203. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Altzibar-Karrika bidegorria konpondu eta luzatzeko lanak hasi dira

2018ko AZAROA • 203. ZENBAKIA

ABARAXKA

Hiru hilabeteko aurreikuspena izango dute lan hauek Altzibar-Karrika bidegorria luzatzeko eta hobetzeko lanak hasi dira. Hiru hilabeteko aurreikuspena dute lanek eta Karrikatik hasi dira. 274.000 € bideratuko dira lan hauetara. Zati bat finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lortu du Udalak.

Proiektuaren baitan lurra asfaltatuko da, eremu guztiari 2,5 metroko zabalera emango zaio, argiztapena jarriko da, bidegorriaren seinalitika jarriko da eta bidegorria Karrikako Errotaurre plazaraino luzatuko da. Zatiak puntualki itxiko dira Esan bezala, lanak Karrikatik Altzibarrera egingo dira. Lanak gauzatzen ari diren eremuaren baitan, puntualki itxita egongo da zati hori. Altzibar-Karrika bidegorria hobetuz, Oiartzungo bidegorri sarea handitu eta mantentzen jarraitzeko konpromisoa erakusten du Udalak. Mugikortasun iraunkorra bultzatu eta auzoen arteko komunikazioa bermatzeko baliabide ederra da bidegorri sarea. Altzibar-Karrika bidegorria, gainera, Bide Berdea da: Artikutzako trenak egiten zuen bide zaharra berreskuratu baita oinezko eta bizikletentzako.

Lintziringo biziberritzea bukatu da hiru fasetan errepidea, irisgarritasuna eta ekonomia hobetuta Udala eta Aldundia “pozik” agertu dira GI-636ko zerbitzu-bide berriarekin Oiartzungo Udalak sustatu duen Lintzirin eremuko biziberritze proiektua bukatu dela eta, Jexux Leonet alkateak, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituren sailburuarekin eta Markel Olano Diputatu Nagusiarekin eremua bisitatu du. Lintzirin eremuaren biziberritze integralak errepideak hobetzea, irisgarritasuna eta oinezkoentzako bide seguruak bermatzea eta, jarduera ekonomikoa eta industriala indartzea izan ditu helburutzat. Hiru fasetan gauzatu da plana. Lehenengo biak Udalak gauzatu ditu.

lankidetza. “Ekarpen ekonomikoa egin dute eta eskertu behar zaie”, esan du Leonetek. Lintzirin eremuan erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza bilatu da. Biziberritzaren emaitzekin “pozik” agertu dira Udaleko eta Aldundiko ordezkariak. Oiartzungo Udalak 1.100.000 € bideratu ditu Lintziringo biziberritzera, hiru faseak kontuan hartuta. Guztira, 2.200.000 € inbertitu dira eremuan.

Herriko erraldoiak ezagutzen al dituzu? Ba al dakizu nola izena duten? Joxepa, Petra, Ixiar, Kattalin, Antton, Esteban… Gure asmoa eta helburua, erraldoi handiekin bere lekua izango duen konpartsa txiki bat antolatzea, sortzea eta osatzea da. Horretarako, gureak izango diren eta geuk diseinatu eta sortuko ditugun erraldoi eta buruarinak egiten hasi gara Abaraxkako eta Soinuenea-Herri Musika Txokoko kideak. Azaroaren 10ean egin genuen aurkezpena. Erraldoiak eta buruarinak aurkeztu, ezagutu eta beraiekin jolastez gain, zirriborroak egin genituen. Zein erraldoi eta buruhandi nahi ditugun, nolakoak izango diren, zein izen izango duten… erabakitzen eta hausnartzen hasi gara haurrekin. Arratsalde arrakastatsua izan zen. Emozioak, beldurrak, urduritasunak nagusi ziren batzuengan, baina musika eta dantzarekin uxatu eta desagertzen joan ziren. Txikienak erraldoi eta buruarinak jantzi, kendu, hartu, eman, korri, oihu, algara, brinko eta dantza egiten zuten bitartean, handienek irudimena, papera eta koloreak zituzten mugimenduan. Erraldoi eta buruarin ezberdin eta anitzak marraztu eta sortu zituzten: txapelarekin, bibote eta betile luze-luzeekin, bizarra eta ezpain gorri-gorriekin… Oiartzungoez gain, Donostia, Bilbo eta Iruñeakoak ere ikusi genituen, zein baino zein handiagoak eta eleganteagoak. Batzuk dultzainaren soinuaz, besteak txistuarekin, txarangaren ondoan eta baita trikitixarekin dantza ezberdinak dantzatzen dituzten erraldoi handiak. Gabonetako oporretan dugu bigarren zita: irudimena ardatz, diseinu eta sortze lanekin jarraituko dugu. Behin zer egin nahi dugun definitu ondoren, urtarrilean larunbatero Ergoiengo Herri Musikaren Txokoan elkartuko gara herriarenak izango diren buruarin eta erraldoiak sortu eta egitera.

Hirugarren fasean -duela gutxi bukatu dena- GI636 errepidean zerbitzu-bide berri bat eraiki da, ibilgailuen inkorporazioak erraztu eta bide-segurtasuna hobetzeko. Fase horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du Udalak (500.000 €). Udalak hiru faseetan bilatu du bertako enpresen

‘Itsasotik mahaira’, plastikoa biltzeko gunea

Ormazabal-eneako aparkalekua ireki da

Datorren astelehenetik, Ikasle Gela 22ak arte

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, Emaus fundazioak, erakunde publikoen laguntzarekin, Itsasotik mahaira egitasmoa martxan jarri du. Oiartzunen plastikozko botilak eta bilgarriak biltzeko nasa dago Doneztebe plazan, igandea (hilak 25) arte. Hondakinak bertan utzi daitezke eta horiekin, poltsa berrerabilgarriak egingo dituzte. Facebook, twitter eta Instagram kontuetan #PlastikoAlPilPil traholarekin argazkia partekatzen duten herritarren artean zozkatuko dituzte poltsa horiek.

Ormazabal-enea eremuan Elizalde auzorako sortu den aparkaleku publiko berria erabilgarri dago joan den asteaz geroztik. Aparkatzeko 89 toki egongo dira eremu honetan -aurreikusitakoa baino bi toki gehiago-. Aparkalekua doanekoa izango da eta 2,10 metro baino altuera handiago duten ibilgailuek ezingo dute aparkatu bertan. Horretarako, sarreran galiboa jarri da. Elizaldera auzoetatik datozen bizilagunei gune bat eskaintzea eta ikastetxeen sarrera-irteera orduetan dagoen trafikoa arintzeko balioko du aparkaleku honek.

Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela datorren astelehenean (hilak 26) irekiko da unibertsitateko azterketa garaiko ordutegiarekin: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara. Datorren urteko urtarrilaren 31 arte izango du ordutegi hau. Tarte honetan, bibliotekako beheko solairua beste zerbaitetarako erabili behar izango balitz (ipuin-kontaketak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahaiinguruak, omenaldiak...) aldez aurretik jakinaraziko da, Ikasle Gelan bertan jarriko diren oharren bidez.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.