrela.
          Oiartzungo kirol klubak eta elkarteak diruz laguntzeko 54.000 euroko partida nola banatu erabaki zuten. Xanistebanetan kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzaren zenbatekoa eta oinarriak ere adostu zituzten. 50.000 euro emango dituzte.
          Martxoko protokolo gastuak 2.359,82 euro izan ziren: 958,32 € jardunaldi eta aurkezpenetan, 1.220 € bidaietan eta 181,50 € ikurrina, garaikur eta plaketan.
          2023/04/26.
          Bi ordenantza berriri hasierako onarpena eman zioten. Eragin linguistikoaren ebaluazioa arautzeko ordenantzari hasierako onarpena eman zioten aho batez. Oiartzungo egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen proiektu edo plangintzak onartzerakoan, ekimen horiek euskararen erabileraren izan dezaketen inpaktua ebaluatu eta neurriak hartzeko metodologia propioa izango du Udalak.
          Energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen aldeko udal-jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko eta aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza izan zen onartutako bigarrena.
          Kulturaz Bete Arte irabazi-asmorik gabeko elkartearekin hitzarmena sinatzea adostu zuten. Kultur eragileen eta zaleen bilgune izan, haien elkarlana bideratu, kultura eta kultur-zaletasuna bultzatu, kultur espresioak antolatu eta euskal kulturaren transmisioa sustatu nahi dute horrela. 40.000 euro emango dizkio Udalak elkarteari.
          Soinuenea Fundazioari 10.800 € gehiago ematea onartu zuten, prezioen igoeragatik eta sortutako egitasmo berriengatik izan duen gastu igoera finantzatzeko. Guztira 104.100 euroko dirulaguntza emango dio 2023an Udalak.
          ‘Erregularizazioa orain’ kanpainaren barruan, Grupo Oarso taldeak Espainiako estatuan migratzaileen ezohiko erregularizazioari buruzko mozioa ere onartu zuten bi alderdiek. Erregularitzatzeko prozesu berezia ekiteko eskatu zioten Espainiako Gobernuari.
          Apirileko protokolo gastuak 140 euro izan ziren, ikurrina, garaikur, inprenta eta web orrian.
          2023/05/24.
          Udalerriko berdegune publiko handiena osatzeko lur trukaketa adostu zuten.
          2019-2023 legealdiko azken udalbatzarra egin zuten eta lau urte hauetan ohikoa izan den adostasunarekin onartu zituzten gai guztiak EH Bilduk eta EAJk.
           
    Aho batez onartu zuten udalaren eta Inmobiliaria de Orio Txoko Txikiren lurren arteko permuta. Enpresak Mendibil partearen, bidegorriaren eta hilerriaren artean duen 40.000 m2ko lursaila emango dio udalari eta trukean ELI-6 eremuan udalak duen aprobetxamendua eta 550 metro karratuko zatia jasoko du. Oiartzunentzat oso onuragarria izango da aldaketa, honi esker udalerriko berdegune publiko handiena osatuko baita, 100.436 metro karratuko azalerakoa. Elizalde erdigunea inguratuko duen eraztun berdea indartzeko ezinbestekoa izango da eta arnasgune ekologikoa izateaz gain, aukera emango du zerbitzu ekipamenduak zabaltzeko (beilatokia, besteak beste). Nekazaritzarako aproposak diren lurrak eskuratuko ditu gainera Udalak, elikadura burujabetza lortzeko duen estrategian pauso berriak eman eta lehen sektorean jardun nahi duten herritarren esku uzteko.
          Arraztalo Elkartearekin hitzarmena sinatzea ere adostu zuten. Gaixotasun psikikoa duten oiartzuarren lan eta gizarte integrazioko egitasmoak sustatzeko 53.000 € emango dizkio Udalak aurten. Maiatzean ez zen protokolo gasturik egon.
          Zortzi urteko zikloa amaitu eta bere azken udalbatzarrean esker oneko hitzak izan zituen Jexux Leonet alkateak. Esperientzia “izugarria” izan dela eta ibilbidearen balorazio “oso positiboa” egin duela esan zuen. “Gustura noa, urte hauetan Oiartzun hobetzea lortu dugulako”. Taldekide eta oposizioko zinegotzi denei eskerrak eman zizkien jasotako babesa eta emandako tratuagatik eta elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen. “Zortzi urte hauetan lan asko egin dugu eta herritarren alde proiektu asko atera ditugu aurrera, adostasunarekin. Eredugarriak izan gara, guztion elkarlanarekin eta konpromisoarekin herrigintza egiteko modu bat asmatu dugulako. Jakin dugu oiartzuar guztien mesederako lan egiten”.
          Eneritz Arbelaitz alkateordeak egindako lanagatik eskerrak eman zizkion Leoneti EH Bilduren udal taldearen izenean. Eduki duen “lanerako grina, konstantzia, konpromisoa, ikuspegia, enpatia, umiltasuna eta pazientzia” nabarmendu zituen. “Herritar guztien alkatea izan zara. Jakin duzu denei entzun, beharrak eta arazoak ulertu, muinera joan eta erantzunak ematen. Ilusioarekin eta elkarlanean; herritarrekin, taldeko zinegotziekin eta oposizioarekin. Hori izan da zure marka”.
          Janire Mitxelena EAJko bozeramaileak ere legealdi honetan Leonetekin “oso gustura” lan egin dutela esan zuen. “Zure aldetik babesa sentitu dut. Oso pertsona ona zara eta zorterik onena opa dizut”.
          2023/06/17.
          2023/2027 udalbatzarra osatzeko pleno berezia egin zuten.
           
