Page 1

udal aldizkaria

2019ko APIRILA • 213. ZENBAKIA

Iparralde etorbidean espaloi zati bat egiten ari da Udala, Andreberonika eta Elizalde hotelaren artean

ABARAXKA

Altzibarko Cadarso enpresa eraisteko lanak bukatu dira

UDALEKUETAKO MATRIKULAZIOAREN EMAITZAK

Iparralde etorbidean espaloi zati berri bat egiten hasi da Udala, Andreberonika etxearen eta Elizalde hotelaren artean.

Bukatu dugu 2019ko udalekuetako matrikulazioa. Bi aste osoz (apirilak 1-12) izan dute Oiartzunen erroldatutako haurrek edo bertan eskolatuak daudenek izena emateko aukera. Aurten lehen aldiz, hobekuntza bezala, on-line egiteko aukera bakarrik eskaini dugu. Nahiz eta edonork Internet bidez matrikulatzeko aukera eduki, gu ere laguntzeko prest izan gara bi aste hauetan egokitu dugun bulegoan. Jende askok egin du izen-ematea gugana gerturatu gabe.

Lanek 35.500 â‚Źko aurrekontua dute. Gisa honetan, oinezkoen mugikortasuna hobetuko eta pasabide seguruetara heltzeko modua izango dute. Cadarso eraisten bukatu da Hontaz gain, Altzibarko Cadarso enpresa izandakoan eraisteko geratzen zen eraikin zatia botatzeko lanak egin dira azken asteetan. Aurretik, eraikina bota ahal izateko despiezatu

egin ziren enpresaren zati batzuk. Ugaldetxon, Kalexa plaza eta bidegorria lotzen dituen zubia ere ireki da oinezkoei. Aritxulegiko mahaiak konpontzen Era berean, Aritxulegiko mahaiak eta bankoak berritzen ari da Udala. Lan horiek bukatuta, gauza bera egingo da Oieleku eremuko banko eta mahaiekin. Guztira, 12 mahai eta haiei dagozkien bankoak konponduko dira eta 1.800 â‚Ź inguruko inbertsioa egingo du Udalak.

Udalekuak txandaka herriko ikastetxetan burutzen dira; aurten Elizalde Herri Eskolaren txanda da. Hauek dira oraintxe ditugun datu orokorrak: 497 haurrek eman dute izena. Hauei, Oporrak bakean egitasmoarekin herrira etortzen diren Saharako haurrak gehitu behar zaizkie. Gehiengoak hilabete osoko epealdia parte hartuko du (1-30) eta gutxiengoak bigarren hamabostaldian (15-30); heren bat izango da lehen hamabostaldia aukeratu duena (1-13). Ikastetxeei dagokionez, Haurtzaro Ikastolakoak dira jaso ditugun izen-emate gehienak (340). Badago Oiartzunen bizi eta bertan ikasten ez duen haur kopuru txiki bat ere (9) eta gainontzekoak, (148) Elizalde Herri Eskolakoak dira. Autobus zerbitzua erabiliko duten haur kopurua ere oso handia izango da (87). Ziurrenik bi autobus izango ditugu lehen hamabostaldian.

Espaloi berria Andreberonika etxe parean egingo da.

Cadarso erabat bota da aste honetan.

Ar Redadegekoak Korrikan

Ongi etorri Oiartzunera, lagun!

Bretoieraren alde antolatzen den Ar Redadeg lasterketa herrikoiaren antolakuntzako taldeak Oiartzunera etorri dira Korrikan parte hartzera. Aurretik, Udalak harrera egin zien Girizia elkartean.

Euskal Herria, Kataluinia, Nigeria, Errumania, Maroko, Nikaragua...-tik Oiartzunera etorritakoei ongietorria eman zaie; Ibargaingo flauta taldearen laguntza izan zen horretarako.

Izen-emate orrian bai gurasoek eta baita haurrek ere udalekuetarako proposamen atal bat izan dute. Helburua jendearen proposamenak eta iradokizunak jasotzea izan da, plangintza egiteko orduan udalekuak biziko dituztenen ideiak jaso eta, aukera badago, txertatzeko. Hauexek egindako proposamenak: - Mendi bueltak edo irteerak. - Erraldoiak. - Entzierroa. - Egun osoko irteerak. - Ingurugiro, kirol eta kultura jarduerak. - Ogia egitea. - Yoga. - Sukaldaritza. Beste urte batez uztailean irriz, jolasez, kolorez, aniztasunez, musikaz... hitz batean, HAURREZ, beteko ditugu Oiartzungo kaleak.

