169 ap

Page 1

udal aldizkaria

Astalamustrika bildumako azkeneko liburuaren aurkezpen musikatua izango da bihar

2017ko MAIATZA • 169. ZENBAKIA

ABARAXKA

Oiartzun haraneko kanta eta bertso zaharrak bildu ditu Agustin Mendizabalek Agustin Mendizabalek ondu duen Astalamustrika bildumako azkeneko zenbakiaren aurkezpena izango da bihar (hilak 20), 19etan udaletxeko areto nagusian. Saio berezia izango da, herriko kanta eta bertso zaharren aurkezpen kontatua eta kantatua izango baita. Lekukotzak eman dituzten herritarrek parte hartuko dute: Mikel Arruabarrena; Pepi Arruti; Xegundo Eskudero; Joxe Kruz Ezeiza Kaxka; Maritxu Gaztelumendi; Jazinto Larburu; Anttoni Portugal...

LH eta HHko ikasle guztien eskura Herriko ondarea haurren artean dibulgatzea denez Astalamustrika bildumaren helburua, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) gela guztietan banatu du ale bana Udalak. Horrez gain, Errenteriako ikastetxe guztietan, ziklo horietan ere banatu dira aleak.

Oiartzun haraneko kanta eta bertso zaharrak liburua Astalamustrika bildumako bederatzigarren zenbakia da. Andoni Odriozola ilustratzaileak egin ditu marrazkiak.

Aurtengoan 420 izan dira izena eman duten haurrak; horietako bederatzi dira Saharatik uda Oiartzunen pasatzera etorriko direnak. Elizalde Herri Eskola izango dugu egunerokotasunean elkargune, eta udalekuetako begirale eta haur guztiak batera egingo dugun lip-dubaz aparte, hilabetean zehar herriko eragileekin elkarlanean arituko gara. Horien artean Arraztalo, Labore, Aiton-etxe, Petra Lekuona zaharren egoitza, Herri Musikaren Txokoa, etab. Herrigintza, parte-hartzea, elkarlana, euskara, parekidetasuna… sustatuz hilabete emankor eta polit bat bizitzea espero dugu!

Ahozko transmisioa iturburu Gure herrian ahoz aho transmititu diren kantak eta bertsoak biltzeko ahalegina egin du Mendizabalek, tankerako bildumetan ez dauden doinuak jasotzeko ahalegin berezia eginez. Errenteria, Lezo eta Pasaiako ahaire batzuk ere bildu ditu. 18 atal moduko ditu lanak: gaiaren arabera antolatu ditu kantak eta bertsoak.

2017ko udalekuak gero eta gertuago ditugu: bi hilabete baina gutxiagoan, herrian barrena ibiliko gara ekintza desberdinetan elkarrekin disfrutatzen.

Cousillas, Ezeiza, Mendizabal, Arruti eta Odriozola.

Kafetegietan euskararen erabilera gehitu eta normalizatzeko kanpaina martxan jarri da Herriko sei ostalaritza-komertziok parte hartuko dute ekimenean Oarsoaldeko Euskara Batzordeak kafetegietan euskararen erabilera gehitu eta normalizatzeko ahalegina egingo du aurten. Oiartzungo sei kafetegik parte hartuko dute: Aiako; Aialde; Elorsoro kiroldegia; Garmendi txokolategia; Txara eta Xabale. Kafea eta tertulia beti natural ekimenaren baitan, establezimenduei idatziak euskaratu zaizkie; kafeen karta eman zaie eta ekainean azukre zorroak banatuko zaizkie. Sare sozialetan uztaila arte kafea hartzen argazkiak elkarbanatzen dituztenen artean katiluak ere zozkatuko dira. Ekintza potenteena urriaren 15etik azaroaren 15era izango da: euskaraz eskatzen duten bezeroen artean 100 € zozkatuko dira.

Eskualdeko Euskara zinegotziek aurkeztu dute kanpaina.

Autobus geltokia Isastitik Mendibilera mugitu da

Legarreko bizilagunekin elkartu da Udala

Gazteen Antzerki Taldean izen-ematea, irekitzear

Ugaldetxoko autobus geltokietan aldaketa bat izan da aste honetan: Isastiko autobus geltokia tokiz mugitu da. Joan den ostegunetik (hilak 18), Mendibilgo lokalen aurrean geratzen dira Ekialdebus lineako eta gainerako autobusak. Autobusak geldialdia egiterakoan baztertzeko leku egokia izango duen gune bat bilatu da, Isastin ibilgailua geratzean sortzen ziren trafiko arazoak konpontzeko era izango delakoan. Autobusa bide-erdian geratzean eragiten ziren arazoengatik kexak jaso ditu Udalak.

Legarre eremua biziberritzeko aurreproiektua eskatu du Udalak. Hirigintza proiuektuaren lanketarekin hasi aurretik, baina, bertako bizilagunekin elkartu dira Jexux Leonet alkatea eta Eneritz Arbelaitz alkateordea, euren iritziak eta ikuspuntuak jasotzeko. Honela, eremua biziberritzeko eta auzuneak dituen irisgarritasun arazoak konpontzeko irtenbide posibleak zeintzuk izan daitezkeen hizketan aritu ziren bizilagunak eta udal ordezkariak. Hurrengo pausoa, aurreproiektua idaztea izango da.

Oiartzungo Gazteen Antzerki Taldean izen-ematea astelehenean (hilak 22) hasiko da. Datorren ikasturtean antzerkia egin nahi duten 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzako eskaintza da, astean ordu eta erdiko saio bat jasotzeko. Izenematea Elorsoro kiroldegian eta ikastetxeetan egin beharko dute. Ikasturteko kuota 60 € izango da oiartzuarrentzako eta 80 € kanpokoentzat. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria aurkeztu beharko da. Euskadiko Kutxako kontu honetan egin behar da ordainketa: 3035 0126 60 1260900006.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
169 ap by Oiartzungo Udala - Issuu