    17 zinegotzik osatuko dute udalbatza berria: EH Bilduko 13k eta
          EAJko 4k. Ordezkari bat gehiago izango du EH Bilduk. Bat galdu du EAJk. Joana Mendiburu Oiartzungo alkate berri izendatu zuten.
          www.oiartzun.eus 13 oiartzungoudalainformatzen
        auzoak
          Altzibar
          Agerrealde etxadiaren atzealdean dagoen saskibaloipista berritu du Udalak. Bi saskiak aldatu eta lurreko marrak pintatu dira, kirol-instalazioa hobetzeko. Bertan egoteko mahai bat ere jarri da ondoan. Arraguan ere bi kanasta berri ipini dira topoaren zubi azpian.
           
    Elizalde
          Euskal Herria plazako aparkalekuan mantentze lanak egin dira. Bertako argiak berritu eta plazako haur parke inguruko dilatazio juntak aldatu dira, filtrazioak eta itoteak eragiten baitzituzten aparkalekuan. 25.000 euroko aurrekontua izan dute berrikuntzek.
          Arragua
          Auzoko frontoia konpondu eta margotu da. Paretak eta lurreko marrak pintatu dira. Gurutzeko frontoia ere margotzen ari da Udala eta Iturriozkoa ere berrituko du auzoko festak bukatzean. 20.000 euro bideratuko dira oiartzuarrek hainbeste erabiltzen dituzten gune hauek txukuntzera.
          Ergoien
           
     
    Uztapide plazako kioskoko estalkia hondatuta zegoen eta berria jarri du Udalak. Urtxalek aterpe berria du beraz. Auzoko festetarako bukatu zituzten lanak. 15.500 euroko kostua izan du azpiegiturak.
           
     
     
    oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 14
        auzoak
          Gurutze
          Trabajadorien barrakoiak berreskuratzeko proiektua abiatu dute Arkalen. 36ko Gerra bukatzean erregimen frankistak 12.500 preso erabili zituen Oiartzungo errepideak eraikitzeko. Lo egiteko barrakoi luzeak altxa zituzten. Hauen zati bat berreskuratzeko lanak hasi dituzte Udalak eta Kattin-Ttikik, memoria historikoaren transmisiorako.
          Karrika
          Bi herribide konpontzen ari da Udala. Bukatzear daude Karrikako Zaldinarazpiko bidea berritzeko
          lanak. Amaitzerakoan, Ergoiengo Burkondo herribidea atonduko dute. 133.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak kamio hauek konpontzeko.
           
    Iturriotz
          Iturriozko auzo lokala txukundu eta margotzeko lanak egin ditu Udalak. Auzotarren elkarguneko paretak txuriz pintatu ditu, tokiari argitasun gehiago emateko. Frontoia ere berrituko du datozen asteetan.
           
