Page 1

udal aldizkaria

Bibliotekako haur saila berrantolatuko da Lanen ondorioz zerbitzua murriztuko da hilaren 21a arte Manuel Lekuona bibliotekako Haur saila (lehenengo solairua) berrantolatzeko lanak hasi dira. Ondorioz, bibliotekako zerbitzuan eragingo du lanak bukatu arte: printzipioz, hilaren 21a arte.

Berrantolaketa egingo den egunetan, 08:30tik 14:30era erabili ahal izango dira bigarren solairuko (Helduen saila) eta ganbarako zerbitzuak: ordenagailuak, irakurketa txokoa, egunkariak...

Haur Saila berrantolatuta, bertako erabiltzaile diren haur eta gurasoentzako gune goxoagoa sortzea da helburua.

Kanpoko buzoiaren erabilera Bide batez, Manuel Lekuonako arduradunek gogora ekarri nahi dute kanpoko buzoia bibliotekako materiala uzteko bakarrik dela. Etxeko liburuak bibliotekari eman nahi dizkionak, 943 49 38 64 telefonora deitu behar du.

Mailegurik ezingo da egin Bibliotekako beharrak eguneratzea izango da berrantolaketaren beste helburuetako bat: armairuak egungo materialetara -DVDak- egokituko dira, lehenengo solairuan dauden mahaiak -ttikienek erabiltzen dituztenak eta handiagoek etxekolanak egiteko erabiltzen dituztenak- bi espaziotan banatuko dira eta maileguen erakusmahaiaren tamaina ere ttikituko da.

Lore-eskaintza Kontxa Murgiari

Kontxa Murgia Egaña gogora ekartzeko ekitaldiak lore-eskaintza instituzionalarekin bukatu ziren. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Xose Estevez historialariek gidatutako ekitaldi xume eta sentikorra izan zen.

ABARAXKA IHOTETAKO PERTSONAIAK EZAGUTZEN: ZOMORROZINKO Asteburu honetan ihoteak ospatuko ditugu herrian. Intxixuak, sorginak eta basandreak bisitan etorriko zaizkigu. Baina hauez gain beste zenbait pertsonaia ere agertuko dira. Horietako bat Zomorrozinko izango da. Ez al dakizu zein den? Segi irakurtzen! Zein da: Oiartzunen ihoteetan ateratzen zen pertsonaia da. Garai batean, Oiartzunen Zomorrozinko izeneko pertsonaia bat ibiltzen zen ihoteetan jendea izutzen. Zomorrozinko sorpresaz ateratzen zen kale ertzetatik. Nola janzten da: Lehen, ganbarara igo eta aurkitzen zuenarekin osatzen zuen bakoitzak bere Zomorrozinko mozorroa. Gaur egun zakua du oinarri, baita soinua egiteko zintzarriak, kriskitinak… Bi gauza dira beharrezkoak: batetik, jendea zirikatzeko zerbait eta bestetik, aurpegia estaltzea ez inork ezagutzeko.

Egun horietan, mailegurik ezingo da egin bibliotekan (ez haurren materialena, ezta helduena ere). Hala ere, liburuak eta DVDak itzuli ahal izango dira, biblioteka kanpoaldeko buzoia erabilita. Ikasle gela berriz irekita Zerbitzua murriztua dagoen bitartean, beheko aretoa helduentzako Ikasle Gela irekita egongo da astelehenetik igandera 09:00etatik 22:00ak bitartean.

2017ko OTSAILA • 163. ZENBAKIA

Noiz ateratzen da: Inauterietan. Azken urteetan ihoteetan, kuestazio egunean arratsaldez, hau da, ihotetako larunbatean. Zenbat dira: Nahi adina izan daitezke. Une berean herrian zehar korrika, zirikatzen, joan eta etorrian ibiltzen dira. Zer egiten du: Jendea beldurtu, zirikatu, bereziki haurrekin jolastu. Haurrek abesten dioten bitartean beraien atzetik ibiltzen da. Haur saila goxoago bihurtzeko egingo da aldaketa.

