278. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

UEMAren Salto! udaleku ibiltarietan izena eman dezakete 14-18 urte arteko gazte oiartzuarrek Begirale eta sukaldari gisa lan egiteko lagunak ere behar ditu UEMAk UEMAk aurten ere udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu. Oiartzungo 14 eta 18 urte arteko gazteek ere izango dute horietan parte hartzeko aukera, Oiartzun UEMAko kide baita. Iaz Salto! udaleku ibiltariek izan zuten arrakasta ikusirik, aurten, parte-hartzaileen kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk: guztira, 100 gazterentzako tokia izango da. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango da Salto!. 50 laguneko bi zutabe aterako dira, bata Tolosatik (Gipuzkoa) eta bestea, Etxarri-Aranaztik (Nafarroa). Lau eguneko bidea egin ondoren, guztiak Leitzan (Nafarroa) elkartuko dira.

2022ko OTSAILA • 278. ZENBAKIA

'Trapu zikinak'-en estreinaldi ederra

Udalbiltzaren Geuretik sortuak proiektuaren baitan Oiartzunen egonaldia egin duen Lore More antzerki konpainia nafarrak labaderoen inguruan gure herrian sortu duen Trapu zikinak antzezlana estreinatu zuen, arrakastaz, pleno aretoan.

Begirale eta sukaldariak behar ditu UEMAk Era berean, udalekuetan lan egiteko begirale eta sukaldariak ere behar ditu UEMAk. Gazteekin lan egiteko prest daudenek, martxoaren 4a arte izango dute curriculumak arnasguneak@uema.eus helbidera bidaltzeko aukera. Honako jakintza hauek baloratuko dira: begirale titulua; EGA (edo baliokidea); hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak; eskarmentua antzeko lanetan; euskararekiko sentsibilizazioa eta taldean lan egiteko gaitasuna.

Altzibarko aparkalekua, irekita

Altzibarko aparkaleku berria, Aingeru eremukoa, erabiltzen hasi dira auzotarrak. Eremu horretan, Olaldeko sarrera-irteera hobetzeko biribilgunea ere egin da.

Salto! udaleku ibiltarietan parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 31 arte izango dute horretarako aukera, www.uema.eus webgunearen bitartez. Informazio gehiago 943 91 66 99 telefonora deituta edo hezkuntza@uema.eus-era idatzita eskuratu daiteke.

Mugikortasuna eta trafikoa hobetzeko margoketak egin dira herriko bost auzotan Altzibarren, Arraguan, Elizalden, Iturriotzen eta Ugaldetxon egin dira lanak Mugikortasuna eta trafikoa hobetzeko asmoz, margoketak egin ditu Udalak azken asteetan herriko bost auzotan: Altzibarren, Arraguan, Elizalden, Iturriotzen eta Ugaldetxon.

Motorrentzako aparkaleku gehiago Motorrentzako aparkaleku-eremu berriak atondu dira lau auzotan: Altzibarren, Olalden; Arraguan, Ganboxa (argazkian) eta Iturrine kaleetan; eta Elizalden, Arraskuelarren, Sibelutsen eta Iparralde Bide margoketak egin dira eta aparkalekuak mar- etorbidean. gotu. Esate baterako, Tronpeon stop-a, Altzibartik Elizaldera trafiko marrak markatu dira eta Elizaldeko Rafael Pikabea etorbidean oinezkoentzako pasabideak.

Udal langileak, Lan Erreformaren kontra

Espainiako gobernuaren Lan Erreforma berrituaren kontra eta, 2010 eta 2012ko lan erreformak ezereztearen alde, elkarretaratzea egin dute Oiartzungo udaletxeko langileek. Gobernu Taldeko ordezkariek ere bat egin dute elkarretaratzearekin.

Altzibarko Kaleberrian lehendik zeuden aparkalekuak berriz markatu dira, eta Ugaldetxoko futbol zelaian, berriz, berrantolatu egin dira aparkalekuak. Iparralde etorbidean, zamalanetarako gunea ere zehaztuko da.

Ugaldetxoko errekan 448,5 kilo hondakin garbitu dira

Kontxa Murgia omentzeko ekintzak antolatu dira

Iparra galdu gabe orientazio jolasa Arditurrin

Atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak

448,5 kilo hondakin atera ditu Udalak Oiartzun ibaiaren Ugaldetxoko zati batean (Atamitx, Kalexa plaza atzealdea eta bidegorrian): pneumatikoak, latak, erosketa orgak, rafiazko poltsak... Talaiako garbigunera bideratu dira bildutakoak. Ugaldetxon bertan, Añarre sarrerako errekan eta Gurutzen, Lanbarrengo Alkotz errekan ere garbiketak egin dira urtarrilean zehar. Itsasora heltzen den hondakinen %80 erreka, ibai eta lur-eremuetatik iristen da. Garbiketak egitea hala ere, ez da irtenbidea: herritarron ardura da errekak zabortegi ez bihurtzea.

Kontxa Murgia Egaña omentzeko berriz ere indarrak batu dituzte Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok. Gaur, (hilaren 11, ostirala) Galiziako eta Euskal Herriko poesia errezitaldi musikatua izango da, Xose Estevez eta Antton Kazabonen eskutik (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Bihar (hilak 12, larunbata), Kontxa Murgiari omenaldia egingo zaio jaiotetxean: Manuel Lekuona bibliotekan, 12:00etan. 1807ko otsailaren 29an jaio zen Maria Concepcion Juliana Sebastiana (Kontxa), Manuel Martinez galiziarraren ama izango zena.

Igandean (hilak 13), Arditurriko parketxean orientazio jolasetan aritzeko aukera izango da. Familia osoari eskainitako ekintza da Iparra galdu gabe: inguruan zehar sakabanatutako pistak topatuz, ibilbidea egin beharko dute partehartzaileak. Goizeko 10:00etatik 12:00etara, hogei minuturo aterako dira. Aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzeko (arditurri@ gipuzkoanatura.eus edo 943 49 50 69/688 89 50 68), eta ekintzan parte hartzeko 3 € ordaindu beharko dira (familia ugarien kasuan, kide batek dohainik izango du).

2021ean jaiotako haur oiartzuarrei ongietorria emateko, atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak. Iaz, 73 haur jaio ziren Oiartzunen eta guztiek jaso dute atsolorraren prestaketan parte hartzeko gonbita. Lehenengo bilera hilaren 17an (osteguna) izango da, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian (haurrekin bertaratu daiteke bilerara). Atsolorra jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal ohitura da. Oiartzunen, 2016tik, berreskuratu eta garaietara egokituta ospatzen dute Udalak eta gurasoek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.