udal aldizkaria
Herri artxiboa sortzeko ondare materiala inbentariatzen hasi da Udala Lehenengo faseak sei hilabeteko iraupena izango du Oiartzungo ondare historiko eta kulturalaren Herri Artxiboa osatzeko asmoz, argitalpenak, ikus-entzunezkoak eta material grafikoa identifikatzen eta inbentariatzen hasi da Udala. Lehenengo fase honek sei hilabeteko iraupena izango du eta Miren Amoriza errenteriarrak koordinatuko du. Besteak beste, hurrengo faseetan egin beharrekoa zehaztu eta lehentasunak markatzeko baliagarria izango da orain egiten den lana.
2019ko URTARRILA • 206. ZENBAKIA
Udaletxeko energia neurtzen
Oarsoaldea Garapen Agentzia udal eraikinetako tenperatu, hezetasuna eta CO2 isuriak neurtzen ari da egun hauetan. Oiartzungo kasuan, udaletxeko eraikin nagusiko datuak hartuko dira.
Iñaki Arbelaitz zenaren artxiboak ere garrantzia berezia izango du fase honetan, han dagoena aztertu eta baloratuko baita. Azken helburua, herritarren eskura jartzea bildutako materiala Udalak landu duen ondarearen proiektuaren azken helburua Oiartzungo ondare historiko eta kulturala herritarren eskura jartzea da, era egoki eta bateratuan.
Hilerriko kolunbarioak, erabilgarri
Kanposantuko kolunbarioak alokatzeko aukera martxan dago urtea hasi denetik. Udalak errautsak gordetzeko 72 toki prestatu ditu hilerrian, heriotza eta ondorengo errituak eta ohiturak gaur egungo behar eta eskaeretara egokitzeko.
Iñaki Arbelaitz zenaren artxibo pertsonala izango da in- Argitalpenak izango dira lehenengo fasean inbentariatuko diren material motetako bat. bentariatuko denetako bat.
Euskaraldiaz solasean Kike Amonarrizekin Herrian grabatutako flashmoba ere aurkeztuko da, udaletxean eta Abaraxka ludotekan Euskaraldian 1.759 oiartzuarrek parte hartu genuen ahobizi eta belarriprest gisa. Hamar egunez, euskaraz bizitzearen aldeko apustua egin genuen.
Liztor beltzaren 84 habia kendu dira
Liztor beltzaren (liztor asiatikoa) 84 habia kendu ziren iaz Oiartzunen. Udalak 1.230 € bideratu ditu bertako erlearentzako kaltegarria den liztorraren kontra.
Orain, Euskaraldiko Oiartzungo lantaldeak esperientziari buruzko solasaldia antolatu du hilaren 17rako (osteguna), udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Kike Amonarriz euskaltzale ezaguna ere bertan izango da. Euskaraldian bizitutakoak eta ondorengoak izango dira hizpide eta hausnarketarako gai. Ondoren, abenduaren 3an herrian grabatu zen flashmobaren bideo-aurkezpena izango da. Saioa bukatzeko, mokadutxoa eskainiko zaie hurbiltzen diren guztiei. Egun horretan bertan, Abaraxka ludotekan flashmobaren estreinaldia egingo da, haurrentzako (17:30ean).
‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala, gaur
Urteko lehenengo ipuin kontaketa, asteazkenean
Atsolorra prestatzeko bilera, asteazkenean
Diru-laguntzen ordenantza martxan dago
Gaur (hilak 11) Josu Martinez zuzendari bilbotarraren Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian (18:30ean). Emanaldia bukatutakoan, Martinezekin tertulian aritzeko aukera ere izango da. Jainkoak ez dit barkatzen dokumentalak Lezo Urreiztietaren bizitza bitxia du hizpide. Donostiako Zinemaldiaren azkeneko edizioan, Zinemira sailean estreinatu zen. Berez, aurreko astean egitekoa zen emanaldia, baina zuzendariaren gaixoaldiarengatik atzeratu egin behar izan zen.
2019ko lehenengo ipuin-kontaketa izango da hilaren 16an (asteazkena). Datorren asteko saioa lau urtez goitiko haurrentzako prestatu du Lur Korta ipuin-kontalari oiartzuarrak -adina errespetatzea garrantzitsua da-. Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan izango da kontaketa, 17:00etan. Orduerdi aurreratu denez, kontaketara hurbildu nahi duten guraso eta haurrei erne ibiltzeko eskatu nahi zaie. Ohi bezala, behin kontaketa hasita ezingo da aretora sartu. Haurren adina dela eta, saio honetan gurasoek kanpoan geratu beharko dute.
2018an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzeko hurrengo bilera datorren ostegunean, hilak 17, izango da. Arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira Udala eta gurasoak, martxoan ospatuko den festa antolatzen jarraitzeko. Iaz, 79 haur jaio ziren Oiartzunen. Horiei guztiei ongietorria ematea da atsolorraren helburua, euskal ohiturak eguneratuz, baina euskaraz eta euskal kulturan hezteko konpromisoa berretsiz. Komunitate gisa, gure ondorengoen ardura hartzeko errituala adierazten du atsolorrak gaur egun ere.
Diru-laguntzen ordenantza orokorra martxan da. Gizarte-Ongizate, Kirola, Kultura, Euskara, Ingurumena eta Feminismo sailetan lagun-tza eskatu behar duten eragile, norbanako eta elkarteentzako irizpide orokorrak zehaztu dira. Urtarrila, Kultura arloko eragileek eskaerak egiteko epea izango da. GizarteOngizate arloan urte osoan egin ahalko dira eskaerak. Beste sailetan, epea heltzean jakinaraziko du Udalak. Sail bakoitzak, Ogasun sailarekin elkarlanean, aurkezpenak antolatu ditu eragile eta elkarteei irizpideak azaltzeko.