196. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Osasun Pastoraleko bolondresak omenduko ditu Udalak xanistebanen atarian Soka dantzako gonbidatuak Oiartzungo Feministen Asanbladako kideak izango dira Xanistebanetako omenduak Osasun Pastoraleko bolondresak izango dira aurtengoan. Abuztuaren 1eko kultur ekitaldian jasoko dute Udalaren eta herriaren aitortza, urtetan zehar Petra Lekuona zaharren egoitzako egoiliarrei egindako bisitetan eskainitako akonpainamenduarekin, emakume hauek adinekoei ematen dioten bizipoza aitortzeko eta sozializatzeko. Osasun Pastoraleko kide guztiak emakumezkoak dira. Pozerako eta jaierako aitortza da Udalak egin nahi diena, egiten duten bolondres-lana balorean jarriz.

2018ko UZTAILA • 196. ZENBAKIA

Arditurri Eguna, primerakoa

Arditurri Egunaren zazpigarren aldia giro politean pasatu da. 500 lagun inguru hurbildu ziren antolatutako ekintzetara eta erdia baino gehiagok probestu zuen meategira sartzeko aukera. Eguraldia lagun izatea aldeko izan zen.

Soka dantzako gonbidatua, Asanblada Feminista Abuztuaren 2ko txupinazoaren aurretik udal korporazioak herritarrei eskaintzen dien soka-dantzako gonbidatuak, berriz, Oiartzungo Feministen Asanbladako kideak izango dira aurtengoan. Oiartzungo Feministen Asanbladak orain arte, eta batez ere azken urte honetan herrian egin duen lana aitortzeko (M8ko grebaren prestaketa, eraso sexistak salatzen, festa parekideen lanketa...) eta zoriontzeko, Udal korporazioarekin dantzatzera gonbidatu dituzte herriko militante feministak, emakumeak erdigunera ekarriz.

Euskaraldia itxura hartzen ari da

Euskaraldia prestatzeko azken saioan egingo diren ekintzak zehaztu, plagintza komunikatiboa eta Hamaikakoa osatzeko proposamenak landu ziren.

Barraketan jartzeko musika proposamenak egin dituzte 100 gaztetxok baino gehiagok Barraken eremuan euskararen presentzia bermatzeko ahalegina egiten du Udalak Xanistebanetan haur eta gaztetxoentzako jartzen diren barraketarako musika proposamenak egiteko aukera eman die aurten Udalak 12 eta 18 urte arteko gaztetxoei. 105 lagunek baino gehiagok parte hartu dute ekimenean eta 200 abesti baino gehiago proposatu dituzte. Bakoitzak gehienez 10 kanta proposatzeko aukera izan du, horietako zortzi gutxienez euskaraz. Urteak daramatza Oiartzungo Udalak barrak eremuan euskararen presentzia lantzen. Horretarako

arduradunei euskarazko musika helarazten zaie. Aurtengo nahasketan, herriko gaztetxoen gustuko proposamenak tartekatuko dira.

Legarreako lanak, azken fasean

Legarreako irisgarritasuna hobetzeko lanak azkeneko fasean sartu dira. Hilabete honen bukaera arte Neria Baitatik gorako zatia itxita egongo da. Horrekin, lanak bukatuko dira.

Parte hartu duten gaztetxoen artean barraketarako fitxak zozkatuko dira hilaren bukaeran. Talde aipatuenak Gaztetxoek egindako proposamenak anitzak izan dira: Glaukoma, Gatibu, Huntza eta Esne Beltza izan dira euskaraz abesten duten taldeen aipatuenak; erdarazko musikan, berriz, Aitana eta Ana Guerrero izan dira aipatuenak.

Identifikazio elektronikoa eskatu daiteke udaletxean

‘Oiartzun 2018’ urtekaria eta Mugarri salgai daude

Txinalka antzerki taldean izen-ematea irekita dago

Madalensoroko aparkalekuak, alokairuan

Datorren asteazkenean, Tren Berdea Arditurrira

Urriaren 2tik aurrera, udal tramite administratiboak on-line egiteko prestatzen ari da Oiartzungo Udala eta dagoeneko zenbait tramite egin daitezke www.oiartzun.eus bidez. Horretarako, herritarrek B@kQ identifikazio elektronikorako pasahitza behar dutenez, udaletxeko harreran langile bat egongo da identifikazio elektronikoko altak egiten. NAN-a, e-mail kontu bat eta telefono mugikor zenbaki bat behar ditu herritarrak B@kQ-a egiteko, eta norberak joan behar du eskatzera. Pertsona juridiko eta profesional kolegiatuek nahitaez beharko dut B@kQ-a.

Oiartzun 2018 eta Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora Mugarri bildumako 25. zenbakia datorren asteazkenetik (hilak 25) aurrera egongo dira salgai 4 eta 12 €tan toki hauetan: Berezi janaridenda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats liburudenda eta Zapirain egunkarietan (Elizalde); Galdos taberna (Gurutze); Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janari-denda (Iturriotz); eta, Mamut merkatalguneko liburu-denda eta Intxixu tabernan (Ugaldetxo).

Helduen antzerki taldean, Txinalka, izena emateko epea irekita dago hilaren 30a arte. Datorren ikasturtean ere Tessa Andonegik gidatuko du taldea. Astean behin, asteazkenetan, bi orduko saioa egingo du taldeak: 19:00etatik 21:00etara, Karaez 4ko lokalean. Izen-ematea udaletxean edo Elorsoro kiroldegian egin behar da. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da. Ikasturteko prezioa, oiartzuarrentzako 60 € izango da eta 80 € oiartzuarrak ez direnentzat. Irailean berriz ere izen-emateko epea irekiko da.

Madalensoro frontoi azpiko udal aparkaleku itxiak errentan jartzeko lehiaketa martxan da. Eskaerak egiteko epea irailaren 20an bukatuko da, udaletxeko harreran edo www.oiartzun.eus webguneko Tramiteak atalean. Errentamendua 10 urterako izango da eta hilabetean 46,78 €ko kostua izango du. Oiartzuarrek eta herrian lan egiten dutenek izango dute plazetako bat errentan hartzeko eskubidea. Guztira, 46 plaza eskainiko dira, horietako bi ezintasuna duten pertsona garraiatzeko autoentzat.

Datorren asteazkenean, hilak 25, Arditurriko meatze gunera Tren Berdez joateko aukera izango da eta meategien bisitarekin konbinatzekoa, prezio berezian. Pagoaldetik 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan abiatuko da Tren Berdea. Txu-txu trena eta oinarrizko bisita, 5 € (3 € bost urtez beheitiko haurrek) eta trena sakoneko bisitarekin, 7 € kostako dira. Erreserba aldez aurretik egin behar da 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoretara deituta. Abuztuan, asteazkenero eskainiko da Arditurrira Tren Berdean joateko aukera hau.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.