udal aldizkaria
Hobeki elkarteak biohondakinei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Udal ordezkarientzat Oiartzundik, Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak parte hartu du Hobeki elkarteak antolatuta, biohondakinei buruzko jardunaldiak izan dira aste honetan, Euskal Herriko udalerrietako zinegotzi eta udal teknikariei bideratuta. Oñatin izan den jardunaldia on-line jarraitzeko aukera izan da, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerako osasun neurriak betetzeko. Oiartzunek ere parte hartu du jardunaldian: Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak, hain zuzen ere. Eredu onak ezagutzen Biohondakinei buruz antolatutako jardunaldietan, Euskal Herriko (Aduna), Galizako (Pontevedra) zein Austriako ereduak ezagutzeko aukera izan zen. Hiru proiektu horietan, biohondakinak tokiko eremuetan kudeatzearen aldeko apustua egin dute.
2021eko OTSAILA • 256. ZENBAKIA
Bihotzeko gaitzak gizarteratzen
Hilaren 14an Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna izan zen eta Bihotzez elkartearekin elkarlanean, Udalak jaioberrrien %1ari eragiten dioten gaixotasun hauen inguruko sentsibilizaziorako baliatu zuen eguna, udaletxeko balkoia gorrituz.
Zer da Hobeki? Hobeki hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen elkartea da. Iaz sortu zen eta Euskal Herri osoko udalek dute kide izateko aukera. Gaur-gaurkoz, 11 udalerri dira Hobekiko kide: Aduna, Berastegi, Hernani, Leintz-Gatzaga, Segura, Usurbil, Zaldibia eta Oiartzun (Gipuzkoa), Berriatua eta Larrabetzu (Bizkaia) eta Donemiliaga (Araba). Eneritz Arbelaitz Oiartzungo Ingurumen zinegotzia da Hobekiko lehendakaria.
Atsolorraren prestaketa hasi da
2020an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzen hasi dira Udala eta gurasoak. Urte berezia izan zen iazkoa, eta aurtengoa ere COVID19ak eragindako neurriekin hasi dugu, baina hala ere, Oiartzunek ongietorria eman nahi die herriko ttikienei.
Hobekiren helburu nagusienetako bat, hondakinen kudeaketan dauden praktika onak ezagutu, partekatu eta martxan jartzea da. Horretarako, bai Euskal Herrian martxan dauden eredu positiboak zein atzerritik egokitu daitezkeenak aztertu eta ezagutzea da erabiltzen den baliabideetako bat.
36ko Gerrako haur erbesteratuei omenaldia Zazpi haur oiartzuar erbesteratu ziren Britania Handian eta Frantzian Kattin Txiki, memoria historikoaren berreskuratzeko herriko elkarteak, 36ko Gerran erbesteratu behar izan zuten haur oiartzuarren memoria berreskuratzeko dokumentala osatu du eta aurkezpena, haur haiek omentzeko baliatu zuen, Udalarekin elkarlanean.
Abereei buruzko seinalitika berria
Artikutzako eta Pikokarateko bideetan abereak ibiltzen direla ohartarazteko bost seinale jarri ditu Udalak, Oiartzungo Abeltzainen Elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Zazpi haur oiartzuar erbesteratu ziren Britainia Handian eta Frantzian 36ko Gerraren ondorioz: Nikolas eta Daniel Aristizabal; Maritxu eta Manolo Gaztelumendi; Maria eta Mañoli Mujika; eta Maria Luisa Lahoya. Nikolas Aristizabal ekitaldian bertan izan zen. Gaztelumendi eta Lahoyaren senideek ere parte hartu zuten eta lore-sorta bana jaso zuten Jexux Leonet alkatearen eskutik.
Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekita
Orientazio jolasak Arditurrin, larunbatero
Altzibarren mosaikoa sortuko du Alaiartek
Usategieta herribideko sarreran, konponketak
Bi hegazti askatuko dituzte Arditurrin
Ura eta estolderiaren tasaren hiruhileko bat ordaintzeko epea irekita dago otsailaren 15az geroztik. Herritarrek bi hilabeteko epea izango dute tasa hau ordaintzeko: apirilaren 15a arte, hain zuzen ere. Udalarekiko zerga eta tasen betebeharrak helbideratuak dituzten oiartzuarrei martxoaren 12an kobratuko zaie uraren tasari dagokien kopurua. Bide batez, Udalak gogora ekarri nahi du otsailaren 28a izango dela udal tasa eta zergetan hobariak edo salbuespenak eskatzeko epea. Epez kanpo egindako eskaerak ez dira aurten aplikatuko.
Otsaileko larunbatetan ere Iparra galdu gabe orientazio jolasa antolatu dute Arditurriko parketxe sarean, herriko familientzat. 10:00etatik 12:00etara, taldeka, pista jolas honekin orientazioa lantzea da helburua. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu behar da. Orientazio jolasean parte hartzeko prezioa 3 euro da pertsonako -familia ugarian kasuan, kide bat dohainik-. Asteburu honetan, baina, atsedena izango da.
Alaiart sortzaile oiartzuarrak, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean eta Udalaren laguntzarekin, bidegorriko Altzibarko komunen kanpoaldean material birziklatuz egindako mosaikoa osatuko du. Mosaikoa egin ahal izateko birziklatuko duen materiala lortzeko, laguntza eskatu die herriko ttikienei: azulejo zaharrak, plastikozko ontizen tapak, txapak, errekako harri borobilduak... Abaraxka ludotekan, Elizalde Herri Eskolan edo Haurtzaro Ikastolan bilduko da materiala martxoaren 19a arte. Martxoa eta apirilean osatuko du mosaikoa.
Gurutzen, Usategietara doan herribideko sarrera konpontzeko lanak egiten ari da Udala. 5.000 € bideratu ditu Udalak lan hauetara eta hilaren 26a arte (gaur zortzi), itxita egongo da bidea. Honez gain, Altzibarren, Klarene zubia oinezkoentzako erosoago bihurtzeko asmoz, zubia eta bidea hormigoiztatzeko lanetan dihardu Udalak. Aste honetan, baina, lehortzen zegoen bitartean norbaitek hormigoia hondatu du eta berriz egin behar dira lanak. Hori dela eta, zubia espero baino beranduago irekiko da auzotarren erabilerarako.
Bihar (hilak 20), Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi hegazti askatuko dituzte Arditurriko parketxean. Zapelatz bat eta belatz gorri bat askatuko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek, eta aurretik, bi hegazti mota hauen bizimoduari buruzko azalpenak emango dituzte. Ekintzako partehartzaileen kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da arditurri@gipuzkoanatura.eus-era idatzita edo 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefonoetara deituta. Saioaren prezioa 3 €koa izango da.