udal aldizkaria
EH Bilduk gidatuko du 2019/2023 udalbatzarra Ekainaren 15ean osatuko da 2019/2023 legegintzaldiko udalbatzarra Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ondoren, EH HAUTESKUNDEEN EMAITZAK: Bilduk izango du 2019/2023 legegintzaldian alka- EH Bildu: 3.615 boto (%65,33). tetza. EAJ-PNV: 1.452 boto (%26,24). PSE-EE: 234 boto (%4,22). Jexux Leonet Elizegik gidatutako taldeak gehien- PP: 61 boto (%1,1). go osoa lortu du azken hauteskundeetan. Emaitza Txuri: 95. horiek kontuan hartuta, 12 zinegotzi izango ditu Baliogabeak: 76. EH Bilduk. Parte-hartzea: %68,46. Legegintzaldi berrian, orain arteko 13 zinegotziak UDALBATZARRA: beharrean, 17 izango ditu Oiartzungo udalbatzak. 17 zinegotzi hauek osatuko dute 2019/2023 legeEH Bilduren 12 hautetsiez gain, EAJko bostek osa- gintzaldiko udalbatzarra: tuko dute udalbatzarra. 1) Jexux Leonet Elizegi. EH Bildu. Ekainaren 15ean, larunbata, izango da kargu-har- 2) Eneritz Arbelaitz Sarasti. EH Bildu. tzea, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia irekia izango 3) Agustin Lekuona Irastorza. EH Bildu. da. 4) Olaia Lasa Olaziregi. EH Bildu. 5) Jon del Olmo Larrañaga. EH Bildu. 6) Iosune Cousillas Aramendi. EH Bildu. 7) Josu Delgado Rozas. EH Bildu. 8) Olga Leibar Mendarte. EH Bildu. 9) Enekoitz Markos Azpiroz. EH Bildu. 10) Haizea Saez de Eguilaz Perez. EH Bildu. 11) Goratz Gezala Etxeberria. EH Bildu. 12) Arrosa Lizaso Azpiroz. EH Bildu. 13) Rafael Bergaretxe Urdanpileta. EAJ-PNV. 14) Iñaki Arbelaitz Mitxelena. EAJ-PNV. 15) Maitane Larruskain Agirre. EAJ-PNV 16) Yon Goikoetxea Labaka. EAJ-PNV Udalbatzarra antolatu behar izan da, 17 zinegotziren- 17) Janire Mitxelena Lekuona. EAJ-PNV.
2019ko MAIATZA • 216. ZENBAKIA
Urmendi Eguna, primerako goizpasa
Urmendi Eguna ospatu dute 0-3 hezkuntza komunitatea osatzen duten familiek, irakasleek eta gainerakoek. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, primerako goizpasa egin zuten Maria Garaiar plazako egoitza nagusian.
Pilota jolasak Madalensoroko horman
Madalensoro pilotalekuaren sarreran, pilota-jolasei buruzko horma-irudi esplikatiboak sortu dira, pilotalekua berritzearekin batera. Pilota-jokoei buruzko museo ttiki bat sortu da, herritarren jakintza asetzera bideratua.
tzako tokia izan dezan.
Udako igerilekua ekainaren 15ean irekiko da Irekiera festa, puzgarri eta merendolarekin, hilaren 21ean egingo da Udako igerilekua ekainaren 15ean (larunbata) PREZIOAK: irekiko da. Irekiera festa hilaren 21ean ospatuko dute, puzgarriekin. Eguneko sarrerak: - 16 urte: 3,75 €. Irailaren 15a arte egongo da irekita. Ekainean, or- + 16 urte: 7,45 € dutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Bosnaka: - 16 urte: 14,95 € Abuztuan eta irailean ere hori izango da igerile- + 16 urte: 29,70 € kuaren ordutegia. Uztailean, berriz, 10:00etatik Hiruhilabeteko bonoa: 21:00etara egongo da irekita. - 16 urte: 62,60 € + 16 urte: 93,90 € Elorsoro kiroldegiko bazkideek zerbitzu honen era- Familia bonoa: 125,20 € bilera barneratua dute kuotan. Gainontzekoek, Elorsoro kiroldegiko sarreran egin ditzakete bo- Bost urtez beheitiko haurrek sarrera dohainik izannoak dagoeneko. go dute.
Salto! udalekuak antolatzen elkarlanean
UEMAren Salto! udaleku ibiltaria Oiartzundik pasatuko da ekainaren 26 eta 27an. Udala eta UEMA Haurtzaro Ikastolako, Oiartzo Batxillergo Ikastolako eta Elizalde Institutuko euskara elkarteekin batera ari da antolatzen egun horietarako egitaraua.
Euriteengatik, herribide eta bidegorrian kalteak
Laguntza kirol elkarteen funtzionamendurako
Arraguan igogailua jartzeko lanak hasiko dira
Maiatzaren 19ko euriteek kalteak eragin dituzte herribideetan eta bidegorrian (Ergoien eta Karrikako zenbait eremutan), batez ere. Kalte gehienak luhiziek eragin zituzten, herribideak partzialki edo erabat oztopatuz eta kasuren batean, herribideko hormigoia bera aurretik eramanez. Egunean bertan, udaletxeko brigada eta udaltzainak emergentziazko lanak egiten aritu ziren eta hurrengo astean, lan sakonagoak egin ziren. Hala ere, Udala euriteek eragindako kalteen balore ekonomikoa zein den kalkulatzen ari da oraindik.
Oiartzungo kirol elkarteen ohiko funtzionamendurako diru-laguntzak eskatzeko epea martxan du Udalak. Herriko kirol elkarteen urteko funtzionamendu gastuetan laguntzeko, 54.000 € bideratuko ditu Udalak 2019an. Laguntza eska-tzeko epea ekainaren 25ean bukatuko da. Bi bide daude eskaera egiteko: www.oiartzun.eus-eko Udal Bulego Elektronikoaren bidez (sinadura digitala behar da horretarako) edo udaletxeko harreran eskaera erregistratuta (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara dago irekita).
Arraguan, Zubiondo etxe ondoan igogailua jartzeko lanak hasiko dira datozen egunetan. Igogailu honekin, Iturrine kalea eta Ganboxa kalea lotuko dira. Lanen aurrekontua 214.208 € da eta iraupena, behin lanak hasita, hiru hilabetekoa izango dela aurreikusten da. Eremu horretan igogailua jartzea Arraguako auzotarren eskaera izan da, oinezkoen mugikortasuna hobetzeko, batez ere. Igogailua jarriko bada ere, Arraguako pilotaleku ondoan dauden eskailerak -orain arte Ganboxa eta Iturrine kaleen lotura izan direnak- mantendu egingo dira.