a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 1

udal aldizkaria

2017ko APIRILA • 167. ZENBAKIA

Xanistebanetak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan ABARAXKA Maiatzaren 31 izango da udaletxean lanak aurkezteko azkeneko eguna

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da. Herriko festak iragartzeko lanak aurkezteko epea maiatzaren 31 arte izango da. Udaletxeko harreran entregatu beharko dira sorkuntzak (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30ra; azkeneko egunean 13:00ak izango da lanak entregatzeko epemuga). Kartel lehiaketako irabazleak xanistebanak, festetako programa eta Oiartzun 2017 urtekaria apainduko ditu. Baldintza teknikoak Edozein teknika artistikorekin sortutako kartelak onartuko dira lehiaketan, 70x50 cm-ko neurria errespetatzen badute eta Xanistebanak 2017 leloa azaltzen bada.

Bost sari banatuko dira Xanistebanetako Jai Batzordeak osatuko du epaimahaia (oraindik ez dago zehaztua noiz bilduko den). Bost sari banatuko dira: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (50 €koa bakoitza) eta gaztetxoentzat, 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko beka. Irabazlea oiartzuarra bada, oiartzuar onenaren sarrera bigarren geratu den oiartzuarrak jasoko du. Sari-banaketa ekitaldia abuztuaren 1ean egingo da, xanistebanetako kultur ekitaldiaren baitan.

HAZIAK egitasmoa botere harremanak iraultzea helburu duen egitasmo bat da. Iraulketaz gain norbanakoa ahalduntzea eta kontzientzia kolektiboa indartzea ere lantzen da proiektu honetan. Haziak-ek 2015ean izan zuen sorrera Oiartzungo herrian, Haurtzaro Ikastolan hain zuzen ere, LHko 2., 5. eta 6. mailako geletan. Iaz Abaraxka ludotekak antolatuta hainbat ekintza ezberdin burutu ziren Haziak-en baitan: enpatia jolasak, Futbolaria eta printzesak ikuskizunak, Jokin eta betaurrekoak ipuinaren lanketa eta bideoa sorketa… Hezkuntza formala eta ez formalaren arteko zubi bat gauzatu genuen eta modu ezberdinetara bada ere, gai berdinaren lanketa jorratu genuen: ENPATIA. Haziak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza baten bidez jarri zen martxan 2015ean. 2016-2017 ikasturtean esperientziarekin jarraitu ahal izateko Oiartzungo Udalaren babes ekonomikoa jaso du proiektuak, Oiartzungo herri osoa bere osotasunean kontuan hartuz, eta herrian ekintza desberdinen bidez adin tarte guztietara zabalduz, txikienetatik hasi eta aiton-amonenganaino iritsiz.

Genero berdintasunaren irizpideak ere kontuan hartuko dira aukeraketa egiteko garaian, beraz, sortzerakoan ere kontuan hartzea eskatzen da. Artista bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake lehiaketara. Lanetan ezingo da sortzailea identifikatu. Bere datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta langabetua bada, ziurtagiria), aparteko gutunazal itxi batean entregatu beharko dira lanarekin batera.

Epaimahaikideak aukeraketa lanetan, iaz.

Kirol Saria jaso du Sanromak

Jai Batzordea martxan da

Oiartzungo II. Kirol Saria jaso du Periko Sanroma, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile eta entrenatzaileak. 1984an taldea sortu zenetik egin duen lan bolondresaren errekonozimendua jaso du Sanromak.

HAZIAK

Xanistebanak prestatzeko lehenengo bilera egin du Jai Batzordeak. 14 elkartetako ordezkariek parte hartu zuten bilera honetan. Hurrengo Jai Batzordea maiatzaren 23an izango da (19:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan).

Aurten ere, martxoaren 25ean enpatia jolasez gozatzeko aukera izan zuten Abaraxkara bertaratu ziren haurtxoek. Aurrera begira hainbat ekintza ezberdinen lanean dabil Haziak egitasmoa: ikuskizunak, herri eragile ezberdinekin lanketak, musika, familiari begirako dinamikak…

Kiroldegiko igerilekuan udan zerbitzurik ez

Antropologia ikasleek udal artxiboa ezagutu dute

Arditurrin, trena eta bisitak prezio berezian

Elorsoro kiroldegiko igerilekuan berrikuntza lanak egingo dira udan. Ondorioz, ekainaren 26tik irailaren 4a bitartean itxita egongo dira bi igerilekuak. Hori dela eta, udako denboraldian ikastaro trinkorik ez da eskainiko aurten. Ikastaroak egiteko interesa dutenei, beraz, ikasturtean zehar egiteko aholkua eman nahi diegu. Informazio gehiago nahi duenak, Elorsoro kiroldegiko harreran eskatu dezake. Hala ere, Udalak aurrerago zehaztapen gehiago emango ditu Elorsoro moldatzeko egingo diren lanen inguruan.

