188 ap

Page 1

udal aldizkaria

2018ko MARTXOA • 188. ZENBAKIA

Atsolorrarekin ongietorria eman diote herriak eta gurasoek iaz jaiotako 52 oiartzuarri

Kirola protagonista izan da

Kirol Astea izan dugu aurrekoa. Besteak beste, Artaso Elkarteari eman zaio III. Kirol Saria, eta saio teoriko zein praktikoak eskaintzeko ahalegina egin da.

Komunitateak haur horien heziketaren ardura hartzen duela irudikatu nahi izan da 2017an jaiotako 52 oiartzuarri ongietorria eman diegu Udalak eta gurasoek. Gure komunitatera sartzeko erritu zaharberrituarekin, euskaraz eta euskal kulturaren baitan, herri guztiak haur hauen ardura hartzen duela irudikatu dugu. Guztira, iaz 93 haur jaio ziren gure herrian. Aurreko urteetan bezala, jaioberrien zuhaitza osatu eta zapiak jarri zaizkie haurrei. Txalaparten doinuarekin eta kantu-jolasez gain, aurten. Karmele Mitxelena eta Dabid Muñoz gurasoek bertso musikatuak eskaini zizkieten haurrei eta Goya Anduaga emaginari omenaldi ttiki bat egin zioten. Nobedade gisa, amonek ere parte hartu zuten atsolorran, Haurtxo polita kantatuz, Eñaut Leunda eta Olatz Odriozola gurasoek txistuarekin eta akordeoiarekin lagunduta.

Zuhaitz Eguna, Gurutzen

Altzi inguruan (Gurutze) izan da aurtengo Zuhaitz Eguna. Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako 60 ikasle eta gurasok 120 haritz aldatu dituzte.

Ongi etorri! Vega; June; Galder; Ekain; Maren; Guille; Alain; Markel; Manex; Hegoa; Natanael; Ilargi; Garazi; Izaro; Mattin; Danel; Malen; Aimar; Izaro; Markel; Ane; Elaia; Amalur; Argia; Irai; Mara; Ur; Intza; Oinatz; Ariane; Aitana; Ibai; Ibai; Aia; Ani; Laia; Yuri; Irai; Haritza; Gexan; Yan Bernard; Gabal; Aira; Jule; Nahia; Ur; Amaiur; Alain; Zuhain; Iraitz; Julen; Inna; Aia; Ekain; Aretz; Osarodion; Marc; Arai; Julen; Beñat; Nahia; Oihan; Maddi; Maddi; Anje; Maialen; Uxue; Ane; June; Elur; Elene; Aner; Kimetz; Aner; Elur; Maddi; Anetz; Lucas; Udane; Lea; Mary; Nora; Aitana; Alain; Egiar; Elene; Ibai; Peru; Uxue; Nur; Izar; Enara eta Eimer Ibai.

Inaxi Etxebestek 100 urte

LANIN euskara eskolak ematen hasi da

LANIN, herriko enpresa ttiki eta ertainetan euskara normalizatzeko egitasmoa, langileei euskara eskolak ematen hasi da. Honela, Lurauto kontzesionarioko 10 langilerekin eta bi merkatari eta ostalarirekin hasi dira eskolak, Ane Hormaza irakasle dela.

Bretainiako ikasleak bisitan

Inaxi Etxebeste Lopetegik 100 urte bete zituen joan de martxoaren 16an eta udal ordezkarien eskutik lore-sorta eder bat jaso zuen bere Arraguako etxean.

Gwessenyko diwaneko 47 ikasle Oiartzunen izan dira 10 egunez, Haurtzaro Ikastolarekin elkartrukean. Ohi bezala, udaletxean harrera egin zaie, Oiartzunera ongietorria emateko.

Abittu orientazio zerbitzua martxan da

Karrikako bidea itxiko da egunez apirilaren 3tik

AISA euskara eta kultura ikasten ari dira 23 ikasle

Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua martxan jarri du Udalak, Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol sailaren laguntzarekin. Helburua herritar inaktiboen bizi kalitatea hobetzea izango da, jarduera fisikoaren bitartez. Horretarako, norberaren araberako orientazioa eskainiko da. Elorsoro kiroldegian eskainiko da zerbitzua astelehenetik ostegunera bi orduz. Mikel Lopez arituko da orientatzaile lanetan. Hitzordua 943 49 25 52ra deituta edo abittu@oiartzun.orgera idatzita eskatu daiteke.

Apirilaren 3tik (asteartea) aurrera, Karrikako bidea itxita egongo da lanengatik 08:00etatik 17:30era. Tarte horretan, auzotarrek Beheko Errotan propio moldatu den aparkalekuan utzi beharko dituzte autoak. Bestetik, auzoko larrialde irteera (Arraskueko herribidea) larrialdi kasuetan bakarrik erabiltzeko aholkua eman du Udalak. Bide hau norabide bakarrekoa izango da lan hauek irauten duten bitartean, beraz, seinaleei kasu egiteko eskatu nahi da. Bigarren fase honek lau asteko iraupena izango duela aurreikusten da.

AISA, etorriberriek euskarara eta euskal kulturara lehenengo hurbilpena egiteko ikastaroan bi talde osatu dira Oiartzunen: talde bat euskara apenas dakitenekin eta bestea, hobeto moldatzen direnekin. 23 ikasle dira euskara ikasteko pausoa eman dutenak, jatorri ezberdinetakoak: Alemania; Argentina; Britainia Handia; Errumania; Espainia; Gambia; Ginea; Herrialde Katalanak; Kolonbia; Nikaragua; Portugal; Senegal; Txekiar Errepublika eta Ukraina. Intxixu AEK-ko Ane Hormaza eta Aintzane Toledo dira irakasleak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.