187 ap

Page 1

udal aldizkaria

Kirol Astea izango da martxoaren 10etik 17ra

2018ko MARTXOA • 187. ZENBAKIA

ABARAXKA

III. Kirol Saria Artaso Elkarteak jasoko du, sokatira txapelketaren antolatzaile delako Hirugarren urtez, Kirol Astea izango dugu Oiartzunen. Aurten, asteburuetara luzatu dira jarduera praktiko gehiago egiteko eskaintzeko.

EGITARAUA: Martxoak 10, larunbata: 16:30: Txara BTT. 17:00: Antzinako eta gaurko jolasak (plazan). Aurten mendi lasterketak, bizikleta, mendia, pi- Martxoak 11, igandea: lota... modalitateen inguruan gehiago jakiteko 08:30: Eskolarteko Mendi Ibilaldi neurtua. aukera izango da, hitzaldi, dokumental edo saio Martxoak 12, astelehena: praktikoen bidez. 15:00: Elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboa kafe-tertulia (Abaraxka ludotekan). Kirol Saria, Artaso Elkartearentzat Martxoak 13, asteartea: Kirol Saria Karrikako Artaso Elkarteak jasoko du 18:00: Hip-hop erakustaldia (Kontzejupean). aurten. 1987az geroztik xanistebanetan auzoen 19:00: Ameriketan bizikletan (udaletxean). arteko sokatira txapelketa herrikoia antolatzen Martxoak 14, asteazkena: egindako lanaren errekonozimendua izango da, 16:45: Gimnasia akrobatikoa (Kontzejupean). Udal Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE) hala eraba- 17:00: Bizikleta mekanika eta ginkana (Beheko kita. Plazan). 18:00: Mendian korrika (LH 3-DBH 2). 19:00: Raketistak lehen eta orain dokumentala eta mahai-ingurua (udaletxean). Martxoak 15, osteguna: 18:00: Zumbakids saioa (plazan). 19:00: Alex Txikonekin tertulian (udaletxean). Martxoak 16, ostirala: 18:00: Herri kirol jardunaldia. 20:00: Kirol Saria eta mahai-ingurua: Artaso elkartea, Egoa Alvarado, Maialen Oiartzabal, Jon Otegi. Martxoak 17, larunbata: 09:00: Mendian korrika (Uztapide plazatik). 16:00: Palaz eta eskuz, Kirol Asteko Txapelketako Kirol Astean parte hartuko duten eragileetako ordezkafinalak (Haurtzaro ikastolan). riekin batera aurkeztu da egitaraua.

Karrikan obrak hasi dira

Karrikako sarrera konpondu eta plaza bitarteko errepidea zabaldu eta oinezkoentzako bide segurua markatzeko lanak hasi dira. Lehen-lehenik, Larraldapa eta Beheko Errota arteko errepidea eta espaloia konpontzen hasi dira.

Legarreara, irisgarritasun hobea Legarreko bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi dira. Lehengno, Ipaarralde etorbideko aparkalekuak eta segurtasuna hobetuko da. Ondoren hasiko dira Legarrean arrapala eraikitzeko lanak.

KAFE TERTULIAK Otsailean zehar 0-3 urte arteko familientzat bi kafe tertulia antolatu ditu Adin Txikikoen Mahaiak Abaraxka Ludotekan. Kafe tertulia hauen gaia jolasa eta honen garrantzia izan da. Bi saio izan dira: lehenengoa praktikoagoa, adin tarte horretarako egokiak diren jostailuak behatzeko, eskuartean edukitzeko eta jolasteko aukera izan zuten gurasoek (altxorraren saskiak, ukimen jostailuak, pote lasaigarriak, kuku jostailuak, panelak, klepsidrak...). Helburuetako bat etxean eta diru asko gastatu gabe gure txikien garapenean oso baliagarriak izan daitezkeen jostailuak sor ditzakegula ohartzea izan zen. Bigarren saioa teorikoagoa izan zen. Jolasaren garrantzia, gurasoen rolak, jostailu eta jolas motak… Saioak oso modu partehartzaileak izan ziren, hizlariaz gain gurasoek ere kezka, arazo, hausnarketa, iritzi, galderak… egiteko aukera izan zuten, elkar elikatuz eta aberastuz. Hurbildutakoek eskatuta, erabilitako dokumentuak helarazi zitzaizkien. Bertaratutakoen interesa ikusirik, jostailuak sortzeko tailer bat egitea adostu zen. Oraindik data zehaztu gabe dago, baina irekia izango denez, herritarren artean zabalduko dugu. Elurtea zela eta, otsailaren 28an egin beharreko NATURAN JOLASEAN, EUSKAL HERRIKO JOLAS PARKEEN GIDAREN AURKEZPENA bertan behera geratu zen eta martxoaren 7an 15:15ean izango da. Kafe tertulia hau 3-9 urte arteko familiei zuzenduta dago. Helburua naturan jolasteak dituen onuraz gain, Euskal Herrian naturako elementuekin osatutako parkeen gida aurkeztea da. Bukatzeko, Kirol Astearen barruan, martxoaren 12an, ELIKADURA OSASUNTSUA ETA BIZITZA AKTIBOA kafe tertulia izango da, Adin txikikoen Mahaiak antolatuta, Abaraxkan 15:15ean.

Gobernu taldeko emakumeek*, planto

Urmendi Haur Eskolan 2017koentzat aurkezpena

Abittu kirol orientazio zerbitzuaren aurkezpena

Gobernu Taldeko emakumeek* martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin dute: egun horretan, geldialdia egin eta antolatutako deialdietan parte hartu zuten “emakumeok* pairatzen dugun bazterkeria agerian uzteko, sistema patriarkala eta kapitalista salatzeko eta, emakumeok dagokigun protagonismoa hartzeko”. Udaletxeko emakume langileek ere bat egin zuten deialdiarekin, langile asanbladan atxikimendua azalduz. Horregatik, emakumezkoen lan egiten duten sailetan lanuzteak izan ziren.

2017an jaiotako haurrentzako (ertainak) eskaintzaren inguruko aurkezpena eta ate irekiak egingo ditu Urmendi Haur Eskolak hilaren 21ean (asteazkena). Haurtzaro Ikastolako jantokian izango da bilera, 17:00etan, eta ondoren, Urmendiren egoitza nagusia ezagutzeko aukera izango da. Gurasoentzako aurkezpena izango da: haur eskolak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa emateaz gain, zalantzak galdetzeko aukera izango da. Aurrematrikulazioa apirilaren 27an bukatuko da.

Datorren astelehenean (hilak 12) Abittu kirol orientaziorako zerbitzuaren aurkezpen irekia egingo da Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 10:00etan. Udalak martxan jarriko duen zerbitzu berria izango da Abittu, herritarrei bizitza aktibo eta osasuntsurako aholkuak eta tresnak eskaintzeko, aditu baten bidez. Hala ere, xehetasun zehatzagoak astelehenetan bertan emango zaizkie herritarrei. Kirol Asteko egitarauaren barruan kokatutako ekimena da. Aurkezpenean udal ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimeneko ordezkari batek parte hartuko du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
187 ap by Oiartzungo Udala - Issuu