udal aldizkaria
2018ko OTSAILA • 186. ZENBAKIA
Karrika auzoko sarrera berritu eta zabaltzeko lanak martxoaren 5ean hasiko dira
Kontxa Murgiarekin, zubiak eraikitzen
Kontxa Murgia gogora ekarri eta, Galizia eta Euskal Herriaren arteko ezagutza eta loturak sendotzeko elkarlanean aritu gara aurten ere Udala eta Fato Cultural Daniel Castelao.
Hilaren 27an lanen eragina eta antolaketa azaltzeko bilera izango da Artason Karrika auzoko sarrera konpontzeko lanak martxoaren 5ean hasiko dira. Hori dela eta, auzotarrekin bilduko da Udala hilaren 27an, asteartea, Artaso Elkartean (19:00), lanen inguruko zehaztapenak emateko eta auzotarrei nola eragingo dien informatzeko. Lanek hiru hilabeteko aurreikuspena izango dutela aurreikusten da. 290.000 ₏ko inbertsioa Egin beharreko lanak auzo sarrerako espaloia konpontzea, Karrika zabalera heldu aurreko kaleko hoditeria berritzea eta auzoko sarreratik plaza arteko errepidea zabaldu eta oinezkoentzako bide seguruak sortzea dira. Lan hauetan 290.000 ₏ inguruko inbertsioa egingo du Udalak.
Lanen eragina auzotarrentzat Puskaka egingo dira lanak. Honela, lehenengo sarrerako espaloia eta bidea berrituko dira. Lan hauek egiten direnean, auzoko bidea irekita egongo da. Bigarren fasean bidea zabaldu eta hoditeria aldatuko dira. Hilabete horretan, astez 08:00etatik 17:00etara ezingo da auzora sartu. Lanek irauten duten bitarte guztian Beheko Errotako zelaia egokituko bizilagunen autoentzako. Arraskueko herribidea larrialdietan soilik erabiltzeko aholkua eman da. Bestetik, auzoko sarrera itxita egongo den denbora horretan taxibusa Beheko Errotaraino sartuko da. Aldiz, Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako autobusek Larraldapan hartu eta utziko dituzte haurrak.
Ipuinak, literaturzaletasunerako bide
Sei urte arteko haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko gurasoek duten garrantzia izugarria denez, Pello AĂąorgak ipuinen bidez literaturarekiko lotura nola bultzatu tailerra eskaini du Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta.
Legarreako irisgarritasuna hobetzeko eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak hasiko dira Gaur 19etan bizilagunentzako bilera informatiboa izango da bibliotekan Martxoa hasieran Legarreako irisgarritasuna hobetzeko eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak hasiko dira. Martxoaren 5ean hasita, hiru hilabete eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusten da. Bizilagunei zalpenak emateko bilera gaur (hilak 23) 19etan izango da Manuel Lekuona bibliotekan.
Iparralde etorbidean, aparkalekuak Iparralde etorbidean oinezkoentzako espazio seguruak sortu eta aparkalekuak berrantolatzeko lanak egingo dira lehendabizi. Legarretik Arragua aldera, Iparralde etorbidearen bi aldeetan antolatuko dira aparkalekuak. Behin lanak bukatuta, Gurutze aldera etorbidearen alde batean ezingo da aparkatu. Besteak beste, trafiko eta segurtasun arazoak saihestea da lan hauen helburua. Iparralde etorbideko lanek ez dute eraginik izango Legarreako bizilagunengan.
Silo plastikoaren bikleta
Silo plastikoa bildu du aurten ere Udalak, kanpaina berezian. Belar-bolak biltzen dituen plastikoa sortzen den garaia da hau eta baserritarrei hondakinak ongi kudeatzen laguntzeko zerbitzu berezia eskaintzen du Udalak.
Legarrea, hiru fasetan Ondoren, Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko lanak hiru fasetan gauzatuko dira. Fase bakoitzak hiru aste iraungo duela aurreikusten da. Eskilarak kendu eta heldulekudun arrapala sortuko da Legarrean. Lana egiten ari den eremuaren arabera, ibilgailuentzako itxita egongo da zati hori Legarrea maldako irisgarritasuna hobetzea da lanen hel- eta Fraileen Bidea erabili beharko da. buru nagusia.
Txakur-kaken ontzien mapa prestatu du Udalak
Kaldereroak eta, Artzain eta Inudeak, asteburuan
Kirol-gailuak jarri dira herriko hiru gunetan
Txakur-kakek auzotarren elkarbizitzan eragiten dituzten kexak nabarmenak izaten dira herriko auzo batzarretan. Oiartzunen, txakur-kakak biltzeko 35 zakarrontzi baino gehiago daude duela urte batzuetatik hona, Udalak jarrita. Txakurren jabeak dira euren etxeko animalien arduradunak eta haien eskura dauden zakarrontzi hauen kokapenaren ezagutza errazte aldea, mapa digitala prestatu du Udalak eta herritar guztien eskura jarri du www.oiartzun.eus helbideko Hondakinen Kudeaketa atalean.
Oiartzungo Flauta Taldeak 2003tik antolatzen ditu Kaldereroen konpartsa eta, Artzain eta Inudeak herrian. Asteburu honetan izango dira bi festak. Bihar goizean (hilak 24) Artzain eta Inude Nagusiei bandak jarri eta 18:45ean, kaldereroak aterako dira Aialde kaletik. Etzi (hilak 25), 11:15ean aterako dira artzain eta inudeak desfilean toki beretik, herriko eragile askoren parte-hartzearekin. Aurtengo Inude eta Artzain Nagusiak Aiora Aginaga eta Oihan Eskudero izango dira. Udalak festan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.
Jarduera fisikoa egiteko kirolgailuak jarri dira herriko hiru puntutan: Altzibarren, Olalden; Iturriotzen, bidegorriko sarreran eta Ugaldetxon, Txara parkean. Azkeneko hau izango da eremu nagusia, 11 gailurekin. Batez ere helduenengan pentsatutako guneak dira hauek, aire librean jarduera fisikoa eginez euren bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa. Eremuak ere ez dira kasualitatez aukeratu: Txara eta Iturriozkoa bidegorrian daude, erraz eta eroso heltzeko eremuan. Olalden, auzo-lokalaren ondoan daude tresnak.