udal aldizkaria
Inoizko atsolorrarik parte-hartzaileena ospatu da 2021ean jaiotako 72 oiartzuarretatik 55ek eta etxekoek hartu dute parte 2021ean jaiotako haur oiartzuarren atsolorra ospatu da: Oiartzungo komunitatera ongietorria eman diete Udalak eta etxekoek. Iaz 72 haur jaio ziren iaz eta horietako 55ek eta euren etxekoek parte hartu dute aurtengo atsolorran. Inoizko kopuru handiena. Aurreko bi urteetan, COVID19a dela eta, guraso eta senideek bakarrik hartu dute parte atsolorran. Aurten, aiton-amonak berriz gonbidatu dira eta hamaika izeba-osaba eta lehengusu ere hurbildu dira etxeko txikienen festara. Hamaiketakoa ere berreskuratu da.
Udalaren eta gurasoen elkarlana Udalak eta gurasoek elkarrekin antolatzen dute atsolorra. Gurasoen presentzia handia izan ohi da atsolorran, bakoitzak duenetik eta dakienetik jartzen baitu. Txistulariak, bertsolariak, gitarristake eta txalapartariak haurren etxeetakoak izan dira.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, Urmendi Eguna ospatu zuten 0-3 hezkuntza zikloko haur, guraso eta langileek. Poztasunerako eguna izan zen, komunitatea indartzekoa eta, noski, prestatutako txokoetan haurrek ongi pasatzekoa.
Redadeg-ari babesa eman dio Oiartzunek Iosune Cousillas zinegotziak Ar Redadeg, bretoieraren aldeko korrikan parte hartu du, Oiartzungo Udalaren ordezkari. Herriko beste hiru eragilek ere oarte hartu dute: Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak, Oarsoaldeko AEK-k eta Haurtzaro Ikastolak.
Bi berrikuntza gehitu dituzte aurten: artelanen hormatxoa osatu dute eta atsolorran protagonista izan diren haurren senide helduek ere parte hartu dute, Txulalai dantzatuz. Musikak presentzia handia izan ohi du atsolorran: haur jolasak abesteaz gain, aurtengoan Izaro eta Lohizune Telletxeak hiru abesti kantatu zituzten: Uxue Alberdiren Besarkada, AMAK-en Atsolorra eta Olaia Inziarteren Zuei. Ongi etorri! June; Lur; Aran; Bidane; Alain; Ane; Enare; Maddi; Iratz; Haran; Araia; Nahia; Xuban; Ignacio; Lier; Xuhar; Manel; Aina; Ani; Aren Mikael; Alain; Xuban; Lili; Amets; Aner; Ani; Mattin; Nora; Ander; Amets; Alazne; Paul; Arai; Gaia; Mara; Izar; Declan Osamudiamen; Nae; Arene; Libe; Martin; Alain; Jane; Eira; Luken; Gala; Melchor; Arai; Maddi; Dara; Hegoi; Gabriel; Mohamadou; Aitana; Izei; Irati; Xuhar; Eder; Maddi; Amale; Nara; Odei; Vega; Kima; Telmo; Iker; Alize; Maule; Ahetz; Naia; June, Kenan eta India.
Urmendi Eguna itzuli da
2022ko EKAINA • 284. ZENBAKIA
Abaraxkaren eskertza urte bukaeran
Abaraxka ludotekak ikasturte honi bukaera eman dio, urtean zehar erletxoekin lanean edo laguntzen aritu diren guztiei eskerrak emanez, eta erromerian dantzan.
Euskara ikastaroa langileentzat
Udaleko langileak administrazioko hizkuntzan trebatzeko ikastaroa antolatu dute Hizkuntza Normalizazio sailak eta UEMAk. Bigarren txandan 13 udal langile ari dira lau saioko ikastaroa jasotzen, UEMAko Imanol Haro teknikariaren eskutik.
Gaztetxoentzat jarduera osasungarriak
Adin Txikiko mahaiak 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako jarduerak antolatu zituen. Alaiart artistarekin muralak margotzeko eta arku-jaurtiketa probatzeko aukera ere izan zuten gaztetxoek. Jarduera osasungarriak sustatzea izan da helburua.
Xanistebanak Arabolazaren kartelak iragarriko ditu
'Kanterri' ikastaroa izango da uztailean lehenengoz
Energia komunitatea sortzeko prozesua
Komunikazio ez bortitza hizpide 'Treba'-n
Iraitz Arabolaza Etxenagusiaren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak, bi urteko etenaldiaren ondoren. Oiartzuar onenaren saria Eneko Salaberria Gonzalezek jaso du eta 50 €ko akzesitak, Angel Blanco Egoskozabal eta, Elurtza Mitxelena Mitxelena eta Ekiñe Irazusta Arozenak (elkarrekin egindako lana). 100TZE Sormen Espazioan urtebetez ikasteko beka, aldiz, Abel Eguzkitza Martinezek, Ipar Martin Ansak eta Aiert Ortega Urdanpiletak (hiruren artean egindako lanarekin). Guztiek, abuztuaren 1eko kultur ekitaldian jasoko dute euren saria.
Udalak, KantagiLtzak eta Ahotseneak Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria ikastaroa antolatu dute uztailaren 11 eta 12rako. Puntapuntako musikari eta idazleak ariko dira irakasle lanetan: Anari Alberdi, Itxaro Borda, Imanol Epelde, Fermin Etxegoien, Jon Maia eta Ihintza Orbegozo. Ekainaren 24a arte izena emateko epea irekita dago (www. labur.eus/kanterri). Ikastaroaren prezioa 40 € izango da (soldatagabe eta Berrialagunek, 35 €). Egun bakarrerako ere eman daiteke izena (25 €). Informazio gehiago kantagiltza@gmail.com-en.
Udalak, Goienerrek eta herritar talde batek Oiartzungo energia komunitatea osatzeko prozesuari ekingo diote. Helburu nagusia Oiartzunen burujabetza energetikoa lortzeko dauden aukerak esploratzea (etxebizitza, elkarte eta komertzioetan, adibidez) eta energia iraunkorra sustatzea izango da. Goinerrek bidelagun eta aholkulari papera jokatuko du prozesuan zehar. Aurkezpen bilera datorren astean izango da: hilaren 9an (osteguna), 18:30ean udaletxeko areto nagusian. Saioa interesaturik dauden herritar guztientzako da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalaren laguntzarekin, gurasoentzako antolatu dituen Treba saioetan azkenekoa izango da datorren astelehenean (hilak 6), udaletxeko areto nagusian (17:30ean). Oraingo honetan landuko den gaia komunikazio ez bortitza izango da, Nerea Mendizabal hezitzailearen eskutik. Treba saio guztiak bezala, hau ere dohainik izango da. Kasu honetan, ez da aldez aurretik izenik eman beharko saioan parte hartzeko. Orain arte antolatutako hiru formakuntza saioek harrera ona izan dute.