udal aldizkaria
Zarataren inguruko eskaerak egin dituzte ikasleek
2018ko EKAINA • 193. ZENBAKIA
ABARAXKA
Eskola Agenda 21eko ikasturte bukaerako batzar berezia egin dute alkatearekin 2017/2018 ikasturteko Eskola Agenda 21i bukaera emateko, Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako 1.400 ikasleren ordezkariak Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Mendi-ingurumen teknikariarekin bildu dira. Ikasturtean zehar zarataren gaia aztertu dute. Egindako lanaren berri eman, hartutako konpromisoak azaldu eta Udalari eskaera batzuk egin dizkiote, herriko egoera hobetzeko. Honela, azaldu dutenez, oiartzuarrentzako zarata iturri nagusiak trafikoa eta obrak dira. Egoera hobetzeko, trafikoa murrizteko neurriak hartzeko eskatu diote Udalari, baita obren ordutegiak (etxekoak zein kanpokoak) errespetarazteko.
Ikasturte hasieran, erantzunak jasotzera Eskola Agenda 21eko gai nagusia zarata izan bada ere, hondakinen gaia (Ekofish egitasmoaren bidez) eta mugikortasun iraunkorra (Oinbusa) lantzeko tartea ere izan dute ikasleek. Jexux Leonet alkateak “eskerrak” eman dizkie ikasleei ikasturtean zehar egindako lanarengatik eta “zentzuzko eskaerak” egin dituztela esan die. Datorren ikasturte hasieran, ikasleak berriz udal ordezkariekin bilduko dira, egin dituzten eskaeren erantzunak jasotzeko. 2018/2019 ikasturtean, klima aldaketaren gaia landuko dute ikasleek Eskola Agenda 21n baitan.
Urte osoan zehar Soinuneneako lagunekin izaten garenez, beraiek arduratu ziren musika jartzeaz. Hernaniko Musika Eskolako neska gazte batzuk izan genituen trikitixa, alboka, perkusioa, tekladoa… jotzen. Bikaina. Ondoren, herritarren unea iritsi zen eta Arkaitz Minerrek gidatzen duen biolin-talde gaztea izan genuen gurekin. Hau ere ederra. Bien bitartean, Abaraxkako kideok gurekin urtean zehar izan diren herritar eta eragileei gure eskerra erakutsi nahi izan genien, hala nola, Torri Gukineko aiton-amonei, Gau Beltza aurrera ateratzen laguntzen diguten guztiei, hitzaldiak prestatzen lagundu digutenei, kantu merienda gidatu zuten musikariei, Soinueneako lagunei, euskal abestiekin gozatzen lagundu ziguten guraso eta gitarra taldekoei…. Horretarako, astean zehar haurrekin eskertza txartel batzuk sortu genituen eta haurrak eurak izan ziren herritarrei txartelak eman zizkietenak.
Ikasleek egindako lanaren berri eman dute.
Jexux Leonet alkateak ikasleen eskaerak jaso ditu.
Urmendi Eguna, primerakoa
UEMA Egunean, erreferente
Urmendi Egunean elkartu ziren Urmendi Haur Eskola osatzen duten haur, guraso eta irakasleak. Primerako goizpasa izan zen, txoko arrakastatsuetan banatuta.
Abaraxka ludotekan ikasturte honetako azken festa egin genuen maiatzaren 25eko arratsaldean. Itxiera festa polita izan zen zuzeneko musika, urtean zehar arrazoi ezberdinak direla eta gurekin izan diren herriko eragile eta herritarrei eskertza eta, nola ez, merienda; osasuntsua gainera. Jende dezente hurbildu zen Kontzejupe plazara ludotekako ateak aurtengoz elkarrekin ixteko asmoz.
Konpromisotik aD/Ritzera egitasmoa aurkeztu dute Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Irati Etxebeste Arnasgune Lantaldeko kideak azkeneko UEMA Egunean.
Aberatsa da guretzako eta bai herriarentzako adin-tarte guztietako jendea elkarlanean ikustea: ihoteetako oihalak sortzen, euskal ohiturak berreskuratzen, euskal musika eta kultura zabaltzen, osasuna dastatzen… Badakizue orain Abaraxka udalekuetan murgilduko dela. Uztailean eta hurrengo ikasturtean hemen izango gaituzu berriz elkarlana, euskara, parte-hartzea, euskal kultura... bultzatzen. Gurekin batera ziztadak banatu nahi?
Udako igerilekua datorren astean irekiko da
‘Zeihar soak’ argazki erakusketa udaletxean
Sanjuan sua egiteko eskaerak, hilaren 18rako
Motorren IAT astearterako eskatu behar da
Udako igerilekua datorren ostiralean, hilak 15, irekiko da. Elorsoro kiroldegiko bazkide direnek bazkidetzan udako igerilekuaren zerbitzua ere sartuta dute. Gainerakoek, denboraldiko bonoa ateratzeko aukera izango dute: familiakoa, helduena (16 urtez goiti) edo gazteena (16 urtez beheti). Eguneko sarrerak bosnaka erosteko aukera ere eskainiko da. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da; uztailekoa, aldiz, 10:00etatik 21:00etara. Irailaren 16a arte egongo da irekita.
Titika Rekalt artista polifazetiko zuberotarraren Zeihar soak makroargazki erakusketa dago ikusgai udaletxeko areto nagusian hilaren 29a arte. Erakusketaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da, aste guztian zehar. 16 makro-argazkik osatzen dute erakusketa, Sustrai Colina bertsolari urruñarraren testuekin osatua. Rekaltek txori-kaketan, zakarrontzietan, kamioietan, autoetan, egurretan... dauden marka txikien gainean jarri du begirada eta ikusi duen hori erakustera dator argazki hauekin.
Eremu publikoan sanjuan sua egin nahi duten herritarrek ekainaren 18a izango dute udaletxean eskaera egiteko azkeneko eguna. Kokapenaren egokitasuna aztertuko du Udalak gizakien, ingurumenaren eta ondasunen segurtasuna bermatzeko. Pilak egiten hilaren 16tik aurrera egiten hasteko aukera izango da eta egunean bertan, 20:00en ondoren eman ahal izango da su pilari (ondoren, sua itzali dela ziurtatu beharko da). Zalantzak argitzeko, udaltzaingoarekin jarri daiteke harremanetan: 943 49 33 11.
Motorraren inspekzio teknikoa herrian pasatu nahi dutenek asteartea (hilak 12) baino lehen udaltzaingora deitu behar dute (943 49 33 11). IAT-k, azken urteetan aztertzaile kopurua jaisten ari zela eta, aurten Oiartzunen zerbitzu hori ez eskaintzea erabaki du. Udalak, herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko ahalegina eginez, IAT zerbitzuarekin adostu du motorren inspekzio teknikoa egun bakarrean pilatuta, Oiartzunen zerbitzua eskaintzeko aukera bermatzea. Beraz, interesa dutenek, deitu egin behar dute.