190 ap

Page 1

udal aldizkaria

2018ko APIRILA • 190. ZENBAKIA

Oiartzungo historia eta kultura bilduko dituen Herri Artxiboa sortzeko proiektua aurkeztu da

Jai Batzordea martxan hasi da

Xanistebanak prestatzeko Jai Batzordearen lehenengo bilera egin zen atzo. Elkarte eta eragiletako ordezkari multzo polita elkartu zen. Hurrengo hitzordua maiatzaren 23an izango da.

Ondarearen Mahaian Udalak eta herriko eragile kulturalek parte hartuko dute Oiartzungo ondarea bildu eta herritarren eskura jartzeko egitasmoa aurkeztu du Udalak. Oiartzungo historia eta kultura aberatsa Herri Artxibo batean biltzea da asmo nagusia. Egitasmoa aurkeztu zuten Jon del Olmo zinegotziak historiaren eta kulturaren arloan aritutako herritarren aurrean. Udalak aurkeztu zuen egitasmoa udal ordezkariek eta Suberri Matelo, Leire Mitxelena eta Eneko Salaberria adituek landutako proposamena izan da.

Ondarearen Mahaia, batzorde iraunkorra Udalak behin baino gehiagotan jaso du herritarren aldetik Oiartzungo ondare kulturala biltzeko beharra. Hori izan da egitasmo honen abiapuntua, “proiektuka aritu beharrean orokorrean aritu nahi dugu”, azaldu zuen del Olmok. Lana hiru pausotan egitea proposatu zen: dagoenaren inbentarioa; bilketa eta argitalpena. Horretarako, Ondarearen Mahaia osatzea da proposatu zen, batzorde iraunkorra izango dena eta profesional batek koordinatua. Aurtengo egitekoa egina dagoenaren inbentarioa eta bakoitza dagoen funtsaren identifikazioa egitea litzateke. Horretarako, elkarlanaren garrantzia azpimarratu du Udalak (erakunde eta norbanakoen artekoa).

Antropologia ikasleak udal artxiboan

EHUko Antropologiako ikasleak Oiartzungo udal artxiboa ezagutzera etorri dira pasa den aste honetan, Alvaro Aragon irakaslearekin. Koro Pascual udal artxibozainak eta Iago Irixoa Ereiteneko historialariak eman zizkieten azalpenak.

Udalak baliabideak jartzeko konpromisoa Udalak baliabide fisiko eta digitalak, eta baliabide ekonomikoak (6.000-12.000 € artean aurten) jartzeko konpromisoa hartu du egitasmo hau martxan jartzeko.

Altzibar eta Karrika arteko bidegorria hobetzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Aldundiak 185.000 € bideratuko dira proiektu honetara

Alain Isasa sensei-ari harrera

Pasaialdea biziberritzeko plan integralaren baitan, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarrenez hitzarmena sinatu dute, Arditurriko bidegorri sarea hobetzeko eta osatzeko.

Alain Isasa sensei-a kenpo kaiko Munduko Txapelketara abiatu aurretik harrera egin dio Udalak, titulua berritzeko indarrak eman asmoz. Budapesten (Hungaria) jokatuko da txapelketa.

Hitzarmen honi esker, 185.300 € jasoko ditu Oiartzunek. Diru hori Altzibar eta Karrika arteko bidegorri sarea luzatu eta hobetzera bideratuko da. Dagoeneko proiektuaren idazketa lanak martxan daude. Aurreikuspena lanak udazkenean hastea da. Udalarentzako positiboa da Aldundiarekin hitzarmen berri hau egin izana, Altzibar eta Karrika oinez eta bizikletaz lotzen dituen bidegorria txukuntzea Udalaren aspaldiko nahia baita.

Oiartzunen 179 etxebizitza daude hutsik

San Markoseko 2016ko aurrekontuak, baliogabe

Txori kantuak ezagutzeko aukera Arditurrin

Ikasle Gela, egunero 22ak arte irekita

Legarreako maldako lanak hasi dira

Udalaren datuen arabera, 179 etxebizitza huts daude Oiartzunen. Horiek alokairu sozialera bideratzeko eta etxebizitza beharrean dauden gazteei independentizatzeko aukera bat eskaintzeko etxejabeei Etxebizitza Bulegoari, ASAP programari eta Udalak zein Alokabidek eskaintzen dituen laguntzen berri emateko gutuna bidali zaie. Oarsoaldea Garapen Agentzian kokatua dagoen Oiartzungo Etxebizitza Bulegotik bideratzen da alokairu sozialeko ASAP programa gure herrian. Etxejabe zein maizterrentzat onuragarria den hitzarmena da alokairu sozialarena.

Euskadiko Auzitegi Nagusiak San Markos Mankomunitateko 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu eta, ondorioz, Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udaloi arrazoia eman. Bost hilabetean, bigarren aldia da epaitegiek arrazoia eman eta Mankomunitateko aurrekontuak baliogabetzen dituela, iazko azaroan 2014ko aurrekontuak baliogabetu baitzituen Espainiako Auzitegi Nagusiak. Berriz ere, San Markos Mankomunitateari herri bakoitzaren sistemara egokitutako ekarpen-sistema justua ezartzeko eskaera luzatu diogu.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldi gidatua izango da bihar (hilak 28), 10:00etan hasita, Arditurrin. Mikel Olano adituak gidatuko du ibilaldia, dagozkion azalpenekin osatuz. Batere zailtasunik gabeko ibilaldia izango da antolatutakoa, familia giroan egiteko modukoa. Pertsona bakoitzak 5 € ordaindu beharko ditu ibilaldia egin ahal izateko. Txori-kantuak entzunez eta hegaztiak ikusiz naturarekiko dugun jakintza aberastea da helburua, alegia, berta-bertan ditugun txorien gainean gehiago ikastea.

Ikasle Gela berriz ere astelehenetik igandera 09:00etatik 22:00etara irekita dago. Unibertsitako azterketaldiak hastera doazen honetan, herriko ikasleei eskainitako zerbitzua martxan jarri du Udalak. Epe honetan, bestelako jarduerak direla-eta (ipuin-kontaketa, hi-tzaldiak, bilerak...), Ikasle Gelaren ordutegia moldatu behar izango denetan ohar bidez jakinaraziko zaie erabiltzaileei. Ekainaren 30a arte izango du Ikasle Gelak ordutegi hau. Gero, astez 17:00ak arte eta asteburutan 22:00ak arte egongo da irekita.

Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak bukatzen ari diren honetan, Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko lanak ere hasi dira. Hiru fasetan gauzatuko dira maldan egin beharreko lanak eta faseetako bakoitzak hiruzpalau asteko iraupena izango duela aurreikusten da -eguraldiaren eta lanen garapenak baldintzatu dezakeena-. Faseetako bakoitzean, eremu hori itxita egongo da ibilgailuentzat. Lanen hasierako zortzi asteetan ibilgailuek Fraileen Bidetik ibili beharko dute (Gurutze aldetik).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.