udal aldizkaria
Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira Abenduaren 4an egingo da sari banaketa aurrerantzean, Xabier Leteren heriotzaren urteurrena gogora ekartzeko XXXI. aldiz, ikasle oiartzuarren literatur lanik onenak saritu ditu Prosa eta Poesia lehiaketak. Aurten, abenduaren 4an egin da sari banaketa emanaldia, Xabier Lete poeta oiartzuarraren heriotzaren urteurrenean. Aurrerantzean, data hau mantenduko da.
Aurtengo epaimahaia hauek osatu dute: Pello Añorga Lopez; Sohalge Arbelaitz Kortabarria; Izar Azpiroz Iragorri; Imanol Irigoien Aranberri; Goiatz Labandibar Arbelaitz; Aingeru Palomo Zabala; Marijo Telletxea Tolosa; Intxixu AEK eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea. SARITUAK: Prosa: 1. saila: Aiara Inciarte Cintero eta Mireia Sagarra Martin. 2. saila: June Escano Urdanpilleta eta Maddi Mitxelena Iriondo. 3. saila: Aritz Aparicio Pagadizabal eta Lorea Kortajarena Mugika. 4. saila: Ekhi Astibia Getaria eta Lur Lopez Fraile. 5. saila: Udane Ibarguen Karrera eta Eider Ormaetxea Romero. 6. saila: Josu Ibarguren Elosegi eta Lur Gaztelumendi Beristain. Poesia: 3. saila: Araitz Irastorza Urruzola eta Lua Gonzalez Capelo. 4. saila: Ane Garmendia Irastorza eta Lur Lopez Fraile. 5. saila: Amaiur Aranburu Gorrotxategi eta Maren Elizetxea Castiñeyra. 6. saila: Malen Elizasu Manterola eta Leire Ugartemendia Arruabarrena.
17 emakumek eskatu dute laguntza bi urtean Momentu honetan udal zerbitzuek genero indarkeriako bederatzi kasu artatzen dituzte Azken bi urteetan, 17 emakumek eskatu dute genero indarkeriarengatik laguntza udal zerbitzuetan. Aurten, bederatzi kasu berri identifikatu dira Oiartzunen. Momentu honetan, udal zerbitzuek bederatzi kasu artatzen dituzte. Genero indarkeria pairatzen duten emakume askok seme-alabak dauzkate. Oiartzunen, 11 ume daude egoera horretan.
2018ko ABENDUA • 204. ZENBAKIA
Taxibus zerbitzua, Go Mobilityn
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Go Mobility, mugikortasun iraunkorrari buruzko azokan Oiartzungo taxibus zerbitzua aurkeztu dute Eneritz Arbelaitz alkateordeak eta Koldo Elizasu Oiartzungo Taxilarien Elkarteko lehendakariak.
Indarkeria matxistak azaleratzen
Emakumeenganako indarkeria matxista dira eskubideak ukatzea edota komunikabideek erabiltzen duten hizkuntza eta errelatoa ere. Horiei begira jarri gara Las mujeres decididas dokumentalaren eta June Fernandez zein Nerea Barjolaren hitzaldian.
Ikasleekin, euskararen bilakaeraz
Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek aste honetan UEMAko herrietan azken urteetan euskarak izan duen bilakaera ezagutzeko tailerretan parte hartu dute.
Emakumeenganako indarkeria matxista desagertzeko gizarte-eredua aldatu behar da. Bitartean, Udala genero indarkeria egoeran dauden emakumeak artatzen dituzten udal langileak formatzen ari da -udaltzainak eta gizarte zerbitzuetako langileak-.
Lau herribide konponduko dira datozen asteetan
Landetxe plazako biziberritzea lantzen
Argitu tailerra, etxean argindarra aurrezteko
Ergoienen, Gurutzen eta Ugaldetxon lau herribide konponduko dira. Txatola bidea (Ugaldetxo) txukuntzeko lanak dagoeneko hasi dira. Hauek bukatutakoan, Ergoiengo Txarondo Errota eta Ordozelai bideak konponduko dira, baita Gurutzeko Borrokazelaieta herribidea ere. Udalak 185.400 € bideratuko ditu mantenu lan horietara. Azken urteetan herribideen egoera hobetzeko egin diren lanen baitan kokatuta daude lau herribide hauek txukuntzeko proiektuak ere. Datorren urterako, 50.000 € erreserbatu dira herribideen mantenurako.
Landetxe plazaren biziberritzeari lotuta, bertako bizilagun eta erabiltzaileekin (merkatari, ostalari, zerbitzuak, Kataxulo gaztetxeko erabiltzaileak -Oihartzun Guk, Kuadrillategi, eragileak...- eta plaza erabiltzen duten kultur eragileak) saio bana egin da etorkizuneko plaza berrituak izan beharko lituzkeen ezaugarri nagusiak jasotzeko. Arkitekto taldekoeek eta Udaleko Hirigintza saileko teknikariek parte hartu dute saio horietan. Plazaren proiektua prest dagoenean bizilagunekin eta erabiltzaileekin partekatuko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta Oiartzungo Udalak lagunduta, Argitu tailerra izango da hilaren 18an (asteartea) udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Etxean argindarra aurrezteko aholku praktikoak emango dira saio honetan. Tailerra doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da -hilaren 14a baino lehen-. Horretarako bi modu daude: edurne@ izadi21.eus helbide elektronikora idatzita edo 628 532 303 telefonora deituta. Izadi21 enpresako Xabi Esteban teknikaria izango da saioaren dinamizatzailea.