Issuu on Google+

udal aldizkaria

2017ko ildo nagusiak auzotarrekin erabaki dira Auzo batzarretan parte hartu duten herritarren jarrera eraikitzailea txalotu du Udalak Azaroaren 7tik 16ra, herriko zortzi auzoetara hurbildu da Gobernu Taldea udalaren egoera ekonomikoa azaltzera, 2017ko aurrekontuen proposamena egitera eta auzoetan egindako lanen balorazioak zein aurrera begirakoak zehaztera.

berritzea; Lintziringo eremua konpontzen jarraitzea; poligonoen mantenua...

2016ko ABENDUA • 158. ZENBAKIA

0-3 adinekoen gurasoentzako tailerra

Adin Gabeko Mahaiak antolatuta, 0-3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra egin da. Haurren hezkuntzarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa interesgarriak egin zituzten bildutakoek.

Aurten martxan egon diren egitasmoarekin jarraituko da (etxebizitza, Larre Plana eta Lurbizi) eta horiei merkataritza ttikia suspertzekoa batuko zaie.

Parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie Udalak, “elkarrekin iritziak trukatzea oso aberasgarria delako eta herria elkarrekin eraiki- Elkarbizitzarako arazoak tzeko azaldu duten prestutasunarengatik”. Auzo guztietan elkarbizitza oztopatzen duten gaiak aipatu dituzte auzotarrek: txakur-kakak eta Parte-hartzea, mantendu trafiko kontuak (gaizki aparkatzea, abiadura hanGuztira, 110 lagunek parte hartu dute auzo ba- dian gidatzea...). tzarretan. Kopurua, aurreko urtetako berdintsua da. Hala ere, Udalak gazteen parte-hartzea (16-30 Udalak herritarrei kontu horiei arreta jartzeko eta urte artekoena) oso baxua izan dela eta, datorren arauak errespetatzeko eskatu nahi die, herri-biziurterako horien parte-hartzea aktibatzeko moduak tza errazago izan dadin. pentsatu behar dituela hausnartu du. Hala ere, parte hartu dutenen jarrera oso eraikitzailea izan da eta Gobernu Taldeko zinegotziak “eroso eta errespetatuak” sentitu dira auzo guztietan.

Amerikako hizkuntz gutxituak ezagutuz

Garabide eta Udalaren arteko hartuemanaren ondorioz, oiartzuarrok Mexiko, Kolonbia, Ekuador eta Boliviako hizkuntza gutxituen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu Horacio, Filomena, Jose Angel eta Inti indigenei esker.

2017rako ildoak 2017an auzoetan aurtengo lan-ildoak mantenduko dira: udal eraikinetako mantenu lanak (Arizmendi, Madalensoro eta Egia Enearen garapena); herribi- Ugaldetxoko auzo batzarrean, Eneritz Arbelaitz de eta espaloien mantenua; hoditeria eta argiteria alkateordea azalpenak ematen.

‘Oiartzun, gazteak eta etxebizitza’ jardunaldia izango da hilaren 16an 16-35 urte arteko gazteei zuzendutako saioa izango da 16 eta 35 urte arteko gazteek emantzipatzeko ‘OIARTZUN, GAZTEAK eta ETXEBIZITZA’ aukerak, arazo eta nahiak aztertzen ari da Udala JARDUNALDIEN EGITARAUA: Aztikerren laguntzarekin. Abenduak 16, ostirala, udaletxeko areto nagusian: Orain arte, elkarrizketak eta inkestak egin dira 16:00-16:15: Ongietorria. gaiaren inguruan (adin tarte horretako oiartzua- 16:15-17:00: Azterketen emaitzen aurkezpena. rren %15ek parte hartu) eta hurrengo urratsa, 17:00-17:15: Atsedena. beraiei zuzendutako jardunaldiak izango dira: he- 17:15-18:30: Esperientzia eta ereduen aurkezperriko emaitzak aurkeztu, esperientzia batzuk eza- na. gutu eta iritziak trukatzeko gunea izango da. 18:45-19:30: Oiartzunerako proposamenak eta aukerak. Diagnostikotik eta jardunaldietan ateratako on- 19:30-20:15: Ekarpenen antolaketa eta lehenesdorioek aurrera begira Udalaren Etxebizitza Plan- tea. gintza eta aukerak zehazteko balioko dute. 20:15-20:30: Agurra eta luntxa.

Euskararen motibazio saioak hasi dira

Haurtzaro Ikastolako DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin euskararen motibazio saioak egin dituzte Itsaso Markos eta Irati Odriozola Ttur-Tturreko kideek. Elizalde Institutuan abenduan egingo dira saioak. Guztira, 208 ikasle parte hartuko dute saioetan.

