211. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2019ko MARTXOA • 211. ZENBAKIA

2018an jaiotako haurren atsolorra izango da hilaren 31n

ABARAXKA

2018an jaiotako 79 oiartzuarrei ongietorria emango diote familiek eta Udalak

MARTXOAREN 8AREN HARIRA

Martxoaren 31n 2018an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra izango da, goizeko 10:30ean hasita udaletxeko areto nagusian. Gurasoak eta Udala elkarlanean aritu dira ongietorria prestatzen.

Aurten ere martxoaren 8aren harira, Abaraxkako erletxoekin gaia landu dugu. Emakumearen ohiko sinbolo eta kolore moretik haratago joan nahi izan dugu, ziur baikaude eskoletan, etxean eta kalean ikusi eta ikasita, dagoeneko ez zaizkiela batere arrotz eta guk uste baino gehiago dutela gaia ezaguna eta barneratua.

79 haur jaio ziren iaz Oiartzunen. Atsolorrarekin, horiek guztiak herriaren parte direla eta haien ardura kolektiboa hartzen dela irudikatuko da. Euskal ohitura zahar hau eguneratuz, oiartzuar jaioberriak euskaran eta euskal kulturan hezteko konpromiso kolektiboa ere hartuko da. Atsolorraren festak elementu ezberdinak izango ditu: Josune Cousillas Kultura zinegotziaren harre-

ra; Jon Martin bertsolariaren bertsoa; Aritz Oiartzabal Kapeo -2018ko aita bera- txalapartaria; Joxe Leon Kazabonek eta Ane Badiolak Amaren bularra, Amatxo eta Maitatasunez kantuak abestuko dituzte eta, eguneko ekintza nagusia: bertaratutako haurren argazkiekin zuhaitza osatuko da eta zapia oparituko zaie. ‘Atsolorra’ dokumentala Atsolorraren aurretik, hilaren 29an (ostirala) Ruben Rosasen Atsolorra dokumentala emango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean. Dokumentalaren zuzendaria bertan izango da, prozesuaz eta bestelakoez aritzeko. Dokumentalak 21 minutu pasatxo irauten du.

Propagandako katalogoetara, internetera, gure egunerokotasunera… jo dugu eta aurkitutako hainbat egoera eta argazki jarri dizkiegu eskura. Eta koloretako kartulinak, kola, guraizeak eta errotulagailuak. Denon artean gaiari buruz hausnartzen aritu gara. Bateko koloreak, besteko jostailuak, haren gogoetak, honen ideiak eta denon aportazioek bat egin dute koloretako kartulina eta letren artean. Astearen bukaerarako kartulinak aldarriz, letrez eta argazkiz betetzen joan dira. Baita gu denok ere. Hona hemen Abaraxkako kideen garrantzia handiko aldarri txikiak:

Txalapartak balore sinbolikoa du atsolorraren barruan.

Ongi etorri! Aiala; Uxue; Bidatz; Maren; Ziara; Mikel; Jara; Luca; Adei; Asier; Ekhi; Libe; Allys Isaene; Haitz; Laia; Alaia; Simone; Paula; Alain; Iara; Daria Ehinomhen; Egoa; Markel; Ekain; Ekhi; Ekai; Ara; Ekaitz; Xuhar; Kattalin; Amel; Oxel; Irati; Favio Sebastian; Unai; Lide; Guillermo; Maiane; Aratz; Nayeli; Mara; Ibai; Ganix; Udane; Anje; Naier; Elian; Izaro; Lian; Nikolas; Hegoa Namur; Nahia; Amir; Eki; Nira; Alia; Luar; Maya; Naroa; Jare; Adei; Nile; Yasmin; Amets; Sara; Ethan; Carlos; Kiara; Izar; Eñaut; Dei; Oier; Adur; Renad; Aiur; Ekain; Kepa; Dalu eta Hegoa.

Kirol Saria, Ane Asensiorentzat

Artzain eta Inude Nagusiak

Helduok ere kontuan hartzekoak dira; gure txikiengandik ikasteko asko dugu.

Kirol Asteko IV. Kirol Saria Ane Asensio atletak jaso du aurtengoan, atletismo egokituan egiten ari den ibilbidearengatik eta aurkakotasunen aurrean erakutsi duen jarrerarengatik.

