A ALDATUTA!!!! HARTU AURREKOTIK!!!!
61 OIARTZUNGO FLAUTA TALDEAK 30 URTEAN EGINDAKO MOLDAKETAK UDALAREN ESKU UTZI DITU 275 PARTITURA HERRI ERABILERAKOAK BIHURTUKO DIRA Oiartzungo Flauta Taldeak Udalaren esku utzi du azkeneko 30 urteetan landu dituen moldaketen partiturak. Dohaintza honi esker 275 lan pasatu dira Udalaren eskuetara. Gabon-kantak, euskal musika, jazz partiturak, Afrikako musika, Artzain eta Inudeetan jotako piezak… daude horien artean.
2021eko otsaila www.oiartzun.eus
UGALDETXOKO KALEXA PLAZAN BERDEGUNEAK MOLDATUKO DIRA ERGOIENGO ARBELAITZ BIDEA KOPONDU DA Ugaldetxoko Kalexa plazan zeuden bi berdeguneak moldatzeko lanak egiten ari da Udala azken asteetan. Bizilagunekin adostutakoaren arabera, eremu hori egokituko da. Berdeguneak zeuden tokian, jolas-eremua sortuko da: harlauzekin osatutako axedrez taula bat jarriko da bi guneetako batean eta bestean, hiru marran jolasa, hau ere harlauzazkoa
OIARTZUNGO UDALAREN AURREKONTUA IAZ BAINO %1,8 HANDIAGOA IZANGO DA INBERTSIOETARA BIDERATUTAKO DIRU-KOPURU HANDIENA MENDIBURU 14KO LANETARA BIDERATUKO DA
21.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak gune horretan. Udalaren helburua partitura hauek edozein musikari, musikairakasle, flauta-talde edo herritarren eskura jartzea da. Momentuz, partitura fisikoak udal artxiboan jasoko dira baina etorkizunean digitalki ere eskuragarria jartzea da asmoa. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak Oiartzungo Flauta Taldeari “eskerrak” eman dizkio, herriko ondarea aberastuko duen dohaintza honengatik.
Ergoiengo Arbelaitz bidean, konponketak Ergoiengo Arbelaitz bidean ere konponketa lanak egin ditu Udalak. Zati bat izan da egokitu dena, Bortane baserritik Sarobetxikira doan tartea, hain zuzen ere. Lan hauetan 94.417 euroko inbertsioa egingo du Udalak. Herribideak eta baserrietako bideen mantenu lana lehentasunezkoa da Udalarentzako. Horregatik, urtero bakoitzaren egoera baloratu eta pixkanaka, konponketak egitea da helburua.
Urmendi Haur Eskolan, matrikulazioa irekita
Hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea
Urmendi Haur Eskolan, aurrematrikulazioa egiteko epea irekita dago 0-3 haur hezkuntza etapa guztian. Bi urteko gelen (2019an jaiotako haurrak) aurkezpen eta ate irekiak urtarrilean egin ziren, eta beste bi etapetako aurkezpenak datozen hilabeteetan izango dira. Informazio guztia Urmendi Haur Eskolan bertan jaso dezakete guraso interesatuek: 943 26 00 86 edo urmendi@ouip.ikastola.
Udal tasa eta zergen hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea irekita dagoela gogora ekarri nahi du Udalak. Tasa eta salbuespenak eskatzeko baldintzak betetzen dituzten herritarrek ziurtagiriak udaletxean aurkeztu beharko dituzte, epe barruan (ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko). Horretarako, aurrez aurre do on-line bidez egiteko aukera izango dute.
COVID19ari aurre egiteko laguntzak COVID19ak ezinbestean baldintzatu du 2020. urtea eta Udalak uste du 2021ean ere osasunlarrialdi egoeraren eragina nabarmena izango dela.
2021ean 17.900.000 €ko aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak, iaz baino %1,8 gehiago.
eta horrek mailegua eskatzeko aukera emango lioke Udalari. Beharra izanez gero, aukera hori ez du baztertzen Oiartzungo Udalak.
Aurrekontua honela banatuko da: %33 pertsonal gastuetara bideratuko da; %31 udalak eskaintzen dituen zerbitzuetara; %18 erakunde eta elkarteei ematen zaien dirulaguntzetara eta %15a, inbertsioetara.
Auzotarren parte-hartzea bermatu da 2021eko aurrekontu prozesuan herritarrek parte hartzeko aukera izan dute aurtengoan ere, aurrez aurreko auzo batzarrekin (uneko osasun egoerara moldatuta).
Inbertsioetara 2.700.000 € bideratuko dira. Kopuru handiena (1.600.000 €), Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal ekipamenduko lanetara bideratuko da, eta 600.000 € jaso dira Altzibarko biziberritzeari ekiteko. Udalei zorpetzeko ahalmena handitzeko aukera eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak
Udal barruan, Gobernu Taldeak oposizioarekin ere landu zuen proposamena, eta haiek egindako proposamen batzuk ere integratu dira.
Momentuz 145.000 € bideratu ditu Udalak itxialdiek eta neurri murriztaileek kaltetutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak laguntzera.
Jon del Olmo Ogasun zinegotziak dioenez, "sekula baino gehiago, aurrekontua izango da 2021ekoa".
Beharra izanez gero, 2021ean ere laguntza emango zaie kaltetutako sektoreei. Unean uneko egoera aztertuko du Udalak.
Horregatik, badaezpada, egoera honek suertatu daitezkeen beharretarako diru-kopuru bat jaso du Udalak.