205 Aski Prexko

Page 1

udal aldizkaria

2018an, Oiartzun hobetzen jarraitu dugu

2018ko ABENDUA • 205. ZENBAKIA

ABARAXKA

Urtean zehar gauzatu diren proiektu nabarmenetako batzuk dira hauek: Abenduaren 18a pertsona Migranteen Nazioarteko Eguna dela eta, Oiartzunera bizitzera etorriberriei harrera eta ongietorria egin diegu Abaraxka ludotekan. Harrera egiteko herritar, eragile eta elkarteak saretu gara: Udala, Caritas, norbanakoak, Abaraxka…

Larre Planarekin jarraitu, he- Karrikako bidea zabaldu eta oi- Ondarearen Herri Artxiboaren proiekrriko abeltzainekin elkarlanean. nezko bide seguruak sortu. tuaren aurkezpena.

Ikastetxeetara joateko oinbusa Hezkidetzan formakuntza udaleku- Kirol Asteko III. Kirol Saria Artaso martxan jarri. tako begiraleekin. elkartearentzat.

Cadarsoren eraisketa.

Auzo batzarrak.

Argitu, aurrezten ikasten

Argitu tailerrean parte hartu dute 16 herritarrek. Euren etxean argindarra aurrezteko aholku praktikoak eta trikimailuak azaldu zizkien Xabier Esteban dinamizatzaileak.

Legarre eta Iparralde etorbideko lanak.

Laguntzen ordenantza aurkezten

2019an, herrian ekintzak antolatzen dituzten eragileek diru-laguntzak jasotzeko ordenantza berria jarriko da martxan. Arloz arlo, ordenantza eta funtzionamendua aurkezten ari da Udala.

Aste osoa Oiartzunera bizitzera etorritako jendearen herrialdeetako banderak marrazten pasatu genuen eta herrialde horietako musika entzuten. Era berean, hizkuntza horietan “ongi etorri” nola esaten eta idazten den ere ikusi eta ikasi dugu. Abaraxkako eremuak apaindu ditugu: kanpoko zuhaitza banderaz bete dugu. Barruan, munduko mapa erraldoi bat jarri dugu. Abenduak 15, larunbata. Oiartzunen jaiotakoak eta bertara bizitzera etorritakoak batzen eta elkartzen gaituzten gauzen inguruan elkartu ginen: musika, janaria, jolasak… Elkartu, aurkezpenak egin eta ongietorria eman ondoren, munduko mapan gure izenak eta jaioterriak markatu genituen. Honela, gure herria zein anitza den eta zein herrialde ezberdinetako jendea bizi garen ohartu ginen. Jarraian, Udalaren harrera bideoa ikusi genuen. Herrian bizi den jendeak hainbat hizkuntzatan herriko nondik norakoak azaltzen dituzte. Minutu gutxi batzuetan herria zertxobait ezagutzeko aukera ematen du eta etorriberriak eroso bizi ahal izateko zein pauso eman behar dituen azaldu. Ondoren, herrialde ezberdinetako janari goxoa dastatzeko aukera izan genuen. Janaria aurkeztu genuen -osagaiak, izena, egiteko modua…- eta tertulian murgildu ginen. Haurrekin jolasean ibili ginen. Komunean ditugun jolasetan eta soka-jolasetan aritu ginen. Zein aberatsa izan zen harrera eta ongietorri eguna! Elkar ezagutu eta beldurrak galtzeko balio izan zigun, baina hemendik aurrerakoak du garrantzia. Jarrai dezagun gure herriko ateak elkartasunari irekitzen.

Benito Lertxundiren kontzertua, Elorsoron

Hondakinak ateratzeko ordutegian aldaketak

Indarkeria pairatzen duten emakumeentzako telefonoa

Atsolorra prestatzeko bilera, urtarrilaren 17an

Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kaleratu duen azken diskoa, Ospakizun gauean, aurkeztuko du hilaren 28an (ostirala, 22:00etan) Elorsoro kiroldegian. Hamar kantaz osatuta dago Lertxundiren disko berria, baina ziur bere ibilbidean zehar konposatu dituen kantu ezagunenak entzuteko aukera ere izango dela kontzertuan. Dagoeneko sarrerak salgai daude Amazkar tabernan eta Elorsoro kiroldegiko tabernan, 22 €ren truke. Egunean bertan 25 €an eskuratu ahal izango dira sarrerak, kiroldegiko leihatilan.

Gabon garaian, hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira jai bezpera nagusitan. Horregatik, abenduaren 24an eta 31n (biak astelehenak dira), hondakinak ateratzeko ordutegia zabaldu egingo da. Ohi bezala, 20:00etatik aurrera atera ahal izango dira hondakinak bi egun horietan, baina goizaldeko 06:00ak arte izango da horretarako aukera, hondakinen bilketa goizez egingo baita. Bi egun horiek astelehena izanik, oraingo honetan ontzi arinak ateratzeko ordutegia da luzatuko dena.

Emakumeen kontrako indarkeria jasaten ari litezken emakumeei begira, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzu espezializatuari buruzko informazioa zabaldu du Udalak, sei hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez, errumanieraz eta arabieraz). 900 840 111 telefonoa doanekoa eta ez du arrastorik uzten. Urteko 365 egunetan 24 orduz ematen du zerbitzua, emakumeei ez ezik, haien ingurukoei eta profesionalei ere bai. 51 hizkuntzatan, entzumen edo mintzamen ezintasuna dutenentzak ere bai.

2018an jaio(ko) diren haur oiartzuarren ongietorria prestatzen hasi dira Udala eta guraso izan berriak. Prestaketen bigarren bilera egin zuten joan den astean eta hirugarrenerako hitzordua ere jarri dute: urtarrilaren 17an, 17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Ongietorri edo atsolorraren egunerako data ere adostu dute gurasoek eta Udalak: 2019ko martxoaren 31 goizean izango da ospakizuna (igandea). Atsolorraren prestaketa saio hauetara haurrekin joan daitezke gurasoak; ongietorriak dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.