Euskal Herriko Unibtertsitateko Antropologia graduko ikasleak Oiartzungo udal artxibategia ezagutzera etorri dira aste honetan, bi taldetan banatuta. Alvaro Ruano irakasle oiartzuarraren ikasleek artxibo bat nola antolatzen den bertatik bertara ikusi dute, baita Oiartzungo udal artxiboetan topatutako zenbait dokumentu bitxi bertatik bertara ezagutzekoa ere. Koro Pascual artxibozainak egin zien harrera bi taldeei. Aragonek artxibo-lanak nola egiten diren ere azaldu zien etorkizuneko antropologo hauei.

Apirilaren 22an, Pazko astea dela eta, eskaintza berezia izango da Arditurriko meategia ezagutzeko: tren berdea eta bisitak prezio murriztuan. Trena eta oinarrizko bisita 5 €tan -3 € bost urtez beheitiko haurren kasuan-, eta trena sakoneko bisitarekin, 7 €tan. Pagoaldetik abiatuko da trena (10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan). Aurrez erreserba egitea komenigarria da 943 49 52 69 edo 943 49 45 21 telefonoetara deituz. Honez gain, hegaztiei buruzko Andoni Ruizen argazki-erakusketa ere ikusgai dago parketxean.


!

aski prexk aldizkaria

IKER EIZAGIRRE: “Ez genuen uste jendea hain kontzientziatua zegoenik produktu onak ordaintzeko” Iker Eizagirre eta Naiara Retegi Zituene pasta obradore kooperatibaren sortzaileak dira. Zerealaren txokotik, kontu hauek kontatu dizkigute. Nolatan hasi zarete pasta ekoizten? Duela bi urte langabezian geratu ginen. Naiarak Txaramelakoak ezagutu zituen, Bizkaian pasta ekoizten duten lagun batzuk. Ikusi zuen ez zuela konplikazio berezirik pastak eta produktua ona zela. Denok hitz egiten dugu elikadura burujabetzari buruz, baina egiteko urratsa eman behar genuela uste genuen. Naiara pastaren proiektua lantzen hasi zen. Ni atzetik joan naiz, pixkanaka lotzen. Naiarak eman dio forma eta itxura geroz eta politagoa hartzen joan da. Oso pastazaleak gara eta ikusten genuen hemengo elikagaia izan zitekeela. Guri gustatzen bazaigu, besteei ere bai, ezta? Orain arte, frogatan aritu zarete. Arraztalon ere saldu duzue. Nolako harrera izan duzue? Oso-oso ona. Harrituta gaude. Produktu ekologikoa eta garestiagoa izanda, garestiago saldu eta erosi behar izatea logikoa da. Ez genuen uste jendea hain kontzientziatua zegoenik. Pila bat ari gara saltzen eta jendeak ez du garestia denaren sentsazioa. Probatu dutenen artean, ez digu oraindik inork txarra denik esan. Jendea oso gustura ari da jaten eta denek oso goxoa dela diote. Salmenta zuzenaren bidea hartu duzue. Aurrera begira ere horrela funtzionatuko duzue? Dagoen egoerara moldatuz hasi gara. Gure asmoa obradore bat jartzea da: ibilbide guztiarekin, pasta lehortzeko tresnarekin, sukaldetxo batekin momentuan pasta egin eta saltsak gehitzeko aukera emateko... Hortaz gain, kontsumo taldeetan, Laboren... banatzeko asmoa dugu. Oreretako kontsumo talde batean gaudelako eta akuriak behar genituenez, probatzeko proposamena egin genien. Gero, Oiartzunera salto egin genuen. Eskaeraren arabera saltzen dugu, baina pixka bat gehiago egiten dugu Oiartzunerako, jende gehiago hurbiltzen delako erostera. Hernanitik, Orereta Ikastolatik... deika hasi zaizkigu. Lokala jartzeko pausoa eman behar dugu. Ikastoletan, tabernetan... saltzeko beharrezkoa da, osasun baimena lortzeko. Mota ezberdinetako pasta egiten duzue, ezta? Momentu honetan hiru zerealekin lan egiten dugu: gari gogorra, zekalea eta espelta. Guztiekin, pasta txuria eta integrala egiten dugu. Gehien garia saltzen dugu, baina espelta ere ongi saltzen da. Nafarroatik eta Huescatik ekartzen duzue zereala. Nahi duzuen funtzionamendua hori da?