Bi belaunaldi bertsoak batuta

Torri Gukin-ek antolatuta, erretiratuentzako bertso-saioa egin da. Oiartzungo Bertso Eskolako bertsolari gazteak aritu dira jardunean - argazkian, Josu Ibarguren eta Jokin Irastorza-, belaunaldien arteko konplizitate ederra lortuz.

Zein du bere abestia: ZOMORROZINKO TITARITAKO ZAZPI ARRAULTZA AFARITAKO BESTE HORRENBESTE GOSARITAKO!

Aurtengo Kirol Sarirako 19 hautagai daude

AISA: euskara hurbiltzeko lehen urratsa

Mendi bizikletako proba gaztetxoentzat

Belar-bolen plastikoaren bilketa, datorren astean

Kirol Sarirako 19 hautagai proposatu dituzte parte-hartze prozesuan parte hartu duten 197 herritarrek. Kirolaren alde, ibilbidean edota emaitzengatik destakatu diren norbanako, elkarte eta taldeen lana aitortzea da sariaren helburua. Orain, Kirol Aholku Kontseiluak proposamenak aztertu eta 2017ko Kirol Saria nori eman erabakiko du. Txirrindularitza, atletismo, futbola, eskalada, mendi lasterketak, saskibaloia, arrauna, pilota, kirol kazetaritza etabarren inguruko hautagaiak dira.

Etorriberriek euskarara hurbiltzeko lehenengo urratsak eman ditzakete AISA ikastaroaren bidez. Hilaren 21a arte eman dezakete izena 16 urtez goitiko herritarrek, Oiartzunen erroldatuak badaude. Eskolak Intxixu AEK euskaltegiko irakasleek emango dituzte martxoaren 30etik aurrera. Matrikula 5 € ordaindu beharko da, baina Udalak euskara ikasleentzako bideratzen dituen diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte baldintzak betetzen dituzten ikasleek. Herritarrei inguruan izan ditzaketenak animatzeko deia egiten diegu.

OTXEk antolatuta, eta Enekoitz Markos Kirol zinegotziaren laguntzarekin, gaztetxoentzako (Infantil eta Alebin mailakoak, 2003 eta 2006 artean jaiotakoak) mendi bizikletako probaren berri eman da. Ugaldetxon, Mendibilgo Txara parkean izango da saioa datorren larunbatean (hilak 25). 15:30ean ireiko da izen-ematea, baina proba 16:30ean hasiko da. Bukaeran, parte-hartzaile guztientzako oroigarriak eta txokolate beroa izango da. Saio irekia izango da, OTXEn ez dabiltzaten neska-mutikoek ere parte hartu dezakete.

Belar bolen silo plastikoaren bilketa berezia egingo da datorren asteazkenean (hilak 22). Aurreko bi egunetan (astelehena 20 eta asteartea 21), utzi beharko dira hondakinak horretarako prestatu diren bost puntuetan. Ugaldetxon: Zerradi poligonoko ekarpen-gunean eta Txaparreko zintzilikarioetan; Karrikan, Gaintzabal bideko sarreran; Ergoiene, Arbelaitz bidearen sarreran eta Gurutzen, Bizardia Elkartean. Belar-bolak biltzen dituen plastikoa hondakin berezia da eta Udalak, horregatik, tarteka jasotzen du.


!

