198. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Arditurriko Bide Berdearen Eguna, igandean Doneztebe plazatik eta Errenteriatik bizikleta martxak antolatu dira Datorren igandean, hilak 16, Arditurriko Bide Berdearen eguna izango da. Zazpigarren aldia izango da garai bateko trenbide zena eta gaur egun bidegorri bihurtutakoa balorean jartzeko egun berezi hau antolatzen dutena Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak. Bizikleta martxak antolatu dira Oiartzundik eta Errenteriatik. Familian egiteko moduko ibilbide errazak izango dira, gidari baten laguntzarekin. Hala ere, kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da segurtasun neurriak betetzeko eta argia eramatea, gomendagarria.

EGITARAUA: 10:00: Bizikleta martxen irteera. Oiartzunen, Doneztebe plazatik eta Errenterian, Gamon Zumarditik. 10:00-13:00: Segway zirkuitua eta jolasak. 10:00-14:00: Meategietara bisitak. 12:00-13:30: Trial erakustaldia.

Arditurrin, goiz guztiko egitaraua Behin Arditurriko meategian, bizikletak uzteko tokia eta hamaiketakoa izango dituzte prest bizikleta martxan parte hartu duten txirrindulariek.

2018ko IRAILA • 198. ZENBAKIA

Urmendi Haur Eskolan hasi da ikasturtea

Urmendi Haur Eskolan hasi da 2018/2019 ikasturtea. Oraingoz, 125 haur hartuko ditu Urmendin, Haurtzaro Ttikin eta Harri Gainen. 21 irakasle eta hiru sukaldari arduratuko dira haien heziketaz.

Euskaraldiko eragileak formatzen

Euskaraldia prestatzeko lantaldean dabiltzan oiartzuarrek formakuntza saio bat jaso dute aste honetan, Axun Larburu eta Goizane Arana UEMAko teknikarien eskutik.

Goiz guztian zehar, jolasak (bizikletekin eta herri kirolak), segway zirkuitua (meategiko sarrerarekin, dohainik) eta Arditurriko meategiak prezio berezian bisitatzeko aukera izango da. Oinarrizko bisitaren prezioa 3 € izango da eta sakonekoarena, berriz, 5 €. Bizikleta hartu eta Oiartzungo bide berdean barrena Arditurrira heltzeko gonbidatuak daude oiartzuar guztiak.

Ormazabal-enean Elizalde auzorako 87 toki izango dituen aparkalekua txukuntzen hasi da Sei asteko aurreikuspena dute lan hauek Beheko Plaza inguruan, Ormazabal-enea eremuan Elizalde auzorako aparkaleku publiko berria prestatzeko lanak hasi dira. Guztira, 87 ibilgailurentzako tokia antolatuko da.

Errepresioaren izenak azaleratzen

Euskal Memoriaren Gogoan hartzeko izenak erakusketa dago ikusgai hilaren 16a arte udaletxean, azken 50 urteetan estatuaren eta poliziaren errepresioaren biktima izan diren euskal herritarrei izena jartzen diena.

Sei asteko iraupena izango dute lanek, aurreikuspenen arabera, eta 175.000 € inbertituko ditu Udalak lan hauetan. 2008ko diagnostikoa, abiapuntua Behin lan hauek bukatzen direnean, Iparralde Etorbidean aldaketak izango dira: ezingo da aparkatu Legarreatik Gurutzera, ezkerreko aldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere eskumenekoa den errepide horretan jarritako baldintza baita.

Txinalkan izen-ematea gaur bukatuko da

162 hektarea mendi publiko garbitu dira

Ugaldetxoko Iradi bidea konpontzeko lanak

Etorriberrientzako AISA ikastaroan izen-ematea

Txinalka, helduen antzerki taldean izen-ematea bukatuko da gaur (hilak 14). Ikasturte honetan ere Tessa Andonegi aktoreak gidatuko ditu asteazkenero (19:00-21:00) Karaez 4ko lokalean izango diren antzerki-eskolak. Izena emateko Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 60 1260900006 kontu korrontean egin behar da ordainketa eta izen-emate orria behar bezala beteta udaletxean edo Elorsoro kiroldegian aurkeztu. Oiartzuarrek 60 € ordaindu beharko dute ikasturteko matrikula eta Oiartzundik kanpokoek, pixka bat gehiago: 80 €.

Larre Planaren baitan, uda honetan 162 hektarea mendi publiko garbitu dira. Batez ere mantenu lanak izan dira egin direnak eta iaz garbitutako eremuak errepasatu dira, Ergoiengo eta Karrikako eremuetan: Urmendi; Pagolarre; Oianleku; Bianditz; Kauso eta Zaria. Garbiketa lanak eskuz eta makinaz egin dira. Lan hauek egin ahal izateko, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, bakoitzak, 30.000 € bideratu dituzte egitasmora, guztira 60.000 €. Hilaren 24an Abeltzainen Elkarteko ordezkariekin bilduko dira lanen balorazioa eta jarraipena egiteko.

Ugaldetxoko Iradi bidea konpontzeko lanak hasi dira aste honetan. Aurreikuspenen arabera, hilabete eta erdiko iraupena izango dute konponketa lanek. Errepidea konpontzea da helburua, bideak dituen zuloak tapatu eta asfalto berria botatzea. Lanek egin bitartean irekita egongo da bidea; txandaka bideratuko dute trafikoa lanek dirauten bitartean. Udalak 120.000 € bideratuko ditu lan hauetara. Matteoko bidegurutzetik goiti, Txikierdi aldera joateko bidea da Iradi, Txipitoko malda gisa ezagutzen duguna oiartzuarrok.

16 urtez goitiko etorriberrientzako AISA ikastaroa eskaini da ikasturte honetan ere, euskarara lehenengo hurbilketa egin dezaten. 60 orduko ikastaroa motza eskainiko da Intxixu AEK-n, urriaren 1etik urtarrilaren 31 arte. Izen-ematea hilaren 21a arte (ostirala) egin daiteke Euskara zerbitzuan (Fermiñene etxea; euskara@oiartzun.eus edo 943 49 38 42 telefonora deituta). Ikastaroaren matrikula 5 € kostako da, baina Udalaren diru-laguntza sistemaren barruan egongo da. Ikastaroaren %80a egiten dutenek ziurtagiria ere jasoko dute.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
198. Aski Prexko! by Oiartzungo Udala - Issuu