Kontzejutik otsaila 2016

Page 1

25. zenbakia

DATA

ORDUA

1-4-8-1115-18-2225-29

19:00

1-19

-

3

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Lilatoiko entrenamenduak

Elorsoro kiroldegian

Antiju Morik

Kirol Saria 2016rako proposamenak

www.oiartzun.eus / kirola@oiartzun.org

Udala

08:30

Abadiñora irteera

Haurtzaro Ikastolatik

Gazte Izanak

3

19:00

Etorriberriei harrera

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

3

19:00

Herri batzarra

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Gure Esku dago

Herriko auzoetan

Haurtzaro Ikastola

4

EKINTZA

14:3016:30/17:30- Santa Ageda 19:30

5

Goizez

Inauteritako desfileak

Elizaldeko kaleetan

Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Herri Eskola

5

14:30

Inauteritako emanaldia

Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastola

Madalensoron

Girizia Pilota Saila

6-7-1308:3014-20-21- 13:30/15:0027-28 17:00

Euskal Herriko Pala Txapelketa

10

19:00

Piano jaialdia

Udaletxeko areto nagusian

Ibargain Musika Eskola

11

17:30

Ipuin kontaketa (2-3 urte)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

12

20:00

Dokumentala: “Bisaiak, jauziaren aurpegiak”

Udaletxeko areto nagusian

-

Eskola Kirola

Kirol instalazioetan

Udala Udala

13-20-26 09:30-13:00 13

16:00-18:00

Eskola Pilota

Elizalde eta Haurtzaroko frontoietan

13

18:45

Kaldereroak

Aialde kaletik

Oiartzungo Flauta Taldea

13

20:45

Fagot kontzertua

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Flauta Taldea

Aialde kaletik

Oiartzungo Flauta Taldea

14

11:15

Artzain eta Inudeen konpartsa

16-17-2324

17:30

Ipuin tailerra

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

16

19:00

Aurkezpena: Akuilari

Udaletxeko areto nagusian

Udala

16

20:00

Irakurketa Taldea: “Orube abandonatuak” (Garazi Kamio)

Udaletxeko areto nagusian

Udaletxeko areto nagusian

17

18:00-20:00

18

19:00

“Manuel Maria e Euskal Herria” (Xose Estevez)

Udaletxeko areto nagusian

19

19:00

Galiziako eta Euskal Herriko poemen errezitaldia

Udaletxeko areto nagusian

Fato Daniel Castelao, Donostiako Galiziako Etxea eta Udala

20

12:00

Kontxa Murgiari omenaldia

Manuel Lekuona bibliotekan

Fato Daniel Castelao, Donostiako Galiziako Etxea eta Udala

Odol erauzketa

20

14:00

Ikasle eta ikasle ohien bazkaria

21

-

21

19:00

“Pankreas” (Tartean teatroa)

25

19:30

21 aulki: “Zuri-beltzean” (Goiatz Labandibar)

28

12:00

Dantza plazan (Hernaniko fanfarrea)

Otsaila

-

Mendi irteera: Xoxote

Mendi irteera: Erratzu-Etxalar

Anbulatorioan

2016ko otsaila

www.oiartzun.eus

Aurrekontu orekatuak eta herriaren beharrak erantzutera bideratuak izango dira 2016koak

27 emakume oiartzuar bizi dira euren erasotzaileengandik babesteko neurri judizialekin

%9ko igoerak zenbait arlo indartzeko baliabideak jartzea erraztu du

2015 urtean zortzi salaketa izan ziren herrian emakumeen kontrako indarkeriarengatik

2016ko aurrekontuak orekatuak eta herriaren beharrei erantzungo dizkietenak izango dira. Iaztik, udal aurrekontua ia %9 igo da eta horrek zenbait arlo indartzeko baliabideak jartzea erraztu du. Auzoetan, eragileen aldetik eta udaletxean jasotako ekarpenak, eta Gobernu Taldeak legegintzaldirako aurkeztutako herri programa kontuan hartuta osatu dira aurrekontuak. Eduki nagusiak 2016ko aurrekontuetan, apustu politikoa gizarte-ongizate arloa mantentzea eta kultura, euskara, hezkuntza eta kirol eragileak laguntzea izan da, azken bi legegintzaldietako ildoa jarraituz. Inbertsioetarako bi milioi € izango ditu Udalak aurten. Kopuru bat udal eraikinen mantenura bideratuko da: Egiar-enea, Arizmendi-enea, Madalensoro eta Elorsoro. Herri mantenua ere kontuan izan da: Lintziringo bidea konpontzea; ur-hoditeria sarea berritzea; bidegorriko mantenu lanak; industrialdeen biziberritzea… Auzoetara bideratutako partida ere indartu da. Legegintzaldi osoko ikuspegiarekin lan egingo da, arazo handiagoak konpontzeko. Baita ere erreserbak egin dira etxebizitzarako eta lehenengo sektorerako (auzolana, mendi mantenua, herribideen konponketa, baratza profesionalak…). Elkarrekin egindako lana Herritarrekin (zortzi auzo batzarretan), eragileekin eta oposizioarekin konpartitu dira aurrekontuak, ekarpenak eta proposamenak jasoz. Herritarrek auzo batzarren balorazio positiboa egin zuten eta oposizioak ere eskerrak eman zizkion Gobernu Taldeari azkeneko udalbatzarrean.

