74. Kontzejutik

Page 1

74

2022ko iraila www.oiartzun.eus

ALTZIBARREN BIZIBERRITZEA, MARTXA ONEAN

AUZOA BERRITZEA IZAN DA LEGEGINTZALDI HONETAKO HELBURU NAGUSIETAKO BAT Altzibar da herriko bigarren auzo handiena eta azken urte hauetan asko hazi da. Garapen honetara moldatu eta auzoko erdigunea biziberritzea izan da legegintzaldi honetako erronka nagusietako bat Udalarentzat. Horretarako urbanizazio-lan integrala garatzeko proiektua abian jarri zuen. Auzoa berritu eta bizitzeko toki erosoagoa izateaz gain, mugikortasuna hobetu eta oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna handitu nahi ditu Udalak.

AUZO BATZARRAK, OIARTZUN ELKARREKIN ERAIKITZEN JARRAITZEKO IRAILAREN 29TIK URRIAREN 6RA AUZOTARREKIN BILDUKO DA UDALA

Duela urte bete hasi ziren obra lanak martxa onean doaz eta Altzibar berria ari da itxura hartzen.

EGUTEGIA:

auzoaren beharrei erantzungo zien proiektu garrantzitsua martxan jartzeko gogoa. Datozen asteetan bukatuko ditugun lanekin, auzo atseginagoa eta irisgarriagoa izango da Altzibar. Behar dituen azpiegiturak izango ditu. Gainera, hasieran aurreikusita ez zeuden bi gune gehiago ere berritu ditugu (Mikelete eta Done Petri kaleen artean dagoen plaza eta Mikelete 10eko aparkalekua, azken hau bertako bizilagunekin elkarlanean).

Lehenengo fasea Hiru izan ziren lehenengo fasean egindako lan nagusiak: AingeruZelai etxadiaren eremuan 105 plazako aparkaleku berria sortu zen eta aparkalekutik Agerrealdera joateko oinezko bide berria ere egin zen (horrela, Agerrealde eta Olalde oinez lotzeko bide zuzenagoa egin da). Bestalde, Olalderako sarreran biribilgunea egin zen, errepidearen segurtasuna hobetzeko. Altzibartik Elizaldera igotzeko bidea ere berritu zuen Udalak. Bigarren fasea Bigarren fasean Altzibarko plaza eta Klarene, Martintxo, Mikelete eta Donepetri kaleko azpiegiturak berritu (ur-hartuneak eta saneamendu sarea aldatu eta argiteria lurperatu), oinezkoentzat bideak egokitu eta errepide guztia asfaltatzen ari da Udala. Epeak eta aurrekontua Lanak urrian bukatzea aurreikusten da. Proiektuak 1.700.000 euroko aurrekontua izan du. Agustin Lekuona, hirigintza zinegotzia “Legegintzaldi honetako helburu nagusietako bat izan da Altzibar biziberritzea. Gune historikoa zaharkituta zegoen eta bagenuen

Obrek bertako bizilagunei ahalik eta eragin gutxien sortzeko koordinazio lan handia egin behar izan dugu. Azken urte hauetan inbertsio garrantzitsua egin dugu auzoan itxura polita hartzen ari da Altzibar. Aurrera begira, frontoi estalia egiteko egitasmoa ere badugu eskuartean. Horrela, auzoaren behar nagusiei erantzuna ematea lortuko dugu.”

Auzo batzarrak aukera paregabea dira Udalaren eta herritarren arteko elkarlana sustatzeko. Guztiok batera herriko eta auzoetako egoeraren inguruan hausnartu eta erabakiak hartzeko, auzoz auzo bilerak antolatu ditu Udalak.

proposamena aurkeztu dituzte udal ordezkariek auzo guztietan. Bizilagunen beharrak bertatik bertara ezagutu, proposamenak jaso eta lehentasunak finkatzea ere helburu izango dute bilerek.

Udalaren, herriaren eta auzoen egoerari buruzko informazio orokorra eta 2023ko aurrekontuen

Irailaren 29tik urriaren 6ra izango dira saioak, arratsaldeko 19:00etan.

• Altzibar: Irailak 29, osteguna (goiko eskoletan) • Arragua: Urriak 3, astelehena (frontoi ondoko lokalean) • Karrika: Urriak 3, astelehena (Artason) • Ergoien: Urriak 4, asteartea (Auzokalten) • Ugaldetxo: Urriak 4, asteartea (Isasti auzo lokalean) • Gurutze: Urriak 5, asteazkena (Bizardia elkartean) • Iturriotz: Urriak 5, asteazkena (Argiñeneko auzo lokalean) • Elizalde: Urriak 6, osteguna (pleno aretoan)

BAKARDADEAREN ERAGINA EZAGUTZEKO GALDETEGIA PRESTATU DU UDALAK HERRITARREI GALDERAK ERANTZUN ETA IRITZIA EMATEKO DEIA EGIN DIE

Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa abian jarri du Udalak. Baliabide gutxi dituzten eta inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonen beharrak ezagutu eta hauei erantzuteko esku hartze sozio hezitzailea eta komunitarioa martxan jarri nahi da, Oiartzungo eragile eta herritarrak ere prozesuan inplikatuz. Herriko egoera ezagutzeko galdetegia Proiektuaren lehen fasean, bakardade egoera ez hautatuan bizi diren pertsonen beharrei erantzuteko Oiartzunen ditugun baliabideak, sare komunitarioak, herri dinamikak eta mugak zein diren aztertuko dira.

Horretarako herriko eragile ezberdinekin biltzen ari dira Garazi Solís eta Aintzane Iribar, proiektuko gizarte hezitzaileak. Herritarren iritzia ere jaso nahi da, ahalik eta diagnostiko zehatzena egin ahal izateko. Horregatik, aldizkari honekin batera banatu den galdetegi laburra betetzeko eskatu nahi die Udalak oiartzuarrei (anonimoa da).

Erantzunak non utzi Erantzunak inkestan bertan azaltzen diren tokietan utzi daitezke, urriaren 13a arte. Galdetegia online ere erantzun dezake nahi duenak, QR helbide honetan:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.