207. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Xorrolak 12.464 erabiltzaile gehiago izan ditu urtebetean, 2017an baino %14,6 gehiago Abuztuan goizez emandako zerbitzuak harrera ona izan du Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak (ElizaldeArragua-Ugaldetxo-Iturriotz eta Altzibar auzoak lotzen dituena) 84.047 erabiltzaile izan zituen iaz, 2018an. Urtebetean erabiltzaile kopurua izugarri hazi da: 12.464 erabiltzaile gehiago izan ditu autobusak joan den urtean; urtebetean, %14,6ko igoera. Xorrolaren erabiltzaile gehienek (%87,18k) Lurraldebus txartela erabili zuten herri barruko autobusean bidaiatzeko. Bide batez, txartel bakarrak Xorrolan ere badituen onurez baliatu ahal zan zuten erabiltzaile horiek. Izan ere, bidaia bakoitza 0,20 € merkeagoa da Lurraldebus txartelarekin ordainduta.

Abuztuan goizez emandako zerbitzuaren balorazio positiboa Iaz lehenengo aldiz, abuztua osoan goizez zerbitzua eskaini zuen Xorrolak, Udalak erabiltzaileek egindako eskaerak aintzat hartu eta probatzeko asmoz. Ordutegia zabaltzeak harrera ona izan zuen eta erabiltzaileek egoki erantzun zioten eskaintzari. Hori dela eta, Udalak zerbitzua abuztuko goizetan zabaltzearen balorazioa positiboa egin du. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak Xorrola herri barruko garraio publikoaren zerbitzua hobetzen jarraitzeko konpromisoa berresten du. Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua Udalak mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustuaren adibidea da Xorrola herri barruko autobus zerbitzua. 2009an jarri zen martxan eta ordutik, Udalak apustu garrantzitsua egin du herri barruko autobus zerbitzuaren alde. Honekin batera, taxibusa da herri barruko mugikortasuna bermatzeko eta errazteko Udalak egiten duen apustu garrantzitsua. Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei ematen die zerbitzua taxibusak.

Bidaia gehienak txartel bakarrarekin ordaindu dira.

Garraio publiko zerbitzua herriko auzo guztietara iristea da Udalaren helburua.

Euskaraldiaz eta ondorenaz

Ikasleak, udal ekonomia lantzen

Kike Amonarriz euskaltzalearekin tertulia izan zen Euskaraldian bizitutakoei eta ondorengo erronkei buruz hitz egiteko. Herrian grabatutako flashmoba aurkezteko ere baliatu zen momentua.

Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako Ekonomiako ikasleek udaletxearen jarduera ekonomikoa ezagutzeko aukera izan dute Eneritz Arbelaitz alkateordearen bisitarekin.

2019ko URTARRILA • 207. ZENBAKIA

ABARAXKA Abaraxka ludotekak bere baitan egitasmo ezberdinak eta anitzak ditu: • Familia eremua: astelehen arratsaldeak, 0-6 urte arteko haur eta familiei zuzendua. • Abaraxka ludoteka: LH1-LH6 arteko haurrei zuzenduta. • Abaraxka ibiltaria, larunbat arratsaldetan egiten ditugun saioak. • Udalekuak uztailean, 3-12 urte arteko haurrentzat. Bada hilabete batzuk Abaraxkako Familia Eremuko kide batzuen partetik Abaraxkako ateak goizez irekitzearen planteamendua jaso genuela: eskolarizatu gabeko haur batzuk bazeudela, neguan beraiekin egoteko eremu egokirik ez zela eta Abaraxka aukera bat izan zitekeela. Behar hau asetzeko eta bideratzeko familiekin elkartu, eztabaidatu, adostasunera iritsi eta Udalean planteatu ondoren, ABARAXKA GOIZEZ IREKITZEN DELA esan behar dugu. Eskubideez gain, betebeharrak ere izaten dira horrelakoetan eta denon artean hauek zehaztea eta adostea ez da zaila izan. • Parte hartzeko, Abaraxkako bazkide izatea beharrezkoa da. • Goizetan erabiltzeko aldez aurretik Abaraxkan adierazi behar da, nahiz eta Familia Eremuko bazkide izan. • Abaraxkan adostuak dauden baldintzak errespetatu behar dira. • Udaltzainek irekiko dute atea. Norberaren esku geratzen da itxiera. • Adostutako ordutegia errespetatu behar da. Dagoeneko hanbat familiak eman dute izena eta gure eremu txiki hau irriz, algarez eta gurasoen ilusioz betetzen da goizetan ere. Gu pozik gaude herriko eta bazkideen beharrak asetzeko denon artean egindako saiakera honekin. Jarrai dezagun herrian eta herriarekin lanean!!!

Ondarearen Mahaia elkartzen hasi da

Kirol Sarirako proposamenak jasotzen

Gaztetxoei teknologia digitalen buruz galdezka

Urmendi Haur Eskolan, aurrematrikulazio garaia

Ondarearen Mahaia osatzen duten eragile eta elkarteak Herri Artxiboa izango dena lantzen hasi dira. Miren Amoriza proiektuaren dinamizatzaileak orain arte egindako lana aurkeztu zuen bilera batean -ogasun higiezinen datubasea prestatzen eta Iñaki Arbelaitzen ondarea aztertzen hasi dira-. Eragile bakoitzarekin bilera bat egiteko asmoa dago, proiekturako informazioa eskuratzeko intentzioarekin. Eragileen arteko elkarlanak proiektua osatzeko duen garrantzia azpimarratu zuten bertaratutakoek.

2019ko Kirol Sarirako proposamenak jasotzen ari da Udala. Otsailaren 3a izango da horretarako azkeneko eguna. Elorsoro kiroldegiko sarreran dagoen kutxan edo online www.oiartzun.eus egin daitezke proposamenak. Aurten, laugarrenez banatuko da Kirol Saria, martxoan izango de Kirol Astearen baitan. Aurreko sarituak Girizia Elkarteko kirol sailak, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile Periko Sanroma eta xanistebanetako auzo arteko sokatira txapelketa antolatzen duen Artaso Elkartea izan dira.

Gaztetxoek teknologia digitalen inguruan egiten dituzten erabilerak jakiteko eta horien inguruan prebentzio-ekintza eraginkorrak planteatu ahal izateko, Udalaren Gizarte-Ongizate saileko Adin Txikiko Mahaiak galdetegia pasatuko du Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta DBH 4. mailako ikasle eta gurasoen artean. EHUko ikerlari talde bat arduratuko da ikerketa egiteaz. Galdetegiak egin ahal izateko, herriko hiru ikastetxeen laguntza ezinbestekoa izan da.

Urmendi Haur Eskolako 2 urteko geletan aurrematrikulazioa egiteko epea irekita dago otsailaren 8a arte. 2019/2020 ikasturtean euren haurra 0-3 haur hezkuntza zikloko udal zerbitzuan matrikulatu nahi duenak, Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusiko bulegora jo beharko du. Aste honetan izan da hezkuntza proiektuaren aurkezpen bilera. Sehaskako (2019an jaioko diren haurrak) eta Ertainen (2018an jaiotako haurrak) etapetako aurkezpenak martxoaren 21ean eta apirilaren 10ean izango dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.