udal aldizkaria
Kultur ekitaldia, xanistebanen iragarle
2018ko ABUZTUA • 197. ZENBAKIA
ABARAXKA
Osasun Pastorala osatzen duten emakumeak izan dira aurtengo omenduak Xanistebanen iragarle, kultur ekitaldia izan zen atzo. Bertan izan dira herriko kulturgintza, elkarte eta udal ordezkaritzetako jende ezagun asko: Xabier Iragorri eta Aiora Perez de San Roman alkate ohiak; Xabier Landa eta Asier Legorburu zinegotzi ohiak; Aritz Gonzalez Haurtzaro Ikastolako zuzendaria eta Arantza Manterola lehendakari ohia; Joxe Mari Isasa margolaria; Imanol Irigoien poeta; Joxe Mari Sanzberro eta Jaione Ugaldebere Urtekari Batzordeko kideak; Aldeguna elkarteko, Lartaun abesbatzako eta Petra Lekuonako ordezkariak... Osasun Pastoraleko bolondresak, omenduak Osasun Pastoraleko emakume bolondresak izan ziren omenduak, Petra Lekuona zaharren egoitzako egoiliarrekin azken 21 urteetan egin duten akonpainamendu eta zaintza lan bolondresa gizarteratu eta balorean jartzeko. Gaur egun taldean dabiltzan zortzi emakumeak igo ziren oholtzara: Txaro Cerezo, Kontxi Erize, Milagros Garaño, Pili Gerendiain, Begoña Goñi, Koro Labandibar, Arantxa Madariaga eta Maite Sarasti.
Opari bat jaso zuten Jexux Leonet alkatearen eskutik.
ABARAXKA, OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA
Oiartzun urtekaria eta Mugarri Oiartzun urtekariaren 48. zenbakia eta Mugarriren 25. ere aurkeztu ziren atzo. Antton Kazabonek, Anton Mendizabalek, Joxemari Mixtelenak eta Joxan Unsainek ondu dute pilotaren inguruko Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora Mugarria. Unsainek Oiartzunek “ia modalitate guztietan jokatzeko pilotaleku duinak eta pilotariak” izan dituela gogora ekarri zuen, eta etorkizunean “aniztasun hori mantentzea” jarri zuen erronkatzat. Kazabonek, irakurleak liburu honek “zerbait ikasiko duenaren” esperantza aipatu zuen.
Irailean garbiketa, material berritzea, antolaketa, aurreprestaketak, plangintzak, bilerak…
Pilotarekin lotuta egongo da aurtengo erakusketa: raketistei buruzkoa. Jon Juanes Raketistak Lehen eta Orain Elkarteko kideak aurkeztu zuen: “dugun pilota-kulturarekin nolatan ez gara gauza izan modalitate hau berreskuratzeko”, galdetuz.
Otsailean ihoteak, inauteriak, jai-giroa…
Kartel lehiaketako sariak ere banatu ziren.
Urrian izen-ematea, ate irekiak, hasiera festa, haurrak, familiak, GAU BELTZA… Azaroan Soinuenea, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna… Abenduan euskararen maratoia, gabonak, puzgarriak… Urtarrilean ekintzak, hitzaldiak, lagunak, larunbatak…
Martxoan udalekuetan izen-ematea, Emakumearen Eguna… Apirilean Aste Santua, Torri Gukin-ekoen bisitak… Maiatzean urteko ebaluaketa haurrekin, haurren udalekuetako bilera, jolasak… Ekainean itxiera festa, agurra, eskertza, gurasoen udalekuetako bilera… Uztailean udalekuak eta OPORRAK. Hauxe, oso laburtua, Abaraxka ludotekako ikasturtea. Hau eta gehiago baita Abaraxka Ludotekan egiten duguna!
Kartel lehiaketako sarituak.
Kazabon, Unsain eta Mendizabal, Mugarriren egileak.
