208. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Abittu zerbitzuak asteazkenero orientazioa eskainiko du osasun zentroan Udala, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanari esker zabaldu da zerbitzua Abittu egitasmoa osasun zentroan jarduera fisikoari buruzko aholkularitza eskaintzen hasi da asteazkenero (09:30etik 11:30era, lehenengo solairuan).

ohitura osasuntsuak sustatzea da. Horretarako jarduera fisikoa egiteak dituen onurak eta abantailak gizarteratu eta herritar aktiboak sortzea da lehenengo urratsa.

Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Mugiment egitasmoaren eta Osakidetzaren arteko elkarlanari esker izan da posible jarduera fisikoa sustatzeko egitasmoa martxan jartzea anbulatorioan.

Mikel Lopez izango da zerbitzuko orientatzailea, orain arte bezala.

Abitturen azken helburua herritarren artean bizi-

Elorsoro kiroldegiko zerbitzua mantenduko da Iazko martxoan jarri zen Abittu martxan Oiartzunen. Orain arte, Elorsoro kiroldegian eskaini da zerbitzua eta erabiltzaile asko Gizarte-Ongizate sailak identifikatu eta bideratu ditu. Norberak bere kabuz ere jo dezake Abittura orientazioa eskatzera. Informazio gehiago nahi duenak abittu@oiartzun. eus-era idatzi edo 695 695 804 telefonora deitu dezake.

2019ko OTSAILA • 208. ZENBAKIA

Udalbiltzaren aurrekontua, onartuta

Udalbiltzaren urteko batzarra egin da, Oiartzunen. Besteak beste, 2019ko aurrekontua onartu zuen erakundeak. Oiartzungo Udala Iñaki Pikabea zinegotziak ordezkatu zuen.

Kontxa Murgiarekin, Galizia hurbilago

Kontxa Murgia urtero izaten da Galizia eta Euskal Herriaren arteko lotura estutzeko aitzakia ederra. Aurten, omenaldiaz gain, Galeuzka mugimendua hobeto ezagutzeko eta poemei toki egiteko aukera izan da.

Helburua, pixkanaka, Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuari adarrak sortzea da, jarduera fisikoak on egingo dion herritar ahalik eta gehienengana heltzeko. Mikel Lopez Abittuko orientatzailea, Garbiñe Garin osasun zentroko zuzendaria eta Eneritz Arbelaitz alkateordea Abitturen bulegoan.

Zerbitzu honen helburua ez da jarduera fisikoa kirol-lehiaketetara bideratuta ulertzea, baizik eta jarduera fisikoa osasunarekin lotuta lantzea.

Urmendi Haur Eskolan matrikulazioa irekita dago Bi urteko geletako aurrematrikulazioa ostirala arte egin daiteke Urmendi Haur Eskolako bi urteko geletan aurrematrikulazioa irekita dago ostirala arte (otsailak 8). Egun hauetan hezkuntza proiektua eta eremuak ezagu-tzeko aukera eman zaie gurasoei.

Karrikako parkean, hondar berria

Karrikako kooperatibako pisuen atzeko parteko jolasparkea hondarrez bete da, auzotarrek jolasparkeak hobetzeko eskatu ondoren. Bide batez, eremuan garbiketa sakona egin da.

Martxoan eta apirilean, 2018an eta 2019an jaio(ko) diren haurren gurasoentzako informazio bilerak egingo dira eta matrikulazioak egiteko aukera ere izango da (martxoaren 21ean ertainena eta apirilaren 10ean sehasketakoa, biak 17:00etan Urmendi Haur Eskolan). Informazio gehiago Maria Garaiar plazako egoitzan, 943 26 00 86 telefonoan edo urmendi@ouip. ikastola.eus helbidea elektronikoan.

Martxelina Lasak 100 urte bete ditu

Uraren tasa ordaintzeko epea irekiko da

Datorren ostiralean, ipuin-kontaketa

Martxelina Lasa Etxeberriak 100 urte bete zituen urtarrilaren 27an. Emakume oiartzuar hau 1919ko urtarrilaren 27an jaio zen Ugaldetxo auzoko Itxatxo baserrian eta Altzibarrera joan zen bizitzera Zalakain errementeriarekin ezkondu ondoren, Herreronera. Sei semealabaren ama izan da. Urtemuga borobilaren egunean, Jexux Leonet alkatearen eta Josune Cousillas Kultura zinegotziaren bisita jaso zuen, herriaren izenean lore-sorta oparitzera hurbildu baitziren Petra Lekuona zaharren egoitzara (bertan bizi da Lasa).

Uraren eta estolderiaren lau-hilabeteko tasa ordaintzeko epea irekiko da datorren ostiralean (hilak 15). Ordainketa egiteko epea apirilaren 15a arte egongo da irekita. Udaletxeko zerga-betebeharrak helbideratuak dauzkaten herritarrei martxoaren 15ean kobratuko zaie tasa honengatik dagokien kopurua. Bide batez, zerga eta tasetan salbuespena eskatu behar duten herritarrek otsailaren 28a arte izango dute horretarako epea. Eskaera udaletxeko harreran egin behar da, salbuespena eskatzeko beharrezko agiriak aurkeztuta.

Datorren ostiralean, hilak 15, Pello Añorga ipuin-kontalariaren saioa izango da Manuel Lekuona bibliotekan. Saioa bi eta hiru urteko haurrei bideratua egongo da eta 17:00etan hasiko da. Adin-tartea dela eta, kontaketa saio honetan haur bakoitzarekin heldu batek areto barruan egoteko aukera izango du. Hala ere, behin saioa hasita ezin izango da barrura sartu. Ordutegia eta ipuin-kontaketa bideratuta dagoen adin-tartea errespetatzeko eskatzen du Udalak, saioa haurrentzako gozagarria izan dadin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.