aski prexk aldizkaria

JOKIN IRASTORZA eta IRAITZ MATEO: “Plazara ateratzeko aukera eman digute bertsolari gazteoi” Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa hasi berri da. Oiartzunek bi talderekin parte hartuko du. Ordezkari bana elkartu dugu: Lexotiko Jokin Irastorza eta Martzelinako Iraitz Mateo. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketara zein aurreikuspenak zoazte? IRAITZ MATEO: Gure lehenengo Herriarteko Txapelketa izanik, aurreikuspen handirik ez, baina ilusioa daukagu nolakoa den ikusteko. JOKIN IRASTORZA: Plazara ateratzeko aukera eman digute gazteoi, eta aprobetxatu egin nahi dugu, ohitzen joateko. Nola aritu zarete prestatzen? JOKIN: Bertso Eskolan astean behin aritzen gara Arkaitz Oiartzabal Xamoa-rekin. Hortaz aparte, batzuk Gurutzeko Bertso Eskolan Oiartzungo beteranoekin aritzen gara edo besteren batean. IRAITZ: Bertso Eskolan beti bezala aritu gara, baina azkeneko hilabetean ariketa konkretuetan zentratu gara, bakoitzak egingo dituenetan. Herriarteko Txapelketa hasi aurretik, beroketa egin zenuten Pasai Donibaneko bertso-afarian. IRAITZ: Batez ere publikoarekin hartuemanean sortzen diren urduritasunak kontrolatzeko izan zen. Bertso Eskolan hanka sartzen badugu, gu bakarrik gaude. Ikusleekin beste zeozer da. Ongi etorri zitzaigun gure burua neurtzeko, jendearekin nolako harremana dugun ikusteko. JOKIN: Oso ezberdina da gure artean aritu edo publikoaren aurrean, beste presio eta seriotasuna du horrek. Osatu dituzuen taldeetan gazteen eta beteranoen oreka polita dago. Aholkurik jaso duzue? JOKIN: Gu baino esperientzia eta eskarmentu gehiago duten erreferentziak izatea ongi datorkigu. IRAITZ: Hiru belaunaldi gaude eta nahita erabaki genuen taldeak orekatuta banatzea: dakitenek erakusteko eta gure inozentzitik ere zeozer jartzeko. Xamoak aholkurik eman dizue propio Herriarteko Txapelketari begira? JOKIN: Azken boladan Herriarteko Txapelketako ariketa konkretuak entrenatzen aritu gara. Bakoitzari bere gabezien inguruko aholkuak eman dizkigu. IRAITZ: Beti eman izan dizkigu aholkuak: gomendioak, gure burua kontrolatzeko irizpideak... Ongi egiten duguna ere esaten digu, gure burua kokatzeko. Herriko ekitaldietan, Eskolarteko Txapelketan... aritu zarete bertsotan. Nolako belaunaldia da Oiartzungo bertsolari gazteena?

IRAITZ: Gure burutan bazeuden Lizaso, Uztapide... eta. Baina Oiartzunek bertsogintzan zein arbaso izan dituen begiratu nahi genuen eta kasualitatez topatu genuen Martzelina (Lopetegi), ezagutzen ez genuena. Emakume bertsolari bat izan zen, plaza asko izan ez zituena, baina ibilitakoa. Egokia iruditu zitzaigun bai herriak jakin zezan esistitu zela, hauspo pixka bat emateko eta izaera hori hartzeko.

Soinu Zahar Txapelketa

Gipuzkoako Soinu Zahar Txapelketako kanporaketa izan da Elorsoro kiroldegian, Elizalde Dantza Taldeak antolatuta. Soinu Zaharren, A sailean . Elizalde Dantza Taldeko eta Haurtzaro Dantza Taldeko 10 dantzarik parte hartu dute. Horien artean, Lide Romero (A saila) eta Izaro Telletxea (B saila) izan dira onenak. Telletxeak, bere sailean lehenengo saria ere jaso zuen.

Nolakoa da bakoitzaren taldea? JOKIN: Lexoti alde nahiko desberdina. Anderrek Jon (Otegi) eta biok baino esperientzia gehiago du, bertsotan asko ibili da. Gazteagoak hasten ari gara. Haien arrimoan ahal duguna egingo dugu. IRAITZ: Martzelinan ere ezberdinak gara, baina antzekotasunak ere ikusten ditut. Gustatzen zaigu hitzekin jolastea, adibidez. Gero, bakoitzak bere berezitasunak ditu: Jon Martinek marabillak egiten ditu, Josuk (Ibarguren) umorea nahi duen bezala erabiltzen du... Zeozerrek biltzen gaitu, burbuila baten barruan bagaude. Eta nola ikusten duzue beste taldea? JOKIN: Badute hirurek zerbait komunean. Bakoitzak bere modura hartzen ditu gaiak eta lantzen du bertsoa, baina oreka handia dago. Talde indartsua eta ona da. IRAITZ: Golpea emateko talde perfektua da, umoretik edo arrazoitik.

