udal aldizkaria
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da
2018ko APIRILA • 189. ZENBAKIA
ABARAXKA
Maiatzaren 31 izango da kartelak aurkezteko azkeneko eguna Xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri da. Maiatzaren 31 eguerdia arte, sortzaileek euren lanak aurkezteko aukera izango dute udaletxeko harreran. Lehiaketan parte hartzen duenak oinarriak onartu beharko ditu.
Iazko kartel lehiaketako epaimahaikideak, lanean.
telean derrigorrez XANISTEBANAK 2018 agertu behar du. 3) Lehiaketan edonork parte har dezake eta bakoitzak original bat baino gehiago aurkez ditzake. 4) Originalak kartelen formato konbentzionalei egokituko dira, kartulina gogorreko euskarrian entregatuko dira eta inprimatzeko modukoak izango dira. 5) a) Lehiaketa honen irabazleak 600 €tako saria jasoko du. b) Lehiaketako lehen oiartzuarrak 300 €tako akzesita jasoko du (lehen sariduna oiartzuarra balitz, sari hau bigarren oiartzuarrari dagokio). c) Udalak 50 €ko laguntza emango die sariturik geratzen ez diren beste bi original onenei. d) Oiartzungo haur eta gaztetxoen lanak sustatzeko, 100TZE Sormen Espazioko urtebeteko doaneko matrikula emango da saritzat. Sari hau ezingo dute bereganatu a) eta b) sarien irabazleek. 6) Parekidetasuna bermatzeko, egileei dei egiten zaie genero-berdintasunaren irizpidea txertatzeko lanetan. Epaimahaiak ere kontuan hartuko du genero-berdintasunaren irizpidea. 7) Lanak Oiartzungo udaletxean aurkeztu behar dira MAIATZAREN 31ko 13:00ak baino lehen, egilearen izenik gabe lanean. Kartazal batean egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta, langabetua bada, frogagiria aurkeztu behar dira. 8) Epaimahaia Oiartzungo Jai Batzordeak osatuko du eta erabakia ukaezina izango da.
Tren berdean, Arditurrira
Mendiburu 14ko maketa
Guztira, bost sari banatuko dira: irabazlea; oiartzuar onenaren saria; bi akzesit eta 100TZE Sormen Espaziorako beka bat. Sariak xanistebanetako kultur ekitaldian banatuko dira, abuztuaren 1ean. OINARRIAK: 1) Kartelaren neurria 70x50 cm-koa izango da. 2) Erabili daitekeen teknika librea izango da. Kar-
Pazko larunbatean Arditurriko tren berdean ibiltzeko aukera izan zuten bertaratu ziren 168 lagunek. Pagoaldetik meategirainoko bidaia trenez egin eta, meatzuloak ezagutzeko edo meatzariei buruzko erakusketa ikusteko baliatu dute aukera.
Mendiburu 14 eremuan egingo den proiektuaren lehen fasea -aurreproiektua- bukatu da. Orain, exekuzio proiektua idazteko fasea hasi da. Aurreproiektuko maketa udaletxeko sarreran dago ikusgai.
