udal aldizkaria
‘Ahobizi’ eta ‘belarriprest’-entzako tailerrak Txapak banatzen datorren astean hasiko da Euskaraldiko Oiartzungo lantaldea Euskaraldian (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) ahobizi eta belarriprest izango diren herritarrentzako tailerrak emango ditu Euskaraldiko Oiartzungo taldeak. Kontziente izanik txapa bat jartzea ez dela aski hizkuntza ohiturak aldatzeko, Euskaraldiko taldeak baliabideak eta erraztasunak eman nahi dizkie ahobizi eta belarriprest izango diren herritarrei, euren konpromisoa bete ahal izateko eta eroso sentitzeko. Tailerrak irekiak izango dira eta formatua dinamikoa izango da. Haurtzaro Ikastolako langile eta gurasoekin, Elizalde Herri Eskolako gurasoekin eta udal ordezkari zein langileekin saio berezituak egingo dira -argaz-
kian, udaletxean egindako formakuntza saioetako bat-.
2018ko AZAROA • 202. ZENBAKIA
Kalexa eta bidegorria lotzeko zubia
Ugaldetxon, bidegorria eta Kalexa plaza lotzeko lanak hasi dira. Oinarriak jarri dira eta orain, zubia heltzen denean, jartzea falta da. 140.000 €ko aurrekontua dute lanek. Zubi honekin, mugikortasuna hobetu, oinezkoentzako bide seguruak jarri eta auzoari kohesioa eman nahi zaio.
Izen-ematea eta txapa-banaketa, Fermiñenen Momentuz, 650 oiartzuar baino gehiagok emango dugu izena Euskaraldian. Oraindik, hala ere, badago izena emateko aukera: Fermiñenen, hilaren 12tik 22ra egunero 18:00etatik 20:00etara edo www.euskaraldia.eus-en. Txapa-banaketa ere datorren astelehenetik aurrera egingo da Fermiñenen, izen-emate orduetan. ‘Ttak’, Beatriz Egiazabalen bakarrizketa Hilaren 22an (osteguna) Beatriz Egiazabal klownak Euskaraldirako propio sortu duen Ttak bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. TAILERREN EGUTEGIA: Azaroak 10, larunbata, 10:00etan. Azaroak 13, asteartea, 18:00etan. Azaroak 15, osteguna, 18:00etan. Azaroak 17, larunbata, 10:00etan. Azaroak 19, astelehena, 18:00etan. Azaroak 21, asteazkena, 18:00etan. Saio guztiak Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango dira.
Maputxeen hizkuntza gurean
Garabidek egindako Mai da bai (eta ezetzik ez dago) maputxe hizkuntzari buruzko dokumentala ikusteko aukera izan da Oiartzunen. Ondoren Sergio Marinao maputxearekin solasean aritzeko aukera izan zuten bildutakoek.
Cadarso eraikina botatzeko lanak hasi dira Hilabeteko epean egingo dira Altzibarko enpresa eraisteko lanak
Trena, trena... Arditurriko trena!
Altzibarko Cadarso enpresa eraisteko lanak martxan daude. Hilabeteko aurreikuspena dute eta 42.800 € bideratu ditu Udalak lan hauetara.
Egun berezietan Arditurriko meategiak are erakargarriago bihurtzeko tren berdean bertara joateko aukera eskaintzen da. Azaroaren 1ean 148 lagunek aprobetxatu zuten aukera.
Lantegia izan zena eraitsi ondoren, lurraren egoeraren balorazioa aztertu beharko da etorkizunean eremu horretan egin daitekeena zehazteko. Eusko Jaurlaritzak hondamendi eremu izendatu du Cadarso.
industrialeko
Cadarso eremua 2017ko udan bihurtu zen udal eremua, ofizialki, nahiz eta 2017 urte hasieratik bertako jarduera industriala etenda zegoen. Altzibarko auzotarrek enpresa auzotik ateratzeko egindako eskaeraren prozesua itxiko da orain.
Elizalde eskolan, energia aurrezten
Atano X.ren eskaintza Oiartzungo herriari
Eskola Kirolan, 244 ikasle oiartzua
Oarsoaldea mailan, energia aurrezteko 50/50 egitasmoa martxan jarri da. Ikastetxeak dira eskualdean energia gehien kontsumitzen duten eraikinak. Hori dela eta, Elizalde eskolan elektrizitatea, gasa eta ura aurrezteko Energiaren Mahaia osatu dute udal teknikariek; irakasle, ikasle eta guraso ordezkariek; atezainak eta zerbitzuetako langileek. Energia aurrezteko proposamenak egitea da mahai honen helburua.
Luxiano Juaristi Alberdi Atano X. pilotariak bere biografiaren ale bat oparitu dio Oiartzungo herriari, “asko eman dit niri Oiartzunek eta zor nion herri honi”. 30 urtez bizi izan zen Azkoitian jaiotako pilotaria Oiartzunen. Jose Joakin Mitxelena bertsolariarekin batera, Atamitx jatetxearen jabea izan zen. Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaiak argitaratu dute Atano X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxari liburua.
2018/2019 ikasturtean LH 3. eta 6. maila arteko 244 ikasle oiartzuarrek parte hartuko dute Eskola Kirolean, 26 taldetan banatuta: %37,3a neskak -eskualdeko bataz bestekoa baino altuagoa da Oiartzungo partehartzea-. Eskualdean Eskola Kirola egiten duten ikasleen %18,4 dira oiartzuarrak. Eskualdeko Kirol zinegotziek -tartean, Enekoitz Markos Oiartzungo zinegotziak- datu orokorrak aurkeztu dituzte.