    Ugaldetxo
           
    Oiartzun industrialdearen eta Ariztegi etxearen arteko zubia margotu da. Poligono guztia berritzeko proiektua
           
     
    bukatu zuen duela hilabete gutxi eta ingurua guztiz txukuntzeko bertako zubiko egitura ere pintatu du Udalak.
           
    www.oiartzun.eus 15 oiartzungoudalainformatzen
        
              
              
            
            iruditan
           
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
    oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 16
        ‘Nerabezaroaren kultura’ tailerra ‘Marrubizko uda’ liburuaren aurkezpena Biyurrienearen eskertza eguna
          Gazte mailako Oiartzungo aurresku txapelketa
          ‘Karpeta urdinak’ dokumentalaren emanaldia Ipuin kontaketa 2-3 urteko haurrentzat
          Barrikotea
          Ostegun feministak: ‘918 Gau’ filma KU-KU LGTBIQ+ literatur festa
          Sareren mendi martxa
          Martzelina Bertsozale Elkartearen aurkezpen festa
          Bertso jaialdia
          Ostegun feministak: Min (BIZI) podcasta zuzenean
          ‘Muga askoa eta haren ingurukoen kalamatrikak’ ipuinaren aurkezpena
          KantagiLtza: Anje Duhalde
          iruditan
           
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
    www.oiartzun.eus 17 oiartzungoudalainformatzen
        Gatiburen kontzertua
          Oiartzungo errotetatik ibilaldia
          Munuandiko erromeria
          Astigarragako Aiztondo eta Oiartzungo Lartaun abesbatzen kontzertua
          ‘Gu ere bertsotan’ ikastetxeetako ikasleen bertso saioa
          Arraguako festak
          Arraguako festak
          Arraguako festak
          Arraguako festak
          Elizalde eguna
          Elizalde eguna Atsolorra
          Atsolorra
          Atsolorra
          Ibargaingo ikasturte bukaerako kontzertuak
          
              
              
            
            iruditan
           
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
    oiartzungoudalainformatzen www.oiartzun.eus 18
        Bengo eta Txillyrekin kantak sortuz
          Urkabe BTT Sagardo eguna
          Sagardo eguna
          Sagardo eguna
          Sagardo eguna
          Urmendi eguna
          Urmendi eguna
          Udal eta Foru hauteskundeak
          Soinuenea eta Lartaungo txistularien kalebuelta
          Euskal Herriko pala txapelketa Pasaka eskuz Oiartzungo XI. Txapelketa Herrikoia
          ‘Herri txiki, infernu handi: Iturriotz’ saioaren grabaketa
          Ikastola eguna Ikastola eguna
          HELTAko ikasturte bukaerako gitarra emanaldia
           
     
    Elizalde dantza taldearen emanaldia Itturri eta OTXEk antolatutako bizikleta ginkana
           
     
     
    Orio, Gasteiz eta Bilboko hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzeak
           
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
    www.oiartzun.eus 19 oiartzungoudalainformatzen
        Argitaratzailea: Oiartzungo Udala Diseinua eta maketazioa: Dixidu Diseinu Grafikoa Inprimaketa: Antza Komunikazio Grafikoa Lege Gordailua: Donostia-1216/91
        iruditan
        Txiltxoko eta Bulegoren kontzertua
          Intxitxu Trail KantagiLtza: Imanol Ubeda
          Ergoiengo festak Ergoiengo festak
          Ergoiengo festak Ergoiengo festak Euskaraz Urtabe eztabaida taldeak
          Udalbatza berria eratzeko bilkura OKE denboraldi amaierako festa OKE denboraldi amaierako festa
          
              
              