Demografiari lotuta, ikasleen eskerak

XXI. Prosa eta Poesia lehiaketako liburuxka

Ondarearen proiektuaren nondik norakoen berri

Haurtzaro Ikastolako DBH 2. mailako ikasleen bisita jaso zuen Udalak aurreko astean. Ikasgelan demografia arloaren ingurukoak ikasten eta aztertzen aritu ondoren, Oiartzuni dagozkion datuen aurkezpena eta proposamenak egitera hurbildu ziren udaletxera. Eneritz Arbelaitz alkateordeak entzun zituen ikasleek egin nahi zituzten eskaerak eta ondoren, harreran erregistratu zituzten eskaerak. Bide batez, herritarrek Udalari gauzak eskatzeko duten modu ofiziala zein den ikasteko aukera izan zuten gaztetxo hauek.

XXI. Prosa eta Poesia lehiaketan saritutako ikasle oiartzuarren lanekin liburuxka argitaratu du Udalak, ohitura duenez. Jokin Mitxelena ilustratzaile oiartzuarrak sari banaketak bertan ipuin edo poema bakoitzari egin zizkien ilustrazioek apaintzen dute liburuxka. Herriko hiru ikastetxeetan (Elizalde Herri Eskola, Elizalde Institutua eta Haurtzaro Ikastola) LH 3. mailatik goitiko ikasle guztiei banatu zaie ale bana. Gainontzekoentzako, irakurgai dago digitalki Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) Euskara sailean.

Ondarea biltzeko egitasmoaren aurrerapausoak aurkeztu dizkie Miren Amoriza teknikariak herriko norbanako eta eragileei. Ondasun higiezinin katalogazioan orain arte egindakoa azaldu, udal biltegian dauden ondasun higiezinei buruzko asmoak kontatu, ondarea bilduko duen webguneaz azalpenak eman... Bildutakoen proposamenak ere jaso ziren bileran eta batzuk martxan jartzea adostu zen, herriko ondarea oiartzuar guztien eskura jarri eta ezagutu dezaten. Kultura saila ari da ondarea biltzeko egitasmoa gidatzen, herritaren laguntzarekin.


!

aski prexk aldizkaria

NAROA SUSPERREGI: “Garrantzitsua da gure buruari galdera onak egitea erantzunak aurkitzeko”

Klixk!

Naroa Susperregik egonkorra zirudien bizimodu bat irauli eta lan-munduko coach izatea erabaki du.

Gares eta Gasteiz arteko ibilbidean, euskararen aldeko Korrika klika eginez pasatu da Oiartzundik ere. Korrika ia gauerdian pasatu zen, Errenteriatik ailegatuta, baina egun horretan bertan ospatu ziren Korrika Ttikia eta Korrika Gaztea ere.

Ze garapen izan duzu Mendi-Ingurumen teknikari izatetik coach izatera pasatzeko? Hondarribiko Udalarentzako Ingurumen teknikari lanak egin nituen zazpi urtez. Bertan bizitu nituen egoera pertsonal eta profesionalek eraman ninduten desmotibatuta sentitzera eta deskantsu edo erreflexio tarte baterako beharra sentitzera: zertan ari naiz, non nago, zein naiz, zer nahi dut...? Krisialdi horretan, erabaki nuen eszedentzia hartu eta kanpora joatea. Urtebete pasatu zenuen Asian eta Australian. Zure bizitzako erabakirik onena izan al da? Nire bizitzako esperientzia garrantzitsuenetako bat izan da. Oso ondo etorri zitzaidan nire comfort eremua uztea; gaizki egotera ere ohitu egiten baikara. Nire buruari buruz gauza asko ezagutu nituen -moldagarria ote naizen kultura berrietara, nola eramaten nuen ezjakintasunean bizitzea (non lo egingo dut, non bazkaldu, bihar non egongo gara...)-. Konturatu nintzen bueltatzea galarazten zidana zela ez nuela lanera bueltatu nahi. Erraza izan zen comfort eremutik ateratzeko erabakia hartzea? Asko kostatu zitzaidan. Lanpostu on bat, ordutegi onarekin, soldata ona eta dena utzita kanpora joatea... Familiak zer pentsatuko zuen... Banituen nire barne gatazkak. Eta zer entzun zenuen? Bakoitzaren araberakoa da besteek esaten dutena kontuan hartzea edo ez, hori ere garapen pertsonala da. Nire kasuan, banuen borroka hori. Azaldu nuenean zer egin nahi nuen familiaren babesa izugarria izan zen. Ama Balira bisitan etorri zen eta esan zidan: “Orain badakit zergatik egin duzun hau!”. Lagunek ikusten ninduten ez nengoela ongi eta lanean ere esana nuen ez nintzela ondo aurkitzen. Egia esan, ez nintzen gai izan lana uztea erabakitzeko. Buruan baneukan kanpora joan, deskantsatu eta akaso motibatuta etorriko nintzela. Eta noiz erabaki zenuen bueltan lan-munduko coachingean espezializatzea? Ingurumen teknikari nintzela banuen psikologiarekiko irrika. Lanean egoera batzuk ematen ziren eta pentsatzen nuen lanean ondo egotea ze garrantzitsua den. Inguruneak, talde-lanak, lidergoaren paperak ere eragiten baitu norbera ondo sentitzen. Baina hor geratu zen. Ez nintzela lanera bueltatuko erabaki nuenean, hasi nintzen bilatzen lan psikologiarekin harremana zuten ikasketak. Aurkitu nuen master bat, Castelloko Jaume I unibertsitatean, on-line egiteko aukerarekin. Gaietako bat coachinga izan zen, tresna bikaina iruditu zitzaidan. Ondoren, coaching exekutiboa ikasi nuen. Barrura begiratzea izan zen. Lidergoa ez da bakarrik lanean ematen, nire bizitzaren liderra ere ni naiz! Asko ikasi nuen erabakiak hartzen, nire bizitza aurrera eramaten, lidergoa nire buruarengan lantzen. Taldekako coachinga ere landu dut. Liderraz gain, talde-lana ere oso garrantzitsua da enpresa, erakunde, administrazio publikoan... Nola hobetu daiteke lantegietako giroa? Pertsonekin lan egiten denean formula magikorik ez dago. Ez dago gidoirik. Pertsonok sentitu, pentsatu eta ekintzak egiten ditugu, eta bakoitza ezberdina da. Niretzako garrantzitsua da beharrak ikustea, eta proposamen bat prestatzen