Ekonomia soziala eta merkataritza, hizpide

2016an jaiotakoentzako atsolorra prestatzen

Txondorra bisitatzeko aukera bereziak

Merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoaren baitan -eta diagnostiko fasea bukatzen ari den honetan-, Udalak herriko zenbait eragilerekin herri-ekonomiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Aditu eta arituen eskutik, ekonomia sozialaren aukeren inguruan, Oiartzunen elikadura burujabetzan dauden proposamen eta aukerak aztertu ziren eta bukatzeko, merkataritza ttikiaren garrantziaren inguruko hausnarketarako tartea hartu zuten elkartu ziren herritarrek eta eragiletako kideek.

2016an jaiotako oiartzuarrentzako ongietorria prestatzen hasi dira Udala eta jaioberrien gurasoak elkarlanean: atsolorra. Lehenengo bilera aurreko astean egin zuten, eta 12 guraso elkartu ziren. Bilera horretan haurrei ongietorria herri mailan eta auzolanean ematearen filosofia azaldu zitzaien. Hurrengo bileratik aurrera, 2017ko martxoaren 19an ospatuko den atsolorra antolatzen hasiko dira. Hurrengo bilera hilaren 14an izango da, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan (2016an guraso izan diren guztientzako irekia izango da saioa).

Aurreko asteburutik, txondorra ketan dago berriz ere Arditurrin. Ikazkinak bertan lanean ariko dira abenduaren 17a arte, egun horretan itzaliko baita. Tarte honetan, bideo zein argazki erakusketak izango dira parketxean eta bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da aurrez ordua hartuta (943 49 50 69 edo 943 49 45 21 telefonoetara deituta). Gainera, hil honen 4, 6, 8 eta 10ean tren berdea, txondorra eta meategiak aldi berean bisitatzeko aukera izango da. Pack berezi hori ere aldez aurretik hartu behar da.


!

aski prexk aldizkaria

IMANOL SAGARZAZU: “Kirola eta familia bizitza uztargarria da, baina ondo plangintzatu behar da”

Klixk!

Imanol Sagarzazu Malaysiako Ironmanetik iritsi berri da eta astebeteko deskantsuaren ostean, 2017ko Hawaiiko Ironmana prestatzen hasi da.

Euskal presoen eskubideen alde -zehazkiago, hurbiltzearen alde- bizikleta martxa antolatu zuen herriko Sarek. Gurutzeko Bizardia plazatik abiatuta, herriko auzo guztietara zabaldu zuten aldarrikapena.

Ironmanetan lehiatzen nola hasi zinen? Duela hiru urte hasi nintzen. Aurretik, olatuak hartzen nituen eta itsasoarekin harreman asko neukan. Duela bost urte, sorosle lan egin nuen eta han Aimar Agirresarobe triatleta tolosarra ezagutu nuen. Ordura arte, ez nekien zer zen ere. Uda hartan alaba izan nuen, Xare, eta familia duzunean erritmoak aldatzen direnez, triatloia probatzea erabaki nuen. Esperientzia oso polita izan zen eta ongi atera zitzaidan. Hurrengo urtean, Sasoituzeko Joxe Krutx Larre prestatzailearekin eta Ainhoa Aierdi nutrizionistarekin entrenatzen hasi nintzen. Urte hartan lehenengo ironmana egin nuen, Bartzelonan. Izugarri bete ninduen esperientziak. Denboraldi honetan postu onak lortu dituzu. Urtetako lanaren uzta orain ari zara jasotzen? Aurten jauzi kualitatibo-kuantitabo bat eman dut. Maiatzean, Bartzelonan ironman erdi batean lehiatu nintzen, nire kategorian hirugarren postua egin nuen eta irailean Australian izan zen Munduko Txapelketarako sailkatu nintzen. Baina haurra edukitzekotan ginen eta ezin nuen joan. Ekainean, Zarauzko triatloia txukun egin nuen, nahiz pixka bat gehiago espero nuen. Marina D´Orren Pure frankiziako ironman erdia egin nuen gero, eta han, sailkapen orokorrean bigarren egin nuen. Han ikusi nuen indartsu nintzela. Malaysian lehiatu duzu. Zergatik han? Aurten bi ironman egin ditut. Bestea Zurichen izan zen. Bukatu nuen denbora txukun batean, baina ez zitzaidan lasterketa ona atera. Hasieratik tripako arazoak izan nituen, eta bederatzi ordu eta erdian tripako arazoekin ezin duzu gorputza nahi den arte bultza. Banekien gehiago egin nezakeela eta Malaysiara joatea erabaki nuen. Hernaniko Peru Alfaro triatleta profesionalarekin joan behar nuen baina lesio batengatik ezin izan du joan. Zer moduzko esperientzia izan da Malaysiara egokitzea? Aurreko urtetako profesionalen denborak ikusita, pentsatzekoa da han zerbait berezia badagoela. Denbora onak dira, baina beste ironman batzuekin alderatuta, ez. Joan aurretik entrenamendu arraroak egin nituen: kiroldegian zintan korri; udan polarra eta txanoarekin joan korri egitera; etxean arrabolan triatloiko bizikletarekin asko ibili... Itomen sentsazioa nabaritzeko. Noski, ez da berdina: 35 gradu eta %90eko hezetasunaren sentsazioa ezin da lortu. Lehia baino bost egun lehenago iritsi nintzen. Han egin ditudan entrenamendu handienak ordubete bizikletan eta orduerdi korrika izan dira, gorputza ohitzen joateko eta bihotza martxan jartzeko. Hawaiiko Munduko Txapelketarako txartela lortu nahi zenuen, eta egin duzu. Erraza izan da? Hori lortzea ez da batere erraza. Ironmana amateurretan lehiatzen dut nik, 30-34 urte arteko kategorian. Adin hori da gorputza hoberen dagoena eta jende asko dago oso ondo prestatua. Malaysiako ironmana oso-oso-oso-oso gogorra da. Ironman distantziaz gain (3,8 km igeri. 180 bizikletan eta maratoia korrika), faktore klimatologikoak gogorrak dira. Hawaiiko ironmana zerk bihurtzen du horren berezi? Hori da benetako ironmana. Han sortu zen eta

