199. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Auzo batzarrak, urriko lehenengo astean 2019ko aurrekontua, balorazioa eta auzoak izango dira saioetan hizpide Urriaren 1etik 8a bitartean, Gobernu Taldeak eta herritarrek zitak dituzte, bakoitzak bere auzoan. 2019ko aurrekontu proposamena aurkeztuko die Udalak auzotarrei eta balorazio orokor bat ere partekatuko dute.

Gazteekin saio berezia egingo da Gazteekin saio berezi bat egingo da hilaren 18an (osteguna) Kataxulo gaztetxian. Formatu dinamiko batekin hurbilduko zaie udala eta herriaren egoera, iazko esperientzia positiboaren ondoren.

Horrez gain, auzoari buruz ere hitz egingo da batzar hauetan: egoera, beharrak, egindakoak... partekatzeko momentua eta tokia izango dira.

Gazteek, gainera, datorren urtean Gazte Politikako 5.000 € zertara bideratu erabakiko dute parte-hartze saio horretan. EGUTEGIA: Altzibar: Urriak 4, osteguna, Olatxo auzo lokalean. Arragua: Urriak 1, astelehena, frontoi ondoko lokalean. Elizalde: Urriak 8, astelehena, Manuel Lekuona bibliotekan. Ergoien: Urriak 8, astelehena, Auzokalte Elkartean. Gurutze: Urriak 2, asteartea, Bizardia Elkartean. Iturriotz: Urriak 1, astelehena, auzo lokalean. Karrika: Urriak 3, asteazkena, Artaso Elkartean. Ugaldetxo: Urriak 2, asteartea, eskoletan. Batzar guztiak 19:30ean izango dira.

2018ko IRAILA • 199. ZENBAKIA

Oiartzunen erosteak saria du

Urriaren 11 arte, Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina gauzatuko da Itturriko komertzioetan, Udalaren babesarekin. Komertzio ttikiko bezeroen artean 100 €ko bost txartel zozkatuko dituzte.

Arditurriko Bide Berdearen Eguna

Arditurriko Bide Berdearen Egunean, Oiartzundik eta Errenteriatik bizikleta martxak antolatu ziren Arditurrira. 80 lagunek parte hartu zuten ibilaldian -gehienak Errenteriatik eta Donostiatik- baina beste 60 lagun beren kabuz hurbildu ziren Arditurrira txirrindan.

Oiartzun, Euskaraldirako prest ‘Ahobizi’ eta ‘belarriprest’ gisa ekimenean izena emateko aukera irekita dago Euskaraldian izena ematen hasi daitezke oiartzuarrak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ahobizi (11 egunez ahalik eta gehien euskaraz egingo dutenak) edo belarriprest (beraiei euskaraz egitea onartzen dutenak) izango diren oiartzuarrek euskaraldia. eus-en edo ostegunero Fermiñenen (10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era) izango dute horretarako aukera. Euskaraldian parte hartzeko bi baldintza dira ezinbestekoak: 16 urtez goiti izatea eta euskaraz ulertzea. Euskaraldia Euskal Herriko 350 herri baino gehiagotan gauzatuko da. Oiartzungo Hamaikakoa Oiartzunek ere badu bere hamaikakoa, herrian Euskaraldian enbaxadore izango diren ahobizi eta belarriprest koadrila. Hauxek dira: Olaia Azpiroz; Marisa Gonzalez; Bassiri Hamadi; Ander Imaz; Izaskun Madariaga; Iraitz Mateo; Xabier Martin; Anton Mendizabal; Luix Mitxelena; Sandra Mosquera eta Harkaitz Oliveira.

Udalak bat egin du Euskaraldiarekin Oiartzungo Udalak ere bat egin du Euskaraldiarekin, uztaileko udalbatzarrean ahobatez onartu zen adierazpen baten bidez. Honela, Udalak eta zinegotziak eredugarri izan eta erantzukizunez jokatuko dute Euskaraldian. Era berean, herritarrak gonbidatu dituzte Euskaraldian parte hartzera eta horretarako bideak errazteko konpromisoa hartu dute.

Udako igerilekuan denboraldia bukatu da Igerileku irekiak aurtengo udako denboraldiari agur esan dio. Azken asteburuan ere eguraldi ona lagun, jolasak, txokolatada eta pintxopoteaz gozatzeko aukera izan zuten erabiltzaileek.

Euskaraldia aurkezteko agerraldi jendetsua egin da.

Bi zerga ordaintzeko epea hasiko da astelehenean

Euskara ikasleentzako bekak emango ditu Udalak

Arritxuloko teilatuaren konponketa hasi da

Prosa eta Poesia lehiaketan parte-hartzea, irekita

Datorren astelehenetik (urriak 1) aurrera jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epeak irekiko dira. Bi kasuetan, azaroaren 10a izango da ordainketak egiteko epe-muga. Udalarekiko zerga-betebeharren ordainketak helbideratuak dituzten herritarrei urriaren 29an kobratuko zaizkie dagozkien kopuruak. Oraindik zerga-betebeharrak helbideratuak ez dituzten oiartzuarrek eta hala egin nahi dutenek, udaletxeko kontu-hartzailetzako bulegoan egin behar dute eskaera.

Herriko euskaltegi homologatuan (Intxixu AEK) edo bertan ez dauden ikastaroak kanpoko euskaltegi homologatuetan ikasten duten oiar-tzuarrak diruz lagunduko ditu Udalak, euskara ikasteko edo hobetzeko hartu duten erabakian laguntzeko eta bidea errazteko. Honela, ikasturteko kostuaren %70a arte finantzatuko du Udalak eta Intxixu AEK-ko ikasleen kasuan, ikasturte hasieran matrikularen erdia ere aurreratuko die Udalak. Informazio gehiago Euskara zerbitzuan edo Intxixu AEK-n eskatu dezakete herriko euskara ikasle helduek.

Ergoien auzoan dagoen Arritxulo udal aterpetxeko teilatua konpontzeko lanak hasi dira aurreko astean. 21.720 €ko inbertsioa egingo du Udalak mantenu lan hauetan eta lau asteko aurreikuspena dute egin beharreko lanek -eguraldiak baldintzatzen ez badu, behintzat-. Lanak uda pasatu ondoren egitea erabaki da, udako denboraldia izaten baita aterpetxean sasoirik jendetsuena eta erabiltzaile horiei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Añarre eraikuntzak izango da teilatuko lanak egitearen arduraduna.

Udalak XXXI. Prosa eta Poesia lehiaketa antolatu du. 8 eta 18 urte arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrek (bertan erroldatuek) edo herrian ikasten dutenek hartu dezakete parte lehiaketan. 50 € eta 120 € arteko sariak banatuko dira, ttikienentzako liburutan gastatzeko txartel moduan eta helduenentzako, esku-dirutan. Lanak udaletxeko harreran edo Euskara zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte urriaren 30a baino lehen (egun horretako 12:00etan gehienez ere). Aurten, sari banaketa abenduaren 4an izango da, Xabier Lete poeta oiartzuarra hil zen eguna gogora ekarriz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.