udal aldizkaria
Kirol Astea izango da otsailaren 6tik martxoaren 7ra Adin guztientzako egitaraua antolatu da, kirol modalitate ezberdinak aintzat hartuz Kirol Astea izango da otsailaren 29tik martxoaren 7a bitartean. Seigarren urtez antolatuko da. Adin guztietako herritarreko moduko ekintzak eskaini eta kirol modalitate ezberdinak erdigunera ekarri nahi dira. Kirol Saria ere banatuko da, bosgarrenez. Aurtengoan, Alain Isasa Zufiria kenpo kai-ko kenshiak jasoko du aitortza egindako ibilbidearengatik, izandako emaitzengatik eta arte martzial honen sustapenean herrian egiten duen lanarengatik. Lesakako Beti Gazte sokatira taldean Munduko Txapelketan lehiatu diren Udane Arbelaitz eta Udane Loidik ere beren bizipenen berri emango dute. Udalak eta Kirolaisik kirol eta herriko eragile hauen laguntza izan du: Abaraxka ludoteka; Abittu; BPXport; Elizaldetarrak Judo Elkartea; Gazte Izanak; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Atletismo Taldea; Honbu; Intxixu Trail; Labore Oarso; Mindara; Oiartzun Kirol Elkartea; OTXE; Tximeleta elkartea eta Txost.
EGITARAUA: Otsailak 29, larunbata: 16:00: Palako Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa (Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan). 16:00: Eskalada, zirku tailerra eta saskibaloiko 3x3 txapelketa (Elorsoro kiroldegian). Martxoak 1, igandea: 12:30: Futbol egokitua (Karla Lekuonan). Martxoak 2, astelehena: 16:30: Antzinako jolasak (Abaraxka ludotekan). 19:15: Abentura bertikalak Artikoan, Pou anaiak (udaletxeko areto nagusian). Martxoak 3, asteartea: 10:00/16:00: Tipi-tapa ibilaldiak (Alkartetxetik). 18:00: Borroka erakustaldia (Madalensoron). 18:30: Cholitas, Nebula eta Harria herria filmen emanaldia (udaletxeko areto nagusian). Martxoak 4, asteazkena: 16:45: Gimnasia erritmiko erakustaldia (Haurtzaro Ikastolan). 18:00: Mendi lasterketa haurrentzat (Haurtzaro Ikastolatik). Martxoak 5, osteguna: 11:00: Erorketa tailerra (Alkartetxean). 16:45: Hip hop emanaldia (Elizalde eskolan). 18:00: Kirol elikaduraren sukaldaritza tailerra Zigor Iturrieta eta Ander IĂąarrarekin (Labore Oarson). Martxoak 6, ostirala: 19:00: Kirol Saria (udaletxeko areto nagusian). Martxoak 7, larunbata: 09:00: Mendi lasterketa kedada (Uztapide plazan). 09:00: Eskola Kirola BTT (Txaran). 16:00: Eskola Pilota (Haurtzaro Ikastolan). 16:00: Xistera topaketa (Beheko plazan).
AISA ikastaroan talde bat osatu da
2020ko OTSAILA • 234. ZENBAKIA
Buru osasuna eta feminismoa
Itxaso Martinen hitzaldiarekin hasi zen buru osasuna eta feminismoa zikloak arrakasta izan du. Dauden tabuak, loturak eta interesak erakutsita, hausnarketari bide eman nahi izan zaio.
Txipitoko maldan trafiko aldaketak
Txipitoko maldako trafiko ordenaketa aldatu du Udalak, Parada etxeko lanek eragindako ikusgarritasun arazoak ekiditeko asmoz. Ugaldetxoko auzo batzarrean ere aipatu zuten gaia auzotarrek, eta gidarien segurtasuna hobetzeko hartu da neurria.
Bizilagunen formakuntza zinegotziekin
Bizilagun egitasmoko bolondresak herriko eragileei bihotz-geldialdi egoeren aurrean oinarrizko formakuntza ematen ari dira. Joan den astean, Udal zinegotziei eman zioten ikastaroa. Eskola Kirolako hezitzaileek ere jaso dute formakuntza, esaterako.
19 lagunek agertu dute interesa Aisa, etorriberriak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko oinarrizko ikastaroko talde bat martxan jarri da Oiartzunen. 15 lagun hasi dira ikasten. Ikasleak jatorri anitzekoak dira: Espainia; Frantzia; Galizia; Honduras; Kanada; Nikaragua; Txile eta Venezuela. Beste lauk ere interesa agertu dute AISAn parte hartzeko, baina ordutegiko arazoengatik, Altzibarko Helduen Hezkuntza Iraunkorrera bideratu dira.
Xorrolaren erabiltzaile kopurua %6 igo da
'Bertsoaren harria' liburua aurkeztuko da gaur
Mendibil atzeko herribidea konpondu da
Ikasle Gela itxita egongo da martxoaren 8a arte
Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak erabiltzaile kopurua irabazten jarraitzen du urtez urte. Iaz, 93.027 erabiltzaile izan zituen, aurreko urtean baino %6 gehiago. Irailetik aurrera larunbata goizetan ere zerbitzua eskaintzen du Xorrolak, eta Mugi sisteman ere sartu da, txartel bakarraren onurak izateko. Autobus zerbitzuan egindako hobekuntza horiek erabiltzaileen artean arrakasta izan dutela ikusi du Udalak, harrera ona izan baitute. Erabiltzaileen profilari dagokionez, gehienak 25 urtez azpiko gazteak eta 65 urtez goitiko helduak izan dira.
Gaur, otsailak 28 (ostirala), Bertsoaren harria liburua aurkeztuko du Koldo Izagirre idazleak, Kultura sailak antolatuta. Euskal Herriko txoko ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura jaso ditu Izagirrek liburu honetan, eta Euskal Herrian barrena harrizko bidaia bat egitea proposatuko du gaurko aurkezpen ekitaldian. Laguntzaile izango ditu, aurkezpena bertsoekin janzteko, Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak. Emanaldia 18:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian eta sarrera dohainik izango da.
Mendibil baserriaren atzeko herribidea konpontzeko lanak bukatzen ari da Udala azkeneko egun hauetan. Lan hauekin batera, hoditeriaren zati bat ere berritzeko erabakia hartu da, lanak egiterakoan ihesak zeudela ikusi baita. Udalak herribideak konpontzera urtero Hirigintza arloko partida garrantzitsua bideratzen du, baserrietara heltzeko bideak ahalik eta egokien mantentzeko. Pixkanaka, beharraren eta egoeraren arabera egiten dira lanak. Azkenaldira, bost herribide konpondu dira Arraguan, Iturriotzen eta Ugaldetxon.
Gaurtik Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela itxita egongo da, Helduen Tailerrek (HELTA) antolatutako eskulanen erakusketa dela eta. Martxoaren 8aren bueltan -Emakumeen Nazioarteko Eguna-, urtero antolatu ohi dute HELTAko tailer ezberdinetan egindako lanaen erakusketa. Martxoaren 8tik (igandea) aurrera, berriro ere ohiko ordutegian irekiko da Ikasle Gela: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara. Egun hauetan, bibliotekako ohiko ordutegiaren barruan bigarren solairua eta ganbara erabili ditzakete ikasleek.