Munduko Txapelketa da. Onenak joaten dira. Hiru urte oso esperientzia gutxi da ironmanetan. Ondo entrenatu dut, burugogorra naiz eta nire gorputzak zerbait badu.

Eskubideak pedalkadaka aldarrikatuz

2017ko urriaren 14an izango da lehia. Urtebete duzu aurretik prestatzeko. Orain arteko entrenamendua aldatuko da? Krutxek jartzen dizkit entrenamenduak, eta nik kasu egiten diot. Prestaketa orain arte bezalakoa izango da. Otsailean duatloiren batekin hasiko naiz, gorputza lehiaketako sentsazioetara ohitzen hasteko. Apiriletik, ironman erdi batzuk egingo ditut. Horrelako lehiaketetarako burua ere entrenatu beharko da, ezta? Urte guztia hori prestatzen ari zara, eguna iristeko zain zaude. Bederatzi ordutan dena ez da erraza. Momentu oso txarrak pasatzen dira. Beherakada etortzen zaizu, baina zure burua komentzitu behar duzu hori dela eguna eta bukatu behar dela.

Musikarien eguna ospatuz

Ibargain Musika Eskolako ikasleak, Santa Zezilia edo musikarien egunaren harira, aurten ere euren musika tresnak hartu eta kalera atera dira, herria doinuz girotzera. Aialde kaletik Doneztebe plazara kalejira egin zuten.

Egunero entrenatzen al duzu? Bai. Ironman bat gerturatzen denean, astean 1012 kilometro igeri, 250 kilometro bizikletan eta 85 korrika egiten ditut. Normalean, goizeko 5 eta erdietan esnatzen naiz eta ordu eta erdi entrenatzen dut. Bazkaltzeko tartean saiatzen naiz entrenatzeko aprobetxatzen, horrela arratsaldean familiarekin egon ahal izateko. Ezin bada, arratsaldez entrenatzen dut. Eta asteburutan entrenamendu luzeak egiten ditut. Profesionala izan gabe, baldintza ekonomiko horietan eliteko kirola egitea erraza da? Ironmaneko izen-emate bakoitzak 500-700 € artean balio du. Hawaiiko Munduko Txapelketan, sailkatzea lortu ondoren, izen-ematea 950 € da. Bidaia aparte. Malabareak egin behar dira. Ea hurrengo urterako laguntzaileren bat topatzen dudan, norbait animatzen den proiektu hau aurrera eramaten. Denboraldia oso luzea da eta iritsi nahi dut Hawaiira. Espero dut dirua ez izatea oztopo. Nola uztertzen dira kirola eta familia bizitza? Uztargarria da, baina egunak 24 ordu ditu eta ongi plangintzatu behar da. Horregatik hasten da nire eguna goizeko 5 eta erdietan. Zazpietan etxera joan, gosaldu umearekin eta lanera joaten naiz. Asteburutan, denbora kentzen diot familiari. Leirek -bikoteak- asko laguntzen dit, nire gurasoak ere hor daude... Urteko egutegia egiten dudanean, familiarekin batera egiten dut. Frogak zubipasetarako eta oporretarako aprobetxatzen ditugu. Toki guztietara laguntzen didate gurasoek edo Leirek eta umeek. Leire gabe, zaila izango nuke lehiatzea.

Azkue memoriala, organo doinutan

Jose Manuel Azkue organista zenaren omenezko memoriala antolatu du Oiartzungo Organozaleen Elkartea. Memorialaren hirugarren edizioa izan da, zazpi urteko isiltasunaren ondoren bueltatu dena.

Indarkeria matxistaren mila aurpegiak

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egun, indarkeria matxistak dituen aurpegi ezberdinak ikusarazteko baliatu du mugimendu feministak, Udalarekin elkarlanean: adin txikikoen kontra, sare sozialetan...

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Abenduaren 2tik 8ra

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete kalea, 5 • 943 49 49 31 Gauez: Olazabal • Donostia, 3 (Errenteria) • 943 34 45 11


158ap