Oiartzunen 27 emakume bizi dira euren erasotzaileengandik babesteko neurri judizialekin. 2015 urtean zortzi salaketa izan ziren emakume oiartzuarrek pairatutako indarkeria matxista dela eta. Aurreko urteetatik datozen aginduei gehituz gero, 27 emakumeren erasotzaileek dute urruntze agindua. Salatzen ez direnak, askoz gehiago Datu hauek Udalera heldu direnak dira, alegia, epaiketara heldu diren salaketak. Izan ere, epaiketara heltzen diren kasuak baino gehiago izaten dira indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak, salaketa ez jartzeagatik ezkutuan geratzen direnak. Adituek diotenez, salatzen ez diren indarkeria matxista kasuak salatzen direnak baino bost bider gehiago izan ohi dira. Protokoloa diseinatzen ari da Udala Datuek argi erakusten dute Oiartzun ez dela isolatutako uhartea eta gizarte heteropatriarkalean horren zabalduta dagoen lakra hau gurean ere badagoela. Hori dela eta, Udalak aurrerantzean ere indarkeria matxista guztien kontrako politiketan jarrera aktiboa izango duela berretsi nahi du. Horregatik, besteak beste, azken hilabeteetan Feminismo eta Gizarte-Ongizate arloetatik eraso matxisten biktima diren emakumeei laguntza emateko Protokoloa diseinatzen ari gara, herriko mugimendu feministarekin elkarlanean.

Oiartzungo Odol Emaileen Elkartea Fato Daniel Castelao, Donostiako Galiziako Etxea eta Udala

Iriberrin

Oiartzungo Flauta Taldea

Haurtzaro Ikastolatik

Haurtzaro Mendi Taldea

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

100TZE espazioan (Elorrondo, 16)

100TZE Sortze Espazioa

Elizalde auzoan

Soinuenea Fundazioa eta HELTA

-

Girizia mendi Taldea

deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.

Gurutzeko auzotarrak udal aurrekontuen aurkezpenean.

Antiju Morik taldeak herriko urruntze aginduak ikusarazteko egindako ekimena.

Atletismo egokituko pista Haurtzaron

Hobariak eskatzeko epea irekita hilaren 28a arte

Auzitegi Nagusiak Oiartzuni arrazoia eman dio San Markosen aurrean

Haurtzaro Ikastolan atletismo egokiturako pisten marrazketa egin da. Haurtzaro Atletismo Taldearen ekimena izan da, eta Udalak pintaketak egiteko baimena eman du (eremu publikoa baita). Margoketak atletismo taldeko kideek egin dituzte, Federazioko epaile baten laguntzarekin. Slalom proban homologatuak dauden neurriak errespetatuz egin dira margoketak, taldean atletismo egokitua egiten duen kidearen beharrak asetzeko.

2016ko zerga eta tasetan hobariak eskatzeko epea izango da otsaila ren 28a arte. Eskaerak udaletxeko informazio bulegoan egin behar dira, beharrezko dokumentuak bertan aurkeztuz. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira kontuan hartuko, beraz, Udalak herritarrei datekin kontu izateko eskatu nahi die. Egoera ekonomiko berezian dauden herritarrei salbuespena aplikatzen die Udalak, euren ongizatea bermatzeko.

EAEko Auzitegi Nagusiak Oiartzungo Udalari arrazoia eman dio eta 2014ko San Markos Mankomunitateko aurrekontuak bertan behera uzteaz gain, udal bakoitzak jasotzen dituen zerbitzuen araberako ekarpen ekonomikoa egin behar duela berretsi du. Bigarren aldia da epaitegiak Udalei arrazoia ematen diena. Oiartzungo Udalak Jaime Dominguez-Macaya lehendakariari 2016ko aurrekontuak behar bezala egiteko eskatu dio.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.