Josune Cousillas Kultura zinegotziak izendatu ditu aurtengo Artzain eta Inude Nagusiak, Oiartzungo Flauta Taldeak hala eskatuta: Izaro Apezetxea eta Oihan Eskudero izan dira protagonistak.

1.- Ipuinak denontzako dira, ez neskentzako edo mutilentzat. 2.- Koloreak ez dira neskenak edo mutilenak, kolore guztiak denonak dira. 3.- Neskok eta mutilok zertan jolastu nahi dugun aukeratzeko eskubidea dugu. 4.- Zergatik jolastu behar dugu neskok etxeko lanak egingo bagenitu bezala eta mutilok kiroletan? 5.- Haurrei panpinekin, mahai-jolasekin, bizikletan, baloiarekin... jolastea gustatzen zaigu.

Eskola Kirolera joateko desplazamenduak lantzen

UEMAko udalekuak aurkeztu zaizkie ikasleei

Larre Planaren batzarra izango da hilaren 30ean

Zuhaitz Eguna, bihar Karrikako Pilotasoron

Erorketa tailerra 65 urtez goitikoentzat

Eskola Kirolako jardunaldietara era jasangarrian joateko kontzientzia sortzeko lanean dabiltza Eskola Kirolako eragileak (Udalak, Kirolaisi, ikastetxeak...). 2013tik egiten da lanketa eta ikasturte honetan, eskualde mailan kirol jardunaldietara joateko egiten diren desplazamenduen %49a bizikletan, auto partekatuan edo garraio publikoan egiten ari dira ikasleak. Jarrera jasangarriak saritzeko, ikasturte bukaeran aurten ere sariak banatuko dira: desplazamendu iraunkor gehien egin duen ikastetxea eta ikasleak sarituko dira.

UEMAk DBH eta batxillergoko ikasleentzako antolatu dituen Pauso eta Salto udalekuen aurkezpena egiten ibili dira Aitziber Arnaiz udaleko Euskara teknikaria eta Jokin Uranga UEMAko hezkuntzako arduraduna Elizalde Institutuan, Haurtzaro Ikastolan eta Oiartxo Batxillergo Ikastolan. Udalerri euskaldunetako gaztetxoak euren artean ezagutu eta harremanetan jartzeko antolatzen dira udaleku hauek, eta Oiartzungo 12 eta 18 urte arteko ikasleek ere, UEMAko kide denez gure herria, parte hartzeko aukera dute.

Hilaren 30ean, larunbata, Larre Planaren urteko batzarrean bilduko dira Udal ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteko kideak. Udalak, Aldundiak eta ganaduzaleen ordezkariek orain arte landu duten Larre Planaren balorazioa eta aurtengo asmoak partekatuko dituzte elkarteko gainerako kideekin, haien iritziak jasotzeko. Batzarra 10:30ean hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan. Larre Plana Oiartzungo mendi publikoen mantenuaz arduratzen da.

Bihar (martxoak 23) Karrikako Pilotasoro eremuan zuhaitzak aldatuko dira, aurtengo Zuhaitz Egunaren baitan. Bertako haritzak aldatuko dituzte bildutakoek. Autobusez 10:00etan abiatuko dira Haurtzaro Ikastolatik -dohainik, baina izena eman behar da aurretik- eta bestela, han bertan elkartuko dira 10:30ean. Udalak herriko ikastetxeen laguntza izan du aurten ere Zuhaitz Eguna aurrera ateratzeko. Landaketaren ondoren, urtero ohitura denez, eskerteko hamaiketakoa eskainiko die Udalak elkartzen diren haur eta gurasoei.

65 urtez goitiko herritarrentzako, erorketei buruzko tailer praktikoa antolatu du Gizarte-Ongizate sailak, osasun zentroaren eta Abitturen laguntzarekin. Saioa hilaren 27an (asteazkena) izango da Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 17:00etatik 18:30era. Zati teoriko bat izango du tailerrak, anbulatorioko erizain baten eskutik, eta bukaeran, aholku praktikoak ere bai. Doakoa izango da tailerra, baina aldez aurretik izena eman beharko da, parte-hartzaile kopurua mugatua delako. Horretarako 943 00 65 05 telefonora deitu behar da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.