Oporretara goaz, bai, ederki merezitakoak. Deskantsatu ondoren, ideia berriekin berriz ere irailean aurreprestaketan eta plangintza berriei indar berrituz heltzeko asmoz. Jakin irailean, urrian, hor izango gaituzuela beso zabalekin zain, zuen irribarre, besarkada, muxu eta kontu guztiak jasotzeko eta entzuteko prest. Aisialdia hezitzailea dela ulertzen eta sinisten dugu eta gure helburua horixe da, herriko haur eta txikiak modu jostagarri eta dibertigarrian baloreetan hezitzea. Bitartean, jaso gure ziztada goxoak, goxoak bezain maitakor eta atseginak.
Xanistebanen aurrekontua oiartzun.eus-en
Hondakin bilketan aldaketak xanistebanengatik
Politika Feministen I. Plana egiten ari da Udala
Udako igerilekuaren abuztuko ordutegia
Indarkeria matxistaren prebentziorako gunea
Xanistebanetako aurrekontua publikoki ikusgai dago www.oiartzun. eus webgunean, UDALERRIA ataleko FESTAK sailean. Gardentasun Legearen irizpideak jarraituta, Jai Batzordeak osatutako egitaraua eta udalbatzarrak onartutako aurrekontua herritar guztien eskura jarri da. Xanistebanetako ekintzetara 98.293 € bideratu ditu aurten Udalak, Kultura sailetik. Webgunean aurrekontu orokorra, musikara bideratutakoa eta festetan ekintzak antolatzen dituen elkarte bakoitzak jasotzen duen kopurua ikusi daitezke.
Elizalde auzoko zenbait plaza eta kaletan aldaketak izango dira hondakinen bilketan abuztuaren 2tik 7ra. Egun horietan bilketa goizez egingo da, 09:00etatik aurrera. Hori dela eta, hondakinak 08:00 eta 09:00ak artean utzi beharko dituzte bizilagunek dagokien zintzilikarioetan. Kale eta plaza hauei eragingo die ordutegi aldaketak: Aialde, Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Kontzejupe eta Kontzejuerreka kaleak; Rafael Pikabea kaleko 1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak; eta, Doneztebe, Landetxe, Euskal Herria eta Kaskazuri plazak.
Politika Feministen I. Plana egiten ari da Udala, Feminismo sailetik. Parekidetasunaren arloan datozen urteetarako helburuak, lehentasunak eta esku-hartzeak zehaztea da planaren helburua. 14.634 €ko aurrekontua du lan honek eta %75a Emakunderen diru-laguntzaren bidez finantzatuko da. Besteak beste, 2008an egindako diagnostikoa eguneratu eta udaleko sail bakoitzaren genero-egoera aztertuko da. Plana egin bitartean, Feminismo saila formakuntza tailerrak ematen hasi da udaletxeko sail ezberdinetan.
Udako igerilekuaren abuztuko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da -ekainean eta irailean bezala-. Herritarrei gogorarazi nahi diegu abuztuaren 3an, xanisteban eguna, itxita egongo dela, herriko jai egun ofiziala delako. Elorsoro kiroldegia, berriz, hilaren 3tik 19ra itxita egongo da. Urtero bezala, mantenu lanak eta sakoneko garbiketa egiteko baliatuko dira egun horiek kiroldegian. Hilaren 20tik aurrera, berriz irekita egongo dira Elorsoro kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak.
Xanistebanetan indarkeria matxistaren prebentziorako gunea jarriko da Killirikupen. Abuztuaren 2tik 4ra, 18:00etatik 21:00etara eta abuztuaren 5ean, 17:00etatik 20:00etara. Gunean, batetik indarkeria matxistaren eta feminismoaren inguruko informazioa emango da. Bestetik, sexu harreman parekide eta osasuntsuei buruzko informazioa ere emango da. Txapa feministak egiteko aukera ere izango da. Emakumeentzako jai eremua oraindik ez denez askatasun eremua, beharrezkoak dira kontzientziaziorako, ahalduntzerako eta feminismora hurbiltzeko guneak.