192 ap

Page 1

udal aldizkaria

2018ko MAIATZA • 192. ZENBAKIA

Ganboxa kalea txukuntzeko lanak hasiko dira

Silo plastikoaren bilketa

180.000 ₏ inbertituko ditu Udalak Arraguako eremu honetan Arraguako Ganboxa kalea berritzeko lanak hasiko dira datorren astean. Bidea konpondu, aparkalekuak atondu eta Euskotren parean oinezkoentzako espaloia eraikiko da.

Auzo batzarrean jasotako eskaera Arraguako auzo batzarretan egindako eskaeretatik abiatu da Udala Ganboxa bidearen egoera aztertu eta berritzeko proiektura.

Lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusten da eta Udalak 180.000 ₏ko inbertsioa egingo du.

Udalarentzako lehentasunezkoa da herritarren eskaerak erantzutea. Horregatik, beste behin ere, auzo batzarren garrantzia azpimarratu nahi du. Izan ere, bertan jasotzen diren eskaerak auzotarren artean partekatzen dira eta beharraren premia neurtzeko gune egokiak izaten dira.

Ganboxa kalean, guztira, 87 aparkaleku atonduko dira. 40 Zubiondo eta Menusaenea inguruan, eta beste 47 Irastorzatik Intxausti-enea bitartean. Era berean, lan hauen baitan Ganboxa kale osoan asfalto berria botako da -autopistako zubiaren azpiraino-, baita Iturrine plaza aurreko kale guztian ere.

Aurten auzoetan Udala garatzen ari den egitasmo gehienak dira auzo batzarretatik jasotakoak.

Txirrinden tokia Euskal Herria plazan

Euskal Herria plazan bizikletak uzteko tokia prestatu da, aterpean eta segurua. Motorren aparkalekuaren ondoan prestatu da gunea. Mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta herritarrek erdigunera txirrindaz iristeko aukera izateko jarri da zerbitzua.

Iturrine plaza aurreko kalea ere asfaltatuko da.

Ganboxan 87 aparkaleku sortu eta espaloia egingo da.

Altzibar-Iturriotz espaloia

Oiartzungo kilometro bretoia

Altzibar eta Iturriotz auzoak lotzen dituen espaloia berritzeko lanak hasi dira, Altzibarko ur-kolektorea konpontzeko lanak bukatuta. Hamar asteko aurreikuspena dute lanek.

Belar bolak biltzen dituen silo plastikoaren urteko bigarren bilketa berezia egin du Udalak. Ergoien, Gurutze, Karrika eta Ugaldetxon egin da bilketa.

Perurenaren garaikurrak, Elorsoron

Ar Redadeg, bretoieraren aldeko Korrikan, Oiartzungo Udalaren kilometroaren lekukoa eraman dute Josune Cousillas eta Domi Azpiroz zinegotziek.

Txomin Perurena txirrindulari ohiak Oiartzungo Udalari eskaini zizkion garaikurrak Elorsoro kiroldegiko sarreran jarri dira, herritar guztien begibistan.

Urmendi Eguna izango da igandean

Aisialdi eskaintza osasuntsua gaztetxoentzat

Kalitate oneko hondakina jasotzen da Oiartzunen

Azken batzarra prestatzeko Eskola Foroa

Urmendi Eguna ospatuko du Urmendi Haur Eskolak datorren igandean (hilak 27). Herriko 0-3 hezkuntza komunitatea osatzen duten haur, guraso eta irakasleek goizpasa ederra egiteko aukera izango dute Maraia Garaiar plazaren bueltan, alegia, Urmendiko egoitza nagusiaren eremuan. Festa 10:30ean hasi eta eguerdia bitarte luzatuko da. Guraso eta irakasleek antzerkiemanaldia egingo dute eta txoko ezberdinak ere atonduko dituzte: talogileak, goxo-denda, aurpegia margotzekoa, photocoll-a, artelan txokoa...

Biharko -hilak 26- aisialdi eskaintza osasuntsua antolatu du Udalak DBH 1. eta 3. maila arteko gaztetxoentxat, Adingabeko Mahaiaren eta Kuadrillategiren laguntzarekin: arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, euskal karaokea eta binakako pala txapelketa izango dira Haurtzaro Ikastolan (karaokea jantokian eta txapelketa pilotalekuan). Ander Imaz pilotaria ere bertan izango da eta berarekin eskuz aritzeko aukera izango da. Ekimenean parte hartzen duten gaztetxo guztien artean zozketak egingo dira.

Atez ateko gaikako bilketa egiten hasi ginenetik zortzi urte bete direnean, 2017ko ontzi arinen eta, papera eta kartoiaren balantzea jaso dugu. Inguruko herrietan baino hondakin gehiago biltzen ditugu Oiartzunen (ontzi arinak 2016an baino %9,34 eta, papera eta kartoia %2,28 gehiago) eta gainera, kalitate onekoa da: %12 baino ez da inpropioa -frakzio horretakoa ez dena-. Hala ere, hondakinak murrizteko erosketak egitean ahalik eta paper eta kartoi, eta ontzi arin gutxien erosteko gomendatu nahi du Udalak.

Eskola Agenda 21eko eskolen arteko foroa egin dute aste honetan Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Iksatolako ikasle ordezkariek. Eskola Fofoaren helburua 2017/2018 ikasturte bukaerako batzar berezia prestatzea da, asteartean (hilak 29) Jexux Leonet alkatearekin bilduko baitira. Ikasturte honetan zarataren gaia lantzen aritu dira herriko ikasleak. Ateratako ondorioak eta Oiartzungo egoera hobetzeko proposamenak eskura emango dizkiote Leonet alkateari bilera horretan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.