UDALEKUAK 2018 Abaraxkako hezitzaileok eta Oiartzungo familia askok begirada udan jarri dugu dagoeneko. Udak eta udalekuek urruti badirudite ere, matrikulazioarekin hasi eta bukatu dugu jadanik. Izenematean iaz hasitako egitasmo arrakastatsu batekin jarraitu dugu aurten, hau da, udalekuetan matrikulatutako haur guztiek liburu edo ipuin bat jaso dute trukean. Modu honetara, irakurzaletasuna eta berrerabilpena bultzatu nahi izan ditugu. Bi aste osoz izan gara herriko edo herrian ikasten duten haurren udalekuetako izen-ematea gauzatzen. Oraindik datu zehatzak ez dakizkigun arren edo gorabehera batzuk izango diren arren, hauexek dira aurtengo datuak: 1. hamabostaldian (uztailak 2-13): 132 haur matrikulatu dira. 2. hamabostaldian (uztailak 16-30): 39 haur matrikulatu dira. Hilabete osoan (uztailak 2-30): 262 haur matrikulatu dira. Beraz, denera 436 haurrek parte hartuko dute Oiartzungo udaleku irekietan. Ezin ditugu ahaztu gurekin izango diren eta Oiartzunen uda pasatzera etortzen diren haur sahararrak. Urtero hauei ere lekutxo bat egiten diegu herriko udalekuetan eta aurten ere halaxe izango da. Beraz, Saharako taldetxo bat izango dugu berriz ere gurean, beraien eta gure arteko jolas, hizkuntza, kultura… eta esperientziak trukatzen. Urtero ikastetxez aldatzen dugu, modu honetara herriko haurrek bi ikastetxeak ezagutu ditzaten eta era berean adin tarte guztietako haurrak elkarrekin egon daitezen. Aurten Haurtzaro Ikastolan izango dira udalekuak. Plangintzak osatzen ere hasi gara baina guretzako hain da garrantzitsua haurren ahotsa eta proposamenak entzutea beraiekin bilera egin eta handik sortzen diren ideiak entzun eta hausnartu arte ez ditugula hauek amaitutzat emango. Azken finean, beraienak dira udalekuak eta nahiz eta guk hainbat ekintza edo dinamika garrantzitsutzat jo, ezin ditugu beraien proposamen edo balorazioak ahaztu. Urtero bezala, eta berriz ere denon artean, osatuko dugu adin tarte guztientzako plangintza jostagarri bezain hezitzailea. Adi egon zaitezte uztaila honetan ere herria haurrez josiko dugu eta! Zaharren egoitzan, Aiton Etxen, Arraztaloko baratzeetan, Soinuenean, igerilekuan, errekan, herriko parkeetan eta kaleetan aurkituko gaituzue!
Urmendiko aurkezpena aurtengo gurasoentzat
Motxian eby, gaztetxoen bideo onenak euskaraz
Autodefentsa feminista tailerrean izen-ematea
Inkesta Udalaren tresna komunikatiboen inguruan
Aurrematrikulazio epea bukatzen ari den honetan (apirilaren 26an) Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera eta ate irekien erronda bukatuko da datorren astean 2018an jaio(ko) diren haurren gurasoentzako bilerarekin. Apirilaren 18an (asteazkena) 17:00etan da hitzordua, Urmendiko egoitza nagusian. Urte bukaeran jaioko diren haurrentzako aurrematrikulazio garai berezia irekiko da ekaina bukaeran. Informazio gehiagorako 943 26 00 86 telefonora deitu edo urmendi@ouip.ikastola.eus-era idatzi daiteke.
Motxian Eby lehiaketan Oiartzungo zazpi taldek parte hartu dute aurten (guztira, 17 bideo sortu dituzte eskualdeko gaztetxoek). Sari nagusia Lezora joan bada ere, Oiartzungo bideo onenaren saria Euskaraz bizi nahi dut bideoa egin duen taldeak jaso du: Abel Arbelaitz; Julen Castillo; Janire Diaz; Eneko Ezponda; Ane Irazusta; Ekain Iriarte; Laia Mugerza; Daniel Picazo eta Malen Sarasolak. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatutako lehiaketako sari banaketa Oiartzunen izan da aurtengoan.
Autodefentsa feminista tailerra izango da hilaren 20an eta 21ean, Maitena Monroy adituaren eskutik, Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta. Tailerra bi saiotan banatuko da: ostiralean 17:00etatik 20:00etara (udaletxeko areto nagusian) eta larunbatean 10:00etatik 15:00etara (Elorsoro kiroldegian). Lekuak mugatuak direlako, aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako, udaletxeko harreran edo feminismoiartzun@gmail.com-era idatzita dago aukera, hilaren 18a arte. Saioa gazteleraz izango da.
Udalak, bere tresna komunikatiboen inguruko inkesta jarri du martxan. Helburua gaur egun Udalak erabiltzen dituen komunikatzeko bideen (aldizkari, webgune, sare sozialak...) irisgarritasuna, baliagarritasuna eta herritarrek ematen dioten balorazioa jakitea da. Era berean, etorkizunean komunikatzeko beste biderik behar ote den ere jakin nahi du Udalak. www.oiartzun. eus-en bidez erantzun daiteke. Aldez aurretik, herritarrei eskerrak eman nahi dizkie Udalak beren iritziarekin udalaren jarduna hobetzen laguntzeagatik. Maiatzaren 1a izango da inkesta erantzuteko azkeneko eguna.