            
            UZTAILA
          01-02 Egun osoan Altzibar auzoko festak Altzibarren Altzibarko festa batzordea
          01-02-08-0915-16-22-2329-30
          10:00, 11:00, 12:00, 13:00 Arizmendienea bisita gidatua (aurretik erreserbatu behar da: 943 508 913 -turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus)
          01-05-08-1215-19-2226-29 10:00 Done Eztebe elizara bisita gidatua (aurretik erreserbatu behar da: 943 508 913 -turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus)
          Arizmendienean Udala
          Done Eztebe elizan Udala 01 11:30 Erraldoi Txikien Konpartsaren entsegua eta kalebuelta Altzibarren Soinuenea, Abaraxka udal ludoteka eta Altzibarko festa batzordea 02 12:30 HM Udako Kontzertua: Txilibita fanfarrea Altzibarren Soinuenea eta Altzibarko festa batzordea
          03-28 Goizez Udalekuak Elizalden Udala
          03-31 - Uda Kirol jarduerak - Udala
          03-05 16:00-18:00 Ikastaroa: ‘PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu’ KZgunean KZgunea
          05-12-19-26 10:00, 11:15
          Tren Berdea Arditurrira (aurretik erreserbatu behar da: 943 508 913 -turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus)
          Doneztebe plazatik Arditurri Meatze Gunea
          05-06-12-1319-20-26-27 17:00 Pasaka eskuz Oiartzungo XI. Txapelketa Herrikoia Kontzejupean Txost
          06-20 16:00-18:00 Ikastaroa: ‘Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi’ (gazteleraz) KZgunean KZgunea
          07-14-21-28 12:00
          Arizmendienea bisita gidatua (aurretik erreserbatu behar da: 943 508 913 -turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus)
          07 20:00 “Nunavut” antzezlana (Myriam Perez Cazabon)
          07tik abuztuak 4ra - “Pioneras, las mujeres del carbón” erakusketa
          10-11 9:30-18:00 ‘Kanterri, Euskaraz kantatzen duen herria’ II. ikastaroa
          10-21 10:00-13:00 Koldo Fernandez OKE futbol kanpusa (8-14 urte)
          Arizmendienean Udala
          Landetxeko plazan (aretoko sarrera parean)
          Oiartzungo Antzerkizale Elkartea eta Udala
          Arditturrin Udala
          Arizmentienean / Udaletxeko areto nagusian Ahotsenea, KantagiLtza eta Udala
          Karla Lekuona futbol zelaian Oiartzun Kirol Elkartea
          11 20:00 Libe eta Jon (Pasadena), Kanterri ikastaroko musika emanaldia Landetxe kultur aretoan Ahotsenea, KantagiLtza eta Udala
          13tik abuztuak 10era
          09:00-14:00 eta
          16:00-19:00 Erakusketa Begoña Mendigutxiaren omenez
          Arizmendienean HELTA
          15 14:00 Oiartzun Irratiaren urtebetetze bazkaria Kontzejupean Oiartzun Irratia
          15 22:00 Lartaun Abesbatzaren kontzertua
          16 Goizean Arditurri Eguna
          17 18:30
          19 09:00
          Zaintzadiren urteurrenaren aurkezpena
          Hipatiaren lorategian (eguraldi txarra bada Udaletxeko areto nagusian) Lartaun Abesbatza
          Arditurrin Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
          Landetxen Udala
          Arantzazura irteera - Gazte Izanak
          21-26 16:00-18:00 Ikastaroa: ‘Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza’ KZgunean KZgunea
          24-25-28-2930-31 Egun osoan Iturriotz auzoko festak
          24 10:30
          Kontzertu didaktikoa: Galiziako Herri Musika
          24 21:30 HM Udako Kontzertua. A Pontragako Folklore Eskola (Galiza)
          26-27 19:00-20:30
          Arkume Eguneko kamisetak jasotzea
          Iturriotzen Iturriozko festa batzordea
          Landetxen Soinuenea eta Oiartzungo udalekuak
          Iturriotzen Soinuenea eta Iturriozko festa batzordea
          Girizian Ardi Latxa Elkartea
          27-28 16:00-18:00 Ikastaroa: ‘WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean’ KZgunean KZgunea
           
    30 11:00
          31 19:30
          Erraldoi txikien entsegua eta kalebuelta
          Alaia Belaunzaran: harpa kontzertua
          Iturriotzen Soinuenea, Abaraxka udal ludoteka eta Iturriozko festa Batzordea
          Doneztebe Elizan Harri Beltza elkartea
          Oiartzungo Aisialdirako Agenda
        2023
        DATA ORDUA EKINTZA LEKUA ANTOLATZAILEA Haurrak Antzerkia Bertsoa Erakusketa Auzoak Feminismoa Dantza Musika
        Ondarea Bestelakoa
        Kirola Jubilatuentzat Hitzaldia Ikus-entzunezkoa