155 ap

Page 1

udal aldizkaria

Oiartzungo merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoa, martxan

2016ko URRIA • 155. ZENBAKIA

ABARAXKA

Bihar, egoeraren mapeo kolektiboa egingo da herritarrekin batera Merkataritza ttikiak Oiartzunen gaur egun duen errealitatearen mapa osatzen eta aurrera begira indartzeko Ekintza Plana definitzen ari da Udala, Hiritik At eta Aztikerren laguntzarekin. Merkataritza ttikia herri bizi baten funtsezko seinalea da. Horregatik, egiten ari den azterketan parte hartzeko deia egin die Udalak herritarrei ere, merkataritza ttikia ez baita soilik negozio horien arduradun eta langileen kontua. Orain arte, herriko komertzio ttiki guztiekin harre-

manetan jarri dira HiritikAt-eko teknikariak, euren iritziak jasotzeko. Bihar, mapeo kolektiboa Herritarrekin ere osatu nahi da merkataritza ttikiaren egoeraren diagnostikoa. Horretarako, lehenengo ekintza bihar bertan (hilak 22, larunbata) izango da. Mapeo kolektiboa osatuko da Doneztebe plazan. Aurrerago, herritarren iritziak biltzeko inkestak ere egingo dira. Helburua, taldeka eta herriko tamaina handiko mapak erabiliz, egun merkataritza ttikiak Oiartzunen duen egoera eta etorkizunari begira izan ditzaken aukerak irudikatzea izango da. Azaroan eta abenduan, ekintza ireki gehiago Hau ez da izango datozen hilabeteetan izango den prozesu ireki bakarra: azaroan bi foro ireki ere egingo baitira, Ekintza Planaren lerro nagusiak eta epe ertainean horiek aurrera eramateko antolaketa zehazteko. Azaroaren 9an eta 23an izango dira (biak, 20:00etan Manuel Lekuona bibliotekan).

ker Eizagirre eta Ainhoa Retegi, HiritikAteko teknikariak, Eneritz Arbelaitz eta Jexux Leonet udal ordezkariekin.

Azkenik, azterketaren ondorioak publikoki merkatariei eta herritarrei itzuliko zaizkie ekimen herrikoi baten bidez. Abenduaren 17an izango da hori, Txerri Egunaren bueltan.

Hizkuntza Biziberritzeko Aditu Tituluko ikasleek egonaldia egin dute Arritxulo aterpetxean Garabide hizkuntz kooperazioko elkartearen bidez etorri dira, Udalak lagunduta Hizkuntza Biziberritzeko Aditu tituluko ikasleek Arritxulon egin dute ikastaroaren zati bat. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak harrera egin zieten eta elkartrukerako aukerak aztertu dituzte eurekin.

Urriak 31, gaua, GAU BELTZA. Guretzako hirugarren urtez gau berezia izango da hau. 2014a zen eta herrian Gau Beltzaren inguruan zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Beharra genuen. Herriko heldu eta baserriez gain Euskal Herriko beste txokoetan egiten zena ikertzen eta galdezka ibili ondoren, gogoz heldu genion Halloween alde batera utzi eta Gau Beltza herrian txertatzearen ideiari. Hilabete osoa pasatu genuen herriko eragile (antzerki talde, malabare talde, norbanako..) eta haurrekin gaia lantzen (arropak, beldurrezko ibilbideak, akerra…). Erantzunaren ezjakintasunez iritsi zen eguna eta gure pozerako ikaragarrizko jendetza zegoen Kontzejupe plazaren atarian Gau Beltzaren zain. Gaua, beltza izateaz gain oso polita izan zen. Ederki asko pasatu genuen denok! Sutondoan afaldu, beldurrezko ipuina entzun, antortxak hartu eta ibilbidea egin… eta azkeneko akerra!!! Bigarren urtea iritsi zen eta aurreko urteko arrakasta ikusita inongo dudarik ez genuen Gau Beltzarekin jarraitu behar genuela. Oraingo honetan berrikuntza ugari sartzeko helburua jarri genion gure lantaldeari. Halaxe izan zen: ibilbideak luzatu eta hobetzeaz gain sorpresatxoren bat ere izan genuen tarteko. Aurtengoa izango dugu hirugarrena. Urtetik urtera eragile gehiagok hartzen dute parte gurekin. Aurten Soinuenea, txistulariak, antzerki taldeak eta herritar ugari izango ditugu festa hau antolatzen. Ez ahaztu zita: urriak 31, 19:30ean Kontzejupe plazan. Afaria ekarri behar duzuela gogoratu! Beste guztia, gure kontu. Gau Beltzari buruz informazio gehiago: • Oier Araolazaren weba (artikulu asko ditu gau beltzaren inguruan). • Halloween euskal festa? bideoa (youtuben).

Bi urtez behin eskaintzen den Aditu tituluan Amerika eta Afrikako hizkuntza gutxitutako 18 ikasle ari dira parte hartzen. Garabide Elkarteak hizkuntz kooperazioan lan egiten du. Oiartzungo Udalak diruz laguntzen du hizkuntz kooperaziorako egitasmo hau.

LANIN-en ondorioak aurkeztuko dira 27an

Eskalada eskolan izen-ematea, irekita

Gazteen emantzipazioa, Udalak aztergai

LANN egitasmoak -enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera gehitzeko egitasmoa- sei hilabetean atera dituen ondorioak aurkeztuko dituzte Udalak eta Ahizek datorren ostegunean (hilak 27, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian). Datozen hiru urteetan herriko enpresak euskalduntzen jarraitu dezaten emango eta bultzatuko diren urratsak aurkeztuko dira jendaurrean. Enpresa ttiki eta ertaineko nagusi eta langileak, sindikatu, euskalgintza eta interesatua dagoen edonor dago saiora gonbidatua.

Azaroaren 3tik aurrera, Elorsoro kiroldegiko rokodromoan berriz ere eskalada eskolak martxan jarriko dira. Haurrak (6-12 urte), Nerabe (13-17 urte) eta Helduentzako (18 urtetik goiti) taldeak eskainiko dira (sei eta zortzi lagun arteko taldeak). Ordu eta erdiko eskolak izango dira, astelehen eta ostegunetan. Saio bakarra jasotzen dutenek 80 € ordaindu beharko dute eta astean bi saio egin nahi dituztenek (Nerabe eta Helduak), 150 €. Izen-ematea hilaren 31 arte egin daiteke Elorsoro kiroldegian bertan.

Oiartzungo gazteek emantzipazioa eta etxebizitzaren inguruan duten egoera aztertzen ari da Udala, Aztikerren laguntzarekin. 16 eta 35 urte arteko gazteen egoera aztertzen ari da Udala. Aste honetan hasita, etxez etxe 320 gazte inkestatuko dituzte Aztikerreko inkestatzaileek. Aurretik, etxebizitza eta hirigintzaren arloko adituak eta emantzipazio egoera ezberdinetan dauden zenbait gazte elkarrizketatu dira. Datu errealek Udalak etxebizitzaren inguruan etorkizunean hartu beharreko norabidea zehazten lagunduko dute.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
155 ap by Oiartzungo Udala - Issuu