Gure ideala Euskal Herriko ekoizle ekologikoekin eta bertako produktuekin lan egitea da. Momentu honetan oso zereal gutxi egiten da Euskal Herrian, eta ekoizten den hori saldua dago. Huescatik ekarri behar dugu gari gogorraren semola. Espelta eta zekalea El Alcaravanetik ekartzen dugu, Nafarroatik. Semola falta da Euskal Herrian. Klima lehorragoetakoa da. Nafarroan eta Araban zeozer badago, baina ekoizle gutxi daude oraindik.

Klixk! 20. Korrikan, ‘Batzuk’ baino gehiago

AEK-k euskararen alde antolatutako Korrikaren 20. edizioan, oiartzuarrek primeran erantzun diote erronkari. Korrika Batzuk baino gehiagok egin zuten gure herrian. Irudian, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideak Intxixu AEK-ko kideei lekukoa ematen Ibarren.

Labore, Elika... ekimenak bertakoa ekoitzi eta bertan kontsumitu ildoan sortu dira. Zuen proiektuak ere filosofia hori jarraitzen du. Beharrezkoa da zuen arteko sareak sortzea aurrera egiteko? Ez da nahitaezkoa, baina nire ustez beharrezkoa da. Guk ez dugu obradorea jarri nahi Euskal Herri osorako ekoizteko. Donostiatik Irun bitarteko eskaera betetzen badugu, txapeldunak izango ginateke! Eta inguruan besteren bat hasiko balitz, hura ere txapeldun! Erlazio horiek behar dira. Bidea zaila da: burokrazia, batzuetan arau batzuk betetzea beste erremediorik ez duzu... Elkarlanean gauzak beste modu batera egin daitezke, modu eraldatzailean. Bakarrik ez. Bakarrik egitea ez baita beste era batera egitea. Labore gisako proiektuekin gu oso pozik gaude. Oraindik ezin dugu han saldu, bain hasieratik izan dugu harremana eta nahi dute gure pasta saldu, tokia eskaini digute han jartzeko obradorea... Elkarlanak eta laguntzak asko babesten zaitu. Atzean bultzatzen zaituen jendea izateak goxotasuna ematen du. Eta berdin alderantziz: laguntza eske etortzen bazaizkigu, lehenengoak izango gara laguntzen.

Oiartzun, Hamelinen inbidiarik gabe

Oiartzungo Flauta Taldeak antolatuta, Oiartzungo Flauta Lehiaketa izan da. Txoko ezberdinetatik etorritako musikariak izan dira aurten ere, tartean, 11 oiartzuar. Hauetako bi iritsi ziren arratsaldeko finalera: Libe Gargallo eta Kristina Susperregi.

Zuek jaso al duzue laguntzarik beste pasta ekoizleengandik? Iruñean ireki dizkigute obradore bateko ateak eta Txaramelakoek ere beraien baserria ireki ziguten. Nahi genuen guztia azaldu ziguten. Pasta Txaramelakoen makinari esker ari gara egiten. Handi bat erosi zuten, eta txikia apartatua zuten. Utzi egin digute. Makinarik gabe, ezingo genuke Oiartzunen eta Oreretan banatu... Alde batetik eta bestetik, laguntza jaso dugu. Oiartzuar batek Zitueneko pasta jan nahi badu, nora jo behar du?

Jokin Irastorza, bertsotan txapeldunorde Jokin Irastorza Gipuzkoako Bertsolaritzako Eskolarteko Txapeldunorde berria da joan den asteburuaz geroztik. Alaia Martinek 2004an txapela lortu zuenetik, Iraitz Mateo eta Irastorza izan dira finalera iritsi diren oiartzuar bakarrak.

Astelehenero Arraztalokoekin egoten gara, 18etan plazan. Nahi duena pasatu daiteke. Pasta freskoa delikatua denez, ez dugu kiloka egiten. Pixkanaka, kantitatea igotzen ari gara. Zortzi kilorekin hasi ginen Oiartzunera etortzen eta orain, 10-12 kilo saltzen ditugu astelehenero. Esku hutsik bueltatzen gara etxera. HARREMANETARAKO: E-mailez: info@zituene.eus Telefonoz: 645 733 755/ 678 524 380

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Apirilaren 8tik 14ra

Egunez: Antunez Irastorza • Doneztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Rodriguez Zarzuelo • Biteri, 9 (Errenteria) • 943 51 67 98

Profile for Oiartzungo Udala

167 ap  

167 ap  

Advertisement