200. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Auzo batzarretan 133 herritarrek parte hartu dute Auzo guztietako aktak www.oiartzun.eus-en daude herritarren eskura Auzo batzarren erronda bukatu berri da. 134 herritarrek parte hartu dute herriko zortzi auzoetan egin diren bileretan eta horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak.

2018ko URRIA • 200. ZENBAKIA

Taxibusa elektrikoa izango da

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei zerbitzua ematen dien taxibusa elektrikoa izango da aurrerantzean. Txartelaren prezioa berdin mantenduko da: 0,50 € bidaiako.

2019ko aurrekontu proposamena azaldu zitzaien bertan bildutako guztiei, legegintzaldiko balorazio orokorra partekatu eta auzoetan egindakoak errepasatzeaz gain, herritarren iritziak eta eskaerak jaso dituzte udal ordezkariek. Akta guztiak, www.oiartzun.eus-en www.oiartzun.eus webgunean batzar guztietako aktak daude ikusgai, Udala ataleko Auzoak sailaren barruan.

Garabiderekin elkarlanak jarraituko du

Udalak eta Garabidek beste lau urterako hitzarmena sinatu dute, hizkuntza gutxien kooperazioan elkarlanean jarraitzeko. Horrez gain, Aditu Titulu ikasketak egiten ari diren 19 lagunei harrera egin zien Jexux Leonet alkatea.

Euskaraldian izen-ematea, Fermiñenen

Euskaraldiko Oiartzungo lantaldeari esker, ekimenean izena emateko aukera dago ostegunero Fermiñenen (10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era). Oraingoz, 150 oiartzuarrek izena eman dute ahobizi edo belarriprest izateko.

Gazte batzarra, gazteen esku 5.000 € utzita

Bihar, Arditurrira txu-txu trenean joateko aukera

Etxeko hondakin berezientzako aukerak

Irakurketa Taldea, ikasturtea hasteko puntuan

Datorren ostegunean, hilak 18, gazte batzarrera deitu ditu Udalak herriko gazteak. Kataxulo gaztetxian izango da saioa, era dinamiko eta informalean, luntx eta guzti (19:30ean). Herriaren eta Udalaren egoera orokorra partekatzeaz gain, Oiartzungo gazteen kezkak eta iritziak jaso nahi ditu Udalak. Gainera, 2019an Gazte Politikako 5.000 € zertara bideratu erabakitzeko aukera emango die Udalak herriko gazteei.

Bihar, hilak 12, Arditurriko meategiak txu-txu trenean ezagutzeko aukera izango da. 10:00etan, 11:00etan eta 13:00etan abiatuko da trena Pagoaldetik (Ergoien). Ondoren, meategietan sakoneko bisita edo oinarrizkoa egiteko aukera izango da. Konbinazioek prezio bereziak izango dituzte: trena eta oinarrizko bisita 5 € (3 € 5 urtez beheitiko umeek), eta trena eta sakoneko bisita, 7 €. Erreserba egitea komeni da.

Urkabe bidean gaizki botatako hondakinak agertu dira. Ez da lehenengo aldia landa eremuan gaizki botatako hondakinak agertzen direla eta Udalak kezka agertu nahi du. Oiartzungo Udalak herritarrei bi zerbitzu eskaintzen dizkie etxeko hondakin bereziak ongi sailkatzeko: hileko lehenengo eta hirugarren ostegunetan etxez etxeko zerbitzua (aurretik 900 49 11 11ra deituta) eta Talaiako Garbigunea (astelehenetik igandera).

Datorren asteartean, hilak 16, hasiko da martxan Irakurketa Taldearen 2018/2019 ikasturtea. Manuel Lekuona bibliotekan izango den lehenengo saio honetan Esteban Agirre itzultzailea izango dute gonbidatu, hark euskarara itzulitako Guaraguo eta beste istorio batzuk izango baitute hizpide. Irakurketa Taldeari buruzko informazio nahi duenak, Manuel Lekuona bibliotekako harreran eskatu dezake.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.