dut. Proposamen horretan tresna ezberdinak erabiltzen ditut: baliteke coachinga erabiltzea, baliteke formazio saioak ematea edo aholkularitza. Aholkulari batek konponbidea edo proposamena ematen du; formazioa jakintza trasmititzea da eta coachingean nik ez dut esaten zer egin behar den, taldeari uzten dion ikusten zer egin behar duen egoera hobetzeko eta proposamena prestatzea.

Oiartzun ere Korrikari klika!

Badago coachengana joateko ohitura? Geroz eta gehiago. Ez da ezer ukigarria eta probatu arte kosta egiten da emaitzak ikustea. Nik esan dezaket giroa hobetuko dela, hobeto sentituko zarela, komunikazioa hobetzeak harremanetan eragingo duela... Baina ez da ikusten. Probatzen dutenek badiote ongi etorri zaiela eta zailtasunen aurrean errazago deitzen dute. Badaude enpresak beraien coachak dituztenak. Bizitzarako coachinga ere badago. Gai pertsonalagoak lantzen dira. Zuk Numai zentroan lantzen duzu hori... Batez ere lan-munduko gaiak lantzen ditut, baina Numaien bizitzarako coachinga lantzen dut. Lana eta bizitza pertsonalaren muga non dagoen definitzea ezinezkoa da eta lanean gertatzen zaiguna gertatzen zaigu familian, lagunekin, kalean... Batak bestearekin harremana du.

Herria flautisten oholtza bihurtuta

Oiartzungo Flauta Taldeak antolatutako Flauta Jaialdian 100 musikari inguruk hartu zuten parte. Horietako 19 izan ziren oiar-tzuarrak, Ibargain Musika Eskolako ikasleak. Euskal Herria plaza, Kontzejupea eta Doneztebe plaza bihurtu zituzten oholtza.

Oarsoaldeko euskaltegietan Mintzagun saioak eman dituzu. Zer moduz sentitu zara? Oso ondo pasatu dut. Taldeak oso irekiak zeuden beraien zailtasunak jendearen aurrean kontatzeko. Elkarrizketa politak sortu dira. Ikusi dute zertarako balio duen coachingak. Zer da euskaltegira etortzean pentsatzen duzuna, zerk oztopatzen dizu kalera ateratzen euskaraz hitz egitea...? garapen pertsonala euskaltegi eremura eraman dugu. Beraz, duela hiru urte hartutako erabakiak onurak ekarri dizkizu... Bai bizitza pertsonalean eta baita profesionalean ere. Erabakiarekin oso pozik nago. Ekintzaile bezala, badaude momentu gogorrago edo zailagoak ere. Nire lana asko gustatzen zait, baina badaude momentu batzuk ez direnak hain gustagarriak. Laguntzen dit jakiteak zertarako ari naizen hori egiten. Horrek ez du esan nahi erraza denik eta beti super pozik nagoenik. Bizitza bezalaxe da hau!

Joxepa Anttoni Aranbarri, argitara

Joxepa Anttoni Aranbarri Xenpelar bertsolariaren biografia eta figura argitara ekartzeko, hitzaldia antolatu zuen Killirikupe Emakume Taldeak. Elixabete Perez Gaztelu, Oiartzunen bizi den filologo errenteriarrak, azaldu zituen bere herrikideari buruzko xehetasunak.

Non dago garapen pertsonalerako gakoa? Zer gertatzen zaigu lantokian, bizitzan... garrantzitsua da gure buruari galdera onak egitea, erantzunak aurkitzeko. HARREMANETARAKO: www.naroasusperregi.com Telefonoa: 646 33 97 91.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Apirilaren 19tik 25era

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12

Profile for Oiartzungo Udala

213. Aski Prexko!  

213. Aski Prexko!  

Advertisement