udal aldizkaria
2011ko IRAILA • 36. ALEA
Partzuergoaren egoitza berrian hasi dute ikasturtea 11 ikasgeletako haurrek
Garbigune berria eraikitzeko lanak martxan daude
Hilaren 2an hasi zen ikasturtea Udal Ikastola Partzuergoko ikasleentzat
Urtea bukatzeko lanak eginak egongo dira, aurreikuspenen arabera
Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berriaren lehenengo fasea bukatu da eta 11 geletako haurrek egoitza berrian hasi dute ikasturtea. Hilaren 2an hasi zen ikasturtea Udal Ikastola Partzuergoko ikasleentzako eta horietako askok, egoitza berria estrenatu dute. Lekualdatzen lehenengoak Zaharren Egoitzan zeuden ikasgeletako haurrak izan dira.
Udalarentzako herrian 0-3 kalitatezko hezkuntza bermatzeko ezinbestekoa da Partzuergoaren beharrak asetzea. Udal Ikastola Partzuergoaren funtzionamenturako ere, egoitza bakarrean ikasgela guztiak biltzea egokiagoa da. Gaur egun oraindik lau tokitan banatuta daude ikasgelak: egoitza berrian, Haurtzaro Ttikin, Karrikako Iturburun eta Arri Gainen.
1.400 metro koadro, kalitatezko hezkuntzaren mesedetan Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria Ager IĂąarra arkitektoak diseinatu du. Irizpide eta material ekologikoak erabili dira eraikina egiteko unean.
Garbigune berria, eta behin betikoa, eraikitzeko lanak egiten ari da San Markoseko Manokumunitatea Arraguako Talaia poligonoan. Orain arteko garbigunea egon den toki berean egongo da garbigune berria, baina eremu handiagoa hartuko du (2.000 metro koadro). Lanak uztailean hasi ziren, eta aurreikuspenen arabera, urte bukaerarako prest egongo da. Udalak eskatuta ari da lanak egiten San Markoseko Mankomunitatea. Garberan dagoen garbigunearen antzekoa izango da Talaiako garbigune berria, bai antolaketan eta bai itxuraz. Oiartzuni eta inguruko herriei emango die zerbitzua Orain arteko garbiguneak oiartzuarrei soilik eskaini die zerbitzua. Garbigune berriak, handiagoa eta egokituagoa, inguruko herrietako bizilagunei ere eskainiko die zerbitzua.
11 ikasgela, sukaldea, psikomotrizate gela, tailer gela, jolasparkea, anfiteatroa... ditu 1.400 metro koadrotan. Etorkizunean, egoitza honi bigarren solairua egingo zaio.
Iaz, hondakinen atez ateko bilketa martxan jarri zenean, garbigune zerbitzua jarri zuen martxan Udalak, behin-behinekoa zela azalduz. Etxeetan sortzen diren noizbehinkako hondakin bereziak jaso eta egoki bideratzeko prestatutako tokia da. Oiartzuarren artean, zerbitzuak oso harrera ona izan du.
Lau tokitan ditu ikasgelak Partzuergoak Azken helburua Udal Ikastola Partzuergoa osatzen duten etapa guztiak egoitza bakarrean biltzea izango da.
Lanek dirauten bitartean, behin-behineko garbiguneak funtzionatzen jarraituko du: asteartetik larunbatera goizez eta astearte, asteazken eta ostiraletan arratsaldez ere bai.
Ikasturte berria partzuergaoren egoitza berrian hasi dute 11 ikasgeletako haurrek.
Garbigune berriaren obrak San Markos ari da egiten.
Maria Garaiar plaza, berdintasunaren alde
Udako igerilekua ixteko, jolasak eta askaria etzi
Zaintzaileentzako doako ikastaroa antolatu da
Jaio aurretik ere, euskaraz bizitzen
Maria Garaiar izena izango du Elizalden Udal Ikastola Partzuergoaren egoitzaren lanengatik sortu den plaza berriak. Maria Josefa Garaiar Karrerari zor dio izena plazak. 1889an jaio zen emakume hau Ugaldetxoko Txipito baserrian eta UGTko sindikalista izan zen. 36ko Gerran gogor errepresaliatu zuten, heriotza zigorrera kondenatuz. Gero, bizi osoko kartzela zigorrarengatik ordezkatu zioten kondena frankistek. Berdintasunaren bidean emandako urratsa da.
Udako igerilekuaren denboraldia igandean, hilak 11, bukatuko da. Bezperan, hilak 10, larunbata, txokolatada eta puzgarriak antolatu dituzte 16:00etatik aurrera udarari agur esateko. Ekainaren 11n udako igerilekua ireki zenetik 22.000 erabiltzaile inguru izan ditu igerilekuak, hauetako gehienak bertako bazkideak. Datu ona, egin duen eguraldi kaxkarra kontuan hartuta. Uztailean, besteak beste, Oiartzungo zein inguruko herrietako udalekuetako haurrek gozatu dute igerilekuaz.
Zaintzaileentzako doako ikastaroa antolatu du Udaleko Gizarte sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lahar Elkargoko Silvia Camio izango da zaintzaileen estresari buruzko bost saio izango dituen ikastaroa emango duena, irailaren 20tik urriaren 4a bitartean. Ikastaroan izena emateko formakuntza@laharelkargoa. org edo 663 057 223 telefonoa dira bidea. 20 lagunentzako tokia dago, beraz, bete arte luzatuko da izen-ematea, hilaren 19ra gehienez jota.
Haurrak amaren sabelean dauden unetik bertatik hasten dira hizkuntzak entzuten eta ohiturak hartzen. Hori hala dela egiaztatuta dago, eta guraso izango diren oiartzuarrek euren semealabekin izango dituzten hizkuntz ohituretan sentsibilizatu eta eragin asmoz, euskararen motibaziorako saioak egiten ditu Udaleko Euskara sailak. Anbulatorioan, emaginarekin elkarlanean, haurdunaldiaren azken hilabeteetan dauden gurasogaiekin egiten dira saio hauek.