Nafarroa Oinez, Lesakatik Oiartzunera

Aurtengo Nafarroa Oinez muga-mugan dugu oiartzuarrok: Lesakako Tantirumairu Ikastola baita antolatzailea. Aiako Harriak banatzen ditu bi herriak, baina Nafarroa Oineza aitzakia hartuta, Arditurrin tobera tailerra eta Arritxulon trabajadoreei buruzko bertso-trama izan dira (Aritxulegiko bidea, Oiartzun eta Lesaka batzen dituena, eurek egin baitzuten, lan behartuetan).

Saio bana egingo duzue etxean: Girizian bertso-afaria (otsailak 24) eta Makutxon saioa (martxoak 3). Etxean jokatzea zer da? JOKIN: Abantaila publikoak eragiten duelako saioaren balorazioa egiteko garaian. Desabantaila, presio gehiago sentitzen delako eta gogorra izatera iritsi posible du. Ilusioa egiten du jende ezagunaren aurrean kantatzeak, baina beldur handia ere bai. IRAITZ: Konbinaketa bat da: batetik, babesa sentitu dezakegu, herritarrek gehiago mimatuko gaituzte. Baina bestetik, Oñatin kantatzen duzunaz ahaztu egingo dira biharamunean eta herrian denan memorian geratzen da. Hori desabantaila da. Hanka sartzeko beldurra handiagoa da. Oiartzunek punta-puntako bertsolari asko izan ditu eta ditu, eta guri entzuten gaituztenean agian izutuko dira... Hori desabantaila da!

Erabakitzea eskubide eta jai bihurtuta

Martxoaren 19an erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu oiartzuarrok erreferendum ez-lotesle baten bidez. Motorrak berotze aldera, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko jaialdia antolatu berri du herriko taldeak. Kataluiniatik etorritako dracs de foc-ek ere parte hartu zuten.

Oiartzuarrak zuen saioetara hurbiltzea espero duzue? IRAITZ: Uste dut hurbilduko direla bertsoa gustatzen zaielako. Herria bertsozalea denez, gogoz joango dira bertsotara. JOKIN: Herri bertsozalea izanda, kontuan hartuko dute gure saioa eta esfortzua. Herria bertsoaren kulturaren eta munduaren barruan egoteak laguntzen du bertsolaritza serio hartzen.

TELEFONO BALIAGARRIAK:

JOKIN: Oraindik esperientzia gutxikoa, eta ni behintzat, jendaurrean nahiko gutxi aritua. Denak atera gara Eskolarteko Txapelketan eta jendaurrean banaka kantatu dugu. Eskolarteko eta antzeko saioetatik gatoz, gazteentzako antolatu diren saioetan kantatu izan dugu. IRAITZ: Gure belaunaldia oraindik ez dago definitua, bakoitza bere bidea aurkitzen ari da. Ander (Lizarralde), Jon (Martin)... bloke antzeko bat izan daitezke, baina gu oraindik moldatzen ari gara, lekua harrapatzen.

- Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

Herriko bi bertsolariren izenak hartu dituzue taldeentzat. Zergatik Lexoti eta Martzelina? JOKIN: Lexoti erreferentea izan da Oiartzungo bertsolaritzaren historian. Haurtzaro Ikastolan egiten den saioa Lexotiren omenez ere errefernete bat da, eta omenaldi bat egin nahi izan diogu.

Klixk!

GUARDIAKO FARMAZIA: Otsailaren 17tik 23ra Martzelina eta Lexoti taldeetako ordezkariak. Goian, ezkerretik bigarrena Mateo; behean ezkerrean, Irastorza.

Egunez: Antunez Irastorza • Doneztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Rodriguez Zarzuelo • Biteri, 9 (Errenteria) • 943